Euskadi.eus
Sailak
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Arduradunak
Agustín Zubillaga Rego (Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea)
Jaione Ganzarain Epelde (Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Euskadi 2030 Eraldaketa Digitalerako Estrategia berria egitea eta ezartzea.

Ekimena 2. Adimen Artifizialeko soluzioen garapena eta enpresek soluzio horiek ezartzea eta erabiltzea erraztea, algoritmo berriak entrenatzea eta/edo informazioa konfiantzazko ingurune batean ustiatzea ahalbidetuko duten azpiegitura seguruak eta datu-biltegiak sortuz eta enpresen eskura jarriz.

Ekimena 3. Datuen kudeaketa adimentsua eta etikoa sustatzea, datuak sendotasunez eta gardentasunez kudeatzeko eta gobernatzeko urratsak emanez, eta bildutako datuak behar bezala egituratuta, eguneratuta, testuinguruan kokatuta eta estandarizatuta daudela ziurtatuz.

Ekimena 4. Arrakala digitala saihestuko duen digitalizazio inklusiboa bultzatzea eta gaitasun digitalak sustatzea, ekonomia globalizatu batean Euskadiren garapen ekonomikorako eta lehiakortasunerako ezinbesteko elementu gisa.

Ekimena 5. e-Administrazioan sakontzen jarraitzea. Administrazio-prozesu berriak digitalizatzea, izapide berri horiek modu erraz eta seguruan egin daitezkeela ziurtatuz, herritarren eta administrazioaren arteko harremana zailtzen duten oztopoak kenduz.

Ekimena 6. Baliabide fisikorik ez duten herritarrek izapide administratiboak modu autonomoan egin ahal izateko puntu digitalak eskaintzea. Horren osagarri gisa, aurrez aurreko eta telefono bidezko arreta nahikoa eta kalitatezkoa ematea.

Ekimena 7. Euskadi nomada digitalen lehentasunezko helmuga gisa sustatzea. 

Ekimena 8. Lankidetza eta iraunkortasuna sustatzea. Erakundeen eta ezagutza-sareen arteko lankidetza sustatzea eta aurrerapen iraunkorraren alde egitea, ezagutza, adimena, datuak eta eraldaketa digitala baliatuz, pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko, iraunkortasunari uko egin gabe.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/10/13
Adimen artifizialaren adopzioa Euskadin % 42 hazi da urtebetean, BAICen bigarren diagnostikoaren arabera.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105132
2025/07/24
Adimen artifiziala, teknologia berriak eta milaka zale elkartuko dira lau egunez Euskal Encounterren, Estatuko teknologia-topaketa nagusian.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103624