Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
Data Jarduera
2026/03/11
Enpleguaren aldeko Itun Sozialaren bigarren urteurrena: 2025-2027 Hiru Urteko Enplegu Plan berriaren ildo estrategikoak aurkezten dira. Plan horren helburua kalitatezko enplegu baterantz aurrera egitea da, ongizatearen, gizarte-kohesioaren eta garapen ekonomikoaren berme onena den aldetik.
2026/03/10
Enpleguaren Euskal Foroa sortu da, enplegu-politika publikoen diseinua, jarraipena eta ebaluazioa indartzeko. Organo berri horrek erakundeen, eragile sozioekonomikoen eta enpleguaren eremuko erakundeen partaidetza orekatua sendotzen du, eta gobernantza partekatuko esparru egonkor bat ematen dio euskal enplegu-sistemari.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108716
2026/01/09
2025ean, enpleguko eta tokiko garapeneko 11 plan egin dira, izaera pilotuarekin, eta hedapena aurkeztu da, 2026an 10.000 biztanletik gorako udalerrietan has daitezen, 2023ko abenduaren 21ean onartutako Enpleguari buruzko 15/2023 Legearekin bat etorriz.
Euskal enplegu-sarearen zerbitzu-mapari buruzko dekretuaren zirriborroa egin da.
2025/06/23
Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluak bere funtzionamendu-erregelamendua onartu du, Euskadiko enplegu-politikak koordinatzeko funtsezko organo gisa sendotuz, eta 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategia eguneratzea onartu du. Horrez gain, Enplegu eta Toki Garapeneko Plan berriak (PEDL) ezartzeko bidean aurrera egitea erabaki du. 
2024/10/02
MerkaLan, Lanbidek antolatutako Enplegu eta Prestakuntza Azoka, kalitatezko enpleguaren eta baloreak eta etorkizuna dituzten enpresen aldeko apustua egiten da.