Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
Data Jarduera
2025/10/16
URAk lanak hasi ditu Estepona ibaian, Bakio uholdeetatik babesteko eta klima-aldaketara egokitzeko. Esku-hartzea LIFE IP Urban Klima 2050 ekintza klimatikoko Europako proiektuaren barruan kokatzen da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105243 (2.500.000.- €)
2025/07/10
URAk eta eLankidetzak Hegoalde globalean uretarako giza eskubidearekiko konpromisoa indartu dute.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103394
2025/05/26
Uraren Euskal Agentziak eta Gordexolako Udalak hitzarmena sinatu dute Zubiete zubia ordezkatzeko Herrerías ibaian
Egungo zubiak ibaiaren fluxua oztopatzen du uholde-gertakarietan; beraz, beste bat eraikiko da, 30 metrokoa, ahalmen hidrauliko handiagoarekin Jarduketaren inbertsioa 1,9 milioi eurokoa da, eta Eusko Jaurlaritzak ordainduko du, URAren bidez URAk eta Gordexolako Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu dute udalerriko La Calzada auzoko Zubiete zubia ordezteko proiektua gauzatzeko. Jarduketa horri esker, nabarmen hobetuko da Herrerías ibaiaren hustutze ahalmena, eta, horrela, murriztu egingo da eremuan uholdeak izateko arriskua.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101995 (1.900.000.- €)
2025/02/03
Mugaz gaindiko mugikortasun jasangarri bultzada Irungo Pierre Loti oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide berriarekin. Proiektua, Eusko Jaurlaritzak egikaritua, "Txingudiko badiaren inguruko naturaguneak berritu eta haien arteko konektibitatea hobetzeko plan gidariaren" barruan kokatzen da. Informazio gehiago (3.400.000.- €)
2023/11/07
Ihobek eta elankidetzak garapenerako lankidetza-ekintzak bultzatuko dituzte ingurumen eta iraunkortasun gaietan, lankidetza-hitzarmen baten bidez. Pertsona guztiek ingurumen osasuntsua eta segurua izateko aukera unibertsala izango dutela bermatzen lagunduko duten jarduerak egingo dira, batez ere klima-aldaketaren, biodibertsitatearen kontserbazioaren eta ekosistemen zaintzaren eremuetan; halaber, politikak eta jarduerak garapenerako lankidetzaren helburuekin eta Garapen Jasangarriaren Helburuekin koherenteak izango direla ziurtatuko da.