Ekimena 3. Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa indartzea, Euskadiren eta Estatuaren arteko ekonomia- eta finantza-harremanak arautzeko eta bideratzeko instantzia gisa.
Ekimena 3. Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa indartzea, Euskadiren eta Estatuaren arteko ekonomia- eta finantza-harremanak arautzeko eta bideratzeko instantzia gisa.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2025/04/10 |
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak lau erabaki hartu ditu: indartu ditu Foru Ogasunek nazioartean duten ikusgaitasuna eta presentzia handitzeari buruzkoa eta Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistema finantziazioa, eta akordioak lortu dira nazioarteko egungo egoera ekonomikoan Euskadiren zorpetze-mugak malgutzeko, baita araubide erkideko autonomia-erkidegoen zorraren zati bat Estatuak bere gain hartzeko prozesuko kupoa kalkulatzearen arloko neutraltasuna bermatzeko ere. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100900 |
2024/12/23 | Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak hiru arlo nagusitako 13 akordio hartu ditu aho batez. Horien artean daude: Ekonomia Ituna aldatzea, Euskadiren autogobernu ekonomiko eta finantzarioa handitzeko; Euskadik hezkuntzaren arloko ezohiko zenbait zuzkiduratan parte hartzea; eta euskal erakundeen aurrekontu-egonkortasunaren 2027ra arteko bidea ezartzea —bide horretan foru-aldundiek defizit-helburu bereiziak izango dituzte—. Horrek ziurtasuna eta segurtasun ekonomiko-finantzarioa ekarriko du legealdi honetarako. Informazio gehigarria |