Ekimena 6. Ondorioz, gobernagarritasun-akordio hau sinatu dugun bi alderdiok berretsi egiten ditugu aldez aurretik sinatutako akordioen edukiak, eta elkarri askatasuna aitortzen diogu autogobernuaren arloko gure postulatuak eta planteamenduak defendatzeko, eta, era berean, hitz ematen dugu ez dugula eragotziko zentzu horretan hemen, Euskadin zein beste eremu instituzional batzuetan egin nahi diren eztabaidak edo proposamenak, eta bat gatoz gai honetako edozein legegintza-ekimen Eusko Legebiltzarraren gehiengo osoak adostu eta onartu beharko lukeela, eta, ondoren, Gorte Nagusietara bidali beharko litzatekeela, ezarritako legezko bideen arabera izapidetu eta, hala badagokio, herritarrek erabaki dezaten eta erreferendumean berrets dezaten.