Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
Data Jarduera
2026/03/09
Eusko Jaurlaritzak Landa Garapenerako Euskal Sarea eratu du, lurraldeko erakundeen eta eragileen arteko koordinazioa indartzeko.Sarearen eraketak landa-garapenarekin lotutako 40 ordezkari instituzional, elkarte eta entitate inguru bildu ditu. Lurraldeko erakundeen eta eragileen arteko lankidetzarako gune berri gisa ulertzen da, ekimen bateratuak bultzatzeko eta Euskadiko landa-ingurunera zuzendutako politiken koordinazioa hobetzeko.
2026/02/03
12/2026 Dekretua, otsailaren 3koa, Landa Garapenaren Euskal Sarea arautzen duena. Gobernantza-tresna berri bat da, Euskadiko landa-garapenean inplikatutako erakunde eta eragileen arteko koordinazioa, lankidetza eta ezagutza-trukea hobetzeko helburuarekin sortua.
2025/09/30
2030eko Landa Garapeneko Estrategia eta Lurralde Garapeneko Programa onartu dira, landa-inguruneko ekintza publikoa antolatzea helburu dutenak. Zeharka egiten da, lurraldearen antolamendua, trantsizio ekologikoa, etxebizitza, mugikortasuna, osasuna, berrikuntza eta gizarte-kohesioa lotuz. Landa-eremuetan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du helburu.
Esteka: https://www.euskadi.eus/web01-a2lanits/eu/contenidos/informacion/estrategia_desarrollo_rural/eu_def/index.shtml