Ekimena 2. Enplegu publiko egonkor eta kalitatezkoaren aldeko apustua egiten jarraitzea, indarrean dagoen araudia aplikatuz egiturazko bitartekotasuna murriztuz eta aldian behin Enplegu Publikoaren Eskaintzak deituz. Euskal Administrazioaren barruan belaunaldien arteko erreleboari modu integralean ekitea, ezagutzaren traspasoa ziurtatuz. Negoziazio-eremuak bultzatzea, langileen hornidura eta hautaketa arautzeko, bai eta behin-behinekotasuna arautzeko ere. Gure administrazioa pixkanaka euskalduntzen jarraitzea, bi hizkuntza ofizialetan lan egiteko eta zerbitzua emateko behar diren baldintzak bermatzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/03/31 |
Administrazio Orokorraren LEPen aro berria, gaitasunen araberako ebaluazioarekin eta gardentasuna indartuz.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109257 |
| 2025/12/30 |
Eusko Jaurlaritzak 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintza aurkeztu du, 4.700 plaza baino gehiagorekin bere administrazio eta sektore publikorako.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106975 Gobernu Kontseiluaren Erabakia |
| 2025/10/25 |
2000 pertsona inguru aurkeztu dira hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketa idatziaren bigarren deialdira
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105554 |
| 2025/02/01 |
Adimen-desgaitasuna duten pertsonak administrazioan sartzeko eta egokitzeko prozesua errazteko hitzarmena. Horrela, desgaitasun intelektuala duten pertsonak Eusko Jaurlaritzan sartzen dira karrerako funtzionario gisa.
|
| 2024/12/17 |
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2024ko enplegu publikoaren eskaintza onartzen da, eta Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzen baitira Ertzaintzan sartzeko plazak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionalean eta sektore publikoko entitate instrumentaletan deialdi publiko bidez betetzekoak diren plazak.
|
| 2024/11/26 |
Erabakia, hasiera ematekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duen 2022ko maiatzaren 24ko Gobernu Kontseiluaren Erabakia eta erabaki horretako akatsak zuzentzeko Erabakia ofizioz berrikusteko prozedurari.
|


