Euskadi.eus
Sailak
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Arduradunak
Agustín Zubillaga Rego (Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea)
Jaione Ganzarain Epelde (Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Euskadi 2030 Eraldaketa Digitalerako Estrategia berria egitea eta ezartzea.

Ekimena 2. Adimen Artifizialeko soluzioen garapena eta enpresek soluzio horiek ezartzea eta erabiltzea erraztea, algoritmo berriak entrenatzea eta/edo informazioa konfiantzazko ingurune batean ustiatzea ahalbidetuko duten azpiegitura seguruak eta datu-biltegiak sortuz eta enpresen eskura jarriz.

Ekimena 3. Datuen kudeaketa adimentsua eta etikoa sustatzea, datuak sendotasunez eta gardentasunez kudeatzeko eta gobernatzeko urratsak emanez, eta bildutako datuak behar bezala egituratuta, eguneratuta, testuinguruan kokatuta eta estandarizatuta daudela ziurtatuz.

Ekimena 4. Arrakala digitala saihestuko duen digitalizazio inklusiboa bultzatzea eta gaitasun digitalak sustatzea, ekonomia globalizatu batean Euskadiren garapen ekonomikorako eta lehiakortasunerako ezinbesteko elementu gisa.

Ekimena 5. e-Administrazioan sakontzen jarraitzea. Administrazio-prozesu berriak digitalizatzea, izapide berri horiek modu erraz eta seguruan egin daitezkeela ziurtatuz, herritarren eta administrazioaren arteko harremana zailtzen duten oztopoak kenduz.

Ekimena 6. Baliabide fisikorik ez duten herritarrek izapide administratiboak modu autonomoan egin ahal izateko puntu digitalak eskaintzea. Horren osagarri gisa, aurrez aurreko eta telefono bidezko arreta nahikoa eta kalitatezkoa ematea.

Ekimena 7. Euskadi nomada digitalen lehentasunezko helmuga gisa sustatzea. 

Ekimena 8. Lankidetza eta iraunkortasuna sustatzea. Erakundeen eta ezagutza-sareen arteko lankidetza sustatzea eta aurrerapen iraunkorraren alde egitea, ezagutza, adimena, datuak eta eraldaketa digitala baliatuz, pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko, iraunkortasunari uko egin gabe.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/10/13
Adimen artifizialaren adopzioa Euskadin % 42 hazi da urtebetean, BAICen bigarren diagnostikoaren arabera.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105132
2025/07/24
Adimen artifiziala, teknologia berriak eta milaka zale elkartuko dira lau egunez Euskal Encounterren, Estatuko teknologia-topaketa nagusian.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103624
Sailak
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Arduradunak
Agustín Zubillaga Rego (Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea)
Jaione Ganzarain Epelde (Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. ETEei digitalizazio-prozesuak bizkortzen laguntzea, eskuragarri dauden programa publiko guztiei ahalik eta etekin handiena ateratzen lagunduko dien orientazio espezializatua emanez.

Ekimena 2. Basque Microelectronics Hub eremuan euskal enpresen eraldaketa digitalerako prozesuari laguntzeko aukera emango duten proiektu berezi berriak sortzea eta erakartzea, bai eta konputazio kuantikoaren erabilera bultzatzea ere, Basque Quantumekin koordinatuta.

Ekimena 3. Komunikazio-azpiegiturak garatzen laguntzea, 5G estaldura zabala eta enpresa- erabilerako zerbitzuak lortze aldera, enpresek teknologia horren inguruko irtenbide aurreratuak inplementatu ahal izan ditzaten. 

Ekimena 4. Datuaren ekonomia sustatzea, horren inguruan enpresa eta negozio-eredu berriak garatzen lagunduz, eta administrazio publikoek kudeatutako datu ez-sentikorrak gizartearen eta enpresen esku jarriz.

Ekimena 5. Datuaren gobernu-eredu bat definitzea eta ezartzea, Euskadiko erakunde guztiak bilduko dituena eta arlo horretako ahaleginen koordinazioa hobetuko duena.

Ekimena 6. ROBOTEKIN (Robotika eta Automatizazio Poloa) bultzatzea, sektoreko balio-kate osoarekin lankidetzan.

Ekimena 7. Euskadiko IoT ekimenak babestea, euskal industria-sareari erantzunak eman diezazkioten.

Ekimena 8. Ekintzailetza digitala sustatzea, digitalizaziotik eratorritako irtenbide digital eta negozio-eredu berriak garatuko dituzten startup eta enpresa berritzaileen sorrera babestuz.

Ekimena 9. Euskal enpresetan zibersegurtasuna indartzeko programa espezifikoak ezartzea, ETEen eskura dauden baliabideak eskainiz.

Ekimena 10. Enpresen produktibitatea hobetzeko "Key Enabling Technologies" (Funtsezko Teknologia Bideratzaileak) tresnak ezartzeko eta sustatzeko hainbat urtetarako laguntza-programak sortzea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/04/22
Eusko Jaurlaritzak euskal startupen hazkundea bizkortzeko HAZTEN SCALE-UP arrisku-kapitaleko funtsa eratu du 50 milioi eurorekin.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109677 (50.000.000.- €)
2026/03/26
ETEen eraldaketa digitalerako laguntzak: "Adimen Artifiziala" prograna, "Zibersegurtasun Industriala" programa eta BidaIA ibilbidea.
Zibertsegurtasun Industriala. 2026ko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109117 (28.000.000.- €)
Sailak
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Etxebizitza eta Hiri Agenda
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Arduradunak
Agustín Zubillaga Rego (Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea)
Irantzu Allende Fernández de Eribe (Viceconsejera de Transición Energética)
Miguel de los Toyos Nazabal (Etxebizitza sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Administrazio publikoaren eraikinetan eta etxebizitza publikoetan energia- jasangarritasuna bultzatzea, birgaitze-soluzioen eta energia-kontsumoaren ekipamenduen hobekuntzaren bidez. Instituzioen energia-erosketa zentralizatua bultzatzen jarraitzea.

Ekimena 2. Etxebizitza berriek energia-autokontsumo termiko altua izan dezaten eta EBk ezarritako eraikinen energia-eraginkortasunaren helburuak betetzeko neurri berriak diseinatzea. Guzti hori etxebizitzen erosleen finantza-egonkortasuna arriskuan jarri gabe.

Ekimena 3. Zero emisio edo passivhaus etxebizitza berrien eraikuntza sustatzea, edo BREEAM ziurtagiriarekin. Eredu horiek sustatzeko pizgarriak ezartzea eta eraikuntza industrializatua eta BIM metodologia diseinu eta eraikuntzan bultzatzea.

Ekimena 4. Eraikuntza bioklimatikoaren irizpideak espazio berdeei lotutako azpiegituretan erabiltzea sustatzea.

Ekimena 5. Energia elektriko berdearen erabilera eta autokontsumo termikoaren erabilera sustatzea aerotermia bidez. Baso-biomasa energia-iturri berriztagarri gisa erabilera jasangarria bultzatzea, batez ere mendialdeko baso-eremuetatik hurbil dauden landa- eremuetan.

Ekimena 6. Km 0 energia berriztagarrien proiektuen sustapena intensifikatzea, tokiko eremuetan, herritarrek, ETEek eta merkatariek energia hurbil, berde eta lehiakorrera sarbidea izan dezaten.

Ekimena 7. Energia berriztagarriak sortzeko instalazioak sustatzea industria-proiektuetan. 

Ekimena 8. Energia Komunitateak bultzatzea, energia berriztagarrien sorkuntza handitzeko eta euskal herritarrak gai honetan ahalduntzeko tresna gisa.

Ekimena 9. Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bidez udal eta eskualde ekimenak babestea, inbertsio horiek finantzatzeko tresna espezifikoak aktibatuz eta administrazio- izapideak sinplifikatuz.

Ekimena 10. Euskadin garatutako proiektu energetikoen sozializazioa indartzea, herritarren eta enpresa-sarearen eskura jarriz Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) parte hartzen duen proiektuetan sortutako energia elektriko berriztagarriaren %30 gutxienez.

Ekimena 11. 900 MW energia berriztagarrien instalazioa bultzatzea, hurbiltasun-sorkuntza maximizatuz (autokontsumoa, autokontsumo partekatua, energia-komunitateak…), tamaina handiagoko instalazioekin konbinatuta.

Ekimena 12. Energia-kontsumo handiko industria deskarbonizatzeko proiektuak erraztea, energia- bektore berrietara, hala nola hidrogeno berdera edo erregai alternatiboen erabilerara, sarbidea erraztuz.

Ekimena 13. Mugikortasunean erregai fosilen erabilera ordezkatzeko energia alternatibo deskarbonizatuen erabilera sustatzea eta garraioarekin lotutako isurketak murriztea. Gure lurraldeko garraio publikoaren flotetan zero isurketako helburua lortzea.

Ekimena 14. Erregai fosiletan desinbertsio plana egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta sektore publikoko erakundeek 2030 baino lehen, ahal den neurrian, zuzenean edo zeharka, erregai fosilak esploratzeko, ustiatzeko, fintzeko edo prozesatzeko orientatutako edozein gizarte, enpresa, ekimen edo proiektutan parte hartzeari uzteko.

Ekimena 15. Energia eta jasangarritasun ikuspegia lurralde-antolamenduan eta hiri-plangintzan txertatzea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/11/20
20 urtetan Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengo parke eolikoa eraikitzeko lanak hasi dira, eta Eusko Jaurlaritzak parte-hartze prozesu bat jarri du martxan berriztagarrien hedapenari buruz.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106285
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Lortutako autogobernuaren defentsa zaintzea. Haren garapena sustatzea eta Legebiltzarrak edo Eusko Jaurlaritzak, bere eskumenen esparruan, onartutako politika publikoetan sartzea, hustea, baldintzatzea edo murriztea dakarten jarduerak salatzea.

Ekimena 2. Euskal Ekonomia Ituna errespetatzen dela bermatzea, bai eta Konstituzioaren 156. artikuluan aurreikusitako koordinazio-eskumenetatik erator daitezkeen neurriak ere, zerga- eta finantza-politikari dagokionez, dagozkien aldebiko organoetan hartutako akordioei dagokienez. Aplikatzeko edo gauzatzeko, aldebiko bilera-organoaren edo Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren bilera behar duten neurriak, denboran eta forman.

Ekimena 3. Autogobernuaren defentsaren arloan eskumena duen sailak, ofizioz edo gainerako sailek eskatuta, Estatuaren araugintza-ekimenen legezkotasun konstituzionalari eta Gernikako Estatutuarekiko errespetuari buruzko txostenak egitea koordinatzea. Autogobernuaren defentsaren arloan eskumena duen sailak egingo ditu txosten horiek, eragindako sail sektorialari kontsulta egin ondoren. Euskal autogobernuaren urraketak hautematen diren kasuetan, gatazka judizialak saihestuko dituzten prebentzio-irtenbideak bilatzen saiatuko dira, dagokion "lankidetza-gutunaren" bidez. Era berean, lehentasunez sustatuko da Aldebiko Lankidetza Batzordearen aurrean negoziatzeko bidea, euskal autogobernua zaintzeko eta konstituzio-judizializazioa saihesteko.

Ekimena 4. Gobernu Kontseiluari euskal autogobernuaren, Euskadiri esleitutako eskumenen eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-antolaketaren defentsan gauzatzen diren prozesu konstituzional edo judizialak aurkezteko proposamenak helaraztea. Lankidetzako prebentzio-neurriek emaitzarik ez duten kasuetan gaituko da bide hori, autogobernuaren defentsaren arloan eskumena duen sailak dagokion sailari kontsulta egin ondoren.

Ekimena 5. Lehentasunez, Bitariko Lankidetza Batzordearen aurrean negoziatzeko bidea sustatzea, euskal autogobernua ahalik eta baldintzarik onenetan zaintzeko eta Konstituzioaren judizializazioa eta autogobernua interpretatzeko hutsegiteak eragiteko arriskuak saihesteko, gure eskumen-eremurako ondorio txikitzaileei buruzko doktrina sendotuz. Aldebiko Batzordean negoziatzeko bide hori aplikatuko da, bai Eusko Jaurlaritzak auzi-jartzaile gisa esku hartzen duen prozesuetan, bai Euskal Autonomia Erkidegoak emandako arau eta egintzen aurka Estatuak jarritako errekurtsoen ondorio diren prozesuetan. Negoziazio horiek autogobernuaren arloan eskumena duen sailak egingo ditu, eragindako sail sektorialaren laguntzarekin.

Ekimena 6. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko titularrak JAI Kontseiluan (Justizia eta Herrizaingo Gaiak) parte har dezan bultzatzea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/07/15
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren finantzaketa osagarria onartu du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111944
2026/07/08
«Jesús María Leizaola» saria, euskal autonomia edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten erronkei aurre egiteko gobernantza publikoa xede duten ikerlanetarako.
2026/03/25
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen egonkortasunerako bidea adostu du, 2028ra arte, eta Euskadiren eta Estatuaren arteko finantza-harremanen esparrua eguneratu du. Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren bileraren emaitzak.  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109093
2025/06/04
Eusko Jaurlaritzak “Ba al da tarterik Euskadin Autogobernu hobe bat izateko?” Udako Ikastaroa antolatu du
2025/06/03
«Jesús María Leizaola» saria, euskal autonomia edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten erronkei aurre egiteko gobernantza publikoa xede duten ikerlanetarako.
Saila
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Arduraduna
Kepa Bilbao Gaubeka (Araubide Juridikoaren sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Eusko Jaurlaritza bat dator, dagokion esparruan, EAJ-PNVk eta PSE-EEk (PSOE) autogobernuari buruz adostu duten akordioarekin.
EAJ-PNV eta PSE-EEk (PSOE) alderdiok autogobernua eguneratzeko prozesu bat planteatu genuen 2016ko azaroan, indarrean dauden legezko arau eta prozeduren arabera izapidetuko zen erreforma bat juridikoki eta legalki egokituko zela bermatzeko, bizikidetza demokratikoan sakontzeko eta kohesio eta justizia sozialean aurrera egiteko.
Hori oinarri hartuta, 2020an lortutako akordioan, bi alderdiek Eusko Legebiltzarrean egindako lanetan sakontzeko aukera planteatu genuen, euskal autogobernua eguneratzeko prozesuarekin amaitzeko, ahalik eta adostasun handienarekin eta ezarritako eta aurreikusitako legezko bideei jarraituz, estatutuak aldatzeko lege- proposamenaren proiektua aurkezteko aukera emateko.
Gogoeta horiei gehitu behar zaie PSOEk eta EAJ-PNVk 2023ko azaroaren 10ean sinatutako akordioa. Akordio horretan jasota dago alderdi biok parte hartuko dugula, Euskadin zein Estatuarekin, etorkizuneko autogobernua negoziatu eta onartzeko prozesuan, Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarriaren eta Gernikako Estatutuaren Xedapen Gehigarriaren ahalmenak baliatuz. Akordio horretan, fede onez negoziatzeko eta akordio bat aurrera ateratzeko konpromisoa adierazten genuen, bai euskal erakundeetan, bai Gorte Nagusietan, ondoren euskal herritargoak lortutako akordioa berrets zezan. Euskadiren naziotasunaren aitortza, euskal eskumenen babesa eta aldebikotasunean eta forutasunean oinarritutako berme-sistema bi alderdien artean hitz egin eta negoziatu beharreko eremuak izango dira.
Lortuko den akordio horrek Euskadiko Legebiltzarraren gehiengoaren eskaerei erantzun beharko die, Gernikako Estatutuan ezarritakoaren arabera, Euskal Herria legitimoki ordezkatzen baitu.
Bi alderdiok ulertzen dugu aurreko legegintzaldietan egindako lanetan EAJ-PNVk eta PSE-EEk (PSOE) hainbat arlotan bat egin dugula, baina desadostasunak ere izan ditugu gure artean. Alde horretatik, bi alderdiek berretsi egiten ditugu 2016an, 2020an eta 2023an sinatutako akordioak, eta,bat egite horretan oinarrituta, uste dugu gai horri buruzko eztabaidak alderdi politikoei dagozkiela, eta ez Jaurlaritzari, eta onartzen dugu gai horri buruzko legegintza- eta politika-ekimena alderdi politikoei dagokiela, eta ez Gobernuari, Eusko Legebiltzarrak bere eskumenaren eta indarrean dagoen legeriaren esparruan ildo horretan har ditzakeen akordioei lotuta sentituko baita, ezinbestean.
Ondorioz, gobernagarritasun-akordio hau sinatu dugun bi alderdiok berretsi egiten ditugu aldez aurretik sinatutako akordioen edukiak, eta elkarri askatasuna aitortzen diogu autogobernuaren arloko gure postulatuak eta planteamenduak defendatzeko, eta, era berean, hitz ematen dugu ez dugula eragotziko zentzu horretan hemen, Euskadin zein beste eremu instituzional batzuetan egin nahi diren eztabaidak edo proposamenak, eta bat gatoz gai honetako edozein legegintza-ekimen Eusko Legebiltzarraren gehiengo osoak adostu eta onartu beharko lukeela, eta, ondoren, Gorte Nagusietara bidali beharko litzatekeela, ezarritako legezko bideen arabera izapidetu eta, hala badagokio, herritarrek erabaki dezaten eta erreferendumean berrets dezaten.

Ekimena 1. Euskal Administrazioaren desburokratizazioari ekitea, eraginkortasunez, arintasunez eta pertsona mota guztiei egokituta jarduteko mekanismo berriak aztertuz, herritarrek politika publikoak bultzatu, diseinatu, gauzatu eta ebaluatzeko prozesuan parte har dezaten bultzatuz.

Ekimena 2. Administrazioa bizkortzeko eta sinplifikatzeko lege-proiektua bultzatzea

Ekimena 3. Sistema instituzional oso bat egiteko lanetan sakontzen jarraitzea. Erakundeekiko konfiantza funtsezkoa da populismoei ateak ixteko eta erakundeen kudeaketan inplikatutako gizartea izateko.

Ekimena 4. Euskadiko Administrazio Orokorraren egitura optimizatzea, beharrezkoak diren esparruak birformulatuz eta etorkizuneko erronkei aurre egiten jarraitzeko beharrezko tresnekin ordezkatuz, langile publikoen parte-hartze aktiboarekin, mahai sektorialen bitartez.

Ekimena 5. Herritarrei aurrez aurre eta telematikoki ematen zaien arreta hobetzea, herritarrek Administrazioarekin elkarreragin ahal izan dezaten, ematen diren zerbitzuak ezagutu ahal izan ditzaten eta zerbitzu horiek eskura izan ditzaten. Sarbide errazagoko zerbitzu publikoen katalogoa diseinatzea.

Ekimena 6. Politika publikoen eraginkortasuna ebaluatzea eta hobetzea, herritarren beharrei erantzun egokia emateko. Politika publikoen ebaluazioa eta kudeaketaren auditoria sustatzea, gobernu onaren parametroetan oinarrituta, baliabide publikoen kudeaketaren eraginkortasuna ebaluatuz, helburuak benetan betetzeko eta herritarrei kontuak emateko.

Ekimena 7. Gainerako euskal erakundeekiko lankidetza eta koordinazioa indartzea, eta, are gehiago, toki-administrazioarekiko lankidetza eta koordinazioa indartzea. Horretarako, arreta berezia eskainiko zaie langileak hautatzeko prozesuei, bai eta herri-administrazioek erabiltzen dituzten sistema eta aplikazioen bateragarritasunari, elkarreragingarritasunari eta herritarrekiko harreman elektronikoari. Halaber, euskal administrazio publiko guztietan informazio publikoa eskuratzeko eskubidea egikaritzeko leihatila bakarra garatzen lagunduko duten ereduetan aurrera egitea aurreikusten dugu, administrazio elektronikoa bultzatzeko eta herritarrei administrazio-informazio argia, eguneratua eta zalantzarik gabea ematera begira

Ekimena 8. Bilboko Aduanetako Agente eta Komisio-hartzaileen Elkargoa Kentzeko Legea bultzatzea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/05/13
Barneko izapidetze-eredu berria onartu da, administrazioa arintzeko eta sinplifikatzeko helburuarekin (Gobernu Bilera 2025-05-13)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101551
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Euskadiko gardentasunari buruzko lege bat bultzatzea, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea errazteko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko.

Ekimena 2. Euskadi Gardena Gardentasun Atariaren edukiak zabaltzea, euskal herritarrentzat interesgarrienak diren gaiei buruzko informazio berria argitaratuz.

Ekimena 3. Euskadi Gardena Gardentasun Atariaren eta Irekiaren edukiak ulergarriagoak egitea, irakurketa errazeko irizpideak neurri handiagoan txertatuz, eduki erakargarrien eta didaktikoen bidez, hainbat sakontasun-mailatan irakurtzeko aukera emango dutenak eta elkarreragina ekarriko dutenak, grafikoak, bistaratzeak, infografiak eta mapak erabiliz, hizkuntza argia erabiliz.

Ekimena 4. Herritarrei gure kudeaketa-datuak zabaltzen jarraitzea, Open Data Euskadi ataria indartuz eta sustatuz, gardentasun-estrategiarekin lerrokatuz, beharrezko datuak formatu egokietan emateko eta berrerabilera inplementatzeko.

Ekimena 5. Erakundeen eta ezagutza-sareen arteko lankidetza sustatzea. Aurrerapen iraunkorraren aldeko apustua egitea, ezagutza, adimena, datuak eta eraldaketa digitala baliatuz, pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko. Datuen kudeaketa adimentsua eta etikoa bermatzea.

Ekimena 6. Parte hartzeko dauden bideak indartzea, demokrazia deliberatiboko tresnei bultzada berezia emanez.

Ekimena 7. Eskura dauden informazio-aktiboen inbentarioa egiten jarraitzea eta herritarrei kontuak ematen dizkien gobernantza-eredu baten iraunkortasunerako sistemak egokitzea.

Ekimena 8. Nazioarteko estandarrak betetzen jarraitzea eta munduko praktika onenekin bat egitea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/09/11
Eusko Jaurlaritzak balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzaileetarako antolatzen dituen «Elkarlan» sarien hamaikagarren deialdia onesten duena (2025. urtea).

Ekimena 1. Datozen urteetan egingo den belaunaldi-erreleboari modu planifikatuan heltzea. Funtzio publikoaren aldeko apustua egiten jarraitzea, gaitasunean eta profesionalizazioan oinarritutako profesional kualifikatuekin, funtzio publikoan sartzeko prozesuak bultzatuz, zerbitzu publikoan pertsona onenak izateko, karrera profesionala arautuz eta garai berrietara egokitutako etengabeko prestakuntza garatuz, Administrazio Orokorreko Negoziazio Mahai Sektorialean hartutako akordioaren bidez.

Ekimena 2. Enplegu publiko egonkor eta kalitatezkoaren aldeko apustua egiten jarraitzea, indarrean dagoen araudia aplikatuz egiturazko bitartekotasuna murriztuz eta aldian behin Enplegu Publikoaren Eskaintzak deituz. Euskal Administrazioaren barruan belaunaldien arteko erreleboari modu integralean ekitea, ezagutzaren traspasoa ziurtatuz. Negoziazio-eremuak bultzatzea, langileen hornidura eta hautaketa arautzeko, bai eta behin-behinekotasuna arautzeko ere. Gure administrazioa pixkanaka euskalduntzen jarraitzea, bi hizkuntza ofizialetan lan egiteko eta zerbitzua emateko behar diren baldintzak bermatzeko.

Ekimena 3. Itunaren Batzorde Mistoaren barruan, Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarria betez eta foru-lurraldeetako erakundeek darabilten finantza-autonomia errespetatuz, honako hauek adostea: sartu berri diren enplegu publikoaren eskaintzaren birjarpen- tasak erabat lehentasunezkotzat jotzen diren sektore, funtzio eta lanbide- kategorietan, eta enplegatu publikoen ordainsari-masaren gehikuntzaren gehieneko orokorrak, betiere aurrekontu-ekitaldi bakoitzean dagokion oreka eta aurrekontu- egonkortasunaren bidea bermatuz. 

Ekimena 4. Eusko Jaurlaritzako langileei zuzendutako prestakuntza-eskaintza indartzea, funtsezko tresna baita antolaketa berritzaileago, malguago eta dinamikoago baterantz aurrera egiteko, eta egungo eta etorkizuneko erronketara egokitzen laguntzeko, betiere arreta eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitatean jarriz, langile publikoen parte-hartze aktiboa bultzatuz.

Ekimena 5. Eraldaketa digitalaren esparruan lan egitea, eta, aldi berean, eten digitala gainditzeko behar diren ekintza guztiak egitea, lurralde osoko konektibitatea eta ingurune digitalean zailtasun gehien dituzten pertsonen prestakuntza bultzatuz.

Ekimena 6. Gainerako euskal erakunde publikoekiko konbergentzia teknologikoa eta elkarreragingarritasuna bultzatzea.

Ekimena 7. Prototipoak eta etengabe aldaketak egin ditzaketen berrikuntza-taldeak bultzatzea, gardentasunak eta gobernu adimendunak aurrera egin dezaten.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/08/04
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioetako eta foru-administrazioetako enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako dirulaguntzen programa.
2025/08/11
2025/01/28
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Negoziazio Mahai Orokorraren Akordioa onartu da, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-kontratuko langile finkoentzako Erretiro Partzialeko Plana onartzen duena. Enplegatu publikoen erretiro aurreratua erraztea eta hobetzea du helburu.