Euskadi.eus

Gobernu Programa sailka

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/06/12
UNESCOren ‘GEM-Report’ txostenaren Aholku Batzordearen batzarretan parte hartzen munduan hezkuntzaren jarraipena egitea da txosten horren xedea
2025/04/16
Euskadik, 2030 Agendarako nazioarteko erreferenteak, bere eredua aurkeztu du ELGAren Urban Daysetan, Parisen. "GJHak ekinean: inpaktu-istorioak hiri eta eskualdeetatik" izeneko saioan parte hartzea. Bertan, Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) kokatzeko EAEko gobernantza-eredua aurkeztu da.
2025/03/27
Euskadi, 2030CATALYSTS ekimenarekin Garapen Jasangarriko Helburuen buru izateko hautatutako Europako 20 eskualdeetako bat. Ekimen horrek trantsizio justu, inklusibo eta erresilientearekin konprometitutako Europako eskualdeen arteko lankidetza bultzatzen du.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/06/03
Zuzeneko dirulaguntza eman Regions4 Sustainable Development elkarteari, Regions4SDGs ekimena garatzeko, eskualdeetako gobernuen gaitasunak indartuz 2030erako garapen jasangarriko helburuen ezarpena bizkortzeko. (50.000.- €)
2025/04/16
Euskadik, 2030 Agendarako nazioarteko erreferenteak, bere eredua aurkeztu du ELGAren Urban Daysetan, Parisen. "GJHak ekinean: inpaktu-historiak hiri eta eskualdeetatik" izeneko saioan parte hartu du. Bertan, Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) kokatzeko EAEko gobernantza-eredua aurkeztu du.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Indarkeria matxistari buruzko aldizkako inkestak egitea, Euskadin duen prebalentzia aztertuz, bai eta azterlan espezifikoak ere, kuantitatiboak eta kualitatiboak, arazoaren ezagutza eta ulermena areagotzeko eta prebentzio-, arreta- eta erreparazio-politika eraginkorrak proposatzeko.

Ekimena 2. Indarkeria matxistako egoerak antzemateko tresnak indartzea eta hobetzea, eta biktimei gizarte-laguntza ematea.

Ekimena 3. Arreta-zerbitzuak hobetzea, administrazioen arteko koordinazio eraginkor eta efizientearen bidez, eta zerbitzuak eta prestazioak indarkeria matxistaren biktimen eskura egongo direla ziurtatzea.

Ekimena 4. Sexu-esplotaziorako pertsonen salerosketaren biktimak hautemateko eta babesteko protokolo bat egitea, administrazioen, polizia-kidegoen eta gizarte-erakundeen arteko koordinazioa hobetzeko. Protokolo horrek, delitu horren jazarpenaz gain, lehentasuna emango dio delitu hori jasaten dutenei eman beharreko babesari eta ordainari, gizarteratzeko eta laneratzeko neurriak barne.

Ekimena 5. "24 orduko krisi-zentroak" sustatzea, sexu-indarkeriaren biktima diren 16 urtetik gorako emakumeei arreta integrala, profesionala, espezializatua eta hurbilekoa emateko baliabide gisa.

Ekimena 6. Leihatila bakarra martxan jartzea, indarkeria matxistaren biktimei arreta eta babesa emateko espedienteen kudeaketa integratua ahalbidetzeko eta programak abian jartzeko.

Ekimena 7. Gizarteratzeko eta laneratzeko programak indartzea, indarkeriarik gabeko bizitza berri bati ekiteko.

Ekimena 8. Gizonduz programaren irismena zabaltzea, berdintasunari aurre egiten dioten gizon- taldeak barne hartzeko eta berdintasunari buruzko kontzientziazio-kanpainak egiteko, bereziki gizonentzat.

Ekimena 9. Edozein desgaitasun-mota duten neskatoen eta emakumeen premiei helduko dieten programa espezifikoak ezartzea, haien inklusioa eta laguntza-zerbitzu egokietarako sarbidea ziurtatuz.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/10/28
Emakundek genero-ikuspegia Europako Funtsetan txertatzeko jardunbide egokiak aurkeztu ditu. Europar Batasuneko funtsetako Berdintasun Politiken Estatuko Sarearen 19. osoko bilkuran parte hartu da. Europako finantziazioa duten Euskadiko proiektuetan berdintasun-helburuak txertatzeko erakundeen arteko lana koordinatzen du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105591
2025/04/14
Emakundek herritarrak berdintasunean sentsibilizatu eta prestatzeko online eskolaren bigarren edizioa abiarazi du.
2025/03/13
Emakundek Emakumearen Egoera Juridiko eta Sozialaren Batzordearen (CSW69) 69. bilkura-aldian parte hartu du, Nazio Batuek genero-berdintasunari eta emakumeen ahalduntzeari buruz egiten duten urteko bilerarik handienean. Edizio honetako lehentasunezko gaia Beijingo Adierazpenaren eta Ekintza Plataformaren aplikazioa aztertzea eta ebaluatzea izan da, bai eta Ekintza Plataforma horren aplikazioari eta emakumeen berdintasuna eta ahalduntzea lortzeari eragiten dioten egungo erronkak identifikatzea ere
2025/02/18
Diagnostikoak egin eta/edo «emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak», «berdintasunerako plan sektorialak eta/edo estrategikoak», «emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak» eta «berdintasunerako ordenantzak» egin eta/edo ebaluatu nahi dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila, mankomunitate eta udalerri-taldeei zuzendutako laguntza-programa, EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako indarreko plana garatzeko.
2025/02/11
Abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako laguntza-programa. Horretarako, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak 1,6 milioi euro bideratuko ditu bere aurrekontutik. Nolanahi ere, partida hori handitu egin daiteke, laguntza hori behar duten eta baldintzak betetzen dituzten emakume guztiek 2025ean eskuratu ahal izango baitute.
2024/12/17
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen eta hiru foru-aldundien arteko lankidetza-hitzarmena baimentzeko dena. Helburua: 2024an emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko "Beldur Barik" erakundeen arteko kanpaina garatzea eta kofinantzatzea.
Sailak
Lehendakaritza
Ekonomia, Lana eta Enplegua
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Arduraduna
Miren Elgarresta Larrabide (Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/10/21
Emakundek eta Euskalitek ordainsarien berdintasunari buruz hausnartu dute. "Berdintasuna kudeaketa aurreratuan" IX. jardunaldia antolatu dute, Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105368
2025/04/08
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak eta Enpresariak-Euskadiko Emakume Enpresari, Zuzendari eta Profesionalen Federazioak beharreko hitzarmena, enpresa-eremuan haren sinatu bidez emakumeak ahalduntzeko.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2024/12/17
Nazioarteko Elkartasuna elkarteari eta Euleuk Elkarteari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, "Emakumeen elkarteak, komunitateak eta tokiko erakunde publikoak, Malicoundako (Senegal) hondakinen kudeaketa jasangarrirako aldaketaren eragile gisa" proiektua finantzatzeko. (307.221.- €)
2024/12/17
Egoaizia Elkarteari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, Etiopiako Tigray eskualdeko Mekelle Unibertsitatean ikasketa humanitarioen zentro bat ezartzen laguntzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102304 (270.000.- €)
2024/12/17
Just Associates, Inc. entitateari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, testuinguru oldarkorretan mugimendu feministak indartzeko eta eskubideak babesteko. (250.000.- €)
Sailak
Lehendakaritza
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Arduraduna
Mikel Iriondo Bilbao (Koordinaziorako eta Proiektu Estrategikoetarako idazkari nagusia)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/06/17
Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza, Lurzoru eta Hirigintza arloko Premiazko Neurrien Lege-proposamenaren aldeko irizpidea eman du.
2025/02/25
2025erako aurreikusitako urteko araugintza-plana onartu da. Planak Jaurlaritzako sail bakoitzak aurten Gobernu Kontseiluan onartzeko aurkeztuko dituen araugintza-ekimenak jasotzen ditu (lege-aurreproiektuak eta dekretuak). Era berean, 2024rako Urteko Araugintza Planaren Betearazpen Memoriaren berri ere emango da.
2025/02/25
Ehizari buruzko martxoaren 17ko 2/2011 Legea aldatzeko lege-proposamena kontuan hartzeari buruz Jaurlaritzak duen irizpidea adierazteko akordioa. Ontzat eman da proposamena kontuan hartzea; izan ere, Eusko Legebiltzarrak joan den urriaren 24an egindako osoko bilkuran egindako proposamenari erantzuten dio. Proposamen horren bidez, Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiekin eta Euskadiko Ehiza Federazioekin batera, "ehiza-lizentziarako gaitasun-azterketak malgutzeko eta ehiza-arloan belaunaldien arteko ordezkapena bultzatzeko neurriak hartzeko" eskatu zitzaio.
2024/11/26
Erabakia, zeinaren bidez Jaurlaritzaren iritzia ematen baita, Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak, Talde Mistoa-Sumar eta EH Bildu legebiltzar taldeek Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legea aldatzeko egindako Lege-proposamena aintzat hartzeari dagokionez.
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/03/14
Emakundek berdintasunean aurrera egiteko tokiko aliantzen euskal ekimenak aurkeztu ditu Nazio Batuetan: Berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri Ituna, Berdinsarea euskal udalerrien sarea eta Basqueskola emakume politikarien sarea dira munduko foro honetan aurkeztutako hiru estrategiak.
2025/03/13
Emakundek Nazio Batuen urteko bilerarik handienean parte hartu du (CSW69), emakumeen berdintasunari eta ahalduntzeari buruz.
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Aitor Aldasoro Iturbe (Hizkuntza Politikarako Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/12/16
Aitor Aldasoro, Hizkuntza Politikako sailburuordea, entitate publiko eta pribatuetan euskararen erabileraren aitortza- ekitaldiaren buru izango da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106987
2025/11/25
Euskal Federazioek Kirol arloan euskararen normalizazioaren aldeko apustua indartu dute "GU GEU, KIROLA EUSKARAZ" kanpainaren beste edizio batekin, entrenatzaileak ardatz.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106443
2025/11/18
Euskal Editorea SL entitatearekin laguntza-hitzarmena berriztu da, estrategikotzat jotzen delako BERRIA proiektu komunikatiboa euskararen normalizazio prozesuan (Gobernu Kontseilua 2025-11-18)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106182 (13.800.000.- €)
2025/11/11
2025 urtean garatzeko euskara hutseko argitalpenak sendotu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntza deialdia, eta dirulaguntza zuzena Elkar Argitaletxeari BAGOAZ proiekturako.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105961 (804.000.- €)
2025/09/24
Gizarte-bizitzan euskara sustatu, garatu edota normalizatzea helburu duen “Euskalgintza” dirulaguntza-programa (Gobernu Kontseilua 2025-09-16). 2025eko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104413
Esleipena (1.700.000.- €)
2025/09/17
Nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsan eta uhin bidezko irratietan) eta internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzeko dirulaguntzak. 2025eko deialdia. (1.000.000.- €)
2025/09/15
Euskara-ikastaroak emateagatik Centros Vascos-Euskal Etxeei dirulaguntzak. 2025-2026ko deialdia. Esleipena (320.000.- €)
2025/07/15
Dirulaguntza zuzena bideratuko dio Garabide Kultur Elkarteari eremu frankofonoko hizkuntza-komunitateekin lankidetza sustatzeko (Gobernu Kontseilua 2025-07-15).
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103497 (50.000.- €)
2025/06/09
Lehendakariak aurkeztu duEuskararen Erabilera Sustatzeko Biltzarra 2027an,  ‘Jauzia gara’ lelopean, hurrengo hamarkadetan euskara biziberritzearen inguruan adostasun zabala lortzeko bidea zabaltzeko. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102540
2025/05/23
LANERA proiektua abian, enpresetan euskararen erabileran jauzi kualitatiboa lortzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101882
2025/05/08
Eusko Jaurlaritzak Euskaraldian parte hartzera animatzen ditu herritarrak "jantzitxapa" kanpainarekin. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101460
2025/03/15
Zabalik dago Euskaraldian belarriprest eta ahobizi gisa parte hartzeko izena emateko epea.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100130
Sailak
Kultura eta Hizkuntza Politika
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Arduradunak
Aitor Aldasoro Iturbe (Hizkuntza Politikarako Sailburuordea)
Maite Barruetabeña Zenekorta (Enplegu Publikoko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/10/21
Lankidetza-hitzarmenak, euskal erakundeetako langileen hizkuntza gaitasunak hobetu eta euskararen erabilera sustatzeko - Arabako Batzar Nagusiak, Igorreko Udala- (Gobernu Kontseilua 2025-10-21)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105371
2025/06/23
Euskararen Aholku Batzordea bildu da XIII. legealdiko lehen osoko bileran, non Euskararen Plan Estrategikoaren ildo nagusiak aurkeztu diren.  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102924
2025/05/07
Eusko Jaurlaritzak Hizkuntza Politikaren arloko Lankidetza Protokoloaren Jarraipen Batzordearen bileran parte hartu du Katalunia, Euskadi, Galizia, Valentziako Erkidegoa, Balear Uharteak eta Nafarroako gobernuekin batera. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101461
2025/04/04
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100687
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Aitor Aldasoro Iturbe (Hizkuntza Politikarako Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/02/11
2026ko Xabier Lete Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Bekaren deialdia zabalik dago -Eusko Jaurlaritzaren eta BBVA Fundazioaren ekimena-.  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108017 (70.000.- €)
2026/01/11
Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Labayru Fundazioak lankidetza-hitzarmen berri bat adostu dute, lexikografiaren arloko eta Bizkaiko euskararen corpusa bultzatzeko programak finantzatzeko. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107066
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Andoni Iturbe Amorebieta (Kulturako Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Kultura sortzeko eta ekoizteko laguntza publikoa mantentzea eta eguneratzea, bereziki euskarazko kultura eta emakumeen ahalduntzea bultzatuz.

Ekimena 2. Artista eta sortzaileentzako prestakuntza-programak eta egoitzak sustatzea, nazioarteko programak azpimarratuz.

Ekimena 3. Kulturaren profesionalizazioa hobetzea eta sendotzea, artisten errolda eginez, kultura- ekimenak kontratatzeko jardunbide egokien gida eginez, kontratazio-baldintzen jarraipena eginez eta erabaki fiskalak bultzatuz, Foru Aldundiekin lankidetzan.

Ekimena 4. Ekosistema kulturaleko profesionalen lan-baldintzei buruzko akordioak sortzen laguntzea.

Ekimena 5. Kultura- eta sormen-sektoreko langile autonomoen eta mikroETEen kudeaketako prestakuntza sustatzea. Kultura-eragileen ekintzailetza babestea, haien jarduera sozial eta ekonomikoaren berezitasuna kontuan hartuta.

Ekimena 6. Kultura eta hezkuntza arloen, Foru Aldundien, kultura sektorearen eta hezkuntza- komunitatearen arteko lankidetzaren bidez, haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan sormen-gaitasunak sustatzea, bai eta arte-diziplinekiko harreman goiztiarra ere, eta hezkuntza-sisteman sorkuntza artistikoa eta kulturala deskubritzeko eta sustatzeko programak bultzatzea

Ekimena 7. Euskal artisten lanak sustatzea munduan antolatzen diren azoka, jaialdi eta merkatuetan, batez ere Euskadirentzat estrategikoak diren eskualdeetan, Etxepare Institutuarekin lankidetzan.

Ekimena 8. Euskal kultura- eta ikus-entzunezko ekoizpenak bultzatzen jarraitzea, "Euskadi Basque Country" marka mundu osoan zabaltzeko, EITBrekin lankidetzan.

Ekimena 9. Foru Aldundiekin elkarlanean, sorkuntza kultural amateurrak ere bere adierazpen- eta sozializazio-bideak izan ditzan behar den ingurunea sortzeko.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/12/16
Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko dirulaguntzak (Gobernu Bilera 2025-05-20). 2025eko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101774
Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko dirulaguntzak (Gobernu Bilera 2025-05-20). 2025eko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101774 (1.110.000.- €) (2025/05/20)
Esleipena
2025/12/09
Dirulaguntza Dantzaz elkarteari “Harira: dantzaren bidez bitartearitza pilotu-programa” proiektua sustatzeko (Gobernu Kontseilua 2025-12-09)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106783 (37.000.- €)
2025/12/02
Caniche argitaletxearen "Kortak" proiektu artistikoari laguntza (Gobernu Kontseilua 2025-12-02)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106637 (20.000.- €)
2025/12/02
Dirulaguntza Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteari (EZAE), Euskal Herriko eta Europako zinema sustatzeko (Gobernu Kontseilua, 2025-12-02). Informazio gehigarria (900.000.- €)
2025/11/24
Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak akordio bat lortu dute BilbaAarteren profesionalizazio artistikoa bultzatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106403 (70.000.- €)
2025/10/16
Jon Mikel Eubak, Zuhar Iruretagoienak eta Garikoitz Fragak jaso dituzte 2025eko Gure Artea sariak.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105271
Argitalpena EHAA-n
2025/07/30
Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sariak. 2025eko deialdia (60.000.- €)
2025/06/17
Dirulaguntzak kultura- eta sormen-arloetako jaialdiak antolatzeko (Gobernu Kontseilua 2025-06-17). 2025eko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102769
Esleipena (800.000.- €)
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Andoni Iturbe Amorebieta (Kulturako Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/12/02
Zuzeneko dirulaguntza Debako arte eszenikoen gune berrirako (Gobernu Kontseilua 2025-12-02)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106640 (1.060.000.- €)
2025/11/04
Mutur Beltz sustatzeko Elkarte Agroekolo Artistiko eta Kulturala entitateari dirulaguntza, “Landa pentsamendu garaikidearen programa sustatzea, artilea materia artistiko eta sinboliko gisa adierazten duen ekosistema kulturaletik abiatuta” proiektua garatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105757 (48.000.- €)
2025/08/18
Euskadik bere eskaintza kulturala indartu du 11.000 ekitaldi baino gehiagorekin 2025eko lehen seihilekoan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103700
2025/06/23
Arte eszenikoak, musika, literatura eta arte plastikoak sustatu eta banatzeko dirulaguntzak. 2025eko deialdia
Esleipena  (850.000.- €)
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Andoni Iturbe Amorebieta (Kulturako Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/12/16
Eusko Jaurlaritzak ‘Murgiako Etxearen Artxiboa’ izeneko funtsa eskuratu du, zabaltzeko eta herritarren eskura jartzeko (Gobernu Kontseilua 2025-12-16).
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106970 (65.000.- €)
2025/11/04
Euskal kultura-ondare immateriala babesteko lanak egiteko laguntza-programa. 2025-2026ko deialdia.  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105758
Esleipena (400.000.- €)
2025/10/28
Dirulaguntza Bilboko Arte Ederren Museoarentzat, Bilboko ikuspegia pintura erosteko (Gobernu Kontseilua 2025-10-28)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105580 (66.667.- €)
2025/09/24
publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko dirulaguntzak. (Gobernu Kontseilua 2025-09-16). 2025eko deialdia 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104412
Esleipena (120.000.- €)
2025/09/10
Euskal kultura-ondarea digitalizatzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko Euskariana -Euskal Kulturaren Atari Digitalaren bitartez (Gobernu Kontseilua 2025-09-02). 2025eko deialdia 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104049 (100.000.- €)
2025/09/01
Euskal kultura-ondarea babestera bideratutako ikerketa-lanak. 2025-2026ko deialdia (200.000.- €)
2025/07/30
Eusko Jaurlaritzak eta Boise State Unibertsitateak euskal ikasketekin duten konpromisoa sendotu dute ikerketa programa aitzindari bat abiaraziz.
Informazio gehigarria
2025/06/17
Gobernu Kontseiluak, 2025 eta 2026 urteetan Euskal kultura-ondarea osatzen duten elementuei (adierazpen immaterialak ezik) buruzko ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzak (Gobernu Kontseilua 2025-06-17). 2025eko deialdia.  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102770
Esleipena (200.000.- €)
2025/06/10
Euskadiko museo eta bildumak diruz laguntzeko deialdia (Gobernu Kontseilua 2025-06-10). 2025eko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102553
Esleipena (1.600.000.- €)
2025/06/10
Euskal Kultura Ondarea osatzen duten ondasunak kontserbatzeko, zaintzeko, haien zabalkundea egiteko eta haien balioa nabarmentzeko dirulaguntzak (Gobernu Kontseilua 2025-06-10). 2025eko deialdia.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102551
Esleipena (4.500.000.- €)
2025/06/09
Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Filmategiaren eta EITBren bidartez, euskal ondare zinematografikoaren euskarazko lau film ertainen zaharberritzea finantzatu du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102509 (80.000.- €)
2025/04/29
Onartu da 92/2025 Dekretua, apirilaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondasun immaterialen Inbentarioari buruzkoa. EHAA
2024/12/23
Dirulaguntza zuzena Lekeitioko Udalari ematea onartu du gaur 2024-2025eko epealdian hiribilduaren 700.urteurrena ospatzeko antolatuko dituen jarduerak laguntzeko. Informazio gehigarria (85.000.- €)
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Andoni Iturbe Amorebieta (Kulturako Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/12/30
Dirulaguntzak Kultura eta Sormen Industriak berritzeko, KSI Berritzaile+ programaren esparruan (Gobernu Kontseilua 2025-12-16).
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106969
2025/05/12
Komunikabideei zuzendutako dirulaguntzak adimen artifizial generatiboaren inpaktu negatiboa minimizatzeko (Gobernu Kontseilua 2025-04-29). 2025eko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101202
Esleipena
Esleipenaren aldaketa (7.000.000.- €)
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Gorka Iturriaga Madariaga (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaria)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/11/22
Harrera egin zaie Foru Jauregian Euskal Pilotaren Nazioen Ligako antolakuntzari eta partaideei. Liga hori azaroaren 23tik 29ra jokatuko da Barakaldoko eta Bilboko frontoietan: Euskadi, Frantzia, Espainia, Mexiko, Argentina, Bolivia, Portugal, AEB, Txile eta Kuba.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106360
2025/11/07
Euskal Pilotaren Nazioen Liga berriz ospatuko da Euskadin, azaroan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105909
2025/07/01
Euskadik Europar Batasuneko Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Kirol Ministroen Kontseiluan kirol arloko koordinazioa hartuko du bere gain 2025 urteko bigarren seihilekoan. Informazio gehiago
2025/06/10
Nazioarteko lehiaketetan eta maila goreneko estatuko emakumezko ligetan kirolarien parte-hartzea sustatzeko laguntzak (Gobernu Kontseilua 2025-06-10). 2025eko deialdia.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102550
Esleipena (700.000.- €)
2025/05/12
Espazio bat birgaituko da Bilbon hogeina euskal federazioren egoitza birkokatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101553
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Gorka Iturriaga Madariaga (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaria)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Kirola eta bizitza aktiboa sustatzea. BAPPA Plana (Basque Plan of Physical Activity) sortzea mugarri bat izango da bizitza aktiboaren sustapenean, gure kirolariak bizitza aktibo eta osasungarri baten erreferente gisa jarriz.

Ekimena 2. Ikerketa-estrategia bat garatzea, erakunde akademikoekin lankidetzan, jarduera fisikoa eta kirola babesten dituen oinarri zientifikoa sendotuz eta emaitzak euskal gizartean ezagutzera emanez.

Ekimena 3. Kirolarientzako Egoitza eta Fadurako Hobekuntza Zentroa erreferentziazko gune bihurtzea Europan. Goi-mailako euskal kirol-garapenaren epizentro gisa proiektatuko da.

Ekimena 4. Kirol-errendimendu handia eta euskal kirolariek nazioarteko lehiaketetan, besteak beste, Joko Olinpikoetan eta Paraolinpikoetan, garatzeko eta proiektatzeko aukerak sustatzeko bekak indartzea.

Ekimena 5. Anoetako eta Donostiako Ilunbeko kirol-hiriaren eraldaketa integrala abian jartzea, Donostiako Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera. 

Ekimena 6. Usurbilen "Maialen Chorraut-Orbeldi ur bizien kanala" eraikitzea bultzatzea.

Ekimena 7. Irungo Plaiaundiko naturgunea berroneratzeko proiektua babesteko formulak aztertzea eta bertako kirol-azpiegiturak Txenpereneara eramatea, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Irungo Udalarekin lankidetzan.

Ekimena 8. Bizitza osasuntsu baterako jarduera fisikoa sustatzeko estrategia babestea eta Mugiment Kirol Txartela euskal udalerri guztietara hedatzea bultzatzea.

Ekimena 9. "Basque Team" bultzatzea, goi-mailako euskal kirolaren erreferente gisa. Helburua da nazioarteko lehiaketetan eta Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan gure kirolarien presentzia areagotzea.

Ekimena 10. Programa bat garatzea, kirol-ibilbidea amaitzen duten kirolari profesionalek ibilbide profesionalerako laguntza-prozesu bat izan dezaten, beren kirol-ibilbidean eskuratutako gaitasunak aprobetxatzeko: mentorizazioa, ikasketetarako bekak eta/edo ekintzailetza-proiektuetarako dirulaguntzak.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/03/13
20.000 biztanletik beherako udalerrietan jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuak ezartzeko eta mantentzeko tokiko kirol- eta komunitate-egiturak eta -espazioak egokitzera eta hobetzera bideratutako 2025eko dirulaguntzak, Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (SEEP).
2025eko deialdia
Esleipena (171.000.- €)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/01/26
Hasierako lan baimenen kudeaketa propioak arrakasta izan duela egiaztatcen da, transferentziaren lehen sei hilabetetan 11.100 baimen baino gehiago izapidetu ondoren  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107583
2025/12/22
..../2025 Dekretua, abenduaren 22koa, dirulaguntzak ematea arautzen duen Dekretua aldatzen duena. erakunde sindikalentzako dirulaguntzak eta planak garatzeko enpresa-planak prestakuntza hobetzea helburu duten gaiekin lotutako pertsonen zerrenda bere jarduera-eremuei dagozkienak. Aldaketak prestakuntza-planen jarraipena bermatzen du eta indarrean dagoen esparru juridikora egokitzen dela ziurtatzen du.

Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107106
2025/09/29
Enpleguaren Euskal Estrategiaren bilakaera positiboa eta eragin eraldatzailea egiaztatu dira. Behin-behinekotasuna % 16,7ra murrizteak, hitzarmenen estaldura hobetzeak eta berrikuntzaren aldeko apustuak sendotu egiten dute EEE Euskadiko enplegu inklusibo eta iraunkorraren ibilbide-orri gisa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104730
2025/07/08
Enplegu eta Toki Garapenerako Lankidetza Funtsaren hasierako esleipena onartu da. Neurri honen helburua da tokiko erakundeek enpleguko eta tokiko garapeneko planak egingo dituztela bermatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako finantza-nahikotasunaren printzipioen ildotik. (127.000.- €)
2025/07/01
Erabakia, Enpleguaren Euskal Estrategia 2030 (Enpleguaren 15/2023 Legera egokitutako bertsioa) aintzat hartzekoa eta Legebiltzarrera bidaltzekoa. Egokitzapen horrek erakundeen konpromisoa indartzen du kalitatezko enplegu inklusibo batekin eta Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialera bideratutakoarekin
2025/06/09
Euskadi, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren (MRR) funts europarrak biltzeko eta kudeatzeko erreferentziazko autonomia-erkidegoa. Martxoaren 31n eguneratutako datuen arabera, funts horiek 21.000 enpresa baino gehiagori eta ABEEei lagundu diete zuzenean, 3.153 milioi euro xurgatuz.
Saila
Ekonomia, Lana eta Enplegua
Arduraduna
Alfonso Gurpegui Ruiz (Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/02/24
2024ko balantzearen arabera, Euskadik 3.474 milioi euro bildu ditu Europako funtsetatik (Berreskuratzeko eta Erresilientziarako Mekanismoa). Onuradunen % 47 mikroenpresak eta ETEak dira, eta konpainia handiak, berriz, guztizkoaren % 28 dira, % 42 ABEEak gehituz gero.
Saila
Ekonomia, Lana eta Enplegua
Arduraduna
Alfonso Gurpegui Ruiz (Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Lanbideren "Lanbide Hobetzen" eraldaketa amaitzea, herritarrentzako eta enpresentzako arreta eta esku-hartze eredu eraginkor bat lortzeko, langabezia murrizteko eta gaitasun profesionalak handitzeko gai izango dena, pertsonen garapen profesionalaren eta enpresa-lehiakortasunaren mesedetan, enplegu gehiago eta hobea lortzeko.

Ekimena 2. Lanbidetik langileen eta kualifikazioen gaur egungo eta etorkizuneko eskaerei buruzko informazioaren transmisioa hobetzea, baita produkzio-sektoreen premien bilakaerari buruzkoa ere.

Ekimena 3. Orientazio eta laguntza pertsonalizatuarekin jarraitzea, Lanbiden zerbitzua emateko modu natural gisa, langabezia-egoerak ahalik eta laburrenak izan daitezen. Enplegu- sistema horrek zentroan jartzen du langabea, eta beharrezko zerbitzu guztiak (prestakuntza, orientazioa, laguntza eta enplegurako eta ekintzailetzarako laguntza) eskainiko dizkio, ahalik eta lasterren.

Ekimena 4. Lanbidetik babes eta laguntza espezifikoa eskaintzea enplegua lortzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboei, batez ere 55 urtetik gorakoei, batzuetan edadismo- egoeren ondorioz diskriminatuak baitira.

Ekimena 5. Lanbidetik lan-orientazio integral eta pertsonalizatua indartzea, pertsonei karrera-plan koherente, moldagarri eta malgua garatzeko beharrezko tresnak emango dizkiena, bai enplegua aurkitzen eta lanpostuan jarraitzen laguntzeko, bai enpresen beharrak betetzeko.

Ekimena 6. Enplegu Zerbitzu Publikoaren bitartekaritza-zereginean sakontzea, pertsona guztiek lan-aukerak lortzeko aukera berdinak izango dituztela bermatzeko, eta euskal erakundeek abian jartzen dituzten ekonomia- eta lehiakortasun-garapenerako politikekin lankidetzan aurrera egitea.

Ekimena 7. Enplegu bila ari diren edo sektore espezializatuetan dutena hobetu nahi duten pertsonen prestakuntzarako laguntzak bultzatzea, prestakuntza hori Lanbidek zuzenean eskaintzen ez duenean.

Ekimena 8. Orientazio- eta laguntza-zerbitzua zabaltzea, lan egin arren,arlo profesionalean hobetu nahi duten pertsonei, egonkortasunari, lanaldiari edo proiekzio profesionalari dagokionez behar adinako kalitatekoa ez denean.

Ekimena 9. Etengabe ikasten jarraitzeko mentalitatea sustatzen duten birziklapen- eta birkualifikazio-programen garapena sustatzea, euskal profesionalei aukera emanez aurrerapen teknologikoen erronkei eta produkzio-ereduen eraldaketei (digitalizazioa, AA, ekonomia berdea...) arin aurre egiteko.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/01/20
Erabakia, 2026-2029 aldirako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko harremana arautzeko Programa kontratua onartzen duena 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107450 (1.200.000.- €)
2026/01/16
Enpleguak transferitutako bost eskumenetatik lau bere gain hartzen ditu. Euskadi izango da langabezia-prestazioak eta -subsidioak kudeatuko dituen lehen autonomia-erkidegoa.
Honako hauek eskualdatzen dira: (1) langabezia-babesa (kontribuzio-maila eta asistentzia-maila), (2) kotizazio gabeko familia-prestazioak eta kotizaziorik gabeko adingabeak jaiotzeagatik eta zaintzeagatik ematen den subsidioa, (3) eskola-asegurua, (4) itsas salbamendua eta (5) laneko segurtasun- eta osasun-arloko hedapena, Barakaldoko Makineria Egiaztatzeko Zentro Nazionala eskualdatuta.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107386
2025/12/23
2025/12/09
Lanbidek langile tekniko espezializatuekin indartu du bere plantilla, eraldaketa digitala bultzatzeko. Kudeaketa ekonomikoan, pertsonalean eta informatikoan profil berriak txertatzen ditu, zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa sendotzeko eta eraldaketa digitala bultzatzeko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106782
Saila
Ekonomia, Lana eta Enplegua
Arduraduna
Alfonso Gurpegui Ruiz (Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Erakunde publikoetan eta enpresa pribatuetan pertsona kalteberak, iraupen luzeko langabeak, gazteak, emakumeak eta 45 urtetik gorakoak prestatzeko eta kontratatzeko programa mistoak areagotzea.

Ekimena 2. 55 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko pizgarriak indartzea eta pertsona horiek enpresekin konektatzeko espazio fisiko eta birtualak ezartzea.

Ekimena 3. Gazteen enplegua babesten jarraitzea, lehen lan-esperientzia lortzen lagunduz. Aldi berean, enpresetan praktikak egiteko programak kontrolatzea, tresna horren abusu- egoerak gerta ez daitezen.

Ekimena 4. Desgaitasunen bat duten pertsonei eta lan-merkatutik urrunen dauden pertsonei zuzendutako enplegu-programak areagotzea, merkatu arruntean laguntza emanez. Era berean, plan bat garatzea enplegu babestutik enplegu arrunterako trantsizioa sustatzeko, desgaitasuna duten pertsonentzat eta bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzat.

Ekimena 5. Merkatu arruntera igarotzeko egitura ekonomikoei ematen zaien laguntza handitzea, hala nola laneratzeko enpresei eta enplegu-zentro bereziei ematen zaiena.

Ekimena 6. Esku-hartze sozialeko hirugarren sektorearekin lankidetzan aritzea, lan-merkatutik oso urrun dauden pertsonei zuzendutako programetan.

Ekimena 7. Enpresetan aniztasuna integratzeko estrategia bat egitea, talentu guztiak Lanbideren laguntzarekin txertatu ahal izateko, Enpleguaren Euskal Legearekin ezarriko diren ibilbide pertsonalizatuen esperientziatik abiatuta, euskal langabeen eta dagoeneko Euskadin dauden etorkinen laneratzea lehenesteko helburuarekin.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/12/02
Dirulaguntza zuzena eman dio Kutsuak proiektuari, gaixotasun mentala duten pertsonen inklusioa eta laneratzea indartzeko. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106647 (6.046.- €)
2025/07/15
Zuzeneko dirulaguntza bat ematea gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide mistoen ereduaren pilotajea egiteko. Laguntza hau zuzeneko dirulaguntzatzat hartzen da, interes publiko, sozial, ekonomiko eta humanitarioagatik. (891.000.- €)
2025/06/03
Euskal Herriko Unibertsitateari zuzeneko dirulaguntza bat emaitza. Helburua: enplegu- eta inklusio politiken ebaluazioaren arloko ikerketa, prestakuntza eta transferentziako unibertsitate-estrategia global bat aktibatzeko proiektua. (88.500.- €)
2025/04/29

Zuzeneko dirulaguntza bat ematea zenbait erakunderi, proiektu esperimentalekin jarraitzeko. Proiektu horiek 2023ko ekainaren 27ko Gobernu Kontseiluaren Erabakiaren bidez onartu ziren, eta inklusioan diharduten erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek sustatu zituzten, Gizarteratzeko V. Euskal Planaren helburuak ezartzeko 2023/2024 Plan Operatiboaren barruan. (1.049.832.- €)

2025/03/26
Gizarteratze-sistemen arteko tokiko koordinazio-mahaiei bultzada berri bat ematea, kalteberatasun-egoeran dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta enplegu duina lortzeko aukerak sortzeko.
2025/03/06
Lanbidek finantzatutako edo baimendutako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntzarekin lotutako prestakuntza-praktiketarako laguntza-programa.
2025/01/20
Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak 32 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu 2024an EAEko toki-erakundeen enplegu-planetan, eta, horri esker, 2.489 kontratazio egin ahal izan dira. Horietatik 1.674 toki-erakundeek egin dituzte zuzenean.
2024/09/24
Euskal Euskal Autonomi Elkargoko lantokietan luzaroko langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko laguntza-programa.
Saila
Ekonomia, Lana eta Enplegua
Arduraduna
Alfonso Gurpegui Ruiz (Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/09/02
Eusko Jaurlaritzak kontrako iritzia adierazi du Herri Ekimen Legegilea kontuan hartzeari dagokionez. Ekimen horrek pentsioen osagarri bat sortzea planteatzen du, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) % 100era iristeko. Jaurlaritzaren ustez, proposamen hori ez da beharrezkoa, eta egungo Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren (EGKL) koherentziaren aurkakoa da, Eusko Legebiltzarrak adostasun politiko zabalarekin onartu berri baitu
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104053
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/12/22
Euskadin laneko arriskuen prebentzioaren arloan jarduerak egiteko laguntzen programa. Laguntza horiek langileei eta enpresei zuzenduta daude; bereziki, enpresa txikiei, hau da, 50 langile baino gutxiago dituztenei.
2026ko deialdia
Informazio gehiago 
2025/10/23
Osalanek web-aplikazio berri bat aurkeztu du, Laneko Segurtasuna eta Osasuna herritar guztiei hurbiltzeko.
2025/06/06
Basogintzan izaten diren lan ezbeharren aurkako plan europar bat jarri da abian.
2025/05/06
Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2021-2026 Euskal Estrategiaren Tarteko Ebaluazio Txostena onartu da.
Sailak
Ekonomia, Lana eta Enplegua
Lehendakaritza
Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza
Hezkuntza
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Arduradunak
Ander Caballero Barturen (Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkari nagusia)
Ivan Larraza Vila (Ongizateko Sailburuordea)
Patxi Xabier Aizpurua Telleria (Unibertsitate Politikako sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Ezagutza- eta berrikuntza-inguruneak sortzea, dinamika publiko eta pribatu, ikertzaile, hezkuntza- eta prestakuntza-dinamika eta produkzio-dinamika jasangarri, kalitatezko enplegua eta enplegu inklusiboa sortzen dutenak eta ekintzailetza-aukerak sortzen dituztenak, talentuari eusten eta talentua erakartzen laguntzeko. Alderdi horiek, gainera, pertsona guztien erabateko integrazioa ahalbidetuko duten tresna publikoen erabilera eskatzen dute.

Ekimena 2. Basque Talent Center bultzatzea, gizarte-eragileekin lankidetzan, Euskadiko lurralde- lehiakortasunaren eremuan talentuaren garapenean aurrera egiten jarraitu ahal izateko, euskal ekonomia osatzen duten sektore eta eragileen mesedetan.

Ekimena 3. Hezkuntza indartzea, curriculumak egokituz gero eta aldakorragoa den lan- merkatuaren eskaerak asetzeko. Trebetasun digitalak, pentsamendu kritikoa eta sormena sustatzeari lehentasuna ematea. Gainera, etengabeko prestakuntza eta lanbide-prestakuntza berritzea sustatzea, gure tokiko talentua etorkizuneko erronketarako eta aukeretarako hornituta egongo dela bermatuz.

Ekimena 4. Gainerako erakunde, sindikatu, enpresa-elkarte eta klusterrekin lankidetzan, enpresek eskatzen dituzten profilak, gaitasunak eta trebetasunak identifikatzea. Ekosisteman eskatzen diren profil profesional berrien eskaintza eta eskaria enpresek, startupek, ZTB eragileek eta eragile publikoek lotzea, profesionalak erakartzea barne, bereziki RIS3 eremuetan.

Ekimena 5. Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren esparruan ere, talentuaren erakargarritasuna areagotzeko estrategiak ezartzea, bizi-kalitatean, berrikuntzan, jasangarritasunean eta balioetan ditugun indarguneak nabarmenduz, bai eta enpresei laguntzeko neurriak ere, talentu globala erakartzeko eta fidelizatzeko estrategietan, enpresa-ingurune dinamikoa eta erakargarria sustatuz.

Ekimena 6. Atzerriko tituluen homologazioa sinplifikatzea, behar dugun talentua erakarri ahal izateko.

Ekimena 7. Graduondoko eta doktoregoko ikasketetan nazioarteko ikasleak erakartzea bultzatzea. 

Ekimena 8. Foru Aldundiekin eta Udalekin lankidetzan, nazioarteko talentua gure erkidegoan integratzeko beharrezkoak diren laguntza-zerbitzuak aktibatzea, etxebizitza eta hezkuntza-zerbitzuak eskuratzea barne. Gizarteratze- eta kultura-programak garatzea, nazioarteko talentuaren eta haren familien integrazioa errazteko.

Saila
Ekonomia, Lana eta Enplegua
Arduraduna
Elena Pérez Barredo (Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/02/05
Harvardeko Unibertsitatean ‘Demokrazia ekonomiko baterantz’ dokumentala aurkeztu dute. Azpimarratu da enpresa eredu horrek teknologia, lehiakortasun eta nazioartekotze erronka handiei aurre egiteko duen gaitasuna, eta ikusgarritasun eta sustapen handiagoa eskatu du horrelako erakundeentzat  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107858
2025/11/25
227/2025 Dekretua, azaroaren 25ekoa, Euskadiko Kooperatiben Legearen Erregelamendua onartzen duena. Araudi berriak segurtasun juridikoa indartzen du, kooperatiben esparrua egungo erronketara egokitzen du eta enpresa-eredu berrien parte-hartzea eta garapena errazten du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106420
2025/10/21
Erabaki-proposamena, "Asett - Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank" irabazi asmorik gabeko elkarte pribatuari zuzeneko dirulaguntza kontsezioa, 2025ean Gizarte Ekonomiako Nazioarteko Huba diseinatu eta garatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105370 (500.000.- €)
2025/05/29
ASETT – Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank nazioarteko lehen foroa, gizarte berdinzaleago, kohesionatuago eta inklusiboago baten defentsa, gizarte-ekonomia sustatuz. 
2025/05/28
Nazio Batuen Erakundeak antolatuta, Mondragon taldeko (Aretxabaleta, Gipuzkoa) Zuzendaritza eta Kooperatiba Garapenerako Zentroan, euskal kooperatibismoaren sorlekuan
2025/01/16
Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank-ASETT abangoardiako hubak Euskadi gizarte-ekonomiaren munduko erdigunean kokatzen du. Enpresa-eredu eraldatzailea da, kalitatezko enplegua sortuko duena eta eragile publikoak eta pribatuak integratzen dituen lankidetza-ekosistema sortuko duena. Euskadi munduko epizentroa da gizarte-ekonomian.
2024/07/23
2022ko Euskadiko Gizarte Ekonomia EAEko okupazioa (% 3,8) baino erritmo handiagoan hazi da enpleguan (% 6,1).
Saila
Ekonomia, Lana eta Enplegua
Arduraduna
Elena Pérez Barredo (Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/12/16
Ekonomia, Lan eta Enpleguak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak informazioa lagatzeko lankidetza hitzarmena luzatu dute.
Beste lau urterako berritu dute erakundeen arteko lankidetza eta, era horretan, Euskadiko Lan eta Gizarte Segurantzako 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106972
2025/02/19
Lan Ikuskaritzak 20.587 jarduera egin zituen Euskadin 2024an, % 52 laneko arriskuen prebentzioan. Ikerketen % 36,47 lan-harremanekin lotuta egon ziren, gehienak lan-denboraren kontrolarekin, lanaldiaren erregistroarekin eta lan-baldintzekin.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Euskadiren eta Estatuaren arteko Ekonomia Ituna eguneratzea, euskal erakundeen zerga-arloko autogobernua sendotzeko. Zerga itunduetan araugintza- eta erregulazio- gaitasun handiagoak lortzea, eta itundutakoez bestelako zerga berriak ezartzeko aukera, zerga-eskumenik ez izateko konpromisoarekin.

Ekimena 2. Kupoa zehazteko metodologiari buruzko bost urteko lege berria onartzeko beharrezko akordioak sustatzea.

Ekimena 3. Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa indartzea, Euskadiren eta Estatuaren arteko ekonomia- eta finantza-harremanak arautzeko eta bideratzeko instantzia gisa. 

Ekimena 4. Euskadiko ekonomia eta finantza arloko ordenamendu juridikoa etengabe eguneratzen jarraitzea (aurrekontu-erregimena, laguntza eta dirulaguntza publikoak, politika eta finantza-tresnak...), Euskadiko Ogasun Nagusiaren berezko gaiak modu eraginkor, moderno, egonkor eta gardenean arautzeko.

Ekimena 5. Euskadik, zerga- eta tributu-eskumenak dituen autonomia erkidego gisa, ekonomia- eta zerga-arloko Europako erabaki-organoetan duen partaidetza eta ikusgarritasuna indartzea. Ildo horretan, eta Ekonomia Itunaren 4. artikuluan ezarritako lankidetza- esparruen barruan, goi-mailako taldeen bileretara eta osoko bileretara joaten den Espainiako ordezkaritzan sartzea bultzatuko du, horietan D-4 (zerga-gaiak) eta D-5 (jokabide-kodea) taldeetan aztertutako gaiak jorratuz. Era berean, euskal erakundeen presentzia bultzatuko du ELGAren nazioarteko fiskalitate-foroetan: FHTP, Global Forum, FTA; baita ELGAren BEPSri buruzko esparru inklusiboko lanetan (MI) eta G-20an ere, ELGAren zerga-gaietarako batzordeak zuzenduta.

Ekimena 6. Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion defizit-helburuak zehazteko prozesuan parte hartzea, Itunaren Batzorde Mistoaren esparruan, bai eta, hala badagokio, toki- erakundeen superabita berrinbertitzeko irizpideetan ere. Zorraren muga Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien artean bereizten jarraitzea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/05/22
Eusko Legebiltzarrak aurrekontuak aldatzeko lege-proiektua onartu du gaur, Eusko Jaurlaritzari 1.000M €-ko zorpetze gehigarri bat ahalbidetzeko, Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta industrialari lotutako inbertsioak finantzatzeko. 5/2025 Legea, maiatzaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legea aldatzekoa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101843
2025/05/20
Onartu da 107/2025 Dekretua, maiatzaren 20koa, Ekonomia Gaietarako Batzordea sortzeko dena. EHAA
2025/05/05
Ogasun eta Finantzetako sailburuak agerraldia egin du  Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak (EIBM) apirilaren 10ean egindako azken bileran hartutako erabakien berri emateko. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101310
2025/04/23
BGAE bat duten milioi bat pertsonak beren datu ekonomikoak kontsultatu eta beren pentsioa simulatu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzak garatutako App-an, aintzindaria dena Estatu mailan. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101035
2025/02/19
Eusko Jaurlaritzak 700 milioi euroko IX. “Euskadi Bonu Jasangarria” jaulki du, zortzi handiz eskaera handiagoarekin. EHAAn argitaratua
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99449
2025/02/18
30 akordio lortu dira Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren azken hiru bileretan (2024ko azaroaren 13koan eta abenduaren 23koan, eta 2025eko otsailaren 6koan).
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99233
2025/02/07
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiekin sinatutako hitzarmena, 2025-2026ko eta 2026-2027ko ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta fiskalitateari buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzekoa. Más información.
2025/02/06
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak Ekonomia Ituna aldatzea erabaki du, inportazioak egiten dituzten euskal zergadunek ez dezaten BEZ-aren ordainketa aduanetan aurreratu behar. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99098
Sailak
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Arduradunak
Agustín Zubillaga Rego (Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea)
Jaione Ganzarain Epelde (Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Euskadi 2030 Eraldaketa Digitalerako Estrategia berria egitea eta ezartzea.

Ekimena 2. Adimen Artifizialeko soluzioen garapena eta enpresek soluzio horiek ezartzea eta erabiltzea erraztea, algoritmo berriak entrenatzea eta/edo informazioa konfiantzazko ingurune batean ustiatzea ahalbidetuko duten azpiegitura seguruak eta datu-biltegiak sortuz eta enpresen eskura jarriz.

Ekimena 3. Datuen kudeaketa adimentsua eta etikoa sustatzea, datuak sendotasunez eta gardentasunez kudeatzeko eta gobernatzeko urratsak emanez, eta bildutako datuak behar bezala egituratuta, eguneratuta, testuinguruan kokatuta eta estandarizatuta daudela ziurtatuz.

Ekimena 4. Arrakala digitala saihestuko duen digitalizazio inklusiboa bultzatzea eta gaitasun digitalak sustatzea, ekonomia globalizatu batean Euskadiren garapen ekonomikorako eta lehiakortasunerako ezinbesteko elementu gisa.

Ekimena 5. e-Administrazioan sakontzen jarraitzea. Administrazio-prozesu berriak digitalizatzea, izapide berri horiek modu erraz eta seguruan egin daitezkeela ziurtatuz, herritarren eta administrazioaren arteko harremana zailtzen duten oztopoak kenduz.

Ekimena 6. Baliabide fisikorik ez duten herritarrek izapide administratiboak modu autonomoan egin ahal izateko puntu digitalak eskaintzea. Horren osagarri gisa, aurrez aurreko eta telefono bidezko arreta nahikoa eta kalitatezkoa ematea.

Ekimena 7. Euskadi nomada digitalen lehentasunezko helmuga gisa sustatzea. 

Ekimena 8. Lankidetza eta iraunkortasuna sustatzea. Erakundeen eta ezagutza-sareen arteko lankidetza sustatzea eta aurrerapen iraunkorraren alde egitea, ezagutza, adimena, datuak eta eraldaketa digitala baliatuz, pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko, iraunkortasunari uko egin gabe.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/10/13
Adimen artifizialaren adopzioa Euskadin % 42 hazi da urtebetean, BAICen bigarren diagnostikoaren arabera.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105132
2025/07/24
Adimen artifiziala, teknologia berriak eta milaka zale elkartuko dira lau egunez Euskal Encounterren, Estatuko teknologia-topaketa nagusian.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103624
Sailak
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Arduradunak
Agustín Zubillaga Rego (Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea)
Jaione Ganzarain Epelde (Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. ETEei digitalizazio-prozesuak bizkortzen laguntzea, eskuragarri dauden programa publiko guztiei ahalik eta etekin handiena ateratzen lagunduko dien orientazio espezializatua emanez.

Ekimena 2. Basque Microelectronics Hub eremuan euskal enpresen eraldaketa digitalerako prozesuari laguntzeko aukera emango duten proiektu berezi berriak sortzea eta erakartzea, bai eta konputazio kuantikoaren erabilera bultzatzea ere, Basque Quantumekin koordinatuta.

Ekimena 3. Komunikazio-azpiegiturak garatzen laguntzea, 5G estaldura zabala eta enpresa- erabilerako zerbitzuak lortze aldera, enpresek teknologia horren inguruko irtenbide aurreratuak inplementatu ahal izan ditzaten. 

Ekimena 4. Datuaren ekonomia sustatzea, horren inguruan enpresa eta negozio-eredu berriak garatzen lagunduz, eta administrazio publikoek kudeatutako datu ez-sentikorrak gizartearen eta enpresen esku jarriz.

Ekimena 5. Datuaren gobernu-eredu bat definitzea eta ezartzea, Euskadiko erakunde guztiak bilduko dituena eta arlo horretako ahaleginen koordinazioa hobetuko duena.

Ekimena 6. ROBOTEKIN (Robotika eta Automatizazio Poloa) bultzatzea, sektoreko balio-kate osoarekin lankidetzan.

Ekimena 7. Euskadiko IoT ekimenak babestea, euskal industria-sareari erantzunak eman diezazkioten.

Ekimena 8. Ekintzailetza digitala sustatzea, digitalizaziotik eratorritako irtenbide digital eta negozio-eredu berriak garatuko dituzten startup eta enpresa berritzaileen sorrera babestuz.

Ekimena 9. Euskal enpresetan zibersegurtasuna indartzeko programa espezifikoak ezartzea, ETEen eskura dauden baliabideak eskainiz.

Ekimena 10. Enpresen produktibitatea hobetzeko "Key Enabling Technologies" (Funtsezko Teknologia Bideratzaileak) tresnak ezartzeko eta sustatzeko hainbat urtetarako laguntza-programak sortzea.

Sailak
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Etxebizitza eta Hiri Agenda
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Arduradunak
Agustín Zubillaga Rego (Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea)
Irantzu Allende Fernández de Eribe (Viceconsejera de Transición Energética)
Miguel de los Toyos Nazabal (Etxebizitza sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Administrazio publikoaren eraikinetan eta etxebizitza publikoetan energia- jasangarritasuna bultzatzea, birgaitze-soluzioen eta energia-kontsumoaren ekipamenduen hobekuntzaren bidez. Instituzioen energia-erosketa zentralizatua bultzatzen jarraitzea.

Ekimena 2. Etxebizitza berriek energia-autokontsumo termiko altua izan dezaten eta EBk ezarritako eraikinen energia-eraginkortasunaren helburuak betetzeko neurri berriak diseinatzea. Guzti hori etxebizitzen erosleen finantza-egonkortasuna arriskuan jarri gabe.

Ekimena 3. Zero emisio edo passivhaus etxebizitza berrien eraikuntza sustatzea, edo BREEAM ziurtagiriarekin. Eredu horiek sustatzeko pizgarriak ezartzea eta eraikuntza industrializatua eta BIM metodologia diseinu eta eraikuntzan bultzatzea.

Ekimena 4. Eraikuntza bioklimatikoaren irizpideak espazio berdeei lotutako azpiegituretan erabiltzea sustatzea.

Ekimena 5. Energia elektriko berdearen erabilera eta autokontsumo termikoaren erabilera sustatzea aerotermia bidez. Baso-biomasa energia-iturri berriztagarri gisa erabilera jasangarria bultzatzea, batez ere mendialdeko baso-eremuetatik hurbil dauden landa- eremuetan.

Ekimena 6. Km 0 energia berriztagarrien proiektuen sustapena intensifikatzea, tokiko eremuetan, herritarrek, ETEek eta merkatariek energia hurbil, berde eta lehiakorrera sarbidea izan dezaten.

Ekimena 7. Energia berriztagarriak sortzeko instalazioak sustatzea industria-proiektuetan. 

Ekimena 8. Energia Komunitateak bultzatzea, energia berriztagarrien sorkuntza handitzeko eta euskal herritarrak gai honetan ahalduntzeko tresna gisa.

Ekimena 9. Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bidez udal eta eskualde ekimenak babestea, inbertsio horiek finantzatzeko tresna espezifikoak aktibatuz eta administrazio- izapideak sinplifikatuz.

Ekimena 10. Euskadin garatutako proiektu energetikoen sozializazioa indartzea, herritarren eta enpresa-sarearen eskura jarriz Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) parte hartzen duen proiektuetan sortutako energia elektriko berriztagarriaren %30 gutxienez.

Ekimena 11. 900 MW energia berriztagarrien instalazioa bultzatzea, hurbiltasun-sorkuntza maximizatuz (autokontsumoa, autokontsumo partekatua, energia-komunitateak…), tamaina handiagoko instalazioekin konbinatuta.

Ekimena 12. Energia-kontsumo handiko industria deskarbonizatzeko proiektuak erraztea, energia- bektore berrietara, hala nola hidrogeno berdera edo erregai alternatiboen erabilerara, sarbidea erraztuz.

Ekimena 13. Mugikortasunean erregai fosilen erabilera ordezkatzeko energia alternatibo deskarbonizatuen erabilera sustatzea eta garraioarekin lotutako isurketak murriztea. Gure lurraldeko garraio publikoaren flotetan zero isurketako helburua lortzea.

Ekimena 14. Erregai fosiletan desinbertsio plana egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta sektore publikoko erakundeek 2030 baino lehen, ahal den neurrian, zuzenean edo zeharka, erregai fosilak esploratzeko, ustiatzeko, fintzeko edo prozesatzeko orientatutako edozein gizarte, enpresa, ekimen edo proiektutan parte hartzeari uzteko.

Ekimena 15. Energia eta jasangarritasun ikuspegia lurralde-antolamenduan eta hiri-plangintzan txertatzea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/11/20
20 urtetan Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengo parke eolikoa eraikitzeko lanak hasi dira, eta Eusko Jaurlaritzak parte-hartze prozesu bat jarri du martxan berriztagarrien hedapenari buruz.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106285
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Lortutako autogobernuaren defentsa zaintzea. Haren garapena sustatzea eta Legebiltzarrak edo Eusko Jaurlaritzak, bere eskumenen esparruan, onartutako politika publikoetan sartzea, hustea, baldintzatzea edo murriztea dakarten jarduerak salatzea.

Ekimena 2. Euskal Ekonomia Ituna errespetatzen dela bermatzea, bai eta Konstituzioaren 156. artikuluan aurreikusitako koordinazio-eskumenetatik erator daitezkeen neurriak ere, zerga- eta finantza-politikari dagokionez, dagozkien aldebiko organoetan hartutako akordioei dagokienez. Aplikatzeko edo gauzatzeko, aldebiko bilera-organoaren edo Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren bilera behar duten neurriak, denboran eta forman.

Ekimena 3. Autogobernuaren defentsaren arloan eskumena duen sailak, ofizioz edo gainerako sailek eskatuta, Estatuaren araugintza-ekimenen legezkotasun konstituzionalari eta Gernikako Estatutuarekiko errespetuari buruzko txostenak egitea koordinatzea. Autogobernuaren defentsaren arloan eskumena duen sailak egingo ditu txosten horiek, eragindako sail sektorialari kontsulta egin ondoren. Euskal autogobernuaren urraketak hautematen diren kasuetan, gatazka judizialak saihestuko dituzten prebentzio-irtenbideak bilatzen saiatuko dira, dagokion "lankidetza-gutunaren" bidez. Era berean, lehentasunez sustatuko da Aldebiko Lankidetza Batzordearen aurrean negoziatzeko bidea, euskal autogobernua zaintzeko eta konstituzio-judizializazioa saihesteko.

Ekimena 4. Gobernu Kontseiluari euskal autogobernuaren, Euskadiri esleitutako eskumenen eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-antolaketaren defentsan gauzatzen diren prozesu konstituzional edo judizialak aurkezteko proposamenak helaraztea. Lankidetzako prebentzio-neurriek emaitzarik ez duten kasuetan gaituko da bide hori, autogobernuaren defentsaren arloan eskumena duen sailak dagokion sailari kontsulta egin ondoren.

Ekimena 5. Lehentasunez, Bitariko Lankidetza Batzordearen aurrean negoziatzeko bidea sustatzea, euskal autogobernua ahalik eta baldintzarik onenetan zaintzeko eta Konstituzioaren judizializazioa eta autogobernua interpretatzeko hutsegiteak eragiteko arriskuak saihesteko, gure eskumen-eremurako ondorio txikitzaileei buruzko doktrina sendotuz. Aldebiko Batzordean negoziatzeko bide hori aplikatuko da, bai Eusko Jaurlaritzak auzi-jartzaile gisa esku hartzen duen prozesuetan, bai Euskal Autonomia Erkidegoak emandako arau eta egintzen aurka Estatuak jarritako errekurtsoen ondorio diren prozesuetan. Negoziazio horiek autogobernuaren arloan eskumena duen sailak egingo ditu, eragindako sail sektorialaren laguntzarekin.

Ekimena 6. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko titularrak JAI Kontseiluan (Justizia eta Herrizaingo Gaiak) parte har dezan bultzatzea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/06/04
Eusko Jaurlaritzak “Ba al da tarterik Euskadin Autogobernu hobe bat izateko?” Udako Ikastaroa antolatu du
2025/06/03
«2025 Jesús María Leizaola» saria, euskal autonomia edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten erronkei aurre egiteko gobernantza publikoa xede duten ikerlanetarako.
Deialdia
Saila
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Arduraduna
Sabino Torre Díez (Araubide Juridikoaren sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Eusko Jaurlaritza bat dator, dagokion esparruan, EAJ-PNVk eta PSE-EEk (PSOE) autogobernuari buruz adostu duten akordioarekin.
EAJ-PNV eta PSE-EEk (PSOE) alderdiok autogobernua eguneratzeko prozesu bat planteatu genuen 2016ko azaroan, indarrean dauden legezko arau eta prozeduren arabera izapidetuko zen erreforma bat juridikoki eta legalki egokituko zela bermatzeko, bizikidetza demokratikoan sakontzeko eta kohesio eta justizia sozialean aurrera egiteko.
Hori oinarri hartuta, 2020an lortutako akordioan, bi alderdiek Eusko Legebiltzarrean egindako lanetan sakontzeko aukera planteatu genuen, euskal autogobernua eguneratzeko prozesuarekin amaitzeko, ahalik eta adostasun handienarekin eta ezarritako eta aurreikusitako legezko bideei jarraituz, estatutuak aldatzeko lege- proposamenaren proiektua aurkezteko aukera emateko.
Gogoeta horiei gehitu behar zaie PSOEk eta EAJ-PNVk 2023ko azaroaren 10ean sinatutako akordioa. Akordio horretan jasota dago alderdi biok parte hartuko dugula, Euskadin zein Estatuarekin, etorkizuneko autogobernua negoziatu eta onartzeko prozesuan, Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarriaren eta Gernikako Estatutuaren Xedapen Gehigarriaren ahalmenak baliatuz. Akordio horretan, fede onez negoziatzeko eta akordio bat aurrera ateratzeko konpromisoa adierazten genuen, bai euskal erakundeetan, bai Gorte Nagusietan, ondoren euskal herritargoak lortutako akordioa berrets zezan. Euskadiren naziotasunaren aitortza, euskal eskumenen babesa eta aldebikotasunean eta forutasunean oinarritutako berme-sistema bi alderdien artean hitz egin eta negoziatu beharreko eremuak izango dira.
Lortuko den akordio horrek Euskadiko Legebiltzarraren gehiengoaren eskaerei erantzun beharko die, Gernikako Estatutuan ezarritakoaren arabera, Euskal Herria legitimoki ordezkatzen baitu.
Bi alderdiok ulertzen dugu aurreko legegintzaldietan egindako lanetan EAJ-PNVk eta PSE-EEk (PSOE) hainbat arlotan bat egin dugula, baina desadostasunak ere izan ditugu gure artean. Alde horretatik, bi alderdiek berretsi egiten ditugu 2016an, 2020an eta 2023an sinatutako akordioak, eta,bat egite horretan oinarrituta, uste dugu gai horri buruzko eztabaidak alderdi politikoei dagozkiela, eta ez Jaurlaritzari, eta onartzen dugu gai horri buruzko legegintza- eta politika-ekimena alderdi politikoei dagokiela, eta ez Gobernuari, Eusko Legebiltzarrak bere eskumenaren eta indarrean dagoen legeriaren esparruan ildo horretan har ditzakeen akordioei lotuta sentituko baita, ezinbestean.
Ondorioz, gobernagarritasun-akordio hau sinatu dugun bi alderdiok berretsi egiten ditugu aldez aurretik sinatutako akordioen edukiak, eta elkarri askatasuna aitortzen diogu autogobernuaren arloko gure postulatuak eta planteamenduak defendatzeko, eta, era berean, hitz ematen dugu ez dugula eragotziko zentzu horretan hemen, Euskadin zein beste eremu instituzional batzuetan egin nahi diren eztabaidak edo proposamenak, eta bat gatoz gai honetako edozein legegintza-ekimen Eusko Legebiltzarraren gehiengo osoak adostu eta onartu beharko lukeela, eta, ondoren, Gorte Nagusietara bidali beharko litzatekeela, ezarritako legezko bideen arabera izapidetu eta, hala badagokio, herritarrek erabaki dezaten eta erreferendumean berrets dezaten.

Ekimena 1. Euskal Administrazioaren desburokratizazioari ekitea, eraginkortasunez, arintasunez eta pertsona mota guztiei egokituta jarduteko mekanismo berriak aztertuz, herritarrek politika publikoak bultzatu, diseinatu, gauzatu eta ebaluatzeko prozesuan parte har dezaten bultzatuz.

Ekimena 2. Administrazioa bizkortzeko eta sinplifikatzeko lege-proiektua bultzatzea

Ekimena 3. Sistema instituzional oso bat egiteko lanetan sakontzen jarraitzea. Erakundeekiko konfiantza funtsezkoa da populismoei ateak ixteko eta erakundeen kudeaketan inplikatutako gizartea izateko.

Ekimena 4. Euskadiko Administrazio Orokorraren egitura optimizatzea, beharrezkoak diren esparruak birformulatuz eta etorkizuneko erronkei aurre egiten jarraitzeko beharrezko tresnekin ordezkatuz, langile publikoen parte-hartze aktiboarekin, mahai sektorialen bitartez.

Ekimena 5. Herritarrei aurrez aurre eta telematikoki ematen zaien arreta hobetzea, herritarrek Administrazioarekin elkarreragin ahal izan dezaten, ematen diren zerbitzuak ezagutu ahal izan ditzaten eta zerbitzu horiek eskura izan ditzaten. Sarbide errazagoko zerbitzu publikoen katalogoa diseinatzea.

Ekimena 6. Politika publikoen eraginkortasuna ebaluatzea eta hobetzea, herritarren beharrei erantzun egokia emateko. Politika publikoen ebaluazioa eta kudeaketaren auditoria sustatzea, gobernu onaren parametroetan oinarrituta, baliabide publikoen kudeaketaren eraginkortasuna ebaluatuz, helburuak benetan betetzeko eta herritarrei kontuak emateko.

Ekimena 7. Gainerako euskal erakundeekiko lankidetza eta koordinazioa indartzea, eta, are gehiago, toki-administrazioarekiko lankidetza eta koordinazioa indartzea. Horretarako, arreta berezia eskainiko zaie langileak hautatzeko prozesuei, bai eta herri-administrazioek erabiltzen dituzten sistema eta aplikazioen bateragarritasunari, elkarreragingarritasunari eta herritarrekiko harreman elektronikoari. Halaber, euskal administrazio publiko guztietan informazio publikoa eskuratzeko eskubidea egikaritzeko leihatila bakarra garatzen lagunduko duten ereduetan aurrera egitea aurreikusten dugu, administrazio elektronikoa bultzatzeko eta herritarrei administrazio-informazio argia, eguneratua eta zalantzarik gabea ematera begira

Ekimena 8. Bilboko Aduanetako Agente eta Komisio-hartzaileen Elkargoa Kentzeko Legea bultzatzea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/05/13
Barneko izapidetze-eredu berria onartu da, administrazioa arintzeko eta sinplifikatzeko helburuarekin (Gobernu Bilera 2025-05-13)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101551
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Euskadiko gardentasunari buruzko lege bat bultzatzea, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea errazteko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko.

Ekimena 2. Euskadi Gardena Gardentasun Atariaren edukiak zabaltzea, euskal herritarrentzat interesgarrienak diren gaiei buruzko informazio berria argitaratuz.

Ekimena 3. Euskadi Gardena Gardentasun Atariaren eta Irekiaren edukiak ulergarriagoak egitea, irakurketa errazeko irizpideak neurri handiagoan txertatuz, eduki erakargarrien eta didaktikoen bidez, hainbat sakontasun-mailatan irakurtzeko aukera emango dutenak eta elkarreragina ekarriko dutenak, grafikoak, bistaratzeak, infografiak eta mapak erabiliz, hizkuntza argia erabiliz.

Ekimena 4. Herritarrei gure kudeaketa-datuak zabaltzen jarraitzea, Open Data Euskadi ataria indartuz eta sustatuz, gardentasun-estrategiarekin lerrokatuz, beharrezko datuak formatu egokietan emateko eta berrerabilera inplementatzeko.

Ekimena 5. Erakundeen eta ezagutza-sareen arteko lankidetza sustatzea. Aurrerapen iraunkorraren aldeko apustua egitea, ezagutza, adimena, datuak eta eraldaketa digitala baliatuz, pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko. Datuen kudeaketa adimentsua eta etikoa bermatzea.

Ekimena 6. Parte hartzeko dauden bideak indartzea, demokrazia deliberatiboko tresnei bultzada berezia emanez.

Ekimena 7. Eskura dauden informazio-aktiboen inbentarioa egiten jarraitzea eta herritarrei kontuak ematen dizkien gobernantza-eredu baten iraunkortasunerako sistemak egokitzea.

Ekimena 8. Nazioarteko estandarrak betetzen jarraitzea eta munduko praktika onenekin bat egitea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/09/11
Eusko Jaurlaritzak balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzaileetarako antolatzen dituen «Elkarlan» sarien hamaikagarren deialdia onesten duena (2025. urtea).

Ekimena 1. Datozen urteetan egingo den belaunaldi-erreleboari modu planifikatuan heltzea. Funtzio publikoaren aldeko apustua egiten jarraitzea, gaitasunean eta profesionalizazioan oinarritutako profesional kualifikatuekin, funtzio publikoan sartzeko prozesuak bultzatuz, zerbitzu publikoan pertsona onenak izateko, karrera profesionala arautuz eta garai berrietara egokitutako etengabeko prestakuntza garatuz, Administrazio Orokorreko Negoziazio Mahai Sektorialean hartutako akordioaren bidez.

Ekimena 2. Enplegu publiko egonkor eta kalitatezkoaren aldeko apustua egiten jarraitzea, indarrean dagoen araudia aplikatuz egiturazko bitartekotasuna murriztuz eta aldian behin Enplegu Publikoaren Eskaintzak deituz. Euskal Administrazioaren barruan belaunaldien arteko erreleboari modu integralean ekitea, ezagutzaren traspasoa ziurtatuz. Negoziazio-eremuak bultzatzea, langileen hornidura eta hautaketa arautzeko, bai eta behin-behinekotasuna arautzeko ere. Gure administrazioa pixkanaka euskalduntzen jarraitzea, bi hizkuntza ofizialetan lan egiteko eta zerbitzua emateko behar diren baldintzak bermatzeko.

Ekimena 3. Itunaren Batzorde Mistoaren barruan, Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarria betez eta foru-lurraldeetako erakundeek darabilten finantza-autonomia errespetatuz, honako hauek adostea: sartu berri diren enplegu publikoaren eskaintzaren birjarpen- tasak erabat lehentasunezkotzat jotzen diren sektore, funtzio eta lanbide- kategorietan, eta enplegatu publikoen ordainsari-masaren gehikuntzaren gehieneko orokorrak, betiere aurrekontu-ekitaldi bakoitzean dagokion oreka eta aurrekontu- egonkortasunaren bidea bermatuz. 

Ekimena 4. Eusko Jaurlaritzako langileei zuzendutako prestakuntza-eskaintza indartzea, funtsezko tresna baita antolaketa berritzaileago, malguago eta dinamikoago baterantz aurrera egiteko, eta egungo eta etorkizuneko erronketara egokitzen laguntzeko, betiere arreta eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitatean jarriz, langile publikoen parte-hartze aktiboa bultzatuz.

Ekimena 5. Eraldaketa digitalaren esparruan lan egitea, eta, aldi berean, eten digitala gainditzeko behar diren ekintza guztiak egitea, lurralde osoko konektibitatea eta ingurune digitalean zailtasun gehien dituzten pertsonen prestakuntza bultzatuz.

Ekimena 6. Gainerako euskal erakunde publikoekiko konbergentzia teknologikoa eta elkarreragingarritasuna bultzatzea.

Ekimena 7. Prototipoak eta etengabe aldaketak egin ditzaketen berrikuntza-taldeak bultzatzea, gardentasunak eta gobernu adimendunak aurrera egin dezaten.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/01/28
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Negoziazio Mahai Orokorraren Akordioa onartu da, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-kontratuko langile finkoentzako Erretiro Partzialeko Plana onartzen duena. Enplegatu publikoen erretiro aurreratua erraztea eta hobetzea du helburu.
Saila
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Arduraduna
Andoitz Korta Zearreta (Industria Sustatzeko Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. 2028rako Industria Garatzeko Plan espezifiko bat abian jartzea, 4.0 eta 5.0 industriak ETEetan txertatzen laguntzeko. Plan horrek teknologiaren, berrikuntzaren, azpiegituren, iraunkortasunaren, ekintzailetzaren, nazioartekotzearen, finantzaketaren eta industriaren ikuspegi sozial berria duten pertsonen kudeaketaren bektoreak jasoko ditu.

Ekimena 2. Pertsonekin konprometitutako enpresa-kultura bultzatzea. Konfiantzan oinarritutako kultura, helburu inspiratzailea duena, baloreena, eta erakunde bateko pertsona guztiak fidelizatzen dituena, batez ere talentu gaztea, adina eta posizioa edozein direla ere, dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusioa sustatuz.

Ekimena 3. Izapide burokratikoak sinplifikatzea eta gure enpresen erregulazio-prozesuak arintzea, enpresetan karga burokratikoa arrazionalizatzeko plan baten bidez.

Ekimena 4. Elkarlan eta laguntzako ekosistemaren (klusterrak, ganberak, elkarteak...) eraginkortasuna indartzea, industria-sare eta sare ekonomiko osoa, batez ere ETEak, deskarbonizazioaren, digitalizazioaren eta trantsizio sozialaren ondoriozko erronka handien eta egiturazko aldaketen aurrean elkarren artean lotzeko, inolako arrakala sortzea saihestuz eta lehiakortasunaren hobekuntzan sakonduz.

Ekimena 5. Basque Automotive Manufacturing Center (BAM) Jundizen Automobilgintzan Fabrikazio Aurreratuko Teknologiak Garatzeko Euskal Zentroaren proiektua abian jartzea. Zentro horrek produkzio-egitura eraldatzen lagunduko du, automobilgintza- sektorearen balio-katearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna bultzatuz, Mercedes- Benz, Gestamp eta MB Sistemas de Corporación Mondragón enpresekin batera.

Ekimena 6. Enpresei laguntzea balio-kateen kanpo-mendekotasuna murrizten eta Euskadin hornitzaile-kateak garatzen.

Ekimena 7. Aberastasuna sortzeko eta ekitatez banatzera begira aldi berean garatuko duten politikak diseinatzea. Industria berriak iraunkorra izan behar du, ez bakarrik ingurumenari dagokionez, baita gizarteari dagokionez ere.

Ekimena 8. Ekosistema lehiakor bat garatzea lehiakortasuna eta ongizatea sortzen duten enpresa- proiektuak erakartzeko eta tokiko hornidura-kateen iraupena bermatzeko, ezagutza duten hornitzaile txikien segida babestuz.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/01/28
Energiaren prezioa garestitzen duten eta industriaren lehiakortasuna mugatzen duten distortsioak berrikustea proposatu dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107627
2025/12/17
Industria deskarbonizazioko proiektuen % 70 energia-eraginkortasunera bideratu dira, Euskadi 2030 Industria Planarekin bat etorriz. 59 enpresek parte hartu dute parte Industria Deskarbonizatzeko programan 2025ean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107070
2025/12/16
Euskadi 2030 Industria Planaren aurkezpena Eusko Legebiltzarrean. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106854
2025/12/10
78 gazte atzerrira abiatuko dira lanera urtarrilean Eusko Jaurlaritzaren BEINT nazioartekotze-bekei esker.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106806
2025/11/30
Balentziaga Abu Dabhi Ports enpresari salerosteko akordioa sinatu da, enpresaren eta bere langileen jardueraren etorkizuna bermatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106565
2025/11/24
Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko; Euskadiko 2030 Industria Planeko proiektu eraldatzaileetako bat da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106366
2025/11/07
Euskal Partzuergoak sinatu du Talgoren akzioen % 29,7 erosteko salerosketa-kontratua.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105902
2025/10/30
Eragile ekonomikoekin bilera Industria Abagunearen Behatokian, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105652
2025/10/29
Mikel Jauregi sailburuak hasiera eman dio Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina-Erremintaren 24. Kongresuari.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105618
2025/09/30
Gobernu Kontseiluak "Euskadi 2030 Industria Plana" onartu du, etorkizuneko belaunaldientzako kalitate handiko lanpostuak sortzeko oinarriak finkatzen dituena (Gobienoko Kontseilua, 2025-09-30)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104804
2025/06/04
Lehendakariak Legebiltzarrean aurkeztu du Espainiako Gobernuarekin ‘kupo energetiko-industriala’ adosteko proposamena, Euskadin hornidura bermatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102308
2025/06/03
Fabrikazio aurreratuaren nazioarteko erakusleiho bihurtuko da Euskadi, BECen ospatzen ari den +Industry azoka dela eta. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102235
2025/01/15
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta. Informazio gehiago
Saila
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Arduraduna
Andoitz Korta Zearreta (Industria Sustatzeko Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/02/12
Kontratazio arloan inoizko jarduerarik handienarekin itxi du 2025 urtea Sprilurrek: 88 milioi eurotik gorako aurrekontuaren eta 48 lizitazioren kudeaketa. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108039
2025/02/10
Gueñeseko Bioekonomia Polo berria: erabilerarik ez duen espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99170 (4.500.000.- €)

Ekimena 1. Finkatuz funtsari bultzada bat ematea, inbertsio estrategikoak egiteko, herri honetan giltzarritzat jotzen diren enpresen aurrerapena, hazkundea, sustraitzea eta enpresen sare ekonomiko eta industrialean eragitea bermatzeko. Bultzada hori Funtsaren kapitala pixkanaka handitzean gauzatuko da. Halaber, araudia sinplifikatuko da, inbertsio- eta desinbertsio-erabakien arintasuna hobetzeko. 

Ekimena 2. SPRI taldeko Euskadiko Arrisku Kapitaleko Sozietatearen eta hark kudeatutako funtsen jarduera indartzea eta zabaltzea, Finkatuz Funtsaren jarduera eta Euskadiko ekonomia- eta industria-sareari laguntzea osatuz.

Ekimena 3. "BasqueFik" Finantza eta Inbertsio Klusterraren jarduera babestea eta indartzea, ekonomia- eta industria-ehunaren errotzea eta hazkundea bultzatzeko ikuspegi integraleko finantza-tresnak eta inbertitzaileak garatzeko, hiru trantsizio handien ondoriozko erronken aurrean lagunduz.

Ekimena 4. Euskadiren finantza-gaitasunak lerrokatzea eta ardaztea, euskal funts handi bat osatzen duten hainbat tresna publiko-pribaturen bidez, bai eta finantza-inbertsioko euskal ekosistema osoaren mobilizazioa ere, enpresak hazteko eta errotzeko eragiketa industrialei eta teknologikoei ekiteko. Inbertsio-ahalegin horrek tamaina ertaineko euskal multinazionalen errotzea ziurtatzera bideratutako ildo bat izango du.

Ekimena 5. Euskal BGAEen erregulazioa aldatzea, kapitalaren ehuneko bat euskal industria-, enpresa- eta teknologia-ehuna errotzea eta haztea ahalbidetzen duten proiektuetan inbertitua izan dadin, eta euskal finantza-eragileen artean, hala nola finantza- erakundeen eta banku-fundazioen artean, sozialki arduratsua den inbertsio-politikak sustatzea.

Ekimena 6. Hazkunde handiko proiektuen eta enpresa bultzatzaileen finantzaketa erraztea, lurraldean ekimenak errotzea sustatzeko, haien hazkundea eta dibertsifikazioa ahalbidetzeko, eta hornitzaileak lurraldean garatzea eta gaitzea ahalbidetzeko.

Ekimena 7. Trantsizio global handi batekin edo batzuekin konpromisoa hartzen duten enpresak bultzatzea, Foru Aldundiekin batera lan-baldintza zuzen eta erakargarriak sustatzen dituzten zerga-politikak sustatuz.

Ekimena 8. Lehentasunezko jarduera-eremuetarako eskualde-plan estrategikoak garatzen jarraitzea, Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterri, Oarsoaldea, Aiaraldea, Debabarrena eta Busturialdea-Urdaibai eskualdeetako ekonomia eta gizartea suspertzen jarraitzeko.

Ekimena 9. Proiektu bideragarriei bizirauteko eta sendotzeko aukera emango dien finantzaketa lortzen laguntzea, zailtasunak dituzten enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak indartuz (Bideratu Berria programa), bai eta kaltetutako langileak birkokatzeko eta birziklatzeko ekintzak ezartzen jarraitzea ere (Aukeraberri programa).

Ekimena 10. Finantzen Euskal Institutuaren jarduerak indartzea, euskal enpresa bultzatzaileak errotzen laguntzeko tresna gisa, eta Dirulaguntzak arautzen dituen Lege berriaren aurreikuspenak garatzea, enpresen deslokalizazioak saihesteko.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/01/30
Eusko Jaurlaritzak eskalagarritasunean zeharka inbertitzeko programa abiarazi du, , Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) Indartuz sozietate publikoaren bitartez, enpresak Euskadin haztea eta errotzea bultzatzeko. Eusko Jaurlaritzak Eskalagarritasunerako Inbertsio Programarako deialdi publikoa irekita. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107718
2026/01/27
Eusko Jaurlaritzak Frankfurten amaitu du 700 milioi euroko bonu jasangarriak jaulkitzeko nazioarteko roadshow-a.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107613
2026/01/26
Eusko Jaurlaritzak finantzaketa jasangarriko estrategia eta zor-jaulkipen berriak aurkeztu dizkie Europako inbertitzaileei, milanen geldialdia egin duen roadshow-ean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107604
2025/10/01
“Euskadi Eraldatuz 2030” inbertsio plana abian jarri da. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104806 (1.000.000.000.- €)
2025/02/11
Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmen berri bat sinatuko du Luzarorekin, finantza-erakundeekin eta Elkargirekin, euskal enpresen finantzaketa bultzatzeko. (Gobernu Bilera 2025-02-11)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99175
2025/02/04
Eusko Jaurlaritzak Luzaro finantza-erakundeari 25M €-ko bermea eman dio Europako Inbertsio Bankuaren aurrean, Euskadiko ETE-en garapena bultzatzeko (Gobernu Bilera 2025-02-04). 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99055

Ekimena 1. Sare elektrikoaren indartzea bultzatzea, elektrifikazioan, sorkuntza berriztagarriaren garapenean, industria-proiektu berrien ezarpenean eta gure ekonomiaren deskarbonizazioan aurrera egiteko gaitasun nahikoa emanez.

Ekimena 2. Gure industria-ehunaren autohornikuntza energetikoa bultzatzea, energia berriztagarrien bidez. Industrialdeetan energia-komunitateetako edo autokontsumoko proiektuak babestea, proiektu horiei lotutako izapideak sinplifikatuz eta finantzaketa-lerroak ere haien eskura jarriz.

Ekimena 3. Energia-azpiegitura berrien (hidrogeno berdea, esaterako) ahalmena indartzea.

Ekimena 4. Net-Zero Basque Industrial Super Cluster garatzea, bai eta haren jarraipen-plataforma ere, euskal industriako energia-kontsumoaren deskarbonizazioa bizkortzeko eta indartzeko. Horrela, emisio garbiak murriztuko dituzten eta garapen teknologikoetarako aukerak sortuko dituzten irtenbideak bultzatuko dira, eta, horrekin batera, kalitatezko enplegua sortuko duen industria berria.

Ekimena 5. Erregai sintetiko deskarbonizatuen proiektuen garapena bultzatzea, hala nola abiazioan erabiltzeko Syntetic Aviation Fuel, hidrogeno berdetik eta CO2tik abiatuta, elektrifikazio zaileko sektoreen deskarbonizaziora bideratutako proiektuak lehenetsiz.

Ekimena 6. Enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko beharrezkoak diren ekoizpen-instalazioak berritzeko eta modernizatzeko inbertsioari laguntzea, fokua sortutako prozesuetan, produktuetan edo zerbitzuetan jarriz.

Ekimena 7. Foru Aldundiekin lankidetzan, pizgarri ekonomikoen sistema bat garatzea industria- sektoreak, merkataritzak eta zerbitzuek energia-eraginkortasunean inbertsioa egin dezaten. Sistema horrek zuzeneko laguntzak, Teknologia Garbien Euskal Zerrenda zabaldu eta hobetuko duten pizgarri fiskalak eta euskal enpresek Europako taxonomia berderako duten sarbidea bultzatuko du, digitalizazioan, eraginkortasunean, deskarbonizazioan eta langileekiko elkarreraginean sakonduz.

Ekimena 8. Dibertsifikazio produktiboa dinamizatzea, trantsizio teknologiko-digitaletik, energetiko-klimatikotik eta soziodemografikotik sortutako aukera berriak sortuz, silver economy delakoa barne, bai eta produktu eta prozesuen garapen teknologikoa eta berrikuntza eta bioteknologiaren, mikroaren eta nanoteknologiaren inguruko ezagutza aurreratuko industria intentsibo berrien agerpena ere.

Ekimena 9. Euskadin jarduten duten finantza-erakundeek, batez ere euskal kapitala dutenek, praktikak egokitu ditzaten sustatzea, ekonomiaren deskarbonizazioa bultzatzeko.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/11/03
Euskadik “industria hobearen, industria gehiagoren eta isuri gutxiagoren aldeko apustua” berretsi du, Hidrogeno Sare Tronkala zabalduta.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105734
2025/10/21
Euskadik 2005etik aurrera % 38 isurketa gutxiago sortu ditu eta neutraltasun klimatikorako bidea sendotu du (2024. urteko Berotegi-efektuko gas isurien inbentarioa). 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105383
2025/05/19
Industria-sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEetan energia-auditoria integralak egiteko laguntzen programa. 2025eko deialdia (5.000.000.- €)

Ekimena 1. 2024-2029 aldirako Ekintzailetzaren Erakunde arteko Plana abiaraztea, ekintzailetza herrialdearen lehentasuntzat hartuta. Laugarren plan honek sakonduko du ekintzailetza-prozesuaren sinplifikazio administratibo batean. Herri erakargarri gisa kokatzeko garatu behar diren hiru trantsizio handiak aztertuko ditu aukera gisa, eta erakunde arteko eta sail arteko ezarpenari eutsiko dio, eragile publiko eta pribatuen lankidetzara irekita, heltze-etapa guztietan proiektu ekintzaileei laguntzeko,denen artean Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta sozialerako ahalegina eginez.

Ekimena 2. "Up!" marka indartzea Euskadi ekintzailetza-ekosistema nazioartekotzen jarraitzeko tresna gisa, bai eta enpresei eta ekintzaileei ematen zaien laguntzan sakontzeko ere.

Ekimena 3. Titulartasun publikoko BICak (Business Innovation Centers) leihatila bakar gisa eta ekintzailetzaren euskal ekosistemara eta haren laguntza-zerbitzuetara sartzeko ate gisa posizionatuz indartzea.

Ekimena 4. Sortzeko, aurrera egiteko, hazteko eta finkatzeko ahalmena duten proiektuei finantzaketa eta inbertsioa eskuratzeko aukera handiagoak eskaintzea. Tresna propioen arteko koordinazioa hobetzea, baita finantzaketa pribatuarekin ere.

Ekimena 5. Basque Tek Ventures sustatzea oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen laguntzeko eta hauspotzeko tresna gisa, Euskadi ekintzailetza teknologiko- industrialeko gune gisa kokatzeko eta industria adimendunean espezializazioa sustatzeko.

Ekimena 6. Intraekintzailetzaren esparruan ekimen berri bat abiaraztea, ekimen eta proiektu berriak azaleratzeko, babesteko eta laguntzeko.

Ekimena 7. Belaunaldien arteko erreleboa kudeatzen eta ezagutza eskualdatzen laguntzea enpresen eremuan.

Ekimena 8. Startupak eskalatzeko BIND berrikuntza irekiko ekimenaren esparruan eskainitako zerbitzuak zabaltzea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/02/13
Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko eta Arabako foru-aldundien eta Amurrioko eta Trapagarango udalen bilera Tubos Reunidoseko enpresa-batzordearekin.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108087
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/04/16
Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101063
Sailak
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza
Arduradunak
Jaione Ganzarain Epelde (Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea)
Adolfo Morais Ezquerro (Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/12/29
Ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak aurrera eramateko laguntzen programa (HAZITEK). Proiektu horiek izaera lehiakorra nahiz estrategikoa izan dezakete, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planean jasotako espezializazio-esparruetan gauzatu behar dira.

2025 deialdia
2025/07/18
Europako Batzordearen Regional Innovation Scoreboard-ek “berrikuntza handiko” herrialde gisa kokatu du Euskadi.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103615
2025/07/15
Ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak aurrera eramateko laguntzen programa (HAZITEK). Proiektu horiek izaera lehiakorra nahiz estrategikoa izan dezakete, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planean jasotako espezializazio-esparruetan gauzatu behar dira.

2025 deialdia
HAZITEK programaren aurrekontu-zuzkidura 93 milioi eurotik 120 milioi eurora pasatu da, eta ikerketa industrialaren aldeko apustua 27 milioi handitu da. Informazio gehigarria 
EHAA
2025/07/09
Euskadi, nazioarteko erreferentziazko Teknologia Kuantikoetako Nodoa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103374
2025/03/12
Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99934
Sailak
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza
Arduradunak
Jaione Ganzarain Epelde (Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea)
Adolfo Morais Ezquerro (Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/11/25
Eusko Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren Birformulazioa aurkeztu du (ZTBP 2030).
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106445
2025/11/04
205/2025 Dekretua, urriaren 21ekoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duen Dekretua bigarrenez aldatzekoa. EHAA
2025/07/09
Euskadi, nazioarteko erreferentziazko Teknologia Kuantikoetako Nodoa. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103374
Saila
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Arduraduna
Jaione Ganzarain Epelde (Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/02/20
Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Euskorpus proiektuak adimen artifizialaren iraultzara eramango du euskara, gero eta gizarte digitalagoan euskararen etorkizuna bermatuz. Informazio gehiago
Saila
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Arduraduna
Jaione Ganzarain Epelde (Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Euskadiko Adimen Artifizialeko Ekintza Plana egitea, AAren boterea aprobetxatzeko eta euskaldunentzat emaitza positiboak eskaintzeko ekimen zehatzak jasoko dituena.

Ekimena 2. Hainbat kolektibori zuzendutako AAren arloko gaikuntza bultzatzea, bai ikertzaileei, bai goi-mailako ezagutzak dituzten teknikariei, bikaintasunaren, teknikaren, akademikoaren eta intelektualaren helburua lortzen laguntzeko, bai herritar guztiei laguntzeko. Gizartea eguneroko bizitzan integratzen joango diren irtenbide berriak ulertzeko eta maneiatzeko gai izan dadin laguntzea.

Ekimena 3. Datuen gordailu bat sortzea babestea, Euskadi eta Europako balioetan eta arauetan oinarritutako AA fidagarria gauzatu ahal izateko.

Ekimena 4. AAren inguruko kontzientziazioa areagotzea, herritarrek erabaki logikoenak eta zuzenenak har ditzaten, AA gure bizitzan presentzia handiagoa izango duen testuinguru batean.

Ekimena 5. Eragile publiko eta pribatuekin lan egitea, Euskadi industriako erreferentzia-nodo gisa kokatzeko.

Ekimena 6. Adimen Artifizialeko Euskal Zentroarekin (BAIC) lankidetzan aritzea, AAren ezarpena eta erabilera bizkortzeko, modu etiko eta seguruan, industriaren sektore guztietan.

Ekimena 7. Datu-espazioen proiektu pilotuak bultzatzea, non industria-enpresek datuak modu seguruan partekatu eta ustiatu ahal izango dituzten, AAren bidez beren negozioen produktibitatea eta eraginkortasuna optimizatzeko.

Ekimena 8. Europar Batasuneko Adimen Artifizialaren Legearen sandbox delakoan parte hartzea eta Euskadin berezko sandbox bat sortzea, adimen artifizialeko erabiltzaileen eta hornitzaileen arteko lankidetza ahalbidetuko duena.

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren Epe Luzerako Bide-Orri bat, 2030erako Trantsizio Estrategiak eta Lurralde Historikoen eta tokiko erakundeen Klima eta Energia Planak aurreikusten dituen planifikazio-esparru berri bat bultzatzea.

Ekimena 2. Euskadiko 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriek Klima eta Energia Planak izatea sustatzea. Plan horien helburuak izango dira: Arintzea: emisioen murrizketa, 2050 baino lehen karbonoan neutralak izateko helburuarekin, 2045ean neutraltasuna lortzeko beharrezko ahaleginak eginez. Egokitzea: mehatxu eta eraginak hobeto ezagutzea eta klima-aldaketak eragindako ondorioei aurrea hartzeko planak egitea. Udalerriaren erresilientzia: gobernantza hobetzea muturreko gertaeren aurrean eta naturan oinarritutako konponbideak sartzea egokitzapen eta erresilientzia elementu gisa.

Ekimena 3. Euskadiko Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko otsailaren 8ko 1/2024 Legean aurreikusitako klima-aldaketaren aurkako borrokarekin lotutako ekimenak garatzea, dagokion araudia proposatuz.

Ekimena 4. Energia-eraginkortasunari laguntzen dioten inbertsioak laguntzeko mekanismoak bikoiztea, bai industria-eremuan, bai jarduera publiko eta pribatuen eraikinetan.

Ekimena 5. Energia berriztagarriak bultzatzeko izapideak sinplifikatzea eta azkartzea, ingurumen-, ondare-, gizarte- eta lurralde-integrazioa zainduz.

Ekimena 6. Energia-trantsizioa eta klima-aldaketa bultzatzen duen zerga-sistema berria sustatzea, Foru Aldundiekin lankidetzan. Ekintza energetikoen ahultasuna edo karbono isurketak handitzen dituzten jarduketak zergapetzeko, isurketen arintzea, murrizketa eta xurgapena sustatzen dituzten jarduketak bultzatzeko eta klima-aldaketara egokitzeko proposamen bat.

Ekimena 7. Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, kalteak eragiten dituzten jarduketak zergapetzea eta energia-eraginkortasunaren inbertsioak, energia berriztagarrien ekoizpena eta kontsumoa, eta ibilgailu emisiorik gabekoak eskuratzea eta erabiltzea sustatzeko mekanismoak eta neurriak ezartzen jarraitzea bultzatuko da, aurrezpen handienak eta sektoreen deskarbonizazioa eta klima-aldaketara egokitzea lortzen diren erabilerak lehenetsiz.

Ekimena 8. Euskal Autonomia Erkidegoko 100 udalerri Klimaren eta Energiaren Itunari atxikitu daitezela sustatzea.

Sailak
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Ogasun eta Finantzak
Arduradunak
Iñaki Alonso Arce (Ogasuneko sailburuordea)
Josu Bilbao Begoña (Ingurumen sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Azpiegitura berdeetan inbestitzea, leheneratze ekologikoaren eta ekosistemen berezko zereginak leheneratzearen aldeko lanaegitea.

Ekimena 2. Euskal Azpiegitura Berdeen Estrategia prestatzea, gune naturalen eta erdinaturalen sare planifikatua sortzeko, babestutako eremu guztiak konektatuko dituena, balio ekologikoa duten eremu isolatuak ekiditeko eta bereziki babestutako guneei jarraipena emateko.

Ekimena 3. Egungo azpiegituren erantzun-gaitasuna indartzea muturreko fenomeno meteorologikoen aurrean. Klima-aldaketara egokitzeko ekintzak bultzatzea, goiztiar alerta mekanismoak, gure udalerriak berdeagoak eta naturalagoak bihurtuz, karbono- hustubide gisa duten gaitasuna handitzen duten habitatak berreskuratuz, hiri-eremuak ere sartuz, hiriaren birsorkuntza adaptatibo eta zirkularraren bidez. Ingurumen- sentikor diren eremuetan bereziki jardutea, bertako espezie autoktonoen barietateak lehenetsiz.

Ekimena 4. Finantza Jasangarrien Plan bat garatzea, euskal enpresen berrikuntza eta lehiakortasun berdea bultzatzeko, baita inbertsio positiboak eta ESG irizpideak Euskadira erakartzeko ere.

Ekimena 5. Trantsizio ekologikoari lotutako gobernantza berritzailea garatzea, partaidetza eta deliberazio aurreratuen ereduak bultzatuz.

Ekimena 6. Ekoetxea ingurumen-zentroen sarearen aldeko apustua indartzea, zentro horiek modernizatuz eta egokituz. Araban zentro berri bat sortzea. 

Ekimena 7. Europar Batasunarekin lerrokatutako zerga-politika berdea planteatzea, Foru Aldundiekin lankidetzan, Zerga Koordinaziorako Organoaren bidez. 

Ekimena 8. Lurralde-antolamenduan hiriaren birsorkuntza, lurra baliabide mugatu gisa baloratzea, klima-aldaketa, mugikortasun jasangarria, paisaia, azpiegitura berdea, ekosistemen zerbitzuak, baliabideen kudeaketa jasangarria, genero-ikuspegia, osasuna, irisgarritasuna, immigrazioa, partaidetza edo gobernantza ona bezalako irizpideak integratzea sustatzea.

Ekimena 9. Beste erakunde batzuekin lankidetzan, udal eta eskualde mailako energia eta klima planak bultzatzea eta horiek Europako Alkatetzen Itunarekin integratzea.

Ekimena 10. Osasun eta Ingurumen Estrategia bat prestatzeko lankidetzan aritzea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/12/11
Eusko Jaurlaritzak BIK 2050 proiektua abian jarri du Bilboko itsasadarraren ingurunea klima-aldaketaren inpaktuetara eta itsas mailaren igoerara egokitzeko, KAIA (Klima Aldaketaren InpaktuA) mahaiaren baitan iragarritako sei proiektuetako bat. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106835
2025/10/09
Garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak. 2025eko deialdia
Esleipena
2025/05/23
Erakunde arteko jardunaldia Euskadiko Naturgune Babestuen etorkizunaren gainean. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101930
2025/02/11
Sailak
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
Arduradunak
Josu Bilbao Begoña (Ingurumen sailburuordea)
Rául Pérez Iratxeta (Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/02/17
Eusko Jaurlaritzak estrategia erkide europar bat eskatzen du aingiraren kalteberatasun-egoeraren aurrean, Estatuaren eremura bakarrik mugatutako neurri murriztaileek espeziearen berreskurapenean eraginkortasun ia nulua izango dutela ulertuta.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108166
2025/09/18
URAk sustatutako “Eskerrik asko, Ur-Lagunak" kanpaina, egunero ura bezalako ondasun komun bat zaintzen laguntzen duten pertsona, elkarte, enpresa, administrazio eta kolektibo guztiei aitorpena egiteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104449

Ekimena 1. Euskadiko Ekonomia Zirkular eta Bioekonomiaren 2025-2028 Plana onartu eta ezartzea.

Ekimena 2. "Basque green talent" programa (lan berdea) martxan jartzea, gazteak ekonomia zirkularraren aukeretan trebatzea helburu duena.

Ekimena 3. Produktuei bigarren bizitza bat emateko eta balio handiko birziklatze-estrategiekin lotutako negozio-eredu berriak sustatzea eta konponketarako aukerak bultzatzea.

Ekimena 4. ETEentzat jasangarritasunaren ebaluazio-sistema bat sortzea.

Ekimena 5. Digitalizazioari eta teknologia berriei laguntzeko programa bat garatzea trantsizio ekologikorako. Euskal enpresek blockchain bezalako teknologiak eta produktuaren pasaporte digitala bezalako tresnak erabil ditzaten, jasangarritasun-politiketan jauzi kualitatiboa egiteko.

Ekimena 6. Finantzaketa-lerroak sortzea material elektrikoak eta bolumen handiko materialak balorizatzen dituzten enpresentzat, eta ekonomia zirkularra bultzatzen dutenentzat.

Ekimena 7. Ingurumen-irizpide berriak sartzea Finkatuz Funtsaren, SGCRren eta haien Arrisku Kapital Funtsen bidez Euskadin enpresa estrategikoak sustatzeko parte-hartzeak lehenesteko.

Ekimena 8. Euskal Garbi Teknologien Zerrenda urtero eguneratzea, zerga-arloan kontuan hartu daitezen eta ekonomia zirkularra errazteko.

Ekimena 9. Gizartea prestakuntza eskaintzea ekonomia zirkularraren praktika onen balioa nabarmentzeko.

Ekimena 10. Ingurumen Aztarna Korporatiboa, Produktuaren Ingurumen Adierazpena edo Bizitza Zikloaren Azterketa bezalako ingurumen-ziurtagiriak eta egiaztapenak lortzeko laguntza handitzea.

Ekimena 11. Lanbide heziketako enpresak sortzea sustatzea, ekonomia eredu berrietara eta jasangarriagoetara bideratuak, hala nola ekonomia zirkularra.

Ekimena 12. Prestakuntza eta gizarteratze programak sustatzea kolektibo jakin batzuentzat, lantegi eskolen eta ofizio etxeen programak garatzea, eta ekonomia zirkularraren arloan lana sustatzea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/12/22
Ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzak. 2026ko deialdia (1.500.000.- €)
2025/04/04
Basque Circular Summit 2025 Europako ekonomia zirkularraren erreferentziazko biltzar gisa finkatu da, 700 enpresa eta 1.300 parte-hartzaile baino gehiago.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100754
2025/03/26
Basque Circular Summit 2025ek eta Europako Itun Industrial Garbia. Ekonomia zirkularraren balantzea Euskadin. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100448
Saila
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Arduraduna
Josu Bilbao Begoña (Ingurumen sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Hondakinen Azpiegituren Lurralde Plan Sektoriala onartzea, Euskadi 2030 Hondakinen Plana betetzean aurrera egiteko.

Ekimena 2. Urtero zabortegietara eramaten den milioi bat tona balorizatzeko hondakinak kudeatzeko proiektuak martxan jartzea bultzatzea.

Ekimena 3. Kontsumo Arduratsuaren programa bat garatzea, "Euskadin kontsumo zirkular eta jasangarri baten aldeko itun sozialaren" esparruan. Itun bat, ingurumen-inpaktu handiena duten kontsumo arloetan zentratzen dena: elikadura, ehungintza eta moda, mugikortasuna, ekipo elektrikoak eta elektronikoak.

Ekimena 4. Produktu nekazaritzako-abereentzako ingurumen-etiketak garatzea bultzatzea

Ekimena 5. Kontsumo jasangarria sustatzea: bigarren eskuko merkatuak sustatzea eta berrerabiltzea eta hurbileko elikadura bultzatzea.

Ekimena 6. Elikagaien xahuketaren aurkako neurriak garatzea, bai gizarte-sentsibilizazioaren arloan bai kontrol eta zigorren arloan.

Ekimena 7. Euskal Bizi-Zikloaren Azterketa Sarea sortzea. Tresna horren bidez, Euskadin fabrikatutako material eta prozesuei lotutako ingurumen-inbentarioaren datu berriak garatu, balioztatu eta argitaratuko dira, eta Europako Batasunak bultzatzen duen produktuaren ingurumen-pasaporteen erregistro publikoa sortu eta koordinatuko da.

Ekimena 8. Plastikoen ekonomia zirkularraren programa bat prestatzea, zabortegira doazen plastikoen hondakinak murrizteko, plastiko eta ontziei buruzko legeria betetzen jarraitzeko eta hondakin horiek behar bezala kudeatzeko aukerak identifikatzeko helburuarekin.

Ekimena 9. Hondakinak kudeatzeko datuen trazabilitate adimenduneko mekanismoak aktibatzea.

Ekimena 10. Euskadi 2030 Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Plana betetzeko bidean aurrera egitea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/10/22
“Puntu ona” leloarekin, SIGREk sentsibilizazio-kanpaina berri bat aurkeztu du, sendagaiak egoki erabiltzeari eta birziklatzeari buruz. Eusko Jaurlaritzak ekimena babesten du.  Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105429
2025/07/29
Eusko Jaurlaritzak, Ecovidriok eta Ecoembesek “Birziklapen Istorioak” kanpaina aurkeztu dute, ontziei bigarren bizitza emateko eta Euskadi birziklapenean aitzindari izaten jarraitzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103780
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/05/20
Dirulaguntzak 2025ean Birminghamen (Alabama, Estatu Batuak) egingo diren Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte hartuko duten Ertzaintzako kirolarientzako.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101778 (20.000.- €)
2025/02/26
Agindua, 2024ko azaroaren 18koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren egitura onartzen duena.
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/05/07

Euskadiko Segurtasun Publikoaren egoerari buruzko 2024ko txostena aurkeztu da.

2025/04/15
Lankidetza-hitzarmena Donostiako Udalarekin larrialdiak kudeatzeko.
2025/03/25

Lankidetza-hitzarmena, Euskadiko Larrialdietako Boluntario Digitalen Elkartearekin  (VOST Euskadi) larrialdi-egoerei buruzko informazio ofizial eta egiazkoa herritarrei sare sozialen bidez helarazteko.
Informazio gehiago. 

2025/03/11
Larrialdiak kudeatzeko lankidetzaren arloan Vitoria-Gasteizko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena luzatzeko akordioa. Horrela, Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak (SOS Deiak) eta udal horretako Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak (SPEIS) beren baterako erantzuna indartzen eta optimizatzen jarraituko dute baliabideak mobilizatzea eskatzen duten gertakarien aurrean.
2025/02/25
Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) arteko lankidetza-hitzarmena, polizien arteko lankidetza eta koordinazioa indartzeko. Akordio horrek 2018an sinatutakoa ordezkatzen du, eta baterako lan-mekanismoak eguneratzeko beharrari erantzuten dio, arau-aldaketetara eta azken urteetan lortutako esperientziara egokituz. Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek hitzarmen berri bat sinatuko dute Euskadin polizien arteko lankidetza eta koordinazioa indartzeko.

Informazio gehiago
2025/02/18
Joko arduratsuari buruzko informazioa zabaltzen eta jokoarekin lotutako jokabide arriskutsu eta problematikoen prebentzio unibertsalean laguntzen duten Euskadiko irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako laguntza-programa.
2025eko Deialdia.
Informazio gehiago
2025/02/17
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta CIFP Mendizabala LHIIren arteko kudeaketa-gomendioaren akordioa, suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuetako eta salbamenduko langileentzako ofizioetako prestakuntzaren arloan.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Eraiken CIFP Construcción LHIIren arteko kudeaketa-gomendioaren akordioa, suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuetako langileentzako eraikuntzako prestakuntzaren arloan
2025/02/03
Ertzaintzak bere gain hartzen ditu Gernikako Estatutuak Euskadiko portuetan ematen dizkion eginkizun guztiak. Horrela, zabaldu egiten da euskal geografia osoan, eta bere gain hartzen du Euskadiko portu guztietako prebentzio-lana eta segurtasun-zerbitzua.
2024/12/23
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren denbora errealeko neurketa-sistemak eguneratzea eta berritzea, meteorologia kaltegarriaren eta klima-aldaketaren ondoriozko erronkei eraginkortasun handiagoz erantzuteko. (5.000.000.- €)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/07/01
Segurtasun Sailaren eta Pontificia Comillas Unibertsitatearen arteko hezkuntza-lankidetzarako esparru-hitzarmenaren luzapena onartu da, unibertsitateko ikasleek kanpoko praktika akademikoak Ertzaintzaren bulegoetan egiteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103136
2025/01/24
2025. urtean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ekimena 1. Euskal Eskola Publikoaren eredua eta funtsezko izaera indartzea, besteak beste, Euskal Eskola Publikoaren Kontseilua bultzatuz, ikastetxe publikoen heziketa-lana eta - lorpenak identifikatzeko, beharrak eta interesak defendatzeko eta ikusarazteko, eta ikastetxe horiek ingurunean integratzeko eta ikastetxeen arteko lankidetza-lana bultzatzeko, beren nortasunaz jabetzea eta euskal eskola publiko lehiakor bat garatzea bultzatuz, kalitateari dagokionez.

Ekimena 2. Lau urteko plan estrategikoak bultzatzea, aldi bakoitzeko helburuak, horiek garatzeko baliabide materialak eta giza baliabideak, azpiegituren hobekuntza eta zuzendaritza- eta irakasle-taldeen segurtasuna eta egonkortasuna ezartzeko.

Ekimena 3. Eskola Publikoaren azpiegituretan inbertsioa egitea, heziketa-eredu koherente eta adostuen aldeko apustua egiten duten ikastetxe integralak bultzatuz. Eraikinak eta ikastetxeak sustatzea kontrol eta efizientzia energetikoko neurriekin. Programa honek, gutxienez, ondorengo jarduera hauek aurreikusten ditu:
 Ondorengoetan lanak amaitzea:
• Etxebarri BHI
• Muskiz BHI
• Zumaia BHI
• Salburua BHI
• Aldaialde HLHI (Vitoria-Gasteiz)
• OrixeBHI (Tolosa)
• Musakola HLHI(Arrasate)
• Astigarraga HLHI
 Abian dauden proiektuetan aurrera egitea:
• Trueba Institutua (Barakaldo)
• José Miguel Barandiaran BHI (Leioa)
• Egape Ikastola BHI(Urnieta)
• Haizeder HLHI (Ea)
• Elorrieta-Erreka Mari LHII(Bilbao)
• Ispaster HLHI
• San Jorge LHII (Santurtzi)
• UrkitzeHLHI (Bakio)
 Ondorengo hezkuntza-azpiegiturak diseinatzea eta abian jartzea:
• Hezkuntza azpiegitura berria Sopelan
• Murgia IPI (Zuia)
• Aldaialde BHI(Vitoria-Gasteiz)
• Astigarraga BHI
• Urritxe BHI (Amorebieta-Etxano)
• GatikaHLHI
• Manuela Zubizarreta HLHI (Etxebarria)
• Balmasedako LH Zentroa

Ekimena 4. Eskolaratze inklusiboa sustatzea Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa ematen duten ikastetxeetan, eta ikasketetarako laguntzen eredu propio bat bultzatzea, ekitatezko heziketarako plan baten esparruan, heziketa-maila guztietako ikasle kalteberei beharrezko laguntza ekonomikoak eta babesak emango dizkiena, ikasle horien erabateko eskolaratze beharrei erantzuteko eta hezkuntza-arrakasta sustatzeko.

Ekimena 5. Eskola-mapa berrikustea eta egungo beharretara egokitzea, epe ertainerako biztanleria-proiekzioak kontuan hartuta, eta eskola publikoaren eredua indartzea.

Ekimena 6. Ikastetxe publikoen autonomian aurrera egitea eta sakontzea, bai alderdi pedagogikoetan, bai antolakuntzakoetan.

Ekimena 7. Zuzendaritzen lidergo pedagogikoa indartzea, zuzendaritza-eginkizunaren prestakuntzaren eta profesionalizazioaren bidez. Beharrezkoa izanez gero, administrazioko taldeak handitzea, zuzendaritzaren zeregin burokratikoak murrizteko, zuzendaritzak alderdi pedagogikoetan, talde-harremanetan eta irakasleen antolaketan aritu daitezen, eta hobekuntzarako, bikaintasunerako eta eskola-bizikidetzarako eta bullyingaren aurkako borrokarako plan propioak bultzatzeari ekin diezaioten.

Ekimena 8. Eskola Publikoko eskola-jantokien eginkizun pedagogikoa sustatzea, kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko, elikadura osasungarria eta jasangarria irakasten laguntzeko. Oporraldian familia kalteberetan eskolatutako adingabeen elikadura egokia bermatzeko aukera aztertzea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/01/28
Eskola Bikaina Denontzat.
Ekitatea, inklusioa eta eskola-eraginkortasuna hobetzeko neurriak definitzen aurrera doa Eskola Bikaina Denontzat Mahaiaren bostgarren saioan.
2025/12/12
2024-2025 Batxilergoko Sari Berezien banaketa .
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106912
2025/12/10
Eskola Bikaina Denontzat.

Eusko Jaurlaritzak “Eskola Bikaina Denontzat” mahaiaren fase erabakigarria aktibatu du, eskola-segregazioari aurre egiteko eta hezkuntzaren kalitatea indartzeko.

2025/11/12
Eskola Bikaina Denontzat.

Eskola Bikaina Denontzat 2. fasean sartu da, ekitatea, inklusioa eta eraginkortasuna bermatzeko funtsezkoa.

2025/10/20
Eskola Bikaina Denontzat.
Eskola Bikaina Denontzat mahaiaren bigarren bilera diagnostikoaren aurkezpenarekin.
2025/09/23
Musika Ikastegi Pribatuak eta Musikako Zentro Baimendu Profesionalak finantzatzeko dirulaguntzak. 2025 ekitaldia.
Deialdia
Informazio gehiago (2.808.810.- €)
2025/09/23
Udal-titulartasuneko musika-ikastegiak finantzatzeko dirulaguntzak. 2025eko deialdia.
Deialdia
Informazio gehiago (13.800.000.- €)
2025/09/08
Eskola Bikaina Denontzat.
Eusko Jaurlaritzak Eskola Bikaina Denontzat ekimena aktibatu du, eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahaia, ikasturtearen hasierarekin batera
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104192 (2025/09/08)
2025/07/28
Osotu Lanbarri Fundazioari dirulaguntza ematea onartu da eta ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren interes pedagogikoa aztertzea eta baloratzea du helburu.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103754 (517.051.- €)
2025/01/21
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasgai jakin batzuen eta Musikako eta Dantzako Irakaskuntza Profesionaletako hainbat irakasgairen arteko baliozkotzeak ezartzen dituen Dekretua onartu da. Informazio gehiago
2025/01/21
Araubide bereziko kirol-irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura arautzeko dekretua onartu da. Informazio gehiago
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/06/18
121/2025 Dekretua, 2025eko ekainaren 3koa. Honen bidez ezartzen dira Dantza Ikasketa Profesionaletako curriculuma eta ikasketa horietan sartzeko probak.
EHAA
2025/06/17
Bizialdi osoko ikaskuntzari lotutako jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen uztailaren 23ko 118/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntzen 2025erako deialdia.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102779
EHAA (930.000.- €)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Esparru eleanitz eta kulturarteko berria garatzea, euskara eta euskal kultura ardatz hartuta, eta bi hizkuntza ofizialak, euskara eta gaztelania, euskara berezko hizkuntza gisa hartuta, ondo ezagutzea eta gutxienez atzerriko hizkuntza baten ezagutza optimoa lortzea helburu hartuta. Horretarako, ingurune bakoitzaren abiapuntua eta ezaugarri soziolinguistikoak eta sozioekonomikoak hartuko dira kontuan, ikasleek hezkuntza-etapa bakoitzaren amaieran eskatzen diren hizkuntza-maila eta beharrezko gaitasunak eskura ditzaten. Hori guztia ikastetxe bakoitzaren hizkuntza-proiektuan egituratu behar da, esparru komun baten barruan, Hezkuntzari buruzko Legean eta haren zioen azalpenean ezarritakoaren arabera.

Ekimena 2. Euskara eta Hizkuntzak Ikasteko Institutua sortzea. Institutu horrek bere gain hartuko du curriculumeko hizkuntzen esparruko estrategia eta jarduera nagusiak lantzeko eginkizuna. Ingelesaren ezagutza ona sustatzea lege berrian ezarritako helburuak betetzen direla bermatzeko.

Ekimena 3. Ikasleek curriculumeko hizkuntza guztietan duten hizkuntza-gaitasuna indartzea, hizkuntzetan eskatzen diren hizkuntza-mailak lor ditzaten eta curriculuma osatzen duten gainerako irakasgaiak eta gaitasunak behar bezala ikas ditzaten

Ekimena 4. Irakasle guztientzako hizkuntza- eta metodologia-prestakuntzako programak ezartzea.

Ekimena 5. Proiektuak sustatzea tokiko erakundeekin elkarlanean, euskararen erabilera sustatzen duten eskolaz kanpoko jardueretan parte har dezaten bultzatzeko.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/01/20
Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaindiak lankidetza berritu dute, hezkuntzaren esparruan euskara sustatzen jarraitzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107453
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/11/08

Irakasleek euskararen eta euskal kulturaren transmisioan duten paperari buruzko gogoeta foro partehartzailea.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105910

2025/08/16
Hezkuntza sailak 4.500 lanpostu baino gehiago egonkortu ditu eta irailean beste irarakasluntzako 1.268 plazako LEP berri baterako deialdia egingo du
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103934
2025/06/24
Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Heziketako heziketa-zikloak irakasten dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat, Lanbide-Heziketako irakasleen prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2025-2026 ikasturtean.
EHAA
2025/06/11
Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako ikastaroak zein hezkuntzako profesionalei zuzenduriko programa bereziak Uda Ikastaroetan
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102595
2024/12/19
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko lan kontratudun irakasleentzako eta hezkuntza-langileentzako akordioaren sinadura. Informazio gehigarria
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/10/16
Euskadi UNESCOren GEM Reporteko Aholku Batzordean sartu da
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105237
2025/09/02
Hezkuntza Sailak UNESCOren aliantza indartu du eta etorkizunerako hezkuntza-lehentasunak ezartzen dituen aholku batzordean sartuko da (Gobernu Kontseilua 2025-09-02)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104055
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Euskal Lanbide Heziketa munduko erreferente gisa jartzea laugarren eta bosgarren industria-iraultzari erantzungo dion prestakuntzaren garapenean. Garapen profesionalaren paradigma berri bat ezartzea, haren nazioarteko proiekzioa bultzatuz eta Euskadiko lehiakortasunaren balio-katea indartuz, horretarako beharrezkoak diren araudiak eta planak ezarriz.

Ekimena 2. Lanbide Heziketako eskaintza malguagoa eta eskuragarriagoa zabaltzea, ikaskuntza erdipresentziala eta urrutikoa ere sustatuz, eta, horretarako, online prestakuntza eta modalitate horretako tituluak eta/edo ziurtagiriak egiaztatzeko aukerak zabaltzea

Ekimena 3. Lanbide Heziketaren eremuan, ikasleen euskarazko prestakuntzan eta eleaniztasunean aurrerapenak sustatzea, bigarren hezkuntzako hizkuntza-integrazioa eta -jarraitutasuna lortzeko.

Ekimena 4. Lanbide-irakaskuntzetan ingelesa erreferentziazko hizkuntza gisa sar dadin bultzatzea, ikasleek lan-aukerak eskura ditzaten, enpresen nazioartekotze-testuinguru batean.

Ekimena 5. Industria, osasuna edo nekazaritza adimendunak bezalako sektore berriei erantzungo dien Lanbide Heziketa bultzatzea, bai eta sektore estrategikoetan eta garapen bidean dauden sektoreetan beste prestakuntza batzuk ematea ere.

Ekimena 6. Talentu berritzailea sustatzea, emakumea industria- eta zientzia-sektoreetan sartzea indartuz, Lanbide Heziketak Unibertsitatearekin dituen ibilbideak, loturak eta lankidetzak zabalduz, eta sortzen ari diren sektoreetan enpresa berriak sortzea bultzatuz.

Ekimena 7. Lanbide Heziketako ikastetxeak erakunde adimendun bihurtzea, LHko sistema osoan eraldaketa digitala erabat garatzen gida daitezen. Zentroek ETEei eta mikroETEei laguntza ematea, teknologia adimendunik aurreratuenekin lan egin dezaten, erronka berriei eraginkortasunez erantzuteko behar den ezagutza praktikoa eskuratuz.

Ekimena 8. Erasmus+ bekak sustatzea Lanbide Heziketako ikasleentzat. Ikastetxeei Europako ikasleak hartzeko zentro izatea sustatzen laguntzea.

Ekimena 9. Lanbide Heziketa Dualeko sistema indartzea. Beren sektorearekin zerikusia duten enpresekin akordioak egitea sustatzea, alternantziako prestakuntza-eredu duala, ikasleen prestakuntza-kontratuen, beken edo praktiketako kontratuen bidez, eta gizartean edo lan-eremuan eskuratutako gaitasunak egiaztatzeko prozesuak bultzatzea, Gaitasuna Aitortzeko eta Ebaluatzeko Dispositiboa sendotuz, bai eta deialdi irekiak ere, herritarrek lehendik dituzten lanbide-gaitasunak egiazta ditzaten

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/01/19
Heziketako Euskadi 2030 Estrategiaren aurkezpena.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107429
2025/11/14
TKNIKA, 20 urtez Euskadiko Lanbide Heziketako berrikuntzaren motor gisa
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106093
2025/05/09
Lanbide Heziketako 6. Euskal Planean zehaztutako estrategiarekin bat datozen Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan 2025-2026 ikasturtean berrikuntza - eta ekintzailetza-proiektuak egiteko laguntza-programa. 

Deialdia (770.000.- €)
2025/05/09
Euskadiko Lanbide Heziketak turbina hegazkinen mantentze-lan aeromekanikoko ziklo berri bat eskainiko du Araban.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101491
2024/12/18
Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten gizarte-eragileek konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurak sustatu eta bultzatzeko jarduerak garatzeko beren jarduera-eremuan.

2025 deialdia
Esleipena (468.000.- €)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/11/11
Hezkuntza Sailak “Avanza Orienta” bultzatu du, ikasleak Lanbide Heziketara orientatzeko topagunea
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105994
2025/06/30
Onartuta 131/2025 Dekretua, ekainaren 17koa, segurtasun industrialaren arloko profesionalen kualifikazioarena. EHAA
2025/06/17
Industria-segurtasunaren esparruko profesionalen kualifikaziorako Dekretua (Gobernu Kontseilua 2025-06-17). Informazio gehiagarria. EHAA
2025/05/27
110/2025 Dekretua, maiatzaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako ikastetxe integratuena.
EHAA
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102054
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Etxebizitza-politikarako dokumentu estrategikoa egitea eta onartzea, 2024-2027 aldirako Etxebizitza Plan Gidaria.

Ekimena 2. Etxebizitza sozialak eta babestuak eraikitzeko eta sustatzeko politikak bultzatzea, etxebizitza-parke publikoa zabalduz eta kopuru osoaren %50 36 urtetik beherakoentzat erreserbatuz.

Ekimena 3. Zerga-pizgarrien bidezko alokairu-merkatua bultzatzea, Foru Aldundiekin lankidetzan, bereziki zergadunen kolektibo jakin batzuei (gazteak eta familia ugariak) edo etxebizitza alokatzeko edo erosteko eskubidea duten alokairuko programa publikoen parte diren kolektiboei zuzenduta.

Ekimena 4. Babes publikoko etxebizitza bat eskuratzea ahalbidetzen duten gehieneko diru- sarreren maila handitzea. Era berean, etxebizitza babestuaren sustapen bakoitzean portzentaje bat erreserbatzea ekarriko lukeen kupo berriak sartzeko aukerak aztertzea premia berezia duten pertsonentzat, hala nola familia ugarientzat, bananduentzat edo dibortziatuentzat, guraso bakarrekoentzat, indarkeria matxistaren biktimentzat, Etxebiden izena emanda denbora gehien daramaten eskatzaileentzat edo bazterketa- arriskuan dauden beste talde batzuentzat.

Ekimena 5. Bizigune programa bultzatzen jarraitzea, etxebizitza Alokabideri lagatzearen truke jabeei errenta bat lortzeko aukera eskainiz. Alokabidek alokairu sozialera bideratuko ditu etxebizitza horiek, eta eskuratutako etxebizitza hutsen %50 gazteentzat gordeko ditu. Horrela, etxebizitza hutsen kopurua murriztuko du, justifikatutako arrazoia eman beharrik gabe

Ekimena 6. Bitartekaritza publikoko ASAP programaren baldintzak hobetzea, jabe pribatuentzat erakargarriagoa izan dadin, eskubide subjektiboa aitortzeko atalaseen gainetik dauden Etxebideren eskatzaileentzako eskaintza handituz.

Ekimena 7. Gizarte-kalteberatasun handiena duten kolektiboak lehenestea etxebizitzaren arloko ekintza publikoan, bereziki, etxebizitzarako eskubide subjektiboaren onuradunak.

Ekimena 8. Hirugarren Sektoreko erakundeekin hitzarmenak garatzea, errefuxiatuentzat, housing first ekimenerako, zahartze edo genero-indarkeriari begira edo familia-erreferentziarik gabeko gazteei laguntzeko etxebizitza sozialen sare batean aurrera egiteko.

Ekimena 9. Eusko Jaurlaritzak pertsona ahulentzako errentamendu-kontratuen fidantzak estaltzen lagun dezaketen abalen lerro bat sustatzea.

Ekimena 10. 101/2018 Dekretua aplikatuz, udalerri jakin batzuetako turismo-etxebizitzen mugei segurtasun juridikoa ematea.

Ekimena 11. Etxebizitzaren Euskal Behatokia Euskadiko etxebizitzaren egoeraren analisi, diagnostiko eta ebaluazio iraunkorrean erreferente gisa sustatzea.

Ekimena 12. Gure eskumenen barruan, etxebizitzarako eskubideari buruz indarrean dagoen ordenamendu juridikoak eskaintzen dituen mekanismoak garatzea, bereziki edukitzaile handiek kudeatutako alokairuen prezioak kontrolatzera bideratutakoak, etxebizitza bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatuz.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/12/31
Eusko Legebiltzarrak abenduaren 11ko 6/2025 Legea onartu du, etxebizitzaren, lurzoruaren eta hirigintzaren arloko premiazko neurriei buruzkoa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107153
2025/07/15
Azalera-eskubidea jabeei salduta VPO kalifikazioa galdu zuten 1.000 etxebizitza berreskuratzeko prozesuari ekin dio Euskadik.
Baldintzak
2025/06/18
.../2025 Dekretua, uztailaren 8koa, 18 eta 39 urte bitarteko gazteei lehen etxebizitza erosten laguntzeko abalei buruzkoa. Abal-lerro bat jarri da abian, Euskadin gazteei etxebizitza bat eskuratzen laguntzeko. Emantzipatu eta lehenengo etxea erosi nahi dutenen hipoteka-finantzaketa osatzeko bultzatu du neurri. (144.000.000.- €)
2025/06/17
Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza, Lurzoru eta Hirigintza arloko Premiazko Neurrien Lege-proposamenaren aldeko irizpidea eman du.
2025/06/10
Etxebizitzaren Ministerioarekin eta Hiri Agendarekin hitzarmena, etxebizitza babestuaren inbertsioa eta iraunkortasuna handituko duten politika berriak garatzen laguntzeko.
2025/05/27
Bi lankidetza-hitzarmen luzatzea onartu du Azkoitiko eta Sestaoko udalekin eta haien hirigintza-sozietateekin, babes publikoko etxebizitzen sustapenean aurrera egiteko eta Euskadiko etxebizitza-parke publikoa indartzeko.
EHHA
2025/03/04
Urretxuko Udalarekin lankidetza-hitzarmena, herritarrei informazio partikularra eta espezializatua emateko, bai baliabide elektronikoak erabiltzeko laguntza ere, etxebizitza babestuen eta zuzkidura-bizitokien eskatzaileen erregistroari lotutako zenbait prozedura direla-eta.
2025/02/18
45/2025 DEKRETUA, otsailaren 18koa, hirigintzako estandarrak arautzekoa. Arau-esparru berri honen helburua gizarte- eta ingurumen-eskakizun berrietara egokitzea da, bai eta hirigintza-malgutasun handiagoa ematea ere, lurralde-garapen jasangarriagoa, irisgarriagoa eta inklusiboagoa bermatzeko, Euskadiko Hiri Agendaren printzipioekin eta Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) bat etorriz.Informazio gehiago
2025/02/12
Eusko Jaurlaritzak 36 BOEko sustapen bat eraikitzen ari da Eibarren, fatxada industrializatuarekin; "fatxada horrek energia-efizientzia eta egikaritzearen kontrola hobetzen du".
2025/02/07
Euskadik, 2007tik, alokairuko etxebizitza babestuen kopururik onena lortu du 2024an, 1.128 unitate hasi baitira. Alokairuak etxebizitza babestuetan duen garrantzia 2007an % 31 izatetik 2024an % 56 izatera igaro da.
2025/02/07
Euskadik, 2007tik, alokairuko etxebizitza babestuen kopururik onena lortu du 2024an, 1.128 unitate hasi baitira. Alokairuak etxebizitza babestuetan duen garrantzia 2007an % 31 izatetik 2024an % 56 izatera igaro da. Datu horrek Euskadiren lidergoa indartzen du, 2014-2023 aldian Estatu osoko alokairu babestuko etxebizitza guztien % 23 izan baitzen.
2025/02/04
Hitzarmena Azpeitiko Udalarekin, herritarrei etxebizitza babestua eskuratzeko informazioa eta laguntza hobetzeko. Akordioari esker, Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistroko (Etxebide) inskripzioak modu eraginkorragoan kudeatu ahal izango dira, eta pertsona interesdunek esleipen-prozesuetan parte hartzeko behar den orientazioa eskuratu ahal izango dutela bermatuko da.
Informazio gehiago
Euskal Herriko Agintatzearen Aladizkaria.
Sailak
Etxebizitza eta Hiri Agenda
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Arduradunak
Miguel de los Toyos Nazabal (Etxebizitza sailburuordea)
Xabier Legarreta Gabilondo (Gazteriako eta Erronka Demografikoko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/10/24
Gazteen emantzipaziorako "Gaz" zerbitzuak eta Secot-ek hezkuntza ekonomiko-finantzarioko doako ziklo bat jarri dute abian gazteentzat. Prestakuntza praktikoa eta osagai sozial indartsua uztartzen dituen ekimena da: belaunaldien arteko topaketa. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105533
Saila
Etxebizitza eta Hiri Agenda
Arduraduna
Miguel de los Toyos Nazabal (Etxebizitza sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/12/29
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak Euskal Autonomia Erkidegoko birgaikuntzan errekorra gertatu dela egiaztatu du 3.456 lizentziarekin (urtetik urtera +% 0,7) eta 806 milioi euroko aurrekontuarekin. Behatokiaren azken txostenaren arabera, eraikuntza berrian 346 lizentzia erregistratu dira 2024an (-% 10), nahiz eta horri lotutako guztizko aurrekontua 897 milioi eurokoa izan den.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107143
Saila
Etxebizitza eta Hiri Agenda
Arduraduna
Miguel de los Toyos Nazabal (Etxebizitza sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Bizileku-formula berritzaileak zabaltzea, hala nola aldi baterako bizitokiak, cohousing elkarlaneko etxebizitzak, belaunaldien arteko etxebizitzak eta tutoretzapeko apartamentuak, segurtasun juridikoa emanez eta errealitate berriei erantzuna ematen dieten proiektu horiek bideragarri bihurtuz.

Ekimena 2. Alokairu babesturako etxebizitza erosteko programa publikoa bultzatzea.

Ekimena 3. Hiriguneetan erabiltzen ez diren eta merkataritza-jarduera txikia duten etxabeen eta lonjen erabilera-aldaketak bultzatzea, etxebizitza bihurtu ahal izateko. Horretarako, beharrezkoak diren arau-aldaketak sustatzea.

Ekimena 4. Etxebizitza kooperatibisten sustapenak sustatzea erabilera-lagapeneko erregimenean, eta horrek etxebizitza pertsonalizatu batean sartzea erraztuko du, hileko kuota baten truke. Kuota hori, irabazi-asmorik ez duenez, ohiko alokairuarena baino txikiagoa izango da.

Ekimena 5. Etxebizitza Parke Publikoa baliatzea egokitu gabeko etxebizitzak trukatzeko edo permutatzeko. Adineko pertsonen eta/edo mugikortasun urriko pertsonen jabetzakoak dira etxebizitza horiek, eta irisgarritasun-baldintza egokiak eskaintzen dituen etxebizitza bat eskuratu ahal izango dute, etxebizitza Administrazioari eurena ematearen truke, zeina Administrazioak alokairu sozialera bideratuko baitu.

Ekimena 6. Udalekin lankidetzan, azalera handiko pisu zaharren bereizketak bultzatzea, batez ere hiriburuetan, aholkularitza-zerbitzu baten bidez, era berean, ondoriozko etxebizitzak alokairuko etxebizitzen bitartekaritza-programetara erakartzea ahalbidetuko duena.

Ekimena 7. Jabetzan izan daitezkeen etxebizitza-kooperatibak sortzeko udal-ekimenak aktibatzea, interesa duten udalei aholkuak emango dizkien bulego tekniko baten bidez.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/06/24
Arrasateko (Gipuzkoa) Aprendices kalean dagoen babes publikoko etxebizitza-eraikinaren gainean lehentasunez erosteko eskubidea erabiltzen da. Titulartasun pribatuko 148 etxebizitza babestu erosi dira Arrasateko udalerrian, eta Euskadiko alokairuko etxebizitzen parke publikoan sartuko dira. 148 garaje, etxebizitzei lotutako 148 trasteleku, 18 garaje libre eta merkataritza-lokal 1 ere sartzen dira.  (5.748.000.- €)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Laguntzak areagotzea, gazteek alokairuko etxebizitza bat arrazoizko prezioan eskura dezaten, bai dirulaguntzen programen bidez, bai pizgarri fiskalen bidez, Foru Aldundiekin lankidetzan.

Ekimena 2. Legegintzaldian zehar alokairu sozialeko 7.000 etxebizitza eraiki daitezen sustatzea, kolektibo horrentzako (36 urtetik beherako pertsonak) egungo erreserba % 40tik %50era handituz Eusko Jaurlaritzak sustatutako alokairuko etxebizitzen esleipenetan.

Ekimena 3. Emantzipa laguntza-programaren barruan urteko diru-sarreren muga 30.000 eurora arte handitzea, gazteen emantzipazio-prozesuak hasten edo finkatzen laguntzeko.

Ekimena 4. Gaztelagun programako etxebizitza alokatzeko laguntzen irizpideak handitzea, banakako gehieneko diru-sarrerak 30.000 eurora handituz.

Ekimena 5. Udalekin hitzarmenak sustatzea, udalen etxebizitza-planak bultzatzeko eta gazteentzako alokairu-pisuak gaitu ahal izateko, txandakako 3.000 etxebizitza berri sortuz. Udalekin lankidetzan, zuzkidura-bizitokien eraikuntza bultzatzea, batez ere gazteentzat.

Ekimena 6. Gazteei zuzendutako abal-lerro bat bultzatzea, etxebizitza bat erosiz gero eskatutako maileguaren finantzaketa osatu ahal izan dezaten.

Ekimena 7. Biziguneren bidez eskuratutako etxebizitza hutsen % 50 gazteentzat alokatzea

Ekimena 8. Foru Aldundiekin eta Udalekin lankidetzan, GAZ (Gazteriaren ibilbideak Abiarazteko Zerbitzua) Zerbitzuaren bulegoak martxan jartzea azkartzea, gazteen emantzipazio- prozesuei buruzko informazioa, orientazioa eta laguntza pertsonalizatua emateko, eskura dituzten baliabide guztiak hurbilduz.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/02/12
Eibarren 36 BOEko sustapen bat eraiki da, fatxada industrializatuarekin, eraginkortasun energetikoa eta egikaritzearen kontrola hobetzeko.
2024/12/23
Lankidetza-hitzarmena Gasteizko Udalarekin, gazteen emantzipazioa sustatzeko proiektu pilotu bat garatzeko, gazteen parte-hartzearekin.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Etxebizitzen irisgarritasun-neurriak indartzea eta areagotzea, barneko egokitzapena barne, desgaitasuna duten edo mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.

Ekimena 2. Eraikinen Ikuskapen Teknikoak (EIT) egiten jarraitzeko bultzadari segida ematea.

Ekimena 3. Zero Plana, alokairu publikoko parke publikoaren birgaitzea eta deskarbonizazioa, eta Alokabizi proiektua gauzatzen jarraitzea, alokairu publikoko parke publikoaren kudeaketa digital, jasangarri eta sozialki aurreratua herrialdearen azpiegitura gisa ulertuta.

Ekimena 4. Egungo eraikinak eta etxebizitzak birgaitzea sustatzea, jasangarritasun, energia- eraginkortasun eta irisgarritasun irizpideekin.

Ekimena 5. Arkitekturan berrikuntza eta eraikuntza jasangarriaren, ekoberrikuntzaren eta energia-eraginkortasunaren arloan ikerketa-proiektuak sustatzea. Hori guztia, Euskadi Bultzatu 2050 Hiri Agenda ezartzearen Estrategiarekin eta hiri-birsorkuntza integralaren proiektuekin bat etorriz, hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izan daitezen lortzeko.

Ekimena 6. Birgaitze eta hiri-birsorkuntza proiektuetan programa eta gailuak sartzea, gizarte- eta lan-integraziorako, Lanbidek finantzatutako eta tokiko bultzadatik gauzatutako prestakuntza eta enplegu proiektuen bidez.

Ekimena 7. Etxebizitza berriaren eraikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzea, 2010/31-Ec Zuzentarau Europarraren parametroen arabera, ia zero energia-kontsumoa duten eraikinak (“NZEB-Nearly Zero Energy building”) eraikitzeko.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/09/02
Zuzeneko dirulaguntza ematea Urduñako Udala, jarduketetarako hiri-berroneratzea eta birgaitzea Landatas eta Maria auzoetako eraikinak Dolores Madaria, Urduñako udalerrian.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104057 (2.135.908.- €)
2025/03/03

8M eta Vicente Díez plazak sortzeak, eta bi bloke —7 eta 15 etxebizitza sozialekoak— sustatzeak Sestaoko Txabarri-El Sol auzoko hiri-eraldaketa bultzatzen dute.

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/01/19
Gripearen kasu eta ingresu kopurua nabarmen jaitsi da Osakidetzan
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107431
2026/01/16
Euskadik %10eko hazkundea izan du 2025ean organo dohaintzan, eta erreferente izaten jarraitzen du Estatuan zein nazioartean
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107388
2026/01/12
Euskadik gripeari eustea lortu du Gabonetako jaien ostean, ospitalizazioen jaitsiera nabarmenarekin
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107303
2026/01/09
Osakidetzak aurretiko hitzordurik gabeko txertaketa-puntuak jarriko ditu gripearen hurrengo kanpainan
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107269
2025/12/16
Euskadin gripearen aurrerapenaren aurrean prebentzio-estrategia eraginkorra dela azpimarratu dute Osasun sailak eta Osakidetzak.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106999
2025/12/03
Euskadin gripearen aurkako txertoaren 557.546 dosi eman dira dagoeneko, iaz baino % 12 gehiago, gaixotasunaren intzidentziak gora egin duen honetan eta gabonetarako gutxi falta dela.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106678
2025/11/25
Lankidetza-hitzarmena Gizakia Fundazioarekin "Andén 1" Bilboko adikzioen arretarako osasun-zentro soziala mantentzeko.

2025/11/25
Lankidetza-hitzarmena Bilboko Cáritas Diocesanasekin, "Hontza" larrialdkiko eta gaueko harrerako zentroa mantentzeko.


2025/11/25
Lankidetza-hitzarmena Bizkaiko Hiesaren aurkako Herritar Batzordearekin, 2025ean, droga-mendekotasuna duten pertsonentzako eguneko zentroan kalteak murrizteko programak kudeatzeko.
2025/11/20
Osakidetzak erne jarraitzeko eta gripearen aurkako txertoa jartzeko deia egin du, intzidentzia areagotu delako.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106291
2025/11/04
Osakidetzak 417.744 pertsonari jarri dio gripearen aurkako txertoa, iaz baino % 11 gehiago, baina azpimarratzen du immunizazioak handitzen jarraitu behar duela kutsatze gehien iristen denerako.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105772
2025/10/16
Osakidetzako Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak bizitzak salbatzen irakatsiko du, herritarrei eskainitako bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko tailerren bidez
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105241
2025/09/24
Euskadi, elkartasunaren erreferentea Gazako adingabeen harreran eta osasun-arretan
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104650
2025/08/28
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hegazti-gripearen aurkako prebentzio neurriak indartzea gomendatzen die udalei, hegazti basatietan hegazti-gripea detektatu ondoren.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103997
2025/08/01
Osakidetzak osasun-asistentzia emango die Gazatik iritsitako 6 adingaberi
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103845
2025/08/01
Osakidetzan osasun-laguntza jasotzen ari diren Gazako 6 adingabeak egoera kliniko egonkorrean daude
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103849
2025/07/31
Osasun Sailak prebentzio-neurriak indartzen ditu Hendaian detektatutako chikungunyako kasu autoktono baten aurrean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103841
2025/06/16
Osasun Sailak, NEIKER-ek eta udalek Euskadin Eltxo Tigrea Detektatzeko Zaintza Programa aktibatu dute
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102720
2025/05/27
Lankidetza-hitzarmena Bilboko Cáritas Diocesanasekin, "Hontza" larrialdkiko eta gaueko harrerako zentroa mantentzeko.


2025/05/19
Lankidetza-hitzarmena Bizkaiko Hiesaren aurkako Herritar Batzordearekin, 2025ean, droga-mendekotasuna duten pertsonentzako eguneko zentroan kalteak murrizteko programak kudeatzeko.
2025/05/19
Lankidetza-hitzarmena Gizakia Fundazioarekin "Andén 1" Bilboko adikzioen arretarako osasun-zentro soziala mantentzeko.

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Lehen Mailako Arretako taldeen egitura errealitate demografikora egokitzea, eta, ahal den guztietan, pertsonal fakultatiboaren plantilla eta erizaintzako plazak handitzea, haien lana desburokratizatuz, etengabeko prestakuntza-planak garatuz eta erizaintzako garapen profesionala bere eskumen gorenetan ezarriz.

Ekimena 2. Enplegu Eskaintza Publikoetan fakultatiboentzako eta Lehen Mailako Atentzioko erizaintzako plaza berriak. EEPra sartzea lortzen ez dutenentzat kontratazio-formula egonkorragoak jorratzeko akordioa sustatzea, Lehen Mailako Arretako plaza guztiak, pediatria barne, betetzea lehenetsiz.

Ekimena 3. Berariazko plan bat aurreikustea betetzen zailak diren lanpostuetarako.

Ekimena 4. Lehen mailako laguntzako profesionalek kokapen geografiko berean jarrai dezaten sustatzea, ordainsariak handituz, lan-malgutasuna areagotuz edo lan-gainkarga murriztuz, bai eta herritarrak zerbitzu horien erabilera egokiaz kontzientziatuz ere.

Ekimena 5. Osasun zerbitzuko langileek zeregin burokratikoetan ematen duten denbora murrizteko formuletan aurrera egitea eta kalitatezko arreta pertsonalizatuari denbora gehiago eskaintzea.

Ekimena 6. Mapa berrikustea eta etengabeko arretako guneen hobekuntza sustatzea. Helburua da hil edo bizikoak ez diren larrialdiak artatzeko zentro horiek pazienteei ematen dieten zerbitzua bermatzea eta hobetzea, bai eta ospitaleetako larrialdien karga arintzea ere.

Ekimena 7. Lehen Mailako Arretako eta Etengabeko Arretako Guneetako asistentzia-eredua lerrokatzea, EAGak osatzen dituzten pertsonen eta Lehen Mailako Arretako taldeen arteko koordinazioa hobetuz, puntu guztietatik arreta integrala eta integratua eskaintzeko helburuarekin

Ekimena 8. Zerbitzu-zorroaren homogeneizazioa eta fisioterapiaren hedapena ezartzen jarraitzea.

Ekimena 9. Landa-eremuetan osasun-arreta bermatzeko berariazko jarduerak ezartzea.

Ekimena 10. Hezkuntzan eskumena duen sailarekin eta unibertsitate publikoarekin lankidetzan, EHUko Medikuntza Fakultatean dauden plazak zabaltzea, Familia eta Komunitate Medikuntzako eta Pediatriako prestakuntza espezializatua lehenetsiz, biztanleko lehen mailako arretako medikuen ratioa handitzeko helburuarekin.

Ekimena 11. Egungo Lehen Mailako Arretako Estrategia aztertzea eta ebaluatzea, aurreko legegintzaldian garatutako berrikuspen-prozesuan oinarrituta, gure osasun-sistemako profesionalen zeharkako taldeak kontuan hartuta, etorkizuneko erronkei erantzungo dien Lehen Mailako Arretako Estrategia berri bat planteatzeko helburuarekin.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/11/10
Osakidetza Lehen Mailako Arretako kontingentzia plana prestatzen ari da Gabonetarako
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105947
2025/01/24
Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak Osasun Ministerioari eskatu dio dagokion eskumen-erantzukizuna bere gain hartu eta mediku faltaren arazoari heltzeko
Besteak beste, Lehen Mailako Arretan erretiro-adina atzeratzea eskatu du Martinezek, datozen 3 urteetan espero diren 500 erretiroak arintzeko Sailburuak azpimarratu du gure osasun-sistema indartsu eta eraginkorra babestu eta ahal den osasun-arreta onena bermatu ahal izateko eguneroko ahaleginean buru-belarri jarraitzen duela Euskadik Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Osasun Ministerioari eskatu dio dagokion eskumen-erantzukizuna bere gain hartu eta mediku faltaren arazoari behingoz heltzeko, hori baita Ministerioaren eskumen nagusia.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/98715
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Aurrera egitea lan-baldintzen akordioa berritzen, garapen profesionalean, egungo lanpostuen zerrenda berrikusten eta antolaketa-berrikuntza sustatzen, Osakidetzako Mahai Sektoriala den Elkarrizketa Sozialerako Foroaren bidez.

Ekimena 2. Langile-politika berri bat bultzatzea, bikaintasun-zerbitzua bermatzeko, talentua erakarriz eta bertan geratu daitezen lan eginez. Profesionalen talentua atxikitzeko eta erakartzeko estrategia diseinatzea, ez medikuntzakoa bakarrik, baita erizaintzakoa ere, kontratazio egonkorra lehenetsiz.

Ekimena 3. EEPetako hautatze-sistemak hobetzen jarraitzea, hautaketa-prozesu osoan ondorengo irizpide hauek kontuan izanez: gaitasuna, merezimendua, berdintasuna, gardentasuna, zozketa bidez hautatutako epaimahaiak eta trazabilitatea. Betiere, adostutako eta hitzartutako irizpideak aplikatuz.

Ekimena 4. Aldizkako lan-eskaintza publikoak egitea, gure osasun-sistemaren bikaintasunerako ezinbestekoak diren plantillen egonkortasuna eta nahikotasuna bermatzeko. Gaur egun aldi baterako langileek betetzen dituzten plazak finkatu eta egonkortzera bideratutako egitura-plazak handitzen jarraitzea, eta, hala badagokio, plantillan beste 2.000 plaza berri izatera irits daitekeen gehikuntza bati ekitea.

Ekimena 5. Osakidetzako Mahai Sektorialaren barruan, mediku espezialistak eta behin-behineko egoeran dauden erizainak egonkortzeko formulak lantzea, espezialitate defizitarioetan edo estaldura zaileko espezialitateetan zerbitzua ematen ari baitira.

Ekimena 6. Osakidetzako profesionalekin lankidetzan, prestakuntza-plan propioa garatzea, Osakidetzan zerbitzu berriak eta hobeak eskaintzeko espezializatzea erabakitzen duten profesionalak saritzeko, eta nazioartean garatutako bikaintasun-praktika berriak ezagutzeko eta aplikatzeko aukera emateko osasun-sistemari.

Ekimena 7. Gobernantza oneko prozesuak ezartzen jarraitzea Osakidetzako zentro guztietan, gardentasun osoz lan eginez erakundeen kudeaketa-prozesuetan.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/07/07
Euskadik Prestakuntza Espezializatuko 577 egoiliar plaza eskainiko ditu 2025-2026 ikasturtean, orain arteko handiena, aurrekoan baino 11 plaza gehiagorekin.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103281
2025/05/29
Euskadik egoiliarrentzako Osasun Prestakuntza Espezializaturako 2024-2025 deialdian eskaintzen zituen 566 plazak —historian eskaini den kopuru handiena— esleitu ditu
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102137
2025/03/12
Osakidetzako profesionalen aurkako erasoak % 12 igo dira azken urtean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99836
2025/02/07
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Osasun Ministerioari eskatu dio medikuen falta konpontzeko ezinbestekoak diren honen eskumeneko neurriak har ditzala, bilera bat lehenbailehen egiteko eta hainbat jarduera proposatu ditut. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99110

Ekimena 1. Pazientea behar bezala koordinatutako diziplina anitzeko taldeen bidez artatzea. Sistema honen helburua da ikuspegi komuna izatea, pazientea ospitaleratzen denetik alta eman arte, tartean dauden osasun-adar guztietako espezialista guztiek ikuspegi komun eta global bera izatea, eta zentzu berean jardutea arreta hobea eta diagnostiko- eta tratamendu-prozesu asistentzial laburragoak lortzeko

Ekimena 2. Sarean lan egingo duen osasun-sistema bultzatzea, arreta espezializatuaren kasuan bereziki. Horrela, pazienteei beren ESIetatik kanpo edo beren ESIko erreferentziazko beste zentro batean hitzorduak eskaintzea, baldin eta horrekin arreta espezializatu azkarragoa lor badezakete.

Ekimena 3. Etxeko ospitaleratze- programa bat sortzea, pazienteei ospitale-ingurunean jasoko lituzketen antzeko zaintza eta tratamendu medikoak jasotzeko aukera emango diena, beren etxean egoteak ematen dien erosotasunarekin. Arreta-formatu horrek etxean bertan eskaintzen ditu tradizioz ospitaleetan eman izan diren zerbitzuak, hala nola sendagaiak ematea, bizi-zeinuak monitorizatzea eta arreta mediko espezializatua ematea, pazientea fisikoki ospitale batean egoteko beharra saihestuz.

Ekimena 4. Sendagaien emate kolaboratiboa garatzeko bidean aurrera egitea (hurbilekoa), pazienteei ospitaleko medikazioa beren erreferentziazko farmazien bidez helarazteko,ospitaleetara behar ezdenean joan beharrik izan ez dezaten.

Ekimena 5. Balioan oinarritutako arreta sustatzea; horretarako, osasun-emaitzen arabera neurtu behar da erakundea, jardueraren arabera neurtu beharrean.

Ekimena 6. Farmaziak osasun-eragile gisa sustatzea.

Ekimena 7. Pazientearen eta zaintzaileen parte-hartze aktiboa bultzatzea, aldaketa-eragile gisa.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/12/19
Osakidetzako Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak eta Athletic Club Fundazioak Supertxapeldunak proiektua aurkeztu dute, pediatriako arreta humanizatzea xede
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107072
2025/10/13
Osakidetzako Santa Marina Ospitalea, humanizazio ziurtagiria duen Estatuko lehen ospitalea
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105114
2025/10/10
Osakidetzak progresiboki hartuko du bere gain haurdunaldiaren borondatezko etenduren arreta baliabide propioekin
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105073
2025/09/17
Euskadiko amiantoaren biktimek bihartik aurrera eskatu ahal izango dute osasunaren gaineko kalte eta galerengatiko konpentsazio funtsaren dirulaguntzak eskuratzeko beharrezkoa den ziurtagiria
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104441
2025/07/28
Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, osasun-laguntzaren arloan.
2025/06/24
Eusko Jaurlaritzak Onkologikoa Osakidetzan integratzeko dekretua onartu du (Gobernu Kontseilua 2025-06-24)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102942
EHAA
2025/04/24
Osakidetzak euskarazko komunikazioa errazten du "e" sinboloa gehituz ospitalizatutako pazienteen identifikazio-eskumuturrekoetan
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101018
2025/04/04
Gazako 5 adingabekoren taldeak laguntza medikoa jaso du Euskadin
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100713
2025/01/16
Euskadik beste urtebetez eutsi dio emate- eta transplante-tasari, estatuko batez bestekoaren gainetik eta nazioartekoaren gainetik
Pandemia jasan arren, azken bosturtekoan emate-tasa 50 emailetik gora mantentzea lortu du milioi biztanleko (pmb) 2024an 269 pertsonari egin zitzaizkien transplanteak Euskadin edo Euskadirekin hitzarmena duten autonomia-erkidegoetan, hau da, 121 pmb-ko tasa lortu zen Euskadik, 2024an, 56,6 emaileko tasa erregistratu zuen milioi biztanleko (pmb), eta horrek Estatuko batez bestekoaren gainetik egoten jarraitzen du, eta are gehiago nazioartekoaren gainetik, organoak eta ehunak emateari eta transplantatzeari dagokionez.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/98629
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/06/10
Osakidetzaren Osasun Aholkuak 15 urte bete ditu modu ez-presentzialean artatzen osasun-kontsultak eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak.
Eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan ematen du zerbitzua 900 20 30 50 telefonoak, eta, iaz, 220.000 dei baino gehiago jaso zituen.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102554
2025/05/06
Osakidetzak Haurren Asmaren Asistentzia-Ibilbidea ari da prestatzen, erreferentea adingabeei eta haien familiei arreta emateko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101357

Ekimena 1. Digitalizazioan inbertsioa egitea, erakundeak hobeto kudeatzen laguntzeko, datuetan oinarrituta: osasun-karpeta, sentsorika eta HCrekiko konexioa, terapia digitalen aplikazioak, Adimen Artifiziala (AA).

Ekimena 2. ESI digital bat sortzeko aukerak aztertzea eta Command Center bat bultzatzea, osasun- sistemaren historia klinikoa eguneroko praktikan baliatzeko.

Ekimena 3. Big Data eta konputazio kuantikoa ezartzea euskal osasungintzan. 4.0 Osasun Plan bat egitea, datu handien erabilera anonimizatuaren bitartez, eta konputazio kuantikoko teknologia ezarriko dugu gure osasun-sisteman, pazienteentzako arretaren kalitatea eta osasun-gastuaren iraunkortasuna hobetzen laguntzeko.

Ekimena 4. Produktu klinikoak ikertzeko eta garatzeko funtsezko tresna gisa Osakidetzak izan dezakeen zeregina hobetzea, Startups Biotech eta sektoreko eragile biosanitarioekin lankidetzan.

Ekimena 5. Lankidetza-sareen barruan integratzen eta lan egiten duten ikertzaile sanitarioentzako sustapen-plan bat egitea, agente ikertzaile eta berritzaileen artean ezagutza- transferentzia hori sustatzeko eta ikerketa-bikaintasunean indize handiagoa izateko

Ekimena 6. Osasun-sistema publikoak unibertsitatearekin, industria farmazeutikoarekin eta arlo biosanitarioarekin duen lankidetza indartzea, eremu hori ere aberastasun-iturri izan dadin Euskadin.

Ekimena 7. I+G+B esparruan parte hartzen duten eragile guztien artean Osasun Ekosistema bat sustatzeko hitzarmenak garatzea, Euskadin talentua erakartzeko guneak sortuz.

Ekimena 8. Genero-ikuspegia ikerketa-proiektuetan sar dadin sustatzea, saiakuntza klinikoetan emakumeen ordezkaritza txikiagoarekin amaitzen lagunduz.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/01/02
Osasun Saila titularraz bestelako heldu baimendu batek erabili ahal izango duen OTI digitala eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonentzako lehentasunezko OTI-a amaitzen ari da
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107200
2025/10/08
Osakidetzak indartu egin du haurren osasuna, familiei SMS-ak bidaliz, aldizkako azterketetara joan daitezen
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104999
2025/09/25
Euskadik erregistro aitzindaria bultzatu du Europan, haurdun dauden emakumeen odol- eta plazenta-laginak biltzen dituena gaixotasun metabolikoak eta neurologikoak prebenitzeko eta tratatzeko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104653
2025/08/20
Osakidetza SMS bidez komunikatzen da ospitaleetako kirurgiako eremuetako eta larrialdietako zerbitzuan dauden pazienteen senide eta laguntzaileekin
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103913

Ekimena 1. Osasun mentala eta emozionala lehenestea, batez ere gazteen artean. Euskadiko Osasun Mentaleko 2023-2028 Estrategia garatzea.

Ekimena 2. Suizidioaren alorrean laguntza psikosozialeko unitate bat sortzea, suizidio baten biktimaren inguruneari arreta emateko eta buruko gaixotasun horren doluan berariazko laguntza eskaintzeko. Pertsona horiei arreta espezializatua emateak gaixotasun hori ikusaraztea eta haien ongizate osoa bermatzea ahalbidetuko du.

Ekimena 3. Euskadin aktiboak diren baheketa-programak ezartzea (bularra, zerbixa eta kolon eta ondestekoa), prebalentzien araberako adin-zabaltzeekin, eta baheketa antolatua hiru minbizi gehiagotara zabaltzea (prostata, birika eta gastrikoa), ebidentzia zientifikoaren kontrastea kontuan hartuta, Euskadiko Plan Onkologiko berri baten bidez, Minbiziaren Aurkako Europako Planaren eta Minbiziaren Baheketarako EBko Planaren esparruan.

Ekimena 4. Euskadiko Osasun Kardiobaskularreko Estrategia bat garatzea, profesionalekin eta paziente-elkarteekin batera, eta esparru bat ezartzea, inplikatutako eragile guztiek euskal herritarren osasun kardiobaskularraren erronketarako lehentasunezko jarduerak identifikatu eta abian jar ditzaten. Besteak beste, tabakoaren aurkako kanpainak, hipertentsioaren kontrola edo Arreta Komunitarioko plan berria. QBihotz programa abian jartzea, Quantum Machine Learning aplikatuz, Antzemate Goiztiarrerako eta patologia kardiobaskularren eta bihotz-biriketako geldialdiaren pronostikorako, patologia horiek dituzten pazienteei mesede egingo diena.

Ekimena 5. Diabetesa izateko arriskuan dauden pertsonak aldez aurretik identifikatzea ahalbidetuko duten proba diagnostikoak egiten jarraitzea, prebentzio handiagoa, diagnostiko goiztiarra eta diziplina anitzeko abordatze goiztiar eraginkorragoa ziurtatzeko.

Ekimena 6. COVIDari arreta emateko protokoloak areagotzea, COVID iraunkorrak eragiten dituen patologia bakoitzeko espezialistek eragindako pertsonei arreta emanez.

Ekimena 7. Aho-hortzetako osasun-zerbitzuak zabaltzen jarraitzea, PADI pixkanaka osatuz eta pixkanaka kolektibo gehiago zerbitzuetan sartzea sustatuz.

Ekimena 8. Datozen urteetan Euskadiko Gaixotasun Neurodegeneratiboen eta Neuromuskularren Estrategia garatzea, osasun-, gizarte- eta ikerketa-esparruen artean sektore anitzeko abordatze koordinatua ezarriz, eta familiari eta zaintzaileei laguntzea, pazienteen autonomia sustatzea eta haien erabakiak errespetatzea oinarri hartuta. Lan hori Gaixotasun Arraroen Estrategia batekin osatzea.

Ekimena 9. Sendagaien Europako Agentziak (EMA) dagoeneko ontzat eman dituen farmako berriak modu arinean sartzea, eta tratamendu horiek benetan eskuratzeko denbora murriztea, pazienteen eskuragarritasuna hobetuz.

Ekimena 10. Euskadiko Zainketa Aringarrien 2023-2027 Planaren helburuak garatzea, hala eskatzen duten pertsona guztiei eskainiz.

Ekimena 11. Medikuntza pertsonalizatuaren ezarpena sustatzea, eratutako batzordeekin, erreferentzia-unitateetako profesionalekin eta gure osasun-erakundeko ikerketa- institutuekin batera, Doitasunezko Medikuntza Pertsonalizatuko Euskal Plan bat ezarriz, Euskadi doitasunezko medikuntzaren inplementazioaren erreferente gisa kokatzeko helburuarekin.

Ekimena 12. Osakidetzaren zerbitzuek lagundutako ugalkortasun- eta ugalketa-programak zabaltzea eta hobetzea, Euskadin amatasunari eta aitatasunari laguntzeko.

Ekimena 13. Elikadura Nahasmenduen Talde Monografikoak adierazitako hobekuntza- proposamenak betetzeko beharrezkoak diren jarduerak garatzea.

Ekimena 14. Autismoaren espektroko nahasmenduen diagnostikoa hobetzen jarraitzea, eremu horretan lan egiten duten hirugarren sektoreko profesionalen eta eragileen eskutik

Ekimena 15. Protokolo bakar bat ezartzea Osakidetza osoan, gaian adituak diren profesionalen eta Euskadin haurdunaldiko, jaiotza-inguruko eta jaioberrien arteko doluaren inguruan lan egiten duten elkarte eta eragileen eskutik, era integralean arreta emateko haurdunaldiko, jaiotza-inguruko eta jaioberrietako doluak jasaten dituzten pertsonei.

Ekimena 16. Berriki onartutako Euskadiko Iktusa duten Pazienteei Arreta emateko Planean jasotako ekintzak garatzea

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/01/26
Osakidetzak Euskadin Kawasakiren gaixotasuna diagnostikatutako 260 pertsona tratatzen ditu, batez ere 5 urtetik beherakoei eragiten die
2025/12/26
Osakidetzak Euskadiko Asma Larriko Bikaintasun Unitate bakarra berrakreditatu du
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107147
2025/12/18
Osakidetzak azaro historikoa izan du: giltzurruneko 25 transplante eta gibeleko 9
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107056
2025/11/19
Osakidetzak Estatu osoko Ospitale-kudeaketa Onenaren saria jaso du
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106229
2025/06/25
EAEn gaixotasunen bat duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea xede duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteentzako 2025eko laguntzak arautu eta haietarako laguntza-programa.
Deialdia
Esleipena (EHAA 2025.11.05)
Informazio Gehiago (300.000.- €)
2025/04/24
Lankidetza-hitzarmena Valentziako Unibertsitatea-Haur Tumoreen Espainiako Erregistroarekin (RETI-SEHOP) haur-tumoreen erregistroaren arloan.
2025/04/03
Osasun Sailak, aurten, Euskadiko Eutanasiari buruzko Informazio-Sistema jarriko du martxan
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100678
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/05/15
Familien gida.
Euskadiko familiei euskal administrazio publikoek eskaintzen dituzten laguntza, zerbitzu eta programei buruzko informazioa hurbiltzeko diseinatutako tresna da.  
2025/01/28
Erabakia, baimena ematekoa Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoen artean banatzeko 2023ko hasierako urterokoari dagozkion Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren Europako Funtsak (2024. urteari gehitutako geldikina).
Saila
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Arduraduna
Ivan Larraza Vila (Ongizateko Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Zainketen gizarte-antolaketaren eredu baterantz aurrera egiten jarraitzea. Eredu horren ezaugarria bermea, erantzukizuna eta lidergo publikoa eta gainerako eragile eta sektoreen lankidetza izango dira, eta zuzeneko kudeaketa publikoa nagusituko da, gizarte-zerbitzuak emateko gizarte-ekimenaren bidez.

Ekimena 2. Zainketa transbertsaleko, sistemikoko, prebentiboko, inklusiboko eta bizi-ibilbideko politika baten alde egitea, egoera konplexuak konpontzeko eta iraupen luzeko zainketen erronkari erantzuteko beharrezko laguntzak izango dituena, esku-hartze multzo baten barruan, baita pertsonen autonomia bultzatzeko laguntzak ere.

Ekimena 3. Zainketen gizarte-antolaketa sustatzea, genero-ikuspegian eta ikuspegi intersekzionalean eta erantzunkidetasunean oinarrituta. Helburu estrategikotzat hartzea ordaindu gabeko zaintza-lanekin egun emakumeen eta gizonen artean egiten den banaketa desparekoa aldatzea. Erantzunkidetasunean oinarrituta, etxeko lanak eta zaintza-lanak emakumeen eta gizonen artean modu bidezkoagoan banatzen lagunduko duten ereduak sustatzea, eta, horretarako, esku-hartze profesionalizatua sustatzea.

Ekimena 4. Zaintza ordaindu-profesionalizatuaren baldintza materialei arreta berezia eskaintzea, sektore feminizatu honetan kalitatezko enplegua sortzeko helburua ezarriz, enplegu, hazkunde eta garapen ekonomikorako gune potentzial gisa. Zainketen sektoreko egoera desegokiak zuzentzea, hala nola etxe barruan lan egiten duten emakume etorkinenlan baldintzak.

Ekimena 5. Zaintzaileen, profesionalen eta senideen estatutua eratzea.

Ekimena 6. Zainketa-politikaren zeharkakotasuna eta politiken koherentzia sustatzea, zainketen horniduraren iraunkortasuna, ekonomikoa eta soziala bermatuz, premien, gaitasunen eta baliabideen bilakaerarekin bat etorriz.

Ekimena 7. Zainketen ekonomiari sozialki prestigioa ematen dioten sentsibilizazio-kanpainak egitea, ekonomia produktiboarentzat egiten duen ekarpena ikusaraziz.

Ekimena 8. Bizitzaren etapa guztietan nahi ez den bakardadearen aurkako programa espezifiko bat abian jartzea, zainketa-komunitatearen ikuspegitik, Eusko Jaurlaritzaren lidergoarekin, udalekin eta Foru Aldundiekin lankidetzan eta hirugarren sektore sozialaren eskutik, egoera horien ikuspegi zabal eta global batetik eta garapen komunitarioan eraginez.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/11/19
Eusko Jaurlaritzak bizitzaren luzatzea ulertzeko gako baliotsuak biltzen dituen liburua aurkeztu du NEXT CARE Mugaz Gaindiko III. Topaketan
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106243
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Diru-sarrerak bermatzeko sistemen, gizarte-zerbitzuen, gizarte- eta lan-eremuen, gizarte- eta osasun-eremuen, gizarte-bizitokien eta abarren arteko baterako ekintza bultzatzea, osatze-behar espezifikoen arabera, kalteberatasun eta babesgabetasun bereziko egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko laguntzak bermatzeko.

Ekimena 2. Etxebizitzan oinarritutako ikuspegiaren garapena sustatzea bizitegi-bazterketa larriko egoerei heltzean – egoera horien artean sartuta, ETHOS tipologia, etxerik gabeko egoerak (etxerik eta etxebizitzarik gabe) eta etxebizitza desegokiko egoera batzuk – eta bizitegi-larrialdiko egoerak kontuan hartuta.

Ekimena 3. Pobrezia energetikoari aurrea hartzeko eta horri aurre egiteko jarduerak indartzea, bai eta bereziki ahulak diren pertsonei eragiten dieten beste pobrezia-egoera batzuk ere, arreta berezia jarriz diskriminazio anizkoitzeko egoerei aurre egiten dietenei eta/edo gizarte-laguntzako sarerik ez dutenei, genero-ikuspegiarekin eta intersekzionalarekin, desberdintasunean eta dualizazio sozialeko prozesuetan eragiten duten lau faktoreen (adina, jatorria, generoa eta autonomia-maila) arteko elkarrekintzei lotuta.

Ekimena 4. Bizitegi Bazterketa Larriaren II. Euskal Estrategia 2024-2028 hedatzea, sei eskubideen ikuspegiaren arabera (osasuna, hezkuntza, gizarte-zerbitzuak, enplegua, diru-sarreren bermea eta etxebizitza), etxebizitzarako eskubidea gauzatzeari garrantzi berezia emanez, ‘housing led’ edo ‘housing first’ ikuspegitik. Jarraipena egiteko, estrategian aurreikusitako erakunde arteko eta sail arteko batzordea bultzatuko da, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren parte-hartzearekin.

Ekimena 5. Haurren pobrezia murriztea. Haur Bermearen estrategia bultzatzea, premia-egoeran dauden haur eta nerabeei eta haien familiei zuzendua, eta, bereziki, pobrezia-, bazterketa- edo gabezia-egoerak bizi dituzten haur eta nerabeei zuzendua, prebentziozko ikuspegi normalizatu eta inklusiboarekin, Europako Haur Bermea ezartzen duen Kontseiluaren 2021/1004 (EB) Gomendioaren ildotik.

Ekimena 6. Arreta hobetzea, gizarteratze-prozesuak bizkortzea eta sendotzea, gizarteratzeko euskal planari lotutako gizarte-babeseko euskal sisteman lankidetzan arituz.

Ekimena 7. Bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzako arreta genero-ikuspegiarekin indartzea. Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen eta langabezia-egoera kronifikatuta duten gazte eta helduen lan-kontratazioa sustatzea, arreta berezia jarriz egoitza-bazterketako egoeretan eta etxegabetasunaren prebentzioan, pertsona guztiek etxea izateko konpromisoarekin.

Ekimena 8. Gizarte- eta osasun-sistemaren arteko zubiak indartzea, gaixotasunak dituzten eta bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonei erantzun integralak emateko, osasun fisikoari eta mentalari arreta ematen dion eredu biopsikosozial batetik, bai eta osasunaren gizarte-baldintzatzaileei ere.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/01/02
ERDU programaren 2025eko balantzea. Programa hau EAEn gizarte-kalteberatasun handiko egoeran dauden eta adikzioak dituzten pertsonei arreta emateko baliabide komunitarioa da.
2025/10/14
Eusko Jaurlaritzak 235.000 euroko zuzeneko dirulaguntza eman dio Zaporeak elkarteari, Lesboseko errefuxiatuei eguneroko elikadura bermatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105168 (235.000.- €)
2025/04/07
Eusko Jaurlaritzak Haur eta Nerabeen Legea erraz irakurtzeko dokumentu bat sortu du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100824
Saila
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Arduraduna
Ivan Larraza Vila (Ongizateko Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Gizarte-zerbitzuen zorroari buruzko dekretuaren ebaluazioa amaitzea, egungo eskaeretara eta beharretara egokitzeko, eta bidezko finantzaketa ziurtatzea. Hala badagokio, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea eguneratzea, akordio politiko eta sozial zabaletan oinarrituta.

Ekimena 2. Laguntza eta eskubide desberdintasunik gabeko herrialde-mailako zaintza-sistema bat antolatzea, babesen berdintasuna eta ekitatea bermatuz, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 40. artikuluak Eusko Jaurlaritzari esleitzen dizkion eginkizunak hedatuz, koordinazio-eskumenean, eta lurralde- eta eskumen-mailako baliabideen banaketa egokiaren bidez.

Ekimena 3. Zainketen eredu publiko eta komunitarioa hedatzea, Europar Batasunaren altxorraren arabera interes orokorreko pertsonei (hezkuntza, osasuna, gizarte-zerbitzuak...) eman behar dieten unibertsaltasunaren, elkartasunaren, egokitzapenaren eta aurrekontu- nahikotasunaren printzipioak kontuan hartuta. Eta, beraz, unibertsala, eskuragarria, eskuragarria, ekitatiboa (askotariko premietara egokitua), kalitatezkoa eta iraunkorra.

Ekimena 4. Gizarte Zerbitzuei buruzko Informazioko Euskal Sistema hedatzea eta bitarteko berriak bultzatzea, eskubideei buruzko informazioa herritarrengana hurbiltzeko eta eskubide horiek benetan erabil daitezen sustatzeko. Informazio erabilerraza eta ulergarriaematea, lehen urratsa gizarte-zerbitzuen euskal sistemara jo behar duen orok aukera izan dezan.

Ekimena 5. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren eraldaketa digitala sustatzea, informazio-sistema komun batera aurreratuz, gizarte-historia digital bakarra izatea ahalbidetuko duten eragile guztien elkarreragingarritasuna garatuz.

Ekimena 6. Gizarte Zerbitzuetan I+G+b agenda sustatzea. Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-politiken eremuan gizarte-berrikuntzako euskal ekosistema bultzatzea, administrazioen, Hirugarren Sektore Sozialaren, enpresen, unibertsitateen eta beste jakintza-eragile batzuen arteko lankidetzatik gizarte-erronkei erantzuteko. Gizalab Fundazioa Gizarte Politikako Berrikuntza Zentrotik gizarte-ekintzailetzaren bizkortzaile bat bultzatzea, zaintzaren eta politika sozial eta soziosanitarioen eremuan inpaktu-ekonomia eta gizarte-berrikuntza balioesten dituzten proiektuei laguntza emateko.

Ekimena 7. Gizarte-zerbitzuetan etikaren ildo estrategikoa bultzatzea.

Ekimena 8. Ebidentzian, ebaluazioaren kulturan eta kalitatearen ebaluazioan oinarritutako gobernantza-estiloa sustatzea

Ekimena 9. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman genero-ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala hedatzen aurrera egitea, prozesuak, zerbitzuak eta sistemaren emaitzak kontuan hartuko dituen diagnostiko sakon batetik abiatuta.

Ekimena 10. Komunitate- eta egoitza-eremuko profesionalen prestakuntza hobetzea, arretaren kalitatea hobetzeko funtsezko elementu gisa, lan-dinamikak iraupen luzeko zainketa- eredu berrira egokituz.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/06/30
Euskadik lidergoari eutsi dio gizarte-zerbitzuen sistema publikoan, 2024ko DEC indizearen arabera
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103119
Saila
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Arduraduna
Ivan Larraza Vila (Ongizateko Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Lehen eta bigarren mailako arreta-eredua sustatzea, etxean zein komunitatean. Instituzioekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea, etxean arreta emateko eredu bideragarri bat bermatzeko, laguntzen osagarritasunetik eta bizitza osoko zainketen ikuspegi batetik, ikuspegi sistemikoan, zaintzaren pertsonalizazioan eta gizarte- laguntzako eta gizarte- eta osasun-lankidetzako sarea sendotzean oinarritutako sistema berritzaile batekin, bai eta euskarri teknologikoen garapena bermatzeko ere, hala nola telelaguntza aurreratuarena edo arriskuen arretarako eta prebentzio eta antzemate prediktiboarena. Jarduera hori eta etxetik gertu dagoen erreferentziazko zentro batetik ematen den arreta konbinatzea, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei eta haien zaintzaileei zuzenduta.

Ekimena 2. Egoitza-zentroak egokitzea eta bizikidetzarako alternatiba kolektiboak bultzatzea. Gai hau kudeatzeko eta zentroak egokitzeko eskumena duten Foru Aldundiekin elkarlanean, zentroen tamaina murriztuz, bizikidetza-unitateetan antolatuta eta komunitateari irekita.
Helburua da prestazio sozial eta sanitarioen intentsitatea pertsonen premien bilakaerara egokitzea, arretaren jarraitutasun eta pertsonalizazio handiagoa lortze aldera, bai eta egoiliarren arteko elkarbizitza bultzatzea ere, belaunaldien arteko ikuspegi batetik, eta laguntza-premiak dituzten pertsonentzako etxe baten antzekoena bihurtzea.

Ekimena 3. Komunitatean etxebizitza- eta bizikidetza-aukera berriak bultzatzea (cohousing, belaunaldien arteko etxebizitzak...), proiektu publikoen bidez eta gizarte-ekimeneko proiektuei lagunduz.

Ekimena 4. Eremu soziosanitarioko eta, bereziki, egoitza-eremuko profesionalen prestakuntza hobetzea, arretaren kalitatea handitzeko funtsezko elementu gisa.

Ekimena 5. Arreta hobetzea, autonomiaz gizarteratzeko eta gizarteratzeko prozesuak bizkortzea eta sendotzea, bazterkeria-sarea deskonzentratuz.

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/12/26
Garapenerako lankidetzako erakundeei zuzendutako laguntza-programa, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako proiektuak aurkezteko.
2025/12/23

Deialdia, Euskadiko Gazteak Lankidetza (gazteentzako laguntzen deialdia)
 

2025/11/17
«Gazteak, sare sozialak eta informazioa. Euskadi 2025» txostena.  Sare sozialak Euskadiko gazteen informazio-iturri nagusi gisa sendotzen dira.
2025/10/13
2024an, 18 eta 34 urte bitarteko soldatapeko gazteen batez besteko soldata garbia (aparteko ordainsariak barne) hilean 1.564 eurokoa da, apur bat gora egin du 2023arekiko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105137
2025/09/10
Eusko Jaurlaritzak eta EGK-k "Kristalezkoak, gazteak eta ongizate emozionala" kanpaina aurkeztu dute
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104277
2025/06/24
2025eko Gazteak Lankidetzan programan parte hartuko duten 52 gazteek bidaia-txartelak eta materiala jaso dute
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102953
2025/05/23
Gazteen Euskal Behatokiaren txostena: 25 eta 39 urte bitarteko 3 pertsonatik 2k seme-alabak izan nahi dituzte
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101948
2025/04/06
63 gaztek parte hartuko dute 2025eko Gazteak Lankidetzan programan
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100780
2024/12/18

Deialdia, Euskadiko Gazteak Lankidetza (gazteentzako laguntzen deialdia)
 

2024/12/17
Garapenerako lankidetzako erakundeei zuzendutako laguntza-programa, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako proiektuak aurkezteko.
Saila
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Arduraduna
Xabier Legarreta Gabilondo (Gazteriako eta Erronka Demografikoko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/07/23
Euskadiko familien, haurren eta nerabeen V. plana malguagoa izango da, eta 17 trakzio-neurri berritzaile izango ditu
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103697
2025/01/15
Euskal Autonomia Erkidegoan establezimenduak dituzten erakundeentzako laguntza ekonomikoen programa, norberaren bizitza, familia eta lana uztartzearen arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko. 
Saila
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Arduraduna
Xabier Legarreta Gabilondo (Gazteriako eta Erronka Demografikoko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/02/13
2025ean Aholku Sareak aurreko urtean baino ia mila pertsona gehiago artatu zituen
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108082
2025/12/19
Ikuspegiren 2025 urteko Barometroak euskal gizarte irekia eta inklusiboa berresten du: % 85,8k administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonen erregularizazioa babesten du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107071
2025/12/18
Eusko Jaurlaritzak, Migratzaileen Nazioarteko Egunean, integrazioa eta harrera bultzatzen dituzten zazpi elkarte saritu ditu
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107060
2025/06/17
1.600 gaztek, 3D betaurrekoen bidez, migrazio eta harrera-prozesuak ezagutu dituzte
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102798
Saila
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Arduraduna
Ivan Larraza Vila (Ongizateko Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/11/18
Berdintasun Ministerioarekin (LGTBI+ Pertsonen Berdintasun Erreal eta Eraginkorrerako Zuzendaritza Nagusia) sinatutako lankidetza-hitzarmena, LGTBIfobiaren arloko informazio eta arreta integralerako telefono-zerbitzua emateko.
2025/09/02
Eusko Jaurlaritzak LGTBIfobiaren aurkako arreta integrala indartu du Berdintasun Ministerioarekin sinatutako hitzarmen baten bidez.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104058
EHAAn argitaratzea
2025/08/01
2025eko jai-egutegirako dekalogoa: edozein indarkeria-egoera edo eskubide-urraketa gertatzen denean aktibatu daitezkeen arretarako, laguntzarako eta salaketarako gailuak eta baliabideak.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103854
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Lehentasuna ematea Euskadiko Abiadura Handiko Trenbide Sarea amaitzeari, Europako Sarearekin lotzeari, Nafarroarekin lotzeari eta euskal hiriburuetako geltoki berriak eraikitzeari.

Ekimena 2. Bilboko eta Gasteizko sarbideen eta geltokien garapena bultzatzea. Geltoki berriak eraikitzeko behar diren obrak hasiz eta abiadura handiaren hiri-integrazioa garatuz. Bilborako sarbideak eta Basauriko behin-behineko geltokia, eta Gasteizko lurperatzea eta Arkautiko lotunea.

Ekimena 3. Ortuella eta Bilbo artean hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzea, Bilboko portuarekin eta Abiadura Handiko Sarearekin lotzea (I. fasea) eta Arrigorriagarainoko proiektua idaztea (II. fasea).

Ekimena 4. Renferen aldiriko zerbitzuak hobetzea gaur egun dauden bost lineetan, batez ere jende gehien dabilen tarteetan, hala nola puntako orduetan edo ekitaldi berezietan, baita asteburuetan ere.

Ekimena 5. Renferen aldirietako material mugikorra hobetzea, trenbideetako transferentziaren akordioa abian jarri ondoren.

Ekimena 6. Araban Araia eta Gasteiz artean, Gasteiz eta Manzanos Erribera Beitia artean eta Bizkaian Bilbo eta Karrantza artean aldiriko zerbitzu berriak martxan jartzeko aukera eta bideragarritasun ekonomikoa aztertzea.

Ekimena 7. Karrantza-Aranguren anezka bat bultzatzea Karrantza ibarreko herritarrentzat.

Ekimena 8. Vitoria-Gasteizko tranbia Zabalganara zabaltzea. Informazio-azterlana amaitu eta eraikuntza-proiektua idatziko dugu, eta tranbia Zabalganara zabaltzeko lanak hasiko ditugu. Betoñun kotxetegi berriak eraikitzea.

Ekimena 9. Tranbia-zerbitzua Buesa Arena pabilioiko kirol-eremuraino eramateko aukerak aztertzea.

Ekimena 10. Bilboko tranbia Zorrotzaurrera zabaltzea. 

Ekimena 11. Atxuri-Bolueta tranbia-zatian geltoki eta igogailu berri bat sartzeko aukerak aztertzea, Santutxuko beheko aldeari zerbitzua emateko.

Ekimena 12. Tren-geltoki berriak: topoa Irungo geltoki intermodal berrian integratzea (Irungo trenbidearen operazioa bultzatzea), Astigarragako aldirietako geltoki berria, Anoetako geltoki berria (Donostia) eta Usurbilgo geltoki berria. Zumaia, Gernika, Bermeo eta Lutxanako geltokien birmoldaketak osatzea.

Ekimena 13. Gernika-Bermeoko Euskotrenen linearen azpiegitura eta maiztasuna hobetzea. Zugastietan, Autzaganeko tunelaren irteeran, trenbidea bikoiztea, trenak gurutzatu ahal izateko eta, horrela, maiztasunak bikoiztu ahal izateko, Amorebieta eta Bermeo artean 30 minututik 15 minutura. Egungo Murueta ontziolaren parean geraleku berri bat eraikitzeko azterlana egitea.

Ekimena 14. Euskal Trenbide Sarearen trenbide-azpiegituretan hobekuntzak egitea: Aginagako mozketa osatzea, Zumaia eta Donostia arteko 15 minutuko maiztasuna ahalbidetzeko; Zumaia eta Eibar arteko 30 minutuen lorpena ezartzea (Altzolako Korta, trenbide bikoitzeko tunela eraikitzea eta trenbide-pasaguneak kentzea); Herreratik Pasaiako porturako sarbidea (zabalera metrikoko salgaiak); Altzolako saihesbidea eta trenbide- pasaguneak kentzea (Amorebieta-Bernabeitia, Euba, Usurbil, Deba...).

Ekimena 15. Metro Bilbaoko 4. linearen alde egitea, erakunde eskudunek adosten duten proiektuarekin bat etorriz.

Ekimena 16. Durangaldea, Bedia, Usansolo, Galdakao, Basauri eta Bilbo lotuko dituen trenbide berriaren (5. linea) eraikuntzan aurrera egitea. Sarratuko erabiltzaileek konexioa hobetzeko dituzten aukerak aztertuko ditugu.

Ekimena 17. Bilbo-Loiu aireporturako trenbide konexioa burutzeko lanak aurrera eramatea.

Ekimena 18. Baiona eta Donostia lotuko dituen trenbide-zerbitzu berri baten sorrera bultzatzea.

Ekimena 19. Eibarren trenbidearen trazadura (Estaziño-Azitain tartea) hirian integratzeko proiektuarekin jarraitzea, trenbideak estaliz eta oinezkoen eta bizikleten joan- etorrietarako pasealeku bat sortuz.

Ekimena 20. Loiolako Erriberetako aldagailua eraikitzea, espazio berean Renfeko eta Euskotreneko erabiltzaileek bi operadoreen arteko transbordoak egin ditzaten eta Donostiako lurpeko pasabidea zerbitzuan jartzeko, eta Easo-Amarako hiri-berrikuntzako operazioa garatzea.

Ekimena 21. Arriagas Erandion trenen kotxetegi berriak egitea, 3., 4. eta 5. lineei zerbitzua emateko.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/10/08
Euskotrenek eta ETSk gaueko lehen bide-probak egin dituzte ERTMS segurtasun-sistema berriarekin
European Rail Traffic Management System (ERTMS) 2026an jarriko da abian Gipuzkoan, eta pixkanaka inplementatuko da sare osoan Euskotreneko 260 gidari prestakuntza jasotzen ari dira Europako teknologia horretara egokitzeko  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105000
2025/05/13
Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari 2025eko eta 2026ko ekitaldietan Bilboko metropoli-trenbidearen 1. eta 2. lineei dagozkien zenbait lan egiteko gomendioa emateko erabakia.
2025/03/05
ETSk hitzarmena sinatu du Tecnaliarekin trenbide-sarean proiektu berritzaileak garatzeko. Hiri-inguruneetako hobekuntza akustikoa, irisgarritasuna eta klima-aldaketari lotutako arriskuen minimizazioa landuko dituzte.
Sailak
Mugikortasun Jasangarria
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Arduradunak
Irantzu Allende Fernández de Eribe (Viceconsejera de Transición Energética)
Miguel Ángel Páez Escamendi (Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Tarifa-integrazioa osatzea, eskaintzen diren garraio-zerbitzu guztien erabilera intentsifikatzea ahalbidetzeko.

Ekimena 2. Ontzi-aldaketen gainkostua aurre egitea, progresiboki murriztea eskainiz, tarifa- sistema bakar eta integratu baten barruan, betiere erakunde bakoitzaren eskumenak errespetatuz.

Ekimena 3. Euskadiko Garraio Agintaritzaren baitan, eta inplikatutakoerakunde guztiekin lankidetzan, garraio publikoaren erabileraren arabera bonifikazio edo deskontu progresiboen sistema komun bat sustatzea, erabiltzaileen ezaugarri sozioekonomikoak kontuan hartuta, eta kolektibo berezientzat –familia ugariak, 26 urte arteko gazteak, adinekoak, desgaitasunak dituzten pertsonak eta gizarte-profilek (langabeak, etab.)– tratamendu berezi bat eskaintzea, horietako batzuei doakotasuna eman arte, azaroaren 9ko Euskadiko mugikortasun jasangarriaren 11/2023 Legean ezarritakoaren arabera.

Ekimena 4. Trenbide-baliabideak lehenestea Euskadiko mugikortasunaren ardatz egituratzaile gisa eta garraio publikoaren metodo ezberdinen arteko osagarritasuna bultzatzea. Merkantzietako mugikortasun trenbidekoa sustatzea, gure portu nagusietarako merkantzien trenbide-konexioa bultzatuz.

Ekimena 5. Automobil-parkea berritzea bultzatzea, erabilera-, errenta- eta emisio-murrizketa- irizpideak ezarriz.

Ekimena 6. Kargatze elektrikorako azpiegiturak sustatzea eta potentzia handiko karga-sarea handitzea, Energiaren Euskal Erakundearekin lankidetzan.

Ekimena 7. Garraio publikoaren elektrifikazioa bultzatzea, floten berritzea bizkortuz, Foru Aldundiekin eta udal erakundeekin lankidetzan.

Ekimena 8. Ahalmen handiko autobus elektriko adimendunen proiektuak populazio-dentsitate handiko hiri- eta metropoli-eremuetara zabaltzea.

Ekimena 9. Garraiobide eta azpiegituretarako irisgarritasuna bultzatzea. Horretarako, irisgarritasun unibertsalaren inguruko neurriak indartu eta ezartzea, desgaitasuna duten pertsonen integrazioa barne, eta bertan ikusmen-desgaitasuna edo mugikortasun murriztua duten erabiltzaileen laguntzaileentzako garraio-txartelaren doakotasuna barne.

Ekimena 10. Jatorritik helmugara bidaia multimodala planifikatzeko aukera ematen duten sistema informatikoak garatzea, garraio publikoaren operadore guztiak integratuz (pribatuak, aparkaleku publikoak, aireportuak, bizikletak, patinete elektrikoak, etab. barne). Sistema hauek ordutegiak eta tokiak zehaztuko dituzte, eta irizpideak aplikatu ahal izango dira, hala nola, ibilbiderik azkarrena, jasangarriena, irisgarriena, etab.

Ekimena 11. Foru Aldundiekin eta Udalekin lankidetzan, Mugikortasun Jasangarriko Planak bultzatzea, baita lantokien mugikortasun-planak ezartzea ere, hala eskatzen dutenean.

Ekimena 12. Udalekin lankidetzan, zero emisio etiketadun autoek zerga bonifikatuekin aparkatzeko aukera izan dezaten sustatzea, Araututako Aparkaleku Zerbitzuak kudeatutako eremu urdinetan eta berdeetan.

Ekimena 13. Udalekin lankidetzan, ibilgailu elektriko eta hibrido entxufagarrientzat erreserbatutako aparkaleku-plazak sortzea sustatzea.

Ekimena 14. Azken miliako banaketarako motozikleta elektrikoak edo zero emisio ibilgailuak sustatzea, baita logistika-puntuak sortzea ere, merkantzien banaketa hiri-eremutik kanpo egiteko, azken miliako banatzaileek hiri-inguruan zero emisio banaketa egin dezaten.

Ekimena 15. Mugikortasun jasangarriago eta aktiboago baten aldeko sentsibilizazio-kanpainak egitea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/11/25
Euskadiko Mugikortasun Iraunkorreko Plana onartzea. Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Legea garatzeko eta haren helburuak betetzeko tresna nagusia da; besteak beste, garraio-modu desberdinak integratzen aurrera egitea, haien eraginkortasuna jasangarritasun-irizpideen arabera hobetzeko eta irisgarritasun unibertsala bermatzeko.
229/2025 Dekretua, azaroaren 25ekoa, Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plana behin betiko onartzen duena.
2025/09/30
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren sektoreko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntza-programa.
2025/07/08
Arabako Foru Aldundiari, Gipuzkoako Foru-Aldundiari eta Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoari EAEko garraioa digitalizatzeko zuzeneko dirulaguntza eman, Suspertze, Transformazio eta Erresilentzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua - Next Generation EU). (906.158.- €)
2025/04/08
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren sektoreko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntza-programa.
2025/02/20
Euskotrenek 2024an inoizko daturik onenak izan ditu, 54 milioi inguru bidaiarekin. Garraio-zerbitzuen erabilerak % 12,67 egin du gora 2023arekin alderatuta, batik bat % 50eko beherapenek eta sarea handitzeak bultzatuta.
2024/12/23
Euskadiko Mugikortasun Iraunkorreko Planaren oinarrizko dokumentua ezagutarazteko akordioa, eta Legebiltzarrari helaraztea, eztabaida dezan.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/11/04
204/2025 Dekretua, urriaren 21ekoa, Euneiz Unibertsitatearen antolamendu- eta funtzionamendu-arauak onartzekoa. EHAA
2025/08/05
Euskadi da ikasketak aurreikusitako denbora teorikoan amaitzen dituzten graduko tituludunen ehuneko handiena duen bigarren autonomia-erkidegoa, eta laugarrena masterreko tituludunen artean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103880
2025/04/30
Ezagutza Gizartean Zabaltzeko Egitasmoaren aurkezpena. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101221
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/12/23
2025ean abian jarri ditugun ekintzen balantzea: Zientziaren piramidea bere osotasunean indartu da. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107118
2025/12/17
Oinarrizko Ikerketako edo-eta Ikerketa Aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak. 2025-2027 deialdia
2025/12/11
Euskadi ikerketarako biztanleko Europako funts gehien lortzen duen erkidegoa da
Azken 10 urteetan, Euskadik 1.378 milioi euro eskuratu ditu ikerketarako, Europatik datozen funtsen bidez. Euskadiren I+G inbertsioa 2.000 milioi eurotik gorakoa da, eta, INEren arabera, BPGaren %2,35 suposatzen du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106807
2025/09/24
2025eko bigarren seihilekoan biltzar eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak. Deialdia
Esleipena 
2024/12/27
Ekoizpen zientifikoak gora egin du Euskadin, bai kantitatean, bai kalitatean. Informazio gehigarria
Saila
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Arduraduna
Jakes Aguirrezabal Iribar (Turismo eta Merkataritzako sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/09/30
Euskal Merkataritza Konfederazioari (Euskomer) zuzeneko dirulaguntza proiektu estrategiko bat garatzeko, Euskadin elikagaien txikizkako merkataritza indartzera bideratua, bereziki harategien eta okindegien gremioena. (Gobernu Kontseilua 2025-09-30)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104801 (56.235.- €)
Saila
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Arduraduna
Jakes Aguirrezabal Iribar (Turismo eta Merkataritzako sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/11/11
“Emaus denda-sarerako merkataritza-proiektua”-ri laguntza, ekonomia sozialaren inguruan elkarguneak sortzeko eta tokiko merkataritza dinamizatzen laguntzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105980 (56.068.- €)
2025/09/25

Euskadiko txikizkako merkataritzan belaunaldien arteko erreleboari buruzko ikerketa kualitatiboa egin du Enfokamer Euskadiko Merkataritzaren Behatokiak, Berriz Enpresa programaren baitan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104675
2025/07/28
Eibarko Udalari zuzeneko dirulaguntza Errebal Plaza espazioa egokitu eta dinamizatzeko,, “Dibertsifikazio ekonomikoa: sektore turistikoa eta komertziala” proiektu traktorearen esparruan, Debabarreneko Lehentasunezko Jarduketa Eremuaren (LJE) barruan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103757 (1.000.000.- €)
Saila
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Arduraduna
Jakes Aguirrezabal Iribar (Turismo eta Merkataritzako sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/09/09
Euskadi Grand Tour by Gastronomika kanpainak 190.000 bistaratze baino gehiago izan ditu Instagramen astebetean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104216
2025/08/25
Euskadiko turismoaren ehunekoak gora egin du udatik kanpo.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103968
2025/07/17
“Turismo-industriaren profila 2024” txostena argitaratua.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103508
2025/06/03
Laguntzak Euskadiko lurralde-proiektu turistikoetarako (Gobernu Kontseilua 2025-06-03). 2025eko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102315
Esleipena (1.805.000.- €)
Saila
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Arduraduna
Jakes Aguirrezabal Iribar (Turismo eta Merkataritzako sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Euskadi berdintasuneko, inklusioko eta aniztasuna errespetatzen duen helmuga gisa finkatzea (Euskadi LGTBI+...). Turismo-jardueretan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna errespeta dadin sustatzea, women friendly (emakumeentzat lagunkoia) helmuga gisa hartzea indartuko duten neurriak bultzatuz.

Ekimena 2. Giza eskubideak sustatzea, eta, bereziki, biztanleria-talde kalteberenen eskubide espezifikoak, hauen artean adingabeenak, adinekoenak eta premia bereziak dituzten pertsonenak, gutxiengo etnikoenak eta tokian tokiko herrienak.

Ekimena 3. Turismoari lotutako ekintzailetza eta enpresa-espiritua sustatzea eta turismo- ekintzailetza sustatzeko laguntzak ematea, gazteei eta turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeari zuzendutako jarduera espezifikoen bidez. Talentua erakartzea eta bertan gera dadila bultzatzea, lan-baldintzei mesede eginez.

Ekimena 4. Belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko lan egitea, gazteak turismoaren sektorean sar daitezen bultzatuz.

Ekimena 5. Sektorearen profesionalizazioa bultzatzea, profesionalen etengabeko prestakuntzarekin, haien trebetasunak eta gaitasunak hobetuz, eta transferentzia- programei laguntzea, ezagutzaren sozializazioa sustatzeko eta negozioen ondare- transmisioari laguntzeko.

Ekimena 6. Enpleguaren egonkortasuna sustatzea, bai eta berdintasun-planak ere, beren ibilbide profesional osoan kalitatezko enplegu egonkorrak eta ingurune erakargarriak sor ditzaten.

Ekimena 7. Basquetourrek Euskadi-Basque Country marka bikaintasuneko helmuga turistiko gisa kokatzeko egiten duen lana indartzea, ekoturismoa eta enogastronomia bezalako funtsezko sektoreetan, ekosistema turistikoaren funtsezko eragileekiko lankidetza indartuz eta tokiko sortzaileekin lankidetzan arituz.

Ekimena 8. Turismoaren Euskal Lege berri bat bultzatzea, bertoko eta nazioarteko araudi berrietara egokituko dena, erakunde-mailen arteko koordinazioa hobetuko duena eta hainbat gaitan eskumenez eragiten duten erregulazioak argituko dituena.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/10/15
500 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Jasangarritasun Sozial Turistikoari buruzko Kongresuan. Eztabaidagai izan dituzte, besteak beste, emakumezkoen lidergoa, jasangarritasun soziala, turismo-sektoreko lan-baldintzak eta joera teknologiko berriak.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105225
2025/10/13
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Jasangarritasun Sozial Turistikoaren Kongresua inauguratu du. Kongresu hori Europar Batasunak finantzatzen du Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren baitan eta, bertan, dimentsio soziala aldarrikatu du turismoaren funtsezko zutabe gisa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105124
2025/06/10
Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko diru-laguntzak arautzen (Gobernu Kontseilua 2025-05-27). 2025eko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102061 (934.000.- €)
2025/02/26
Euskadik “Ondo bidaiatzeko eskola" bultzatu du, biharko bidaiarien artean errespetuzko turismoa sustatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99595
2025/01/22
Euskadik "Turismo maitea" kanpaina bat aurkeztu du “denok turistak garela gogorarazteko” eta turismoaren eta herritarren arteko bizikidetza sustatzeko. Mas información
2025/01/13
Euskadi Gastronomikak Turismo Gastronomikoaren Sariak abiarazi ditu
Euskadi Gastronomikak, 550 enpresa eta profesional baino gehiagok osatutako sareak, "Euskadi Gastronomika Sariak" sortu ditu. Ekimen berri horren helburua sare hori osatzen duten enpresa, entitate eta profesionalen lana aitortzea da. Sari horiek Euskadin turismo gastronomikoa garatzen eta indartzen lagundu duten jardunbide onenak nabarmentzen dituzte. Euskadi mundu osoan gehien estimatzen den helmugetako bat da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/98528
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/09/24
Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak eta Turismo, Merkataritza eta Komertzio Sailak elkarrekin aurkeztu dute Baliabide Turistikoen Lurralde Plan Sektorialaren (LPS) aurrerapena. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104519
Saila
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Arduraduna
Jakes Aguirrezabal Iribar (Turismo eta Merkataritzako sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/07/03
Hurtado sailburuak ingurumen-kontzientziazioari eta kontsumo arduratsuari buruzko ZERO ZABOR URETAN 2025 kanpainaren aurkezpenean parte hartu du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103178
Saila
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Arduraduna
Jakes Aguirrezabal Iribar (Turismo eta Merkataritzako sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/06/12
Javier Hurtado sailburuak eta Pablo Bustinduy ministroak lankidetza indartu dute legez kanpoko erabilera turistikoko etxebizitzen kontrolean, eta Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea gatazkak konpontzeko lehentasunezko erakunde gisa gaitzeko hitzarmena sinatu dute.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102624
Sailak
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
Ogasun eta Finantzak
Arduradunak
Iñaki Alonso Arce (Ogasuneko sailburuordea)
Rául Pérez Iratxeta (Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoa gure errealitatera egokitzen lagunduko duten neurriak ezartzea, hura aplikatzeko autonomia handiagoarekin; eta Europako Batzordeak sartutako azken malgutasun-proposamenei ekitea, nekazariek eta abeltzainekerrazago bete dezaten, eta, horrela, NPBn eta Europar Batasuneko ingurumen-araudian ingurumena babesteko ezarritako helburuak lortzea.

Ekimena 2. Eskola-jantokietan eta ikastetxe publikoetan hurbileko elikagai-produktuen erosketa eta kontsumoa sustatzea.

Ekimena 3. Elikadura-kateko eragileek eta administrazio publikoek elikagaiak alferrik galtzearen aurkako ekimenak sustatzea. Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako lege-proiektua bultzatzea.

Ekimena 4. Hirugarren herrialdeetatik datozen inportazioei gure ekoizleei eskatutako ekoizpen- eta jasangarritasun-estandar berberak betetzea eskatuko dieten "ispilu-klausulen" inplementazioa bultzatzea. Horrela, lehia leiala bermatzea eta gure tokiko ekoizpena babestea.

Ekimena 5. Lehen sektoreko jardueraren errentagarritasunaren aldizkako ebaluazioa egitea, laguntza-neurri berrien bidez berehala esku hartu ahal izateko.

Ekimena 6. Ezohiko finantzaketa-sistemak aztertzea, tresna publikoen bidez, finantzaketa-lerro berriak garatzeko aukera emango dutenak interes-tasa bigunekin eta amortizazio-aldi luzeekin, ustiategien errentagarritasuna arriskuan jartzen duten merkatu- eta klima- egoerei erantzuteko.

Ekimena 7. Sektorean lehengaien (bazka, pentsuak) autosufizientzia mailakatua sustatzea laboreen bidez, kanpoko mendekotasuna eta fenomeno klimatikoengatik edo gatazka belikoengatik izan dezaketen falta murrizteko.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/12/10
Moredako Valdepaderna ureztatzaile-erkidegoari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, 2025eko ekitaldian "Barriobusto, Labraza eta Moreda (Araba) aldeko ureztapena hobetzeko proiektua" gauzatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106820 (1.000.000.- €)
2025/12/04
Euskadiko 2026ko Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azoken Gida argitaratu da. Argitalpenak hiru lurralde historikoetan 2026rako programatutako 400 azokak biltzen ditu.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106707
2025/10/17
Eusko Jaurlaritzak eta Eroskik hitzarmena berritu dute, Euskadin tokiko nekazaritzako elikagaien sektore jasangarriago eta lehiakorragoa bultzatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105322
Sailak
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
Ogasun eta Finantzak
Arduradunak
Iñaki Alonso Arce (Ogasuneko sailburuordea)
Rául Pérez Iratxeta (Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Gure lehen sektorearen etorkizunari laguntzea, belaunaldien arteko erreleboa ziurtatuz, Gaztenek programa berrikusiz eta gazteak eta beste sektore batzuetako langileak sartzea erraztuko duten sentsibilizazio-programak, neurri pizgarriak eta arau- aldaketak hobetuz.

Ekimena 2. Familia-nekazaritzaren eredua bultzatzea, sektore- eta lurralde-errealitateetara egokituko den laguntza-sistema bat garatuz, eta nekazaritzaren eta abeltzaintzaren garapen iraunkorrari lagunduko dion finantza-euskarria eta euskarri teknikoa eskainiz.

Ekimena 3. Zerbitzu ekosistemikoak sortzen dituzten nekazaritza-, abeltzaintza- eta baso- jardueretan onura edo kenkari fiskalak sartzeko aukera aztertzea, Foru Aldundiekin elkarlanean.

Ekimena 4. Gobernantza-esparru iraunkor eta dinamiko bat ezartzea, EAEko administrazioen eta nekazaritzako elikagaien eta arrantzaren erakundeen artean nekazaritzako elikagaien sektorea ahaldunduko duena. Horretarako, Nekazaritza eta Elikadura Politikako eta Landa Garapeneko Batzordea erabiliko da foro egituratzaile gisa.

Ekimena 5. Coworking-espazioak garatzea Euskadiko landa-eremuetan, landa-eskualdeen dinamizaziora eta landa-eremuetako ekintzaileek sustatutako proiektuen tutorizaziora eta laguntzara bideratutako zentro balioaniztun gisa.

Ekimena 6. Lehen sektoreko politika publikoen eragina aztertzea eta Landa Garapenerako Euskal Sarea ezartzea, lurralde-garapeneko eragileen koordinatzaile gisa.

Ekimena 7. Nekazaritzako Lanbide Heziketa bultzatzea, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera behar bezala bideratzeko eta lanbidea duintzeko.

Ekimena 8. Landa-ustiategien ekoizpen-, merkaturatze- eta titulartasun-ingurunean emakumeak sartzeko prozesuan aurrera egitea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/01/30
Nekazaritzako Elikagaien Enpresetako Zuzendaritzarako Programa Aurreratuak hirugarren promozioa graduatu du Euskadiko elikagaien sektorearen lehiakortasuna indartuz
Hamasei profesionalek jaso dituzte Arkautin Eusko Jaurlaritzak eta HAZIk sustatutako Nekazaritzako Elikagaien Enpresen Zuzendaritzako Programa Aurreratuko (PADEA) 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107720
2025/12/16
Arabako Lurralde Historikoko erremolatxa-ekoizleei zuzeneko laguntzak ematea, minimis erregimenari atxikiak, tratamendu fitosanitarioengatiko, ongarritzeagatiko, traktore-orduengatiko eta makineriaren erabilera intentsiboagatiko ekoizpen-kostuak handitzearen ondoriozko errentagarritasun-murrizketa konpentsatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106993 (303.848.- €)
2025/10/23
Azti eta Neiker elkarlanean ari dira ENVIRODIGITAL nekazaritzako elikagaien kate osoan ingurumen-hobekuntzarako tresna gisa bultzatzeko. Bi zentro teknologikoen arteko hitzarmenari esker, ingurumen-ebaluaziorako tresna digitala hobetu ahal izango da, eta nekazaritza- eta abeltzaintza-sistemetan datuak biltzeko eta kalkulatzeko automatizazioan aurrera egin ahal izango da Lankidetzaren helburua da, halaber, nekazaritzako elikagaien sektore osoan tresnaren hedapena eta erabilera indartzea 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105488
2025/10/21
Neiker saiakuntzak egiten ari da sojaren eta patataren barietateekin, estentsibo ekologikoen sektoreari bultzada emateko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105377
2025/02/25
50/2025 Dekretua, otsailaren 25ekoa, Euskadiko abeltzaintzako ustiategien arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituena. Ustiategi txikien administrazio-izapideak errazten eta sinplifikatzen ditu, bai eta ustiategi estentsiboen instalazioak ezartzen ere.
2025/02/25
Euskadiko abeltzaintzako ustiategiek bete behar dituzten baldintza teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituen dekretua onartu da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99605
2024/12/13
Nekazaritzako eta basogintzako ekoizleen elkarteentzako laguntza-programa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 10eko Aginduaren bidez deitua. 2024ko esleipena (akatsen zuzenketa)
Saila
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
Arduraduna
Rául Pérez Iratxeta (Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Nekazaritza-lurra lehen sektorerako erreserba estrategikotzat hartzea eta, ahal den neurrian, bide-azpiegituretako edo energia-azpiegituretako proiektuen ondoriozko galera minimizatzea.

Ekimena 2. Intsektu polinizatzaileen lana babestea, biodibertsitatearen berme gisa, nekazaritza- eta industria-inguruneetan azpiegitura berdeak kontserbatuz eta lehengoratuz.

Ekimena 3. Eusko Jaurlaritzaren mendeko nekazaritzako ikerketa- eta esperimentazio-zentro teknologikoen arteko koordinazioa bultzatzea, laborantza-teknika berriak aztertzeko eta klima-aldaketari, nekazaritza-lurren babesari edo sektorean teknologia berriak sartzeari aurre egiteko.

Ekimena 4. Ehiza-jarduera iraunkorrak naturguneen kudeaketa egokian duen garrantzia balioestea eta arautzea, lehen sektoreari babesa emateko jarduera den aldetik.

Ekimena 5. Nekazaritza-lurzoruaren kontserbazioa sustatzea, haren erabilera eraginkorra eta iraunkorra ziurtatuz, epe luzerako nekazaritza-produktibitatea bermatzeko. Nekazaritza-lurren funtsa sustatzea, ustiategi berrietara eta daudenak bideragarritzera bideratuta. Neurri horrek eragin berezia izango du abeltzaintza- sektorean eta Arabako Errioxan.

Ekimena 6. Baliabide natural mugatuak errespetuz erabiltzeko kontzientzia piztea. Horien erabilerari, hondakinen kudeaketari, gasen isurketari, ongarrien erabilerari eta plagizidei buruz kontzientziatzea.

Ekimena 7. 2030era begira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-lurren %25 gutxienez nekazaritza ekologikoarekin erabiltzeko beharrezkoak diren sustapen-neurriak hartzea. Abeltzaintza ekologikoa, arrantza jasangarria eta hurbileko merkatuak sustatzea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/04/29
Nekazaritzako sasoikako langileentzako ostatu-higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntza-programa
Saila
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
Arduraduna
Rául Pérez Iratxeta (Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/11/04
Arabako Errioxa berrabiarazteko 17 proiektu eraldatzailerekin hasi da Abian plana. Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak plan integral bat aurkeztu dute, 3 ardatz estrategikorekin, Arabako Errioxaren etorkizuna bermatzeko, eskualde bizia, iraunkorra eta mahastizaintza eta ardogintzan liderra den aldetik.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105793
2025/03/07
Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzen programa, mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektorialean (ISV) sartuak, Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategiko Nazionalaren (PAC) esparruan (2023-2027).
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Flotaren modernizazioa sustatzea, belaunaldien arteko erreleboa sustatzea eta jasangarritasun hirukoitza bermatzea: soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa, arrantza-sektore gero eta jasangarriagoa eta lehiakorragoa bultzatzeko, enplegua eta aberastasuna sortuko dituena.

Ekimena 2. Ekintza planifikatzeko eredu bat sortzea, sektore publikoen eta pribatuen artean koordinatutako erabakiak hartzearekin batera, gure itsasoan klima-aldaketaren ondoriozko arriskuak kudeatzeko beharrezkoak diren ezagutzan, tresnen garapenean, prestakuntzan eta gaitasunetan aurrera egiteko. Halaber, itsasertzeko eta itsasoko ekosistemen erresilientzia hobetzeko klima-aldaketaren ondorioen aurrean, horiek egokitzeko beharrezko neurriak barne hartuta.

Ekimena 3. Euskal presentzia sustatzea nazioarteko arrantza-akordioetan, Espainiako Gobernuarekin elkarlanean.

Ekimena 4. "Itsas Ekoizleak" erakundearen finantza-tresna bultzatzea, Euskadin arrantza-kuotak errotzen dituzten itsasontzien jarduerari laguntzeko.

Ekimena 5. Itsas akuikultura jasangarriaren negozio-eredu berriak arakatzea gure kostaldean.

Ekimena 6. Arrantza-sektoreko enpresen titulartasunean belaunaldi-errelebuko neurriak erraztea, Euskadin etorkizuna eta sustraitzea bermatuko duen tresna gisa.

Ekimena 7. Basordasen akuikultura-poloa garatzea, Euskadin akuikultura indartzeko.

Ekimena 8. Itsasoko emakumeen gizarte- eta lan-baldintzak hobetzea, kotizazio-oinarriak eguneratuz eta beren jardueratik lortzen dituzten diru-sarrera errealetara egokituz.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/11/26
ICCATen 29. bileran parte hartzea, Sevillan. Hartutako neurrien artean daude hegalaburraren arrantza-aldia luzatzea eta haren kuota handitzea. Arrantza-jarduera arduratsu eta iraunkor baten jarraipena ziurtatuko duten baliabideen iraunkortasuna bermatzeko beharraren defentsa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106460
2025/10/21
Bermeo Tuna World Capital Elkarteari zuzeneko dirulaguntza bat kontsezioa, Bermeon Alma 2030 lurralde metodologia aktibatu dezan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105369 (30.000.- €)
2024/12/23
Erabakia, hitzarmen hau aldatzeko eta luzatzeko bigarren gehigarria baimentzekoa: Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa OAk, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren (FEMP) ziurtapen agintaritza den aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoari, ziurtapeneko bitarteko organismo den aldetik, eginkizun jakin batzuk kudeatzeko ardura ematen diona.
Saila
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
Arduraduna
Leandro Azkue Múgica (Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/11/20
Euskadiko Kirol Portuak (EKP) erakundeak, euskal eskumeneko portuetako amarralekuetan sartzeko itxarote-zerrendan dauden erabiltzaileei entzuteko prozesua ireki du, irailean abian jarri zen prozesuari beren iritzi eta ekarpenekin lagundu diezaioten, lantzen ari den Amarralekuen Arau berrian erregulazio-irizpide berriak ezartzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106289
2025/01/28
Estatuaren eginkizun eta zerbitzu berriak bere gain hartzea itsasertzaren antolamenduaren eta kudeaketaren arloan. EAEko Administrazioaren 2025eko aurrekontuan kredituak sartzea. (200.920.- €)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen arloko Legegintzaldi Plan bat onartzea, aipatutako lau zutabeetan oinarrituta. Plan horrek garrantzia emango dio bizitza, giza eskubideak, pertsonen duintasuna, iraganaren memoria kritikoa eta biktimekiko elkartasuna errespetatzearen aldeko eta belaunaldien arteko pedagogia sozialari.

Ekimena 2. Gogora Institutuaren plan estrategikoa eta urteko kudeaketa-planak eguneratzea, Kontseiluan parte hartzeko eta adostasuna lortzeko asmoari eutsiz.

Ekimena 3. Terrorismoaren biktimei aitorpena eta erreparazioa emateko euskal Legea aplikatzen eta garatzen jarraitzea.

Ekimena 4. Motibazio politikoko giza eskubideen urraketen biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko euskal legea aplikatzen jarraitzea, eta lege hori eguneratzeko beharrezko akordioa sustatzea.

Ekimena 5. Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea garatzen jarraitzea, batez ere kapitulu hauetan: biktimen errekonozimendua eta erreparazioa; memoria demokratikoari buruzko pedagogia soziala; desagertutako pertsonak bilatu, lurpetik atera eta identifikatzea; ikerketa berrien eta lekuen maparen bidez egia argitzea; eta memoriaren espazioak eta ibilbideak Euskadin.

Ekimena 6. Gogoragunea erakusketa-gunea garatzea.

Ekimena 7. Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroarekin lankidetzan jarraitzea.

Ekimena 8. Gernikako Bakearen Museo berria abian jartzea.

Ekimena 9. Martxoaren 3ko memorial berria garatzea Gasteizen.

Ekimena 10. Adi-Adian programa ebaluatzea eta bultzatzea, terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimen testigantza zuzena DBHko eta Batxilergoko eta Euskadiko Unibertsitateetako ikasleei hurbiltzeko. Beste gradu eta master batzuetara hedatzeko aukerak aztertzea, bereziki irakasleen prestakuntzarekin lotutakoak. 

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/02/24
Bizikidetza, giza eskubideekiko eta biktimekiko errespetua, aniztasuna eta elkartasuna sustatzeko udal-proiektuetarako laguntza-programa.
2025eko Deialdia
Informazio gehiago
2025/02/11
Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta gainerako toki-erakundeei zuzendutako laguntza-programa, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak garatzeko.
2025eko Deialdia
Informazio gehiago
Esleipena (2025/11/20)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Memoria kritiko batekiko konpromisoari eustea. Izan ere, uko egingo zaio iraganean gertatutako edozein terrorismo edo indarkeria mota legitimatu, konpentsatu edo minimizatzeari, eta gaur egun edo etorkizunera begira indarkeria eta terrorismo hori berriz agertzearen kontra adieraztea, elkarbizitzarako gizarte-proiektu bat partekatzera bideratuta eta terrorismoak eta motibazio politikoko beste indarkeria batzuek ekarri zuten bidegabekeriaren aitorpenean oinarrituta.

Ekimena 2. Bizikidetzarako zoru etikoaren onarpen politikoa bultzatzea, giza eskubideen urraketa guztien bidegabekeriaren aitorpenean oinarritua, eta, bat bera ere baztertu gabe eta ETAk eragindakoak berariaz barne hartuta, Euskadiko tradizio politiko guztiek lehen aldiz partekatuko dutena. Biktimen sentsibilitatea eta haien familien mina urratzen duen edozein jarduera baztertzea, eta haiek iraintzea, umiliatzea eta berriz biktimizatzea saihesten duten neurriak hartzea, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Legean aurreikusitakoaren arabera.

Ekimena 3. Azterketa gehigarri bat egitea argitze-prozesu osatugabeek eragindako biktimen kasuei.

Ekimena 4. Memoria plurala eraikitzeko ekarpen gisa, auzo-, politika-, gizarte-, langile- eta ikasle- mugimenduen ekarpena aztertzea, ikertzea eta zabaltzea, bai frankismoaren aurkako borrokan eginikoak, bai Euskadin kultura demokratikoa eta kontzientzia zibikoa eratzeko alorrean garatutakoak, bai terrorismoaren eta indarkeriaren aurrean bakea defendatzeko egin zirenak.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/11/26
Badajozera eta Ciudad Realera Bidaia, Urduñako espetxe frankistako lau biktimaren gorpuzkiak familiei emateko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106465
2025/10/22
Gogorak Urduñako espetxe frankistaren beste lau biktima identifikatu ditu genetikoki. Identifikazio berri horiekin, Urduñako hilerritik ateratako 93 presoren gorpuzkietatik, 22 dira identifikatutakoak Urduñako kontzentrazio-esparruan eta espetxean hil ziren 225 pertsonetatik ia erdiak Extremadurakoak ziren.
Informazio gehiago: https://labur.eus/orduna  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105428
2025/09/10
Urduñako hilerrian identifikazio berria. Urduñan identifikatutako biktima berri baten gorpuzkiak eman zaizkio familiari, Alfarnaten (Malaga): Juan Fías Martín.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104257
2025/07/10
Amorebieta-Etxanoko hilerrian lurpetik ateratzeko bosgarren kanpaina: 23 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu dituzte; horietako bat, Jacinto Polo Ríos, Donostiakoa eta "Malatesta" batailoi komunistako milizianoa, identifikatu dute. Aurreko kanpainetan 127 pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu dira.
 
2025/07/07
Bostgarren desobiratze-kanpaina hasi da Amorebieta-Etxanoko hilerrian. Egingo diren lanekin, kokapen horretako hezur guztiak lurpetik ateratzen amaitzea aurreikusten da Aurreko kanpainetan 127 pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu dira Orain arte, Gogora Institutuak horietako 4 identifikatu eta eman dizkio familiari.  
2025/04/10
"Sufrimenduaren Sozializazioaren 30 urte. Biktimen eta gazteen arteko elkarrizketa", Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak antolatua. 
Sailak
Justizia eta Giza Eskubideak
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Arduradunak
Sabino Torre Díez (Araubide Juridikoaren sailburuordea)
Alfonso Gómez Fernández (Justiziako sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/02/11
Udalentzako eta toki-erakundeentzako laguntza-programa, bizikidetzaren arloko proiektuetarako. Laguntza horien helburua da euskal gizartean bizikidetzan, giza eskubideen errespetuan eta elkartasunean oinarritutako kultura sustatzea. Justizia eta Giza Eskubideen Saila izapidetzen du.
2025eko Deialdia
Informazio gehiago
Esleipena (2025/11/20)
2024/12/23
Lankidetza-hitzarmen hau luzatzeko: Portugaleteko eta Barakaldoko Udalarekin sinatutakoa, Portugaleten deribazio judizialaren bidezko familia-elkarguneko zerbitzua kudeatzeko. (360.000.- €)
Saila
Justizia eta Giza Eskubideak
Arduraduna
Alfonso Gómez Fernández (Justiziako sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Saila
Justizia eta Giza Eskubideak
Arduraduna
Alfonso Gómez Fernández (Justiziako sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Euskadiko eremuan zigor-betearazpeneko zerbitzuen antolamendu- eta funtzionamendu-erregelamendu bat egitea. Euskal espetxe-administrazioaren eta espetxeen zerbitzu zentralen egitura organikoa eta funtzionala arautuko duen erregelamendua, bai eta espetxe-jardueraren esparruan lan egin behar duten gainerako erakunde-eremuen esku-hartzea ere, eta gizartearen eta herritarren parte- hartzea, espetxe-sistemari eta birgizarteratzeari dagokienez.

Ekimena 2. Azpiegitura berriak bultzatzea, euskal espetxeetako plazen eskaintza jatorriz Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren edo gizarte-lotura duten espetxeen eskarira egokitzeko; horretarako, erregimen irekiko unitate berriak izango dira lehentasunez, espetxe-administrazio integralaren ikuspegitik.

Ekimena 3. Dauden azpiegiturak espetxe-biztanleriaren profil heterogeneora egokitzea, kolektibo kalteberenen, buru-nahasmendu kronikoak dituztenen eta substantzia toxikoen kontsumorako adikzio-arazoak dituztenen behar espezifikoak azpimarratuz. Benetako beharretara egokitutako plantillak sustatuko ditugu, eta genero-ikuspegia espetxe- kudeaketan benetan txertatzea bermatuko duten jarduerak garatuko ditugu.

Ekimena 4. Espetxe-sistemaren birsozializazio-politikak indartzea, berrerortzea saihesteko, presoengan iraganaren berrikuspen kritikoa eta eragindako kaltearen aitorpena sustatuz, eta ingurune irekian tratamendu-, lan- eta prestakuntza-jardueraren esku- hartzea eta katalogoa indartzea.

Ekimena 5. Aukerak-Gizarteratzeko Euskal Agentziaren bitartez, prestakuntzaz eta laneratzeaz baliatuz, askatasunik gabe dauden pertsonei bigarren aukerak errazteko neurriak garatzea. 

Ekimena 6. Espetxeetan lan egiten duten erakundeetako profesionalek (espetxeetako SIP, Justizia Administrazioa, Ertzaintza...) plataforma informatikoetarako zeharkako sarbidea izatea, horietan jasotako informazioari dagozkion murrizketekin.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/07/01
Barne Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak espetxe-arloko koordinazio eta lankidetzaren arloan jarduteko protokolo orokorra sinatzea.