Euskadi.eus

Ekimena 1. Euskal Administrazioaren desburokratizazioari ekitea, eraginkortasunez, arintasunez eta pertsona mota guztiei egokituta jarduteko mekanismo berriak aztertuz, herritarrek politika publikoak bultzatu, diseinatu, gauzatu eta ebaluatzeko prozesuan parte har dezaten bultzatuz.

Ekimena 2. Administrazioa bizkortzeko eta sinplifikatzeko lege-proiektua bultzatzea

Ekimena 3. Sistema instituzional oso bat egiteko lanetan sakontzen jarraitzea. Erakundeekiko konfiantza funtsezkoa da populismoei ateak ixteko eta erakundeen kudeaketan inplikatutako gizartea izateko.

Ekimena 4. Euskadiko Administrazio Orokorraren egitura optimizatzea, beharrezkoak diren esparruak birformulatuz eta etorkizuneko erronkei aurre egiten jarraitzeko beharrezko tresnekin ordezkatuz, langile publikoen parte-hartze aktiboarekin, mahai sektorialen bitartez.

Ekimena 5. Herritarrei aurrez aurre eta telematikoki ematen zaien arreta hobetzea, herritarrek Administrazioarekin elkarreragin ahal izan dezaten, ematen diren zerbitzuak ezagutu ahal izan ditzaten eta zerbitzu horiek eskura izan ditzaten. Sarbide errazagoko zerbitzu publikoen katalogoa diseinatzea.

Ekimena 6. Politika publikoen eraginkortasuna ebaluatzea eta hobetzea, herritarren beharrei erantzun egokia emateko. Politika publikoen ebaluazioa eta kudeaketaren auditoria sustatzea, gobernu onaren parametroetan oinarrituta, baliabide publikoen kudeaketaren eraginkortasuna ebaluatuz, helburuak benetan betetzeko eta herritarrei kontuak emateko.

Ekimena 7. Gainerako euskal erakundeekiko lankidetza eta koordinazioa indartzea, eta, are gehiago, toki-administrazioarekiko lankidetza eta koordinazioa indartzea. Horretarako, arreta berezia eskainiko zaie langileak hautatzeko prozesuei, bai eta herri-administrazioek erabiltzen dituzten sistema eta aplikazioen bateragarritasunari, elkarreragingarritasunari eta herritarrekiko harreman elektronikoari. Halaber, euskal administrazio publiko guztietan informazio publikoa eskuratzeko eskubidea egikaritzeko leihatila bakarra garatzen lagunduko duten ereduetan aurrera egitea aurreikusten dugu, administrazio elektronikoa bultzatzeko eta herritarrei administrazio-informazio argia, eguneratua eta zalantzarik gabea ematera begira

Ekimena 8. Bilboko Aduanetako Agente eta Komisio-hartzaileen Elkargoa Kentzeko Legea bultzatzea.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/05/13
Barneko izapidetze-eredu berria onartu da, administrazioa arintzeko eta sinplifikatzeko helburuarekin (Gobernu Bilera 2025-05-13)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101551