Euskadi.eus

Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.

7 konpromisoak, 50 ekimenak, 41 jarduerak

Ekimena 1. Sare elektrikoaren indartzea bultzatzea, elektrifikazioan, sorkuntza berriztagarriaren garapenean, industria-proiektu berrien ezarpenean eta gure ekonomiaren deskarbonizazioan aurrera egiteko gaitasun nahikoa emanez.

Ekimena 2. Gure industria-ehunaren autohornikuntza energetikoa bultzatzea, energia berriztagarrien bidez. Industrialdeetan energia-komunitateetako edo autokontsumoko proiektuak babestea, proiektu horiei lotutako izapideak sinplifikatuz eta finantzaketa-lerroak ere haien eskura jarriz.

Ekimena 3. Energia-azpiegitura berrien (hidrogeno berdea, esaterako) ahalmena indartzea.

Ekimena 4. Net-Zero Basque Industrial Super Cluster garatzea, bai eta haren jarraipen-plataforma ere, euskal industriako energia-kontsumoaren deskarbonizazioa bizkortzeko eta indartzeko. Horrela, emisio garbiak murriztuko dituzten eta garapen teknologikoetarako aukerak sortuko dituzten irtenbideak bultzatuko dira, eta, horrekin batera, kalitatezko enplegua sortuko duen industria berria.

Ekimena 5. Erregai sintetiko deskarbonizatuen proiektuen garapena bultzatzea, hala nola abiazioan erabiltzeko Syntetic Aviation Fuel, hidrogeno berdetik eta CO2tik abiatuta, elektrifikazio zaileko sektoreen deskarbonizaziora bideratutako proiektuak lehenetsiz.

Ekimena 6. Enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko beharrezkoak diren ekoizpen-instalazioak berritzeko eta modernizatzeko inbertsioari laguntzea, fokua sortutako prozesuetan, produktuetan edo zerbitzuetan jarriz.

Ekimena 7. Foru Aldundiekin lankidetzan, pizgarri ekonomikoen sistema bat garatzea industria- sektoreak, merkataritzak eta zerbitzuek energia-eraginkortasunean inbertsioa egin dezaten. Sistema horrek zuzeneko laguntzak, Teknologia Garbien Euskal Zerrenda zabaldu eta hobetuko duten pizgarri fiskalak eta euskal enpresek Europako taxonomia berderako duten sarbidea bultzatuko du, digitalizazioan, eraginkortasunean, deskarbonizazioan eta langileekiko elkarreraginean sakonduz.

Ekimena 8. Dibertsifikazio produktiboa dinamizatzea, trantsizio teknologiko-digitaletik, energetiko-klimatikotik eta soziodemografikotik sortutako aukera berriak sortuz, silver economy delakoa barne, bai eta produktu eta prozesuen garapen teknologikoa eta berrikuntza eta bioteknologiaren, mikroaren eta nanoteknologiaren inguruko ezagutza aurreratuko industria intentsibo berrien agerpena ere.

Ekimena 9. Euskadin jarduten duten finantza-erakundeek, batez ere euskal kapitala dutenek, praktikak egokitu ditzaten sustatzea, ekonomiaren deskarbonizazioa bultzatzeko.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/05/19 Industria-sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEetan energia-auditoria integralak egiteko laguntzen programa. 2025eko deialdia (5.000.000.- €)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren Epe Luzerako Bide-Orri bat, 2030erako Trantsizio Estrategiak eta Lurralde Historikoen eta tokiko erakundeen Klima eta Energia Planak aurreikusten dituen planifikazio-esparru berri bat bultzatzea.

Ekimena 2. Euskadiko 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriek Klima eta Energia Planak izatea sustatzea. Plan horien helburuak izango dira: Arintzea: emisioen murrizketa, 2050 baino lehen karbonoan neutralak izateko helburuarekin, 2045ean neutraltasuna lortzeko beharrezko ahaleginak eginez. Egokitzea: mehatxu eta eraginak hobeto ezagutzea eta klima-aldaketak eragindako ondorioei aurrea hartzeko planak egitea. Udalerriaren erresilientzia: gobernantza hobetzea muturreko gertaeren aurrean eta naturan oinarritutako konponbideak sartzea egokitzapen eta erresilientzia elementu gisa.

Ekimena 3. Euskadiko Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko otsailaren 8ko 1/2024 Legean aurreikusitako klima-aldaketaren aurkako borrokarekin lotutako ekimenak garatzea, dagokion araudia proposatuz.

Ekimena 4. Energia-eraginkortasunari laguntzen dioten inbertsioak laguntzeko mekanismoak bikoiztea, bai industria-eremuan, bai jarduera publiko eta pribatuen eraikinetan.

Ekimena 5. Energia berriztagarriak bultzatzeko izapideak sinplifikatzea eta azkartzea, ingurumen-, ondare-, gizarte- eta lurralde-integrazioa zainduz.

Ekimena 6. Energia-trantsizioa eta klima-aldaketa bultzatzen duen zerga-sistema berria sustatzea, Foru Aldundiekin lankidetzan. Ekintza energetikoen ahultasuna edo karbono isurketak handitzen dituzten jarduketak zergapetzeko, isurketen arintzea, murrizketa eta xurgapena sustatzen dituzten jarduketak bultzatzeko eta klima-aldaketara egokitzeko proposamen bat.

Ekimena 7. Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, kalteak eragiten dituzten jarduketak zergapetzea eta energia-eraginkortasunaren inbertsioak, energia berriztagarrien ekoizpena eta kontsumoa, eta ibilgailu emisiorik gabekoak eskuratzea eta erabiltzea sustatzeko mekanismoak eta neurriak ezartzen jarraitzea bultzatuko da, aurrezpen handienak eta sektoreen deskarbonizazioa eta klima-aldaketara egokitzea lortzen diren erabilerak lehenetsiz.

Ekimena 8. Euskal Autonomia Erkidegoko 100 udalerri Klimaren eta Energiaren Itunari atxikitu daitezela sustatzea.

Sailak
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua, Etxebizitza eta Hiri Agenda, Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Arduradunak
Agustín Zubillaga Rego (Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea)
Irantzu Allende Fernández de Eribe (Viceconsejera de Transición Energética)
Miguel de los Toyos Nazabal (Etxebizitza sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Administrazio publikoaren eraikinetan eta etxebizitza publikoetan energia- jasangarritasuna bultzatzea, birgaitze-soluzioen eta energia-kontsumoaren ekipamenduen hobekuntzaren bidez. Instituzioen energia-erosketa zentralizatua bultzatzen jarraitzea.

Ekimena 2. Etxebizitza berriek energia-autokontsumo termiko altua izan dezaten eta EBk ezarritako eraikinen energia-eraginkortasunaren helburuak betetzeko neurri berriak diseinatzea. Guzti hori etxebizitzen erosleen finantza-egonkortasuna arriskuan jarri gabe.

Ekimena 3. Zero emisio edo passivhaus etxebizitza berrien eraikuntza sustatzea, edo BREEAM ziurtagiriarekin. Eredu horiek sustatzeko pizgarriak ezartzea eta eraikuntza industrializatua eta BIM metodologia diseinu eta eraikuntzan bultzatzea.

Ekimena 4. Eraikuntza bioklimatikoaren irizpideak espazio berdeei lotutako azpiegituretan erabiltzea sustatzea.

Ekimena 5. Energia elektriko berdearen erabilera eta autokontsumo termikoaren erabilera sustatzea aerotermia bidez. Baso-biomasa energia-iturri berriztagarri gisa erabilera jasangarria bultzatzea, batez ere mendialdeko baso-eremuetatik hurbil dauden landa- eremuetan.

Ekimena 6. Km 0 energia berriztagarrien proiektuen sustapena intensifikatzea, tokiko eremuetan, herritarrek, ETEek eta merkatariek energia hurbil, berde eta lehiakorrera sarbidea izan dezaten.

Ekimena 7. Energia berriztagarriak sortzeko instalazioak sustatzea industria-proiektuetan. 

Ekimena 8. Energia Komunitateak bultzatzea, energia berriztagarrien sorkuntza handitzeko eta euskal herritarrak gai honetan ahalduntzeko tresna gisa.

Ekimena 9. Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bidez udal eta eskualde ekimenak babestea, inbertsio horiek finantzatzeko tresna espezifikoak aktibatuz eta administrazio- izapideak sinplifikatuz.

Ekimena 10. Euskadin garatutako proiektu energetikoen sozializazioa indartzea, herritarren eta enpresa-sarearen eskura jarriz Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) parte hartzen duen proiektuetan sortutako energia elektriko berriztagarriaren %30 gutxienez.

Ekimena 11. 900 MW energia berriztagarrien instalazioa bultzatzea, hurbiltasun-sorkuntza maximizatuz (autokontsumoa, autokontsumo partekatua, energia-komunitateak…), tamaina handiagoko instalazioekin konbinatuta.

Ekimena 12. Energia-kontsumo handiko industria deskarbonizatzeko proiektuak erraztea, energia- bektore berrietara, hala nola hidrogeno berdera edo erregai alternatiboen erabilerara, sarbidea erraztuz.

Ekimena 13. Mugikortasunean erregai fosilen erabilera ordezkatzeko energia alternatibo deskarbonizatuen erabilera sustatzea eta garraioarekin lotutako isurketak murriztea. Gure lurraldeko garraio publikoaren flotetan zero isurketako helburua lortzea.

Ekimena 14. Erregai fosiletan desinbertsio plana egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta sektore publikoko erakundeek 2030 baino lehen, ahal den neurrian, zuzenean edo zeharka, erregai fosilak esploratzeko, ustiatzeko, fintzeko edo prozesatzeko orientatutako edozein gizarte, enpresa, ekimen edo proiektutan parte hartzeari uzteko.

Ekimena 15. Energia eta jasangarritasun ikuspegia lurralde-antolamenduan eta hiri-plangintzan txertatzea.

Sailak
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna, Ogasun eta Finantzak
Arduradunak
Iñaki Alonso Arce (Ogasuneko sailburuordea)
Josu Bilbao Begoña (Ingurumen sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Azpiegitura berdeetan inbestitzea, leheneratze ekologikoaren eta ekosistemen berezko zereginak leheneratzearen aldeko lanaegitea.

Ekimena 2. Euskal Azpiegitura Berdeen Estrategia prestatzea, gune naturalen eta erdinaturalen sare planifikatua sortzeko, babestutako eremu guztiak konektatuko dituena, balio ekologikoa duten eremu isolatuak ekiditeko eta bereziki babestutako guneei jarraipena emateko.

Ekimena 3. Egungo azpiegituren erantzun-gaitasuna indartzea muturreko fenomeno meteorologikoen aurrean. Klima-aldaketara egokitzeko ekintzak bultzatzea, goiztiar alerta mekanismoak, gure udalerriak berdeagoak eta naturalagoak bihurtuz, karbono- hustubide gisa duten gaitasuna handitzen duten habitatak berreskuratuz, hiri-eremuak ere sartuz, hiriaren birsorkuntza adaptatibo eta zirkularraren bidez. Ingurumen- sentikor diren eremuetan bereziki jardutea, bertako espezie autoktonoen barietateak lehenetsiz.

Ekimena 4. Finantza Jasangarrien Plan bat garatzea, euskal enpresen berrikuntza eta lehiakortasun berdea bultzatzeko, baita inbertsio positiboak eta ESG irizpideak Euskadira erakartzeko ere.

Ekimena 5. Trantsizio ekologikoari lotutako gobernantza berritzailea garatzea, partaidetza eta deliberazio aurreratuen ereduak bultzatuz.

Ekimena 6. Ekoetxea ingurumen-zentroen sarearen aldeko apustua indartzea, zentro horiek modernizatuz eta egokituz. Araban zentro berri bat sortzea. 

Ekimena 7. Europar Batasunarekin lerrokatutako zerga-politika berdea planteatzea, Foru Aldundiekin lankidetzan, Zerga Koordinaziorako Organoaren bidez. 

Ekimena 8. Lurralde-antolamenduan hiriaren birsorkuntza, lurra baliabide mugatu gisa baloratzea, klima-aldaketa, mugikortasun jasangarria, paisaia, azpiegitura berdea, ekosistemen zerbitzuak, baliabideen kudeaketa jasangarria, genero-ikuspegia, osasuna, irisgarritasuna, immigrazioa, partaidetza edo gobernantza ona bezalako irizpideak integratzea sustatzea.

Ekimena 9. Beste erakunde batzuekin lankidetzan, udal eta eskualde mailako energia eta klima planak bultzatzea eta horiek Europako Alkatetzen Itunarekin integratzea.

Ekimena 10. Osasun eta Ingurumen Estrategia bat prestatzeko lankidetzan aritzea.