Ekimena 1. Espainiako Gobernuarekin batera lan egitea, transferitu gabe dauden eskumenen, gaien eta zerbitzuen inguruko negoziazioak gauzatzeko. Gernikako Estatutua osorik betetzeko konpromisoarekin bat etorriz, Espainiako Gobernuaren Kontseiluak 2020ko urtarrilean onartu eta urte bereko urrian berretsi zuen bezala, transferitzeke dauden gaiei dagozkien eskualdaketak negoziatu eta egitea. Alde horretatik, Bitariko Batzordearen barruan landuko da aipatutako materia-zerbitzuak transferitzeko dagokion akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoari egin beharreko transferentziak eguneratzeari buruzko txostenean jasotako baldintzen barruan eta eskatutako eskualdatzeei buruz adostutako negoziazio-zerrendan oinarrituta, bi alderdiek 2023ko azaroaren 10ean ezarritako epeetan.

Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (10)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/16 |
Euskadik autogobernua zabaltzen du bost eskumen berrirekin
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107395 |
| 2025/10/08 |
Gernikako Estatutua osatzeko eta eskualdatzeko dauden eskumenak ixteko 10 proposamen zehatz aurkeztu ditu Jaurlaritzak
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105014 |
| 2025/10/01 |
Aireportuen Kudeaketa eta Azpiegituren Aldebiko Azpibatzordearen sorreran eta lehen bileran parte hartzea.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104834 |
| 2025/09/17 |
Langabeziaren prestazioak Euskadira eskualdatzeko akordioa
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104446 |
| 2025/07/15 |
Eusko Jaurlaritzak Gizarte Segurantzaren eta Eskola Aseguruaren kotizazio gabeko prestazioak kudeatuko ditu
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103505 |
| 2025/06/17 |
127/2025 Dekretua, ekainaren 17koa, ontzat ematekoa Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren Erabakia, ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizunei beste batzuk gehitzekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren arloan.
|
| 2025/06/17 |
128/2025 Dekretua, ekainaren 17koa, ontzat ematekoa Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan lan-harremana duten atzerritarrek norberaren edo besteren kontura lan egiteko hasierako baimenei buruzko Estatuko lan-legeria betearazteko Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak.
|
| 2025/04/10 |
Eusko Jaurlaritzak Gizarte Segurantzaren negoziaketa hiru fasetan jorratuko du: kotizazio gabeko prestazioak, langabezia-subsidioa eta langabezia-prestazioak
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100906 |
| 2024/12/16 |
Transferentzien Batzorde Mistoak Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa eskualdatzea sinatu du, eta horri esker, batez ere Euskadiko kostaldeari lotutako proiektu eta azpiegitura berriak erabaki ahal izango dira, bai eta proiektuak arindu eta itsasertza gure lurralde-antolamenduko estrategian txertatu ere.
490/2024 Dekretua, abenduaren 23koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia, itsasbazterra antolatzearen eta kudeatzearen arloko Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzekoa. |
| 2024/12/16 |
Transferentzien Batzorde Mistoak Jarduera Zinematografikoaren eta Ikus-entzunezkoaren eskumena eskualdatzea sinatu du, eta puzzlearen azken pieza da, kulturaren arloan Gernikako Estatutua amaituta dagoela irmotasunez esan ahal izateko.
491/2024 Dekretua, abenduaren 23koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia, irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizunei beste batzuk gehitzeko, gai hauetan: kultura arloko fundazioak eta elkarteak, liburuak eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria eta sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoa eta kirolak. |