Euskadi.eus
Sailak
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
Ogasun eta Finantzak
Arduradunak
Iñaki Alonso Arce (Ogasuneko sailburuordea)
Rául Pérez Iratxeta (Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Gure lehen sektorearen etorkizunari laguntzea, belaunaldien arteko erreleboa ziurtatuz, Gaztenek programa berrikusiz eta gazteak eta beste sektore batzuetako langileak sartzea erraztuko duten sentsibilizazio-programak, neurri pizgarriak eta arau- aldaketak hobetuz.

Ekimena 2. Familia-nekazaritzaren eredua bultzatzea, sektore- eta lurralde-errealitateetara egokituko den laguntza-sistema bat garatuz, eta nekazaritzaren eta abeltzaintzaren garapen iraunkorrari lagunduko dion finantza-euskarria eta euskarri teknikoa eskainiz.

Ekimena 3. Zerbitzu ekosistemikoak sortzen dituzten nekazaritza-, abeltzaintza- eta baso- jardueretan onura edo kenkari fiskalak sartzeko aukera aztertzea, Foru Aldundiekin elkarlanean.

Ekimena 4. Gobernantza-esparru iraunkor eta dinamiko bat ezartzea, EAEko administrazioen eta nekazaritzako elikagaien eta arrantzaren erakundeen artean nekazaritzako elikagaien sektorea ahaldunduko duena. Horretarako, Nekazaritza eta Elikadura Politikako eta Landa Garapeneko Batzordea erabiliko da foro egituratzaile gisa.

Ekimena 5. Coworking-espazioak garatzea Euskadiko landa-eremuetan, landa-eskualdeen dinamizaziora eta landa-eremuetako ekintzaileek sustatutako proiektuen tutorizaziora eta laguntzara bideratutako zentro balioaniztun gisa.

Ekimena 6. Lehen sektoreko politika publikoen eragina aztertzea eta Landa Garapenerako Euskal Sarea ezartzea, lurralde-garapeneko eragileen koordinatzaile gisa.

Ekimena 7. Nekazaritzako Lanbide Heziketa bultzatzea, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera behar bezala bideratzeko eta lanbidea duintzeko.

Ekimena 8. Landa-ustiategien ekoizpen-, merkaturatze- eta titulartasun-ingurunean emakumeak sartzeko prozesuan aurrera egitea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/05/12
Erabakia, zeinaren bidez baimena ematen baita lankidetza hitzarmen bat izenpetzeko Euskal Herriko Unibertsitatearekin, "Speedyfermhub - Knowledge Hub For Speedy Characterisation, Optimisation And Scale Up Of Fermented, Plant-Based New Foods Improving Resilience Of European Food Systems" proiektua egiteko, Futurefoods Europako Lankidetzako lehen deialdiaren esparruan.
2026/04/29
Eusko Jaurlaritzak, Mendinet Tokiko Ekintza Taldeak eta Landa Garapeneko Elkarteek (ADR) sinatutako hitzarmen bat onartu da, 2026an kanpaina bat bultzatzeko landa, nekazaritza eta arrantzako emakumeen papera aitortzeko eta ikusarazteko, FAOk Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea izendatzearekin bat.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109833
2026/04/21
Euskadik 14 enpresekin parte hartuko du Seafood Expo Global ferian, nazioartean arrantzaren eraldaketa-industriaren eta balio-katearen presentzia indartuz.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109607
2026/03/26
Euskadik Elikagaien Segurtasunaren arloko ikerketa-proiektu berrien emaitzak aurkeztu ditu, elikadura-ekosisteman arriskuak aurreikusteko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109146
2026/02/27
14/2026 Dekretua, otsailaren 10ekoa, nekazaritzako ustiategiei aholkularitza emateko erakundeei buruzkoa, ustiategiak aintzatetsi eta erregistratzeari buruzkoa. Nekazariei, abeltzainei eta kooperatibei kudeaketa ekonomikoa hobetzen, praktika ekologikoak hartzen eta ustiategietan berrikuntza teknologikoa aplikatzen laguntzen dieten aholkularitza integraleko zerbitzuak ezartzen ditu.
2026/01/30
Nekazaritzako Elikagaien Enpresetako Zuzendaritzarako Programa Aurreratuak hirugarren promozioa graduatu du Euskadiko elikagaien sektorearen lehiakortasuna indartuz
Hamasei profesionalek jaso dituzte Arkautin Eusko Jaurlaritzak eta HAZIk sustatutako Nekazaritzako Elikagaien Enpresen Zuzendaritzako Programa Aurreratuko (PADEA) 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107720
2025/12/16
Arabako Lurralde Historikoko erremolatxa-ekoizleei zuzeneko laguntzak ematea, minimis erregimenari atxikiak, tratamendu fitosanitarioengatiko, ongarritzeagatiko, traktore-orduengatiko eta makineriaren erabilera intentsiboagatiko ekoizpen-kostuak handitzearen ondoriozko errentagarritasun-murrizketa konpentsatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106993 (303.848.- €)
2025/10/23
Azti eta Neiker elkarlanean ari dira ENVIRODIGITAL nekazaritzako elikagaien kate osoan ingurumen-hobekuntzarako tresna gisa bultzatzeko. Bi zentro teknologikoen arteko hitzarmenari esker, ingurumen-ebaluaziorako tresna digitala hobetu ahal izango da, eta nekazaritza- eta abeltzaintza-sistemetan datuak biltzeko eta kalkulatzeko automatizazioan aurrera egin ahal izango da Lankidetzaren helburua da, halaber, nekazaritzako elikagaien sektore osoan tresnaren hedapena eta erabilera indartzea 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105488
2025/10/21
Neiker saiakuntzak egiten ari da sojaren eta patataren barietateekin, estentsibo ekologikoen sektoreari bultzada emateko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105377
2025/02/25
Euskadiko abeltzaintzako ustiategiek bete behar dituzten baldintza teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituen dekretua onartu da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99605
2025/02/25
50/2025 Dekretua, otsailaren 25ekoa, Euskadiko abeltzaintzako ustiategien arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituena. Ustiategi txikien administrazio-izapideak errazten eta sinplifikatzen ditu, bai eta ustiategi estentsiboen instalazioak ezartzen ere.
2024/12/13
Nekazaritzako eta basogintzako ekoizleen elkarteentzako laguntza-programa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 10eko Aginduaren bidez deitua. 2024ko esleipena (akatsen zuzenketa)