Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Konpromisoa 3. Osasun publiko hurbilago bat. Lehen Mailako Arreta indartzea, gure osasun sistemaren oinarria den aldetik.

- Saila
- Osasuna
- Arduraduna
- Susana López Altuna (Osakidetzako zuzendari nagusia)
Ekimena 1. Lehen Mailako Arretako taldeen egitura errealitate demografikora egokitzea, eta, ahal den guztietan, pertsonal fakultatiboaren plantilla eta erizaintzako plazak handitzea, haien lana desburokratizatuz, etengabeko prestakuntza-planak garatuz eta erizaintzako garapen profesionala bere eskumen gorenetan ezarriz.

Ekimena 2. Enplegu Eskaintza Publikoetan fakultatiboentzako eta Lehen Mailako Atentzioko erizaintzako plaza berriak. EEPra sartzea lortzen ez dutenentzat kontratazio-formula egonkorragoak jorratzeko akordioa sustatzea, Lehen Mailako Arretako plaza guztiak, pediatria barne, betetzea lehenetsiz.

Ekimena 3. Berariazko plan bat aurreikustea betetzen zailak diren lanpostuetarako.

Ekimena 4. Lehen mailako laguntzako profesionalek kokapen geografiko berean jarrai dezaten sustatzea, ordainsariak handituz, lan-malgutasuna areagotuz edo lan-gainkarga murriztuz, bai eta herritarrak zerbitzu horien erabilera egokiaz kontzientziatuz ere.

Ekimena 5. Osasun zerbitzuko langileek zeregin burokratikoetan ematen duten denbora murrizteko formuletan aurrera egitea eta kalitatezko arreta pertsonalizatuari denbora gehiago eskaintzea.

Ekimena 6. Mapa berrikustea eta etengabeko arretako guneen hobekuntza sustatzea. Helburua da hil edo bizikoak ez diren larrialdiak artatzeko zentro horiek pazienteei ematen dieten zerbitzua bermatzea eta hobetzea, bai eta ospitaleetako larrialdien karga arintzea ere.

Ekimena 7. Lehen Mailako Arretako eta Etengabeko Arretako Guneetako asistentzia-eredua lerrokatzea, EAGak osatzen dituzten pertsonen eta Lehen Mailako Arretako taldeen arteko koordinazioa hobetuz, puntu guztietatik arreta integrala eta integratua eskaintzeko helburuarekin

Ekimena 8. Zerbitzu-zorroaren homogeneizazioa eta fisioterapiaren hedapena ezartzen jarraitzea.

Ekimena 9. Landa-eremuetan osasun-arreta bermatzeko berariazko jarduerak ezartzea.

Ekimena 10. Hezkuntzan eskumena duen sailarekin eta unibertsitate publikoarekin lankidetzan, EHUko Medikuntza Fakultatean dauden plazak zabaltzea, Familia eta Komunitate Medikuntzako eta Pediatriako prestakuntza espezializatua lehenetsiz, biztanleko lehen mailako arretako medikuen ratioa handitzeko helburuarekin.

Ekimena 11. Egungo Lehen Mailako Arretako Estrategia aztertzea eta ebaluatzea, aurreko legegintzaldian garatutako berrikuspen-prozesuan oinarrituta, gure osasun-sistemako profesionalen zeharkako taldeak kontuan hartuta, etorkizuneko erronkei erantzungo dien Lehen Mailako Arretako Estrategia berri bat planteatzeko helburuarekin.

Data | Jarduera |
---|---|
2025/01/24 |
Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak Osasun Ministerioari eskatu dio dagokion eskumen-erantzukizuna bere gain hartu eta mediku faltaren arazoari heltzeko Besteak beste, Lehen Mailako Arretan erretiro-adina atzeratzea eskatu du Martinezek, datozen 3 urteetan espero diren 500 erretiroak arintzeko Sailburuak azpimarratu du gure osasun-sistema indartsu eta eraginkorra babestu eta ahal den osasun-arreta onena bermatu ahal izateko eguneroko ahaleginean buru-belarri jarraitzen duela Euskadik Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Osasun Ministerioari eskatu dio dagokion eskumen-erantzukizuna bere gain hartu eta mediku faltaren arazoari behingoz heltzeko, hori baita Ministerioaren eskumen nagusia. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/98715 |
Konpromisoa 4. Langile taldeak berrantolatzea, beren prestakuntza areagotzea, beren lanarekin konpromisoa duten profesionalak aintzatestea, elkarrizketa sozialaren bidez antolaketa-eredua hobetzen jarraitzeko.
Konpromisoa 4. Langile taldeak berrantolatzea, beren prestakuntza areagotzea, beren lanarekin konpromisoa duten profesionalak aintzatestea, elkarrizketa sozialaren bidez antolaketa-eredua hobetzen jarraitzeko.
- Saila
- Osasuna
- Arduraduna
- Susana López Altuna (Osakidetzako zuzendari nagusia)
Ekimena 1. Aurrera egitea lan-baldintzen akordioa berritzen, garapen profesionalean, egungo lanpostuen zerrenda berrikusten eta antolaketa-berrikuntza sustatzen, Osakidetzako Mahai Sektoriala den Elkarrizketa Sozialerako Foroaren bidez.

Ekimena 2. Langile-politika berri bat bultzatzea, bikaintasun-zerbitzua bermatzeko, talentua erakarriz eta bertan geratu daitezen lan eginez. Profesionalen talentua atxikitzeko eta erakartzeko estrategia diseinatzea, ez medikuntzakoa bakarrik, baita erizaintzakoa ere, kontratazio egonkorra lehenetsiz.

Ekimena 3. EEPetako hautatze-sistemak hobetzen jarraitzea, hautaketa-prozesu osoan ondorengo irizpide hauek kontuan izanez: gaitasuna, merezimendua, berdintasuna, gardentasuna, zozketa bidez hautatutako epaimahaiak eta trazabilitatea. Betiere, adostutako eta hitzartutako irizpideak aplikatuz.

Ekimena 4. Aldizkako lan-eskaintza publikoak egitea, gure osasun-sistemaren bikaintasunerako ezinbestekoak diren plantillen egonkortasuna eta nahikotasuna bermatzeko. Gaur egun aldi baterako langileek betetzen dituzten plazak finkatu eta egonkortzera bideratutako egitura-plazak handitzen jarraitzea, eta, hala badagokio, plantillan beste 2.000 plaza berri izatera irits daitekeen gehikuntza bati ekitea.

Ekimena 5. Osakidetzako Mahai Sektorialaren barruan, mediku espezialistak eta behin-behineko egoeran dauden erizainak egonkortzeko formulak lantzea, espezialitate defizitarioetan edo estaldura zaileko espezialitateetan zerbitzua ematen ari baitira.

Ekimena 6. Osakidetzako profesionalekin lankidetzan, prestakuntza-plan propioa garatzea, Osakidetzan zerbitzu berriak eta hobeak eskaintzeko espezializatzea erabakitzen duten profesionalak saritzeko, eta nazioartean garatutako bikaintasun-praktika berriak ezagutzeko eta aplikatzeko aukera emateko osasun-sistemari.

Ekimena 7. Gobernantza oneko prozesuak ezartzen jarraitzea Osakidetzako zentro guztietan, gardentasun osoz lan eginez erakundeen kudeaketa-prozesuetan.
Ekimena 7. Gobernantza oneko prozesuak ezartzen jarraitzea Osakidetzako zentro guztietan, gardentasun osoz lan eginez erakundeen kudeaketa-prozesuetan.
Data | Jarduera |
---|---|
2025/05/29 |
Euskadik egoiliarrentzako Osasun Prestakuntza Espezializaturako 2024-2025 deialdian eskaintzen zituen 566 plazak —historian eskaini den kopuru handiena— esleitu ditu Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102137 |
2025/03/12 |
Osakidetzako profesionalen aurkako erasoak % 12 igo dira azken urtean. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99836 |
2025/02/07 |
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Osasun Ministerioari eskatu dio medikuen falta konpontzeko ezinbestekoak diren honen eskumeneko neurriak har ditzala, bilera bat lehenbailehen egiteko eta hainbat jarduera proposatu ditut. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99110 |
Konpromisoa 5. Euskal Osasun Sistemak eskaintzen duen zerbitzua hobetzea, barneko eta kanpoko koordinazioa hobetuz.

Ekimena 1. Pazientea behar bezala koordinatutako diziplina anitzeko taldeen bidez artatzea. Sistema honen helburua da ikuspegi komuna izatea, pazientea ospitaleratzen denetik alta eman arte, tartean dauden osasun-adar guztietako espezialista guztiek ikuspegi komun eta global bera izatea, eta zentzu berean jardutea arreta hobea eta diagnostiko- eta tratamendu-prozesu asistentzial laburragoak lortzeko

Ekimena 2. Sarean lan egingo duen osasun-sistema bultzatzea, arreta espezializatuaren kasuan bereziki. Horrela, pazienteei beren ESIetatik kanpo edo beren ESIko erreferentziazko beste zentro batean hitzorduak eskaintzea, baldin eta horrekin arreta espezializatu azkarragoa lor badezakete.

Ekimena 3. Etxeko ospitaleratze- programa bat sortzea, pazienteei ospitale-ingurunean jasoko lituzketen antzeko zaintza eta tratamendu medikoak jasotzeko aukera emango diena, beren etxean egoteak ematen dien erosotasunarekin. Arreta-formatu horrek etxean bertan eskaintzen ditu tradizioz ospitaleetan eman izan diren zerbitzuak, hala nola sendagaiak ematea, bizi-zeinuak monitorizatzea eta arreta mediko espezializatua ematea, pazientea fisikoki ospitale batean egoteko beharra saihestuz.

Ekimena 4. Sendagaien emate kolaboratiboa garatzeko bidean aurrera egitea (hurbilekoa), pazienteei ospitaleko medikazioa beren erreferentziazko farmazien bidez helarazteko,ospitaleetara behar ezdenean joan beharrik izan ez dezaten.

Ekimena 5. Balioan oinarritutako arreta sustatzea; horretarako, osasun-emaitzen arabera neurtu behar da erakundea, jardueraren arabera neurtu beharrean.

Ekimena 6. Farmaziak osasun-eragile gisa sustatzea.

Ekimena 7. Pazientearen eta zaintzaileen parte-hartze aktiboa bultzatzea, aldaketa-eragile gisa.
Ekimena 7. Pazientearen eta zaintzaileen parte-hartze aktiboa bultzatzea, aldaketa-eragile gisa.
Data | Jarduera |
---|---|
2025/04/24 |
Osakidetzak euskarazko komunikazioa errazten du "e" sinboloa gehituz ospitalizatutako pazienteen identifikazio-eskumuturrekoetan Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101018 |
2025/04/04 |
Gazako 5 adingabekoren taldeak laguntza medikoa jaso du Euskadin Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100713 |
2025/01/16 |
Euskadik beste urtebetez eutsi dio emate- eta transplante-tasari, estatuko batez bestekoaren gainetik eta nazioartekoaren gainetik Pandemia jasan arren, azken bosturtekoan emate-tasa 50 emailetik gora mantentzea lortu du milioi biztanleko (pmb) 2024an 269 pertsonari egin zitzaizkien transplanteak Euskadin edo Euskadirekin hitzarmena duten autonomia-erkidegoetan, hau da, 121 pmb-ko tasa lortu zen Euskadik, 2024an, 56,6 emaileko tasa erregistratu zuen milioi biztanleko (pmb), eta horrek Estatuko batez bestekoaren gainetik egoten jarraitzen du, eta are gehiago nazioartekoaren gainetik, organoak eta ehunak emateari eta transplantatzeari dagokionez. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/98629 |
Konpromisoa 38. Ertzaintzaren egitura hobetzea eta modernizatzea.

- Segurtasuna
- Arduradunak
-
Ricardo Ituarte Azpiazu (Segurtasuneko sailburuordea)
Joana Egiluz Ibarguen (Babes Zibileko Sailburuordetza)
Ekimena 1. Ertzaintzaren lan-baldintzak arautzen dituen akordioari buruzko elkarrizketa eta ituna bultzatzea. Esparru horretan, Ertzaintzako langileen produktibitateak, indize zuzentzaileak eta garapen profesionaleko sistema eguneratzen aurrera egitea. Langile gehiago jartzea eta plantillak egokitzea, plazak betetzeko plana eta deialdien egutegia eta Ertzaintza Modernizatzeko Plana landuz.

Ekimena 2. Ertzaintzaren azpiegiturak eta erabiltzen dituzten tresnak berritzea. Nabarmendu beharrekoen artean daude Durangoko ertzain-etxea berritzea, helikopteroen flota berritzea eta ibilgailuen flota berritu eta modernizatzea.

Ekimena 3. Ekipamendu eta Material Batzordeak bultzatzea, Ertzaintzako langileen ordezkarien parte-hartzea indartuz.

Ekimena 4. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari eusteaz gain hobetzea eta garatzea, Euskal Polizia prestatzeko erakunde nagusi den aldetik, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Etengabeko prestakuntza indartzea lanbide-etapa osoan, agenteen ezagutzak eguneratuz, etengabe aldatzen den errealitate kriminologiko baten aurrean.

Ekimena 5. Polizia-agenteei banakako kamerak ematea, segurtasun juridikoa emateko, agintaritza judizialari zigor-arloko arau-haustea egin izanaren froga-elementuak emateko eta beren jardueren gardentasuna bermatzeko.

Ekimena 6. Larrialdietarako Unitatea indartzea, larrialdi- edo hondamendi-egoerei erantzuteko gaitasuna hobetzeko.
Ekimena 6. Larrialdietarako Unitatea indartzea, larrialdi- edo hondamendi-egoerei erantzuteko gaitasuna hobetzeko.
Data | Jarduera |
---|---|
2025/05/20 |
Dirulaguntzak 2025ean Birminghamen (Alabama, Estatu Batuak) egingo diren Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte hartuko duten Ertzaintzako kirolarientzako. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101778 (20.000.- €) |
2025/03/19 |
Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agentearen kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia. Deialdia Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100205 |
2025/02/26 | Agindua, 2024ko azaroaren 18koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren egitura onartzen duena. |
Konpromisoa 39. Zerbitzua hobetzea eta eguneratzea, egungo errealitate kriminologikoaren ildotik.

- Sailak
- Segurtasuna, Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Arduradunak
-
Ricardo Ituarte Azpiazu (Segurtasuneko sailburuordea)
Joana Egiluz Ibarguen (Babes Zibileko Sailburuordetza)
Ana Belén Otero Rodríguez (Ongizateko Sailburuordea)
Ekimena 1. Sortzen ari diren delituekin lotutako ikerketa-unitateak indartzea, hala nola delinkuentzia antolatua.

Ekimena 2. CyberZaintza (Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia) garatzea, Euskadin Interneten eta teknologia berrien erabilerak eragindako mehatxuei modu integral eta zeharkakoan aurre egiteko eta sistemetan eta adimen artifizialean inbertitzeko.

Ekimena 3. Iruzurrak, maulak, mehatxu digitalak eta estortsioak ikertzen espezializatutako unitateak ezartzea.

Ekimena 4. Haurren eta nerabeen aurkako indarkeria prebenitzeko, hautemateko eta garaiz jorratzeko programak garatzea, estrategia espezifiko baten bidez. Ziberjazarpena eta genero-indarkeria online prebenitzeko eta kontzientziatzeko programen sorrera sustatzea.

Konpromisoa 41. Segurtasun integrala eta interkonektatua lortzea.
Konpromisoa 41. Segurtasun integrala eta interkonektatua lortzea.
- Saila
- Segurtasuna
- Arduradunak
-
Ricardo Ituarte Azpiazu (Segurtasuneko sailburuordea)
Joana Egiluz Ibarguen (Babes Zibileko Sailburuordetza)
Ekimena 1. Euskadiko Segurtasun Plan berri bat garatzea, Euskal Segurtasun Publikoaren Sistema osatzen duten erakundeak errealitate sozial eta kriminologiko berrira egokitzeko.

Ekimena 2. Euskadiko Polizia Koordinaziorako Sistema bat ezartzea, informazioa denbora errealean partekatzeko aukera emango duena, Segurtasun Publikoaren Sistemak unean-unean dituen premiei erantzunez baliabide operatiboak banatzeko.

Ekimena 3. Gizarte zibilarekiko, herritarren elkarteekiko eta kolektiboekiko harremanen sarea antolatzea, komunikazio-bide egonkorrak ezartzeko. Kanal horiek aukera ematen dute herritarren eskaerak jasotzeko eta haiei eragin diezaieketen gertakariei buruzko informazioa denbora errealean helarazteko.

Ekimena 4. Euskal segurtasun-sistemak babes zibileko eta polizia-lankidetzako nazioarteko esparru eta agentzietan duen posizioa indartzea.

Ekimena 5. Administrazioen artean koordinazio eraginkorra ezartzea, herritarrentzako prozedurak sinplifikatzeko, eta genero-indarkeriaren eta erradikalizazio bortitzaren aurrean berariazko prebentzio-programak sustatzea, adinekoen segurtasuna sustatzeko eta bizikidetza errazteko.

2025/05/07 |
Euskadiko Segurtasun Publikoaren egoerari buruzko 2024ko txostena aurkeztu da. |
2025/04/15 | Lankidetza-hitzarmena Donostiako Udalarekin larrialdiak kudeatzeko. |
2025/03/25 |
Lankidetza-hitzarmena, Euskadiko Larrialdietako Boluntario Digitalen Elkartearekin (VOST Euskadi) larrialdi-egoerei buruzko informazio ofizial eta egiazkoa herritarrei sare sozialen bidez helarazteko. |
2025/03/11 | Larrialdiak kudeatzeko lankidetzaren arloan Vitoria-Gasteizko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena luzatzeko akordioa. Horrela, Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak (SOS Deiak) eta udal horretako Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak (SPEIS) beren baterako erantzuna indartzen eta optimizatzen jarraituko dute baliabideak mobilizatzea eskatzen duten gertakarien aurrean. |
2025/02/25 |
Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) arteko lankidetza-hitzarmena, polizien arteko lankidetza eta koordinazioa indartzeko. Akordio horrek 2018an sinatutakoa ordezkatzen du, eta baterako lan-mekanismoak eguneratzeko beharrari erantzuten dio, arau-aldaketetara eta azken urteetan lortutako esperientziara egokituz. Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek hitzarmen berri bat sinatuko dute Euskadin polizien arteko lankidetza eta koordinazioa indartzeko. Informazio gehiago |
2025/02/18 |
Joko arduratsuari buruzko informazioa zabaltzen eta jokoarekin lotutako jokabide arriskutsu eta problematikoen prebentzio unibertsalean laguntzen duten Euskadiko irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako laguntza-programa.
2025eko Deialdia.Informazio gehiago |
2025/02/17 |
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta CIFP Mendizabala LHIIren arteko kudeaketa-gomendioaren akordioa, suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuetako eta salbamenduko langileentzako ofizioetako prestakuntzaren arloan. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Eraiken CIFP Construcción LHIIren arteko kudeaketa-gomendioaren akordioa, suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuetako langileentzako eraikuntzako prestakuntzaren arloan |
2025/02/03 | Ertzaintzak bere gain hartzen ditu Gernikako Estatutuak Euskadiko portuetan ematen dizkion eginkizun guztiak. Horrela, zabaldu egiten da euskal geografia osoan, eta bere gain hartzen du Euskadiko portu guztietako prebentzio-lana eta segurtasun-zerbitzua. |
2024/12/23 | Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren denbora errealeko neurketa-sistemak eguneratzea eta berritzea, meteorologia kaltegarriaren eta klima-aldaketaren ondoriozko erronkei eraginkortasun handiagoz erantzuteko. (5.000.000.- €) |
Konpromisoa 42. Ikerketa-espezializazioa eta bide-segurtasuna sustatzea.
Konpromisoa 42. Ikerketa-espezializazioa eta bide-segurtasuna sustatzea.
- Saila
- Segurtasuna
- Arduradunak
-
Ricardo Ituarte Azpiazu (Segurtasuneko sailburuordea)
Joana Egiluz Ibarguen (Babes Zibileko Sailburuordetza)
Ekimena 1. Ertzaintzako ikertzaileen karrera profesionala sustatzea, etengabeko trebakuntzan eta prestakuntzan inbertsioa areagotuz, batez ere teknologia eta auzitegi-zientzia aurreratuaren erabileran.

Ekimena 2. Bide-segurtasuneko espezialisten garapena sustatzea Ertzaintzaren barruan, lanbide- prestakuntza egokia eskainiz.
Ekimena 2. Bide-segurtasuneko espezialisten garapena sustatzea Ertzaintzaren barruan, lanbide- prestakuntza egokia eskainiz.
Data | Jarduera |
---|---|
2025/01/24 | 2025. urtean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan. |
Konpromisoa 86. Jarduera digital etiko eta eleaniztuna ziurtatzea.

- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
- Arduraduna
- Jaione Ganzarain Epelde (Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea)
Ekimena 1. Lege-esparrua egokitzea ekonomia digitala babesteko, besteak beste, datuen babesa, segurtasun zibernetikoa, merkataritza elektronikoa eta etika adimen artifizialean.

Ekimena 2. Soluzio digitalen inplementazioan bikaintasuna aitortzen eta sustatzen duten ziurtapen-programak ezartzea, bezeroek eta bazkide komertzialek euskal enpresetan konfiantza handiagoa izan dezaten.

Ekimena 3. Adimen Artifiziala etikoki inplementatzeko politika eta erregulazio espezifikoak ezartzea. Ingurumen-eraginaren erabileraren gardentasuna, kontu-ematea eta ekitatea sustatzen duten arau-esparruak garatzea.

Ekimena 4. AAren inguruko kontzientziazioa areagotzea, herritarrek erabaki logikoenak eta zuzenenak har ditzaten, AA gure bizitzan presentzia handiagoa izango duen testuinguru batean.

Ekimena 5. Euskararen presentzia digitala sustatzea eta babestea, Euskararen Corpus Digitala modu aktibo eta metodikoan sortuz, hizkuntza-baliabide digitalen Europako esparrura konektatuta. Euskara ingurune digitaletan beste hizkuntza ofizial batzuen baldintza berdinetan egon dadin laguntzea.

Ekimena 6. Algoritmoak gardendu, emaitzak argitaratu edo ebaluatuko dituzten sistemak sortuz, eta, horrela, joera artifizialak, arrazistak, matxistak, klasistak edo bestelakoak dituzten adimen artifizialak ez izateko.
Ekimena 6. Algoritmoak gardendu, emaitzak argitaratu edo ebaluatuko dituzten sistemak sortuz, eta, horrela, joera artifizialak, arrazistak, matxistak, klasistak edo bestelakoak dituzten adimen artifizialak ez izateko.
Data | Jarduera |
---|---|
2025/02/20 | Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Euskorpus proiektuak adimen artifizialaren iraultzara eramango du euskara, gero eta gizarte digitalagoan euskararen etorkizuna bermatuz. Informazio gehiago |
Konpromisoa 109. Pertsonen babesa indartzea eta herritarrentzako zerbitzuen hurbiltasuna eta irisgarritasuna sustatzea.

- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Arduraduna
- Jakes Aguirrezabal Iribar (Turismo eta Merkataritzako sailburuordea)
Ekimena 1. Arreta presentzial nahikoari eustea, telefono bidezko arretaren kalitatea eta online arreta zentralizatuaren erraztasuna zaintzea.

Ekimena 2. Pertsona kalteberen kolektiboen plataformekin eta elkarteekin lankidetzan aritzea, horien kalitatezko arreta aztertu, diagnostikatu eta hobetzeko.

Ekimena 3. Administrazioaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzea, informazioan komunikazio argiko teknikak aplikatzea sustatuz. Helburua informazioa modu erraz, zuzen, garden eta eraginkorrean helaraztea da, hizkera juridikoa saihestuz.

2025/06/10 |
Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordearen hitzarmena berritu da. Hitzarmen honen bidez, Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea gaitzen da kontsumo-gatazkak auzibidetik kanpo ebazteko lehentasunezko erakunde gisa. (Gobernu Kontseilua 2025-06-10) Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102573 |
Konpromisoa 110. Enpresa-jardunbide egokiak bultzatzea.
Konpromisoa 110. Enpresa-jardunbide egokiak bultzatzea.
- Saila
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Arduraduna
- Jakes Aguirrezabal Iribar (Turismo eta Merkataritzako sailburuordea)
Data | Jarduera |
---|---|
2025/06/12 |
Javier Hurtado sailburuak eta Pablo Bustinduy ministroak lankidetza indartu dute legez kanpoko erabilera turistikoko etxebizitzen kontrolean, eta Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea gatazkak konpontzeko lehentasunezko erakunde gisa gaitzeko hitzarmena sinatu dute. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102624 |
Konpromisoa 112. Energia-politiken plangintza.
Konpromisoa 112. Energia-politiken plangintza.
- Sailak
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna, Ogasun eta Finantzak
- Arduradunak
-
Iñaki Alonso Arce (Ogasuneko sailburuordea)
Josu Bilbao Begoña (Ingurumen sailburuordea)
Irantzu Allende Fernández de Eribe (Viceconsejera de Transición Energética)
Ekimena 1. Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren Epe Luzerako Bide-Orri bat, 2030erako Trantsizio Estrategiak eta Lurralde Historikoen eta tokiko erakundeen Klima eta Energia Planak aurreikusten dituen planifikazio-esparru berri bat bultzatzea.

Ekimena 2. Euskadiko 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriek Klima eta Energia Planak izatea sustatzea. Plan horien helburuak izango dira: Arintzea: emisioen murrizketa, 2050 baino lehen karbonoan neutralak izateko helburuarekin, 2045ean neutraltasuna lortzeko beharrezko ahaleginak eginez. Egokitzea: mehatxu eta eraginak hobeto ezagutzea eta klima-aldaketak eragindako ondorioei aurrea hartzeko planak egitea. Udalerriaren erresilientzia: gobernantza hobetzea muturreko gertaeren aurrean eta naturan oinarritutako konponbideak sartzea egokitzapen eta erresilientzia elementu gisa.

Ekimena 3. Euskadiko Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko otsailaren 8ko 1/2024 Legean aurreikusitako klima-aldaketaren aurkako borrokarekin lotutako ekimenak garatzea, dagokion araudia proposatuz.

Ekimena 4. Energia-eraginkortasunari laguntzen dioten inbertsioak laguntzeko mekanismoak bikoiztea, bai industria-eremuan, bai jarduera publiko eta pribatuen eraikinetan.

Ekimena 5. Energia berriztagarriak bultzatzeko izapideak sinplifikatzea eta azkartzea, ingurumen-, ondare-, gizarte- eta lurralde-integrazioa zainduz.

Ekimena 6. Energia-trantsizioa eta klima-aldaketa bultzatzen duen zerga-sistema berria sustatzea, Foru Aldundiekin lankidetzan. Ekintza energetikoen ahultasuna edo karbono isurketak handitzen dituzten jarduketak zergapetzeko, isurketen arintzea, murrizketa eta xurgapena sustatzen dituzten jarduketak bultzatzeko eta klima-aldaketara egokitzeko proposamen bat.

Ekimena 7. Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, kalteak eragiten dituzten jarduketak zergapetzea eta energia-eraginkortasunaren inbertsioak, energia berriztagarrien ekoizpena eta kontsumoa, eta ibilgailu emisiorik gabekoak eskuratzea eta erabiltzea sustatzeko mekanismoak eta neurriak ezartzen jarraitzea bultzatuko da, aurrezpen handienak eta sektoreen deskarbonizazioa eta klima-aldaketara egokitzea lortzen diren erabilerak lehenetsiz.

Ekimena 8. Euskal Autonomia Erkidegoko 100 udalerri Klimaren eta Energiaren Itunari atxikitu daitezela sustatzea.

Konpromisoa 128. LGTBIQ+ pertsonen errealitatea berdintasun-politika publikoen agendan jasotzea.

- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Arduraduna
- Ana Belén Otero Rodríguez (Ongizateko Sailburuordea)
Ekimena 1. Tratu-berdintasunaren eta diskriminazioaren aurkako borrokaren Legea bultzatzea.

Ekimena 2. LGBTIQ+ kolektiboaren erronkei ikuspegi intersekzionaletik helduko dien estrategia integral bat bultzatzea, aurrez aurre dituzten diskriminazio mota desberdinak aitortuz.

Ekimena 3. Sentsibilizazio-kanpainak garatzea, LGBTIQ+ komunitatearen errealitateari buruzko ezagutza areagotzeko eta gizartean haien eskubideekiko errespetua sustatzeko.

Ekimena 4. Euskal administrazio publikoetako langileei prestakuntza ematea, LGBTIQ+ aniztasunari eta haien eskubideak babesteko bideei buruzko berariazko prestakuntza- moduluak sortuz, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (HAEE-IVAP) prestakuntza-planaren barruan.

Ekimena 5. Aldian-aldian ‘ad hoc’ azterlanak egitea, kuantitatiboak eta kualitatiboak, memoria historikoa sustatzeko, eta LGBTIQ+ komunitateak dituen erronkak ezagutzea eta sakontzea, arlo horretako politika publikoen eraginkortasuna hobetzeko.

Konpromisoa 130. Aniztasuna modu eraginkorragoan kudeatzea, inklusio eta berdintasun handiagoa lortzeko.
Konpromisoa 130. Aniztasuna modu eraginkorragoan kudeatzea, inklusio eta berdintasun handiagoa lortzeko.
- Saila
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Arduraduna
- Ana Belén Otero Rodríguez (Ongizateko Sailburuordea)
Ekimena 1. Tratu-berdintasunerako plan eraginkorrak bultzatzea, indarrean dagoen araudiaren arabera, sexua, adina, arraza-jatorria edo jatorri etnikoa, erlijioa eta sexu-orientazioa direla-eta diskriminaziorik egon ez dadin. Plan horiek arrazakeriari eta xenofobiari aurre egiteko neurriak jasoko dituzte.

Ekimena 2. Aniztasuna sustatzea eta babestea, eta pertsonen eta kolektiboen diskriminazioaren eta estigmatizazioaren aurka borrokatzea.

Ekimena 3. Inklusioaren eta berdintasunaren alde lan egiten duten gizarte-erakunde eta - kolektiboekiko laguntza eta lankidetza indartzea, kultura-aniztasunaren, jatorriaren eta sexu-orientazioaren ardatzetatik abiatuta.

Ekimena 4. Tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko politiketan prestatzeko, bullying, homofobia edo mobbing jarrerak prebenitzeko eta desagerrarazteko planak bultzatzea, udalekin koordinatuta.
Ekimena 4. Tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko politiketan prestatzeko, bullying, homofobia edo mobbing jarrerak prebenitzeko eta desagerrarazteko planak bultzatzea, udalekin koordinatuta.
Data | Jarduera |
---|---|
2025/04/30 |
2024ko Euskadiko biztanleek diskriminazioaren inguruan dituzten pertzepzioei eta jarrerei buruzko inkestaren emaitzei buruzko txostena aurkeztu da, Ikuspegik - Immigrazioaren Euskal Behatokiak egindakoa. |
Konpromisoa 131. Memoriaren, biktimen, bizikidetzaren eta giza eskubideen politikei bultzada iraunkorreko eta belaunaldien arteko proiekzioko azpiegitura bat ematea.

- Justizia eta Giza Eskubideak
- Arduraduna
- Mª Arritokieta Marañón Basarte (Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea)
Ekimena 1. Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen arloko Legegintzaldi Plan bat onartzea, aipatutako lau zutabeetan oinarrituta. Plan horrek garrantzia emango dio bizitza, giza eskubideak, pertsonen duintasuna, iraganaren memoria kritikoa eta biktimekiko elkartasuna errespetatzearen aldeko eta belaunaldien arteko pedagogia sozialari.

Ekimena 2. Gogora Institutuaren plan estrategikoa eta urteko kudeaketa-planak eguneratzea, Kontseiluan parte hartzeko eta adostasuna lortzeko asmoari eutsiz.

Ekimena 3. Terrorismoaren biktimei aitorpena eta erreparazioa emateko euskal Legea aplikatzen eta garatzen jarraitzea.

Ekimena 4. Motibazio politikoko giza eskubideen urraketen biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko euskal legea aplikatzen jarraitzea, eta lege hori eguneratzeko beharrezko akordioa sustatzea.

Ekimena 5. Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea garatzen jarraitzea, batez ere kapitulu hauetan: biktimen errekonozimendua eta erreparazioa; memoria demokratikoari buruzko pedagogia soziala; desagertutako pertsonak bilatu, lurpetik atera eta identifikatzea; ikerketa berrien eta lekuen maparen bidez egia argitzea; eta memoriaren espazioak eta ibilbideak Euskadin.

Ekimena 6. Gogoragunea erakusketa-gunea garatzea.

Ekimena 7. Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroarekin lankidetzan jarraitzea.

Ekimena 8. Gernikako Bakearen Museo berria abian jartzea.

Ekimena 9. Martxoaren 3ko memorial berria garatzea Gasteizen.

Ekimena 10. Adi-Adian programa ebaluatzea eta bultzatzea, terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimen testigantza zuzena DBHko eta Batxilergoko eta Euskadiko Unibertsitateetako ikasleei hurbiltzeko. Beste gradu eta master batzuetara hedatzeko aukerak aztertzea, bereziki irakasleen prestakuntzarekin lotutakoak.

2025/02/24 |
Bizikidetza, giza eskubideekiko eta biktimekiko errespetua, aniztasuna eta elkartasuna sustatzeko udal-proiektuetarako laguntza-programa.
2025eko DeialdiaInformazio gehiago |
2025/02/11 |
Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta gainerako toki-erakundeei zuzendutako laguntza-programa, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak garatzeko.
2025eko DeialdiaInformazio gehiago |
2025/02/05 | Nikaraguako erbesteratuak Costa Rican eta Nikaraguako Giza Eskubideen egoeraren jarraipena egiten ari den Euskal Ordezkaritzaren komunikatua. |
2025/01/31 | NARE-Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programan parte hartu duten kolektiboen giza eskubideen egoerari jarraipena egiteko El Salvadorreko euskal ordezkaritzaren jakinarazpena. |
Konpromisoa 132. Terrorismoaren eta indarkeriaren iraganaren memoria kritikoaren politika publikoa garatzea, biktima guztiekiko elkartasun-konpromisoari lotuta.
Konpromisoa 132. Terrorismoaren eta indarkeriaren iraganaren memoria kritikoaren politika publikoa garatzea, biktima guztiekiko elkartasun-konpromisoari lotuta.
- Saila
- Justizia eta Giza Eskubideak
- Arduraduna
- Mª Arritokieta Marañón Basarte (Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea)
Ekimena 1. Memoria kritiko batekiko konpromisoari eustea. Izan ere, uko egingo zaio iraganean gertatutako edozein terrorismo edo indarkeria mota legitimatu, konpentsatu edo minimizatzeari, eta gaur egun edo etorkizunera begira indarkeria eta terrorismo hori berriz agertzearen kontra adieraztea, elkarbizitzarako gizarte-proiektu bat partekatzera bideratuta eta terrorismoak eta motibazio politikoko beste indarkeria batzuek ekarri zuten bidegabekeriaren aitorpenean oinarrituta.

Ekimena 2. Bizikidetzarako zoru etikoaren onarpen politikoa bultzatzea, giza eskubideen urraketa guztien bidegabekeriaren aitorpenean oinarritua, eta, bat bera ere baztertu gabe eta ETAk eragindakoak berariaz barne hartuta, Euskadiko tradizio politiko guztiek lehen aldiz partekatuko dutena. Biktimen sentsibilitatea eta haien familien mina urratzen duen edozein jarduera baztertzea, eta haiek iraintzea, umiliatzea eta berriz biktimizatzea saihesten duten neurriak hartzea, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Legean aurreikusitakoaren arabera.

Ekimena 3. Azterketa gehigarri bat egitea argitze-prozesu osatugabeek eragindako biktimen kasuei.

Ekimena 4. Memoria plurala eraikitzeko ekarpen gisa, auzo-, politika-, gizarte-, langile- eta ikasle- mugimenduen ekarpena aztertzea, ikertzea eta zabaltzea, bai frankismoaren aurkako borrokan eginikoak, bai Euskadin kultura demokratikoa eta kontzientzia zibikoa eratzeko alorrean garatutakoak, bai terrorismoaren eta indarkeriaren aurrean bakea defendatzeko egin zirenak.

2025/06/02 | Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioaren Patronatuak Eusko Jaurlaritzari Asisko San Frantzisko elizako konponketa-lanak kontratatzea agintzea erabaki du. Erabaki horri esker, eraikina zaintzen aurrera egin ahal izango da, eta memoriarako eta errekonozimendurako leku gisa egokitzen dela bermatu ahal izango da. |
2025/04/10 | "Sufrimenduaren Sozializazioaren 30 urte. Biktimen eta gazteen arteko elkarrizketa", Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak antolatua. |
2025/03/18 |
Gogora eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren elkarlanari esker dator lehen aldiz Bilbora ‘Rolando 2:15 2:45. 50 urte ETAren lehen sarraskitik’ erakusketa Informazio gehiago: |
2025/03/03 | "Gaurko gizarte demokratikoa eraikiz hil ziren" martxoaren 3ko biktimei omenaldia. Martxoaren 3an Gasteizen izandako biktimak gogoratu dira, lan-eskubideak defendatzen ari zirela hildako bost langileak. Gizartea duintzeko eguna dela uste da, egungo gizarte demokratikoa eraikitzen hil zirenak gogoratuz. |
Konpromisoa 133. Giza Eskubideak, aniztasuna eta pluraltasuna errespetatzeko kultura sozial eta politikoa sustatzea, edozein diskriminazio-motaren aurrean.
Konpromisoa 133. Giza Eskubideak, aniztasuna eta pluraltasuna errespetatzeko kultura sozial eta politikoa sustatzea, edozein diskriminazio-motaren aurrean.
- Saila
- Justizia eta Giza Eskubideak
- Arduraduna
- Mª Arritokieta Marañón Basarte (Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea)
Ekimena 1. Giza Eskubideak eta haien kultura gizarteratzea, Euskadiren DNAren osagai gisa, eta giza eskubideen defentsa eta bermea herrialdeko eremu guztietan txertatzea.

Ekimena 2. Giza Eskubideen defendatzaileen programak babesteko ekimenei eustea.

Ekimena 3. Erradikalizazioa eta gorrotoaren diskurtsoak prebenitzea, hezkuntza-, gizarte- eta kultura-izaerako neurriak barne, espazio publikotik biktimekiko edozein adierazpen iraingarri edo indarkeriaren justifikatzaile desagerrarazteko eta gizalege demokratiko eta tolerantea lantzeko.

2024/12/23 |
Gure gizartean bizikidetzaren, giza eskubideen errespetuaren, enpatiaren eta elkartasunaren kultura sustatzen duten proiektuak garatzeko laguntza-programa.
2025eko deialdia Informazio gehiago |
Konpromisoa 136. Garapenerako lankidetzaren gardentasuna eta gobernu ona sustatzea.

- Lehendakaritza
- Arduraduna
- Paul Ortega Etcheverry (Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria)
Ekimena 1. Gardentasun-mekanismoetan sakontzea eta kontuak argi eta eraginkor ematea, lankidetzarako baliabideen erabilera egokia ziurtatzeko. Herritarrei programa horien emaitzen ebaluaketan parte hartzeko aukera ematea.

Ekimena 2. Gobernantza-eredu berriak garatzea, euskal lankidetza-eragile tradizionalen (GGKE) gaitasunak sustatzeko eta garapen-eragile berrien arteko aliantzak bultzatzeko, itun horiek funtsezkoak baitira Euskadiko garapenerako lankidetza hedatzeko eta sendotzeko.

2025/01/29 | Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Euskadiko sistema judizialaren modernizazioa bultzatzen dute. 1/2025 Lege Organiko berria indarrean sartzean, Euskadiko antolamendu judiziala egokitzeko lanean ari dira. |
Konpromisoa 140. Justizia unibertsala eta eskuragarria bultzatzea.
Konpromisoa 140. Justizia unibertsala eta eskuragarria bultzatzea.
- Saila
- Justizia eta Giza Eskubideak
- Arduraduna
- Alfonso Gómez Fernández (Justiziako sailburuordea)
Ekimena 1. Doako laguntza juridikoagatiko eta espetxeetako lege-laguntzagatiko konpentsazioak indartzea, herritar guztientzat justizia eskuragarri egon dadin, beren baliabide ekonomikoak edozein direla ere.

Ekimena 2. Desgaitasunen bat duten pertsonek, kolektibo kalteberek eta adinekoek justizia- zerbitzura iristeko jasaten dituzten oztopoak ezabatzeko bidean aurrera egitea. Prozesu judizialetan pertsona horientzako laguntzak eta egokitzapenak sustatzen dituzten programak garatzea, bideratzaileen figura txertatzeko aukera baloratuz.

Ekimena 3. Harengana hurbildu behar duten haur eta nerabeentzako justizia irisgarria bultzatzea eta Gazte Justiziaren VI. Plana abian jartzea.

Ekimena 4. Justizia euskalduntzeko prozesuan aurrera egitea, Justizia Administrazioaren Hizkuntza Normalizatzeko 2023-2032 Planaren arabera, herritarrek eta profesionalek zerbitzuak euskaraz erabil ditzaten sustatuz.

Ekimena 5. Doako laguntza juridikorako eskubidea arintzea eta abokatutzako, prokuradoretzako eta lan-harremanetako graduatuek egiten duten lana duintzea. Helburu horrekin, doako justizia eta defentsa-eskubidea arautzeko beharrezko erreformak bultzatuko dira, biktimari laguntzeko zerbitzua indartuko da, eta bitartekaritza eta justizia leheneratzailearen ikuspegia bultzatuko dira.

Ekimena 6. Lan-baldintzei buruzko IV. Akordioa garatzen jarraitzea, prestakuntza-planak sustatzea eta lanpostuen balorazioa amaitzea, aldian behin lan-eskaintza publikoak eginez.
Ekimena 6. Lan-baldintzei buruzko IV. Akordioa garatzen jarraitzea, prestakuntza-planak sustatzea eta lanpostuen balorazioa amaitzea, aldian behin lan-eskaintza publikoak eginez.
Data | Jarduera |
---|---|
2025/06/03 | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoei zuzeneko dirulaguntza emaitza, 2025eko lehenengo hiruhilekoan jarraipena emateko proiektu pilotu honi: herritarrek eztabaidak konpontzeko bitarteko egokiak aukera eta eta erabil ditzaten sustatu eta zabaltzekoari. (88.544.- €) |
Konpromisoa 141. Espetxe-erakunde eguneratuak bultzatzea, gizarteratzea sustatzeko.
Konpromisoa 141. Espetxe-erakunde eguneratuak bultzatzea, gizarteratzea sustatzeko.
- Saila
- Justizia eta Giza Eskubideak
- Arduraduna
- Alfonso Gómez Fernández (Justiziako sailburuordea)
Ekimena 1. Euskadiko eremuan zigor-betearazpeneko zerbitzuen antolamendu- eta funtzionamendu-erregelamendu bat egitea. Euskal espetxe-administrazioaren eta espetxeen zerbitzu zentralen egitura organikoa eta funtzionala arautuko duen erregelamendua, bai eta espetxe-jardueraren esparruan lan egin behar duten gainerako erakunde-eremuen esku-hartzea ere, eta gizartearen eta herritarren parte- hartzea, espetxe-sistemari eta birgizarteratzeari dagokienez.

Ekimena 2. Azpiegitura berriak bultzatzea, euskal espetxeetako plazen eskaintza jatorriz Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren edo gizarte-lotura duten espetxeen eskarira egokitzeko; horretarako, erregimen irekiko unitate berriak izango dira lehentasunez, espetxe-administrazio integralaren ikuspegitik.

Ekimena 3. Dauden azpiegiturak espetxe-biztanleriaren profil heterogeneora egokitzea, kolektibo kalteberenen, buru-nahasmendu kronikoak dituztenen eta substantzia toxikoen kontsumorako adikzio-arazoak dituztenen behar espezifikoak azpimarratuz. Benetako beharretara egokitutako plantillak sustatuko ditugu, eta genero-ikuspegia espetxe- kudeaketan benetan txertatzea bermatuko duten jarduerak garatuko ditugu.

Ekimena 4. Espetxe-sistemaren birsozializazio-politikak indartzea, berrerortzea saihesteko, presoengan iraganaren berrikuspen kritikoa eta eragindako kaltearen aitorpena sustatuz, eta ingurune irekian tratamendu-, lan- eta prestakuntza-jardueraren esku- hartzea eta katalogoa indartzea.

Ekimena 5. Aukerak-Gizarteratzeko Euskal Agentziaren bitartez, prestakuntzaz eta laneratzeaz baliatuz, askatasunik gabe dauden pertsonei bigarren aukerak errazteko neurriak garatzea.

Ekimena 6. Espetxeetan lan egiten duten erakundeetako profesionalek (espetxeetako SIP, Justizia Administrazioa, Ertzaintza...) plataforma informatikoetarako zeharkako sarbidea izatea, horietan jasotako informazioari dagozkion murrizketekin.

Konpromisoa 143. Lortutako autogobernuaren defentsa.
Konpromisoa 143. Lortutako autogobernuaren defentsa.
- Sailak
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua, Segurtasuna, Ogasun eta Finantzak
- Arduradunak
-
José Enrique Corchón Alvárez (Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuordea)
Sabino Torre Díez (Araubide Juridikoaren sailburuordea)
Ricardo Ituarte Azpiazu (Segurtasuneko sailburuordea)
Ekimena 1. Lortutako autogobernuaren defentsa zaintzea. Haren garapena sustatzea eta Legebiltzarrak edo Eusko Jaurlaritzak, bere eskumenen esparruan, onartutako politika publikoetan sartzea, hustea, baldintzatzea edo murriztea dakarten jarduerak salatzea.

Ekimena 2. Euskal Ekonomia Ituna errespetatzen dela bermatzea, bai eta Konstituzioaren 156. artikuluan aurreikusitako koordinazio-eskumenetatik erator daitezkeen neurriak ere, zerga- eta finantza-politikari dagokionez, dagozkien aldebiko organoetan hartutako akordioei dagokienez. Aplikatzeko edo gauzatzeko, aldebiko bilera-organoaren edo Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren bilera behar duten neurriak, denboran eta forman.

Ekimena 3. Autogobernuaren defentsaren arloan eskumena duen sailak, ofizioz edo gainerako sailek eskatuta, Estatuaren araugintza-ekimenen legezkotasun konstituzionalari eta Gernikako Estatutuarekiko errespetuari buruzko txostenak egitea koordinatzea. Autogobernuaren defentsaren arloan eskumena duen sailak egingo ditu txosten horiek, eragindako sail sektorialari kontsulta egin ondoren. Euskal autogobernuaren urraketak hautematen diren kasuetan, gatazka judizialak saihestuko dituzten prebentzio-irtenbideak bilatzen saiatuko dira, dagokion "lankidetza-gutunaren" bidez. Era berean, lehentasunez sustatuko da Aldebiko Lankidetza Batzordearen aurrean negoziatzeko bidea, euskal autogobernua zaintzeko eta konstituzio-judizializazioa saihesteko.

Ekimena 4. Gobernu Kontseiluari euskal autogobernuaren, Euskadiri esleitutako eskumenen eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-antolaketaren defentsan gauzatzen diren prozesu konstituzional edo judizialak aurkezteko proposamenak helaraztea. Lankidetzako prebentzio-neurriek emaitzarik ez duten kasuetan gaituko da bide hori, autogobernuaren defentsaren arloan eskumena duen sailak dagokion sailari kontsulta egin ondoren.

Ekimena 5. Lehentasunez, Bitariko Lankidetza Batzordearen aurrean negoziatzeko bidea sustatzea, euskal autogobernua ahalik eta baldintzarik onenetan zaintzeko eta Konstituzioaren judizializazioa eta autogobernua interpretatzeko hutsegiteak eragiteko arriskuak saihesteko, gure eskumen-eremurako ondorio txikitzaileei buruzko doktrina sendotuz. Aldebiko Batzordean negoziatzeko bide hori aplikatuko da, bai Eusko Jaurlaritzak auzi-jartzaile gisa esku hartzen duen prozesuetan, bai Euskal Autonomia Erkidegoak emandako arau eta egintzen aurka Estatuak jarritako errekurtsoen ondorio diren prozesuetan. Negoziazio horiek autogobernuaren arloan eskumena duen sailak egingo ditu, eragindako sail sektorialaren laguntzarekin.

Ekimena 6. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko titularrak JAI Kontseiluan (Justizia eta Herrizaingo Gaiak) parte har dezan bultzatzea.
Ekimena 6. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko titularrak JAI Kontseiluan (Justizia eta Herrizaingo Gaiak) parte har dezan bultzatzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2025/06/04 | Eusko Jaurlaritzak “Ba al da tarterik Euskadin Autogobernu hobe bat izateko?” Udako Ikastaroa antolatu du |
2025/06/03 |
«2025 Jesús María Leizaola» saria, euskal autonomia edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten erronkei aurre egiteko gobernantza publikoa xede duten ikerlanetarako. Deialdia |
Konpromisoa 144. Autogobernu aitortua transferitzeko zain.
Konpromisoa 144. Autogobernu aitortua transferitzeko zain.
- Sailak
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua, Ogasun eta Finantzak
- Arduradunak
-
Iñaki Alonso Arce (Ogasuneko sailburuordea)
Sabino Torre Díez (Araubide Juridikoaren sailburuordea)
Konpromisoa 145. Euskadiren ekonomia- eta finantza-autogobernua indartzea eta garatzea.

- Ogasun eta Finantzak
- Arduraduna
- José Enrique Corchón Alvárez (Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuordea)
Ekimena 1. Euskadiren eta Estatuaren arteko Ekonomia Ituna eguneratzea, euskal erakundeen zerga-arloko autogobernua sendotzeko. Zerga itunduetan araugintza- eta erregulazio- gaitasun handiagoak lortzea, eta itundutakoez bestelako zerga berriak ezartzeko aukera, zerga-eskumenik ez izateko konpromisoarekin.

Ekimena 2. Kupoa zehazteko metodologiari buruzko bost urteko lege berria onartzeko beharrezko akordioak sustatzea.

Ekimena 3. Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa indartzea, Euskadiren eta Estatuaren arteko ekonomia- eta finantza-harremanak arautzeko eta bideratzeko instantzia gisa.

Ekimena 4. Euskadiko ekonomia eta finantza arloko ordenamendu juridikoa etengabe eguneratzen jarraitzea (aurrekontu-erregimena, laguntza eta dirulaguntza publikoak, politika eta finantza-tresnak...), Euskadiko Ogasun Nagusiaren berezko gaiak modu eraginkor, moderno, egonkor eta gardenean arautzeko.

Ekimena 5. Euskadik, zerga- eta tributu-eskumenak dituen autonomia erkidego gisa, ekonomia- eta zerga-arloko Europako erabaki-organoetan duen partaidetza eta ikusgarritasuna indartzea. Ildo horretan, eta Ekonomia Itunaren 4. artikuluan ezarritako lankidetza- esparruen barruan, goi-mailako taldeen bileretara eta osoko bileretara joaten den Espainiako ordezkaritzan sartzea bultzatuko du, horietan D-4 (zerga-gaiak) eta D-5 (jokabide-kodea) taldeetan aztertutako gaiak jorratuz. Era berean, euskal erakundeen presentzia bultzatuko du ELGAren nazioarteko fiskalitate-foroetan: FHTP, Global Forum, FTA; baita ELGAren BEPSri buruzko esparru inklusiboko lanetan (MI) eta G-20an ere, ELGAren zerga-gaietarako batzordeak zuzenduta.

Ekimena 6. Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion defizit-helburuak zehazteko prozesuan parte hartzea, Itunaren Batzorde Mistoaren esparruan, bai eta, hala badagokio, toki- erakundeen superabita berrinbertitzeko irizpideetan ere. Zorraren muga Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien artean bereizten jarraitzea.

2025/05/22 |
Eusko Legebiltzarrak aurrekontuak aldatzeko lege-proiektua onartu du gaur, Eusko Jaurlaritzari 1.000M €-ko zorpetze gehigarri bat ahalbidetzeko, Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta industrialari lotutako inbertsioak finantzatzeko. 5/2025 Legea, maiatzaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legea aldatzekoa. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101843 |
2025/05/20 | Onartu da 107/2025 Dekretua, maiatzaren 20koa, Ekonomia Gaietarako Batzordea sortzeko dena. EHAA |
2025/05/05 |
Ogasun eta Finantzetako sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak (EIBM) apirilaren 10ean egindako azken bileran hartutako erabakien berri emateko. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101310 |
2025/04/23 |
BGAE bat duten milioi bat pertsonak beren datu ekonomikoak kontsultatu eta beren pentsioa simulatu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzak garatutako App-an, aintzindaria dena Estatu mailan. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101035 |
2025/02/19 |
Eusko Jaurlaritzak 700 milioi euroko IX. “Euskadi Bonu Jasangarria” jaulki du, zortzi handiz eskaera handiagoarekin. EHAAn argitaratua. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99449 |
2025/02/18 |
30 akordio lortu dira Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren azken hiru bileretan (2024ko azaroaren 13koan eta abenduaren 23koan, eta 2025eko otsailaren 6koan). Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99233 |
2025/02/07 | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiekin sinatutako hitzarmena, 2025-2026ko eta 2026-2027ko ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta fiskalitateari buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzekoa. Más información. |
2025/02/06 |
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak Ekonomia Ituna aldatzea erabaki du, inportazioak egiten dituzten euskal zergadunek ez dezaten BEZ-aren ordainketa aduanetan aurreratu behar. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99098 |
Konpromisoa 146. Euskadiko Estatutu Itun berri bat lortzea.
Konpromisoa 146. Euskadiko Estatutu Itun berri bat lortzea.
- Saila
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Arduraduna
- Sabino Torre Díez (Araubide Juridikoaren sailburuordea)
Konpromisoa 147. Administrazio hurbilagoan, errazagoan eta eraginkorragoan sakontzea.
Konpromisoa 147. Administrazio hurbilagoan, errazagoan eta eraginkorragoan sakontzea.
- Sailak
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua, Ogasun eta Finantzak
- Arduradunak
-
Iñaki Alonso Arce (Ogasuneko sailburuordea)
Xabier Otxandiano Martínez (Erakunde Harremanetarako sailburuordea)
Agustín Zubillaga Rego (Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea)
Maite Barruetabeña Zenekorta (Enplegu Publikoko sailburuordea)
Ekimena 1. EAJ-PNV eta PSE-EEk (PSOE) alderdiok autogobernua eguneratzeko prozesu bat planteatu genuen 2016ko azaroan, indarrean dauden legezko arau eta prozeduren arabera izapidetuko zen erreforma bat juridikoki eta legalki egokituko zela bermatzeko, bizikidetza demokratikoan sakontzeko eta kohesio eta justizia sozialean aurrera egiteko.

Ekimena 2. Hori oinarri hartuta, 2020an lortutako akordioan, bi alderdiek Eusko Legebiltzarrean egindako lanetan sakontzeko aukera planteatu genuen, euskal autogobernua eguneratzeko prozesuarekin amaitzeko, ahalik eta adostasun handienarekin eta ezarritako eta aurreikusitako legezko bideei jarraituz, estatutuak aldatzeko lege- proposamenaren proiektua aurkezteko aukera emateko.

Ekimena 3. Gogoeta horiei gehitu behar zaie PSOEk eta EAJ-PNVk 2023ko azaroaren 10ean sinatutako akordioa. Akordio horretan jasota dago alderdi biok parte hartuko dugula, Euskadin zein Estatuarekin, etorkizuneko autogobernua negoziatu eta onartzeko prozesuan, Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarriaren eta Gernikako Estatutuaren Xedapen Gehigarriaren ahalmenak baliatuz. Akordio horretan, fede onez negoziatzeko eta akordio bat aurrera ateratzeko konpromisoa adierazten genuen, bai euskal erakundeetan, bai Gorte Nagusietan, ondoren euskal herritargoak lortutako akordioa berrets zezan. Euskadiren naziotasunaren aitortza, euskal eskumenen babesa eta aldebikotasunean eta forutasunean oinarritutako berme-sistema bi alderdien artean hitz egin eta negoziatu beharreko eremuak izango dira.

Ekimena 4. Lortuko den akordio horrek Euskadiko Legebiltzarraren gehiengoaren eskaerei erantzun beharko die, Gernikako Estatutuan ezarritakoaren arabera, Euskal Herria legitimoki ordezkatzen baitu.

Ekimena 5. Bi alderdiok ulertzen dugu aurreko legegintzaldietan egindako lanetan EAJ-PNVk eta PSE-EEk (PSOE) hainbat arlotan bat egin dugula, baina desadostasunak ere izan ditugu gure artean. Alde horretatik, bi alderdiek berretsi egiten ditugu 2016an, 2020an eta 2023an sinatutako akordioak, eta,bat egite horretan oinarrituta, uste dugu gai horri buruzko eztabaidak alderdi politikoei dagozkiela, eta ez Jaurlaritzari, eta onartzen dugu gai horri buruzko legegintza- eta politika-ekimena alderdi politikoei dagokiela, eta ez Gobernuari, Eusko Legebiltzarrak bere eskumenaren eta indarrean dagoen legeriaren esparruan ildo horretan har ditzakeen akordioei lotuta sentituko baita, ezinbestean.

Ekimena 6. Ondorioz, gobernagarritasun-akordio hau sinatu dugun bi alderdiok berretsi egiten ditugu aldez aurretik sinatutako akordioen edukiak, eta elkarri askatasuna aitortzen diogu autogobernuaren arloko gure postulatuak eta planteamenduak defendatzeko, eta, era berean, hitz ematen dugu ez dugula eragotziko zentzu horretan hemen, Euskadin zein beste eremu instituzional batzuetan egin nahi diren eztabaidak edo proposamenak, eta bat gatoz gai honetako edozein legegintza-ekimen Eusko Legebiltzarraren gehiengo osoak adostu eta onartu beharko lukeela, eta, ondoren, Gorte Nagusietara bidali beharko litzatekeela, ezarritako legezko bideen arabera izapidetu eta, hala badagokio, herritarrek erabaki dezaten eta erreferendumean berrets dezaten.

Ekimena 7. Gainerako euskal erakundeekiko lankidetza eta koordinazioa indartzea, eta, are gehiago, toki-administrazioarekiko lankidetza eta koordinazioa indartzea. Horretarako, arreta berezia eskainiko zaie langileak hautatzeko prozesuei,bai eta herri- administrazioek erabiltzen dituzten sistema eta aplikazioen bateragarritasunari, elkarreragingarritasunari eta herritarrekiko harreman elektronikoari. Halaber, euskal administrazio publiko guztietan informazio publikoa eskuratzeko eskubidea egikaritzeko leihatila bakarra garatzen lagunduko duten ereduetan aurrera egitea aurreikusten dugu, administrazio elektronikoa bultzatzeko eta herritarrei administrazio-informazio argia, eguneratua eta zalantzarik gabea ematera begira.

Ekimena 8. Bilboko Aduanetako Agente eta Komisio-hartzaileen Elkargoa Kentzeko Legea bultzatzea.
Ekimena 8. Bilboko Aduanetako Agente eta Komisio-hartzaileen Elkargoa Kentzeko Legea bultzatzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2025/05/13 |
Barneko izapidetze-eredu berria onartu da, administrazioa arintzeko eta sinplifikatzeko helburuarekin (Gobernu Bilera 2025-05-13) Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101551 |
Konpromisoa 148. Administrazio irekiagoa, adimentsuagoa eta gardenagoa bultzatzea, kudeaketaren berri emateko.
Konpromisoa 148. Administrazio irekiagoa, adimentsuagoa eta gardenagoa bultzatzea, kudeaketaren berri emateko.
- Saila
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Arduradunak
-
Xabier Otxandiano Martínez (Erakunde Harremanetarako sailburuordea)
Agustín Zubillaga Rego (Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea)
Ekimena 1. Euskadiko gardentasunari buruzko lege bat bultzatzea, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea errazteko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko.

Ekimena 2. Euskadi Gardena Gardentasun Atariaren edukiak zabaltzea, euskal herritarrentzat interesgarrienak diren gaiei buruzko informazio berria argitaratuz.

Ekimena 3. Euskadi Gardena Gardentasun Atariaren eta Irekiaren edukiak ulergarriagoak egitea, irakurketa errazeko irizpideak neurri handiagoan txertatuz, eduki erakargarrien eta didaktikoen bidez, hainbat sakontasun-mailatan irakurtzeko aukera emango dutenak eta elkarreragina ekarriko dutenak, grafikoak, bistaratzeak, infografiak eta mapak erabiliz, hizkuntza argia erabiliz.

Ekimena 4. Herritarrei gure kudeaketa-datuak zabaltzen jarraitzea, Open Data Euskadi ataria indartuz eta sustatuz, gardentasun-estrategiarekin lerrokatuz, beharrezko datuak formatu egokietan emateko eta berrerabilera inplementatzeko.

Ekimena 5. Erakundeen eta ezagutza-sareen arteko lankidetza sustatzea. Aurrerapen iraunkorraren aldeko apustua egitea, ezagutza, adimena, datuak eta eraldaketa digitala baliatuz, pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko. Datuen kudeaketa adimentsua eta etikoa bermatzea.

Ekimena 6. Parte hartzeko dauden bideak indartzea, demokrazia deliberatiboko tresnei bultzada berezia emanez.

Ekimena 7. Eskura dauden informazio-aktiboen inbentarioa egiten jarraitzea eta herritarrei kontuak ematen dizkien gobernantza-eredu baten iraunkortasunerako sistemak egokitzea.

Ekimena 8. Nazioarteko estandarrak betetzen jarraitzea eta munduko praktika onenekin bat egitea.

Konpromisoa 149. Administrazioa digitalizatzen jarraitzea,arlo horretan finko diren eta trebatuta dauden pertsonekin.
Konpromisoa 149. Administrazioa digitalizatzen jarraitzea,arlo horretan finko diren eta trebatuta dauden pertsonekin.
- Sailak
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua, Ogasun eta Finantzak
- Arduradunak
-
Iñaki Alonso Arce (Ogasuneko sailburuordea)
Agustín Zubillaga Rego (Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea)
Maite Barruetabeña Zenekorta (Enplegu Publikoko sailburuordea)
Ekimena 1. Datozen urteetan egingo den belaunaldi-erreleboari modu planifikatuan heltzea. Funtzio publikoaren aldeko apustua egiten jarraitzea, gaitasunean eta profesionalizazioan oinarritutako profesional kualifikatuekin, funtzio publikoan sartzeko prozesuak bultzatuz, zerbitzu publikoan pertsona onenak izateko, karrera profesionala arautuz eta garai berrietara egokitutako etengabeko prestakuntza garatuz, Administrazio Orokorreko Negoziazio Mahai Sektorialean hartutako akordioaren bidez.

Ekimena 2. Enplegu publiko egonkor eta kalitatezkoaren aldeko apustua egiten jarraitzea, indarrean dagoen araudia aplikatuz egiturazko bitartekotasuna murriztuz eta aldian behin Enplegu Publikoaren Eskaintzak deituz. Euskal Administrazioaren barruan belaunaldien arteko erreleboari modu integralean ekitea, ezagutzaren traspasoa ziurtatuz. Negoziazio-eremuak bultzatzea, langileen hornidura eta hautaketa arautzeko, bai eta behin-behinekotasuna arautzeko ere. Gure administrazioa pixkanaka euskalduntzen jarraitzea, bi hizkuntza ofizialetan lan egiteko eta zerbitzua emateko behar diren baldintzak bermatzeko.

Ekimena 3. Itunaren Batzorde Mistoaren barruan, Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarria betez eta foru-lurraldeetako erakundeek darabilten finantza-autonomia errespetatuz, honako hauek adostea: sartu berri diren enplegu publikoaren eskaintzaren birjarpen- tasak erabat lehentasunezkotzat jotzen diren sektore, funtzio eta lanbide- kategorietan, eta enplegatu publikoen ordainsari-masaren gehikuntzaren gehieneko orokorrak, betiere aurrekontu-ekitaldi bakoitzean dagokion oreka eta aurrekontu- egonkortasunaren bidea bermatuz.

Ekimena 4. Eusko Jaurlaritzako langileei zuzendutako prestakuntza-eskaintza indartzea, funtsezko tresna baita antolaketa berritzaileago, malguago eta dinamikoago baterantz aurrera egiteko, eta egungo eta etorkizuneko erronketara egokitzen laguntzeko, betiere arreta eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitatean jarriz, langile publikoen parte-hartze aktiboa bultzatuz.

Ekimena 5. Eraldaketa digitalaren esparruan lan egitea, eta, aldi berean, eten digitala gainditzeko behar diren ekintza guztiak egitea, lurralde osoko konektibitatea eta ingurune digitalean zailtasun gehien dituzten pertsonen prestakuntza bultzatuz.

Ekimena 6. Gainerako euskal erakunde publikoekiko konbergentzia teknologikoa eta elkarreragingarritasuna bultzatzea.

Ekimena 7. Prototipoak eta etengabe aldaketak egin ditzaketen berrikuntza-taldeak bultzatzea, gardentasunak eta gobernu adimendunak aurrera egin dezaten.
Ekimena 7. Prototipoak eta etengabe aldaketak egin ditzaketen berrikuntza-taldeak bultzatzea, gardentasunak eta gobernu adimendunak aurrera egin dezaten.
Data | Jarduera |
---|---|
2025/01/28 | Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Negoziazio Mahai Orokorraren Akordioa onartu da, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-kontratuko langile finkoentzako Erretiro Partzialeko Plana onartzen duena. Enplegatu publikoen erretiro aurreratua erraztea eta hobetzea du helburu. |