Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
Data Jarduera
2025/12/03
2020-2024 aldirako Gazte Justiziaren V. Planaren ebaluazioa aurkeztea. Plan horrek bete egin du ebazpen judizialen betearazpen eraginkorra ziurtatzeko helburua, neurriak modu proportzionalean eta adingabe bakoitzaren beharretara egokituta aplikatuz. Gainera, VI. Planaren ildo nagusiak aurreratu dira, eredu bermatzaile, errestauratibo, hezitzaile eta sakonki gizatiar baten aldeko apustua nabarmenduz.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106686
2025/11/18
Gaztedi Elkartearekin sinatu beharreko lankidetzahitzarmena, komunitatearen onurarako prestazioak betetzeko eta zeharkako erreparazioak egiteko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106196 (60.000.- €)
2024/12/23
Berriztu Hezkuntza Elkartearekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena, Bilboko autonomia-egoitzan adingabe eta gazteentzako egoitza-harrerako neurriak eta gizarteratze-neurriak betearazteko. (1.000.000.- €)
2024/11/05
Hitzarmena Euskadiko Birgizarteratze Institutuarekin, adingabe eta gazteak Aramaioko, Donostiako eta Gasteizko Txema Finez ikastetxean hartzeko eta gizarteratzeko neurriak betearazteko.
2024/10/29
Lau hitzarmen luzatzen dira, 2026ko abenduaren 31ra arte luzatuko direnak, eta gazte-justizian jartzen da arreta, eta, zehazki, araubide irekian edo, kasu batzuetan, askatasunaz gabetzen duten neurri judizialak bete behar dituzten adingabeekiko egoitza-arretan eta hezkuntza-arloko esku-hartze integralean. (10.500.000.- €)