Ekimena 1. Espainiako Gobernuarekin batera lan egitea, transferitu gabe dauden eskumenen, gaien eta zerbitzuen inguruko negoziazioak gauzatzeko. Gernikako Estatutua osorik betetzeko konpromisoarekin bat etorriz, Espainiako Gobernuaren Kontseiluak 2020ko urtarrilean onartu eta urte bereko urrian berretsi zuen bezala, transferitzeke dauden gaiei dagozkien eskualdaketak negoziatu eta egitea. Alde horretatik, Bitariko Batzordearen barruan landuko da aipatutako materia-zerbitzuak transferitzeko dagokion akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoari egin beharreko transferentziak eguneratzeari buruzko txostenean jasotako baldintzen barruan eta eskatutako eskualdatzeei buruz adostutako negoziazio-zerrendan oinarrituta, bi alderdiek 2023ko azaroaren 10ean ezarritako epeetan.