Ekimena 1. Euskadiko eta Akitania Berriko kirol-portuetako zerbitzu eta jardueren eskaintza bateratua bultzatzea.
Ekimena 1. Euskadiko eta Akitania Berriko kirol-portuetako zerbitzu eta jardueren eskaintza bateratua bultzatzea.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera (13)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/04/02 |
Donostiako Portuko Udal Kontseilua eratu da. Horrekin, euskal kostaldeko herri guztiek dituzte portuen arloko aholkularitza-, kontsulta- eta eztabaida-organo horiek.
|
| 2025/03/13 |
Armintza-Lemoizko Udal Portu Kontseilu berriak portuko jarduera ebaluatzen du, batez ere aisialdikoa, udal eta itsas sektoreko ordezkarien parte-hartzearekin.
|
| 2025/03/11 |
Zumaiako Udal Portu Kontseiluak Portuaren Plan Berezia, Hiri Antolamendukoa eta portu-jabariari eragiten dion aztertzen du.
|
| 2025/03/06 |
Debako Portuko Udal Kontseilu berria eratu da, dartsenaren beharrak eta tren geltokitik gertu dagoen eremua aztertu dituena.
|
| 2025/02/26 |
Orioko Portuko Udal Kontseilua eratu da: arrantza-kaiak eraberritu, konpondu eta indartzeko lanak aztertzen ditu
: |
| 2025/02/18 |
Lekeitioko Portuko Udal Kontseiluak (Eusko Jaurlaritzaren, Udalaren, Arrantzaleen Kofradiaren eta Amarratzaileen Elkartearen arteko lankidetza-foroa) kanpoko dikearen indartzea eta kanalaren dragatzea aztertzen ditu.
|
| 2025/02/17 |
Bermeoko Portuko Udal Kontseilua eratu da, eta portuaren egoera eta aukerak, eta bertako merkataritzako, arrantzako eta uretako aisialdiko jarduerak aztertu ditu
|
| 2025/01/29 |
Hondarribiko lehen Portuko Udal Kontseiluak udalerriaren eta portuaren arteko eguneroko harremanaren alderdiak aztertzen ditu. Portuko eremuaren kudeaketa eta udalerriarekiko harremana hobetzeko aholkularitza, kontsulta eta eztabaidarako kide anitzeko organoa eratzea.
|
| 2024/12/10 |
Portuko Udal Kontseilua eratzea Itsasadarraren antolamendua, portu-azpiegituren garbiketa eta mantentzea, aisialdiko amarralekuen arteko elkarbizitza eta beste erabilera batzuk jorratuko ditu.
|
| 2024/11/29 |
Elantxobe: Eusko Jaurlaritzari atxikitako Portuko Udal Kontseilua eratu da.
|
| 2024/11/26 |
Ondarroa: Portuko Udal Kontseilua eratu da.
Getaria: Portuko Udal Kontseilua eratu da. Portu arloko aholkularitza, kontsulta eta eztabaidarako kide anitzeko organoa. |
| 2024/11/14 |
Mutrikun eratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo Portuko Udal Kontseilua. Portu arloko aholkularitza, kontsulta eta eztabaidarako kide anitzeko organoa.
|
| 2024/09/10 |
251/2024 Dekretua, irailaren 10ekoa, portuen arloko aholkularitza, kontsulta eta eztabaidarako kide anitzeko organoak diren Portuko Udal Kontseiluak sortzen dituena.
|


