Ekimena 3. Gogoeta horiei gehitu behar zaie PSOEk eta EAJ-PNVk 2023ko azaroaren 10ean sinatutako akordioa. Akordio horretan jasota dago alderdi biok parte hartuko dugula, Euskadin zein Estatuarekin, etorkizuneko autogobernua negoziatu eta onartzeko prozesuan, Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarriaren eta Gernikako Estatutuaren Xedapen Gehigarriaren ahalmenak baliatuz. Akordio horretan, fede onez negoziatzeko eta akordio bat aurrera ateratzeko konpromisoa adierazten genuen, bai euskal erakundeetan, bai Gorte Nagusietan, ondoren euskal herritargoak lortutako akordioa berrets zezan. Euskadiren naziotasunaren aitortza, euskal eskumenen babesa eta aldebikotasunean eta forutasunean oinarritutako berme-sistema bi alderdien artean hitz egin eta negoziatu beharreko eremuak izango dira.