Euskadi.eus

Ekimena 1. Datozen urteetan egingo den belaunaldi-erreleboari modu planifikatuan heltzea. Funtzio publikoaren aldeko apustua egiten jarraitzea, gaitasunean eta profesionalizazioan oinarritutako profesional kualifikatuekin, funtzio publikoan sartzeko prozesuak bultzatuz, zerbitzu publikoan pertsona onenak izateko, karrera profesionala arautuz eta garai berrietara egokitutako etengabeko prestakuntza garatuz, Administrazio Orokorreko Negoziazio Mahai Sektorialean hartutako akordioaren bidez.

Ekimena 2. Enplegu publiko egonkor eta kalitatezkoaren aldeko apustua egiten jarraitzea, indarrean dagoen araudia aplikatuz egiturazko bitartekotasuna murriztuz eta aldian behin Enplegu Publikoaren Eskaintzak deituz. Euskal Administrazioaren barruan belaunaldien arteko erreleboari modu integralean ekitea, ezagutzaren traspasoa ziurtatuz. Negoziazio-eremuak bultzatzea, langileen hornidura eta hautaketa arautzeko, bai eta behin-behinekotasuna arautzeko ere. Gure administrazioa pixkanaka euskalduntzen jarraitzea, bi hizkuntza ofizialetan lan egiteko eta zerbitzua emateko behar diren baldintzak bermatzeko.

Ekimena 3. Itunaren Batzorde Mistoaren barruan, Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarria betez eta foru-lurraldeetako erakundeek darabilten finantza-autonomia errespetatuz, honako hauek adostea: sartu berri diren enplegu publikoaren eskaintzaren birjarpen- tasak erabat lehentasunezkotzat jotzen diren sektore, funtzio eta lanbide- kategorietan, eta enplegatu publikoen ordainsari-masaren gehikuntzaren gehieneko orokorrak, betiere aurrekontu-ekitaldi bakoitzean dagokion oreka eta aurrekontu- egonkortasunaren bidea bermatuz. 

Ekimena 4. Eusko Jaurlaritzako langileei zuzendutako prestakuntza-eskaintza indartzea, funtsezko tresna baita antolaketa berritzaileago, malguago eta dinamikoago baterantz aurrera egiteko, eta egungo eta etorkizuneko erronketara egokitzen laguntzeko, betiere arreta eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitatean jarriz, langile publikoen parte-hartze aktiboa bultzatuz.

Ekimena 5. Eraldaketa digitalaren esparruan lan egitea, eta, aldi berean, eten digitala gainditzeko behar diren ekintza guztiak egitea, lurralde osoko konektibitatea eta ingurune digitalean zailtasun gehien dituzten pertsonen prestakuntza bultzatuz.

Ekimena 6. Gainerako euskal erakunde publikoekiko konbergentzia teknologikoa eta elkarreragingarritasuna bultzatzea.

Ekimena 7. Prototipoak eta etengabe aldaketak egin ditzaketen berrikuntza-taldeak bultzatzea, gardentasunak eta gobernu adimendunak aurrera egin dezaten.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/01/28 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Negoziazio Mahai Orokorraren Akordioa onartu da, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-kontratuko langile finkoentzako Erretiro Partzialeko Plana onartzen duena. Enplegatu publikoen erretiro aurreratua erraztea eta hobetzea du helburu.