Ekimena 3. Datuen kudeaketa adimentsua eta etikoa sustatzea, datuak sendotasunez eta gardentasunez kudeatzeko eta gobernatzeko urratsak emanez, eta bildutako datuak behar bezala egituratuta, eguneratuta, testuinguruan kokatuta eta estandarizatuta daudela ziurtatuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/04/16 |
Euskadi abangoardian, sektore publikoan Adimen Artifizialaren erabileraren erregulazioari eta gardentasunari dagokionean.
Algoritmoen katalogoa osatu eta argitaratu da sektore publikoan egun erabiltzen diren 13 Adimen Artifizialeko sistemekin, eta administrazio publikoan algoritmo berriak txertatu ahala eguneratuko da katalogoa. Katalogoari esker, barne-prozesuak arindu eta gardentasun digitalean aurrera egin da herritarren arretan edota osasun, hezkuntza, enplegu eta etxebizitza esparruetan. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101026 |


