Ekimena 7. Nekazaritzako Lanbide Heziketa bultzatzea, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera behar bezala bideratzeko eta lanbidea duintzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/10/01 |
Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu du Gomiztegiren titularitate osoa eta eraldaketa plana jarri du abian, belaunaldien arteko erreleboa bermatu eta abeltzaintza sektorearen erronkei erantzuteko.Helburu horri begira, hausnarketa estrategikoa bultzatzen ari dira Gomiztegin. Azpiegiturak berritzeaz eta modernizatzeaz gain, prestakuntza-eredu malguagoak, berrikuntza- eta jasangarritasun-aukera berriak eta etorkizuneko erronkei erantzuteko zerbitzuen dibertsifikazioa ebaluatzen ari dira.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104854 |
| 2025/09/25 |
Arabako Errioxako Oliba-olioen eta Ardoen erdi-mailako lanbide-heziketako ikastaroa. Praktikak enpresan eta irteera profesionalak elaborazio- eta ontziratze-industrian, upategian, almazaretan eta salmentetako komertzialetan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104665 |
| 2025/03/14 |
Nekazaritzako Elikagaien Enpresen Zuzendaritzaren programa aurreratua. (Padea) (2. edizioa)
EAEko nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresa-kudeaketa indartzea eta lehiakortasuna hobetzea du helburu. |
| 2025/03/14 |
Lanerako prestakuntza: HAZIk profesionalen (egungoak eta berriak), enpresen, lanbide- eta lurralde‑ elkarteen, elikaduraren balio-katean eta zuraren balio-katean eskumena duten entitate eta erakundeen eskura jartzen du tresna, lanbide-kualifikazioa egokitzeko, eta, horretarako, lehen sektorearen eta euskal landa- eta itsasertz-ingurunearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzen laguntzen du.
|
| 2025/01/22 |
Ikertalent programa: euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko ingurune zientifiko-teknologikoan eta enpresa-ingurunean ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko beken deialdia.
|
| 2024/08/29 |
Patataren eta mahatsaren sasoikako langileen laneko segurtasun-kanpaina, Euskadipreben 2025 Estrategiaren esparruan.
|


