Ekimena 1. Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren Epe Luzerako Bide-Orri bat, 2030erako Trantsizio Estrategiak eta Lurralde Historikoen eta tokiko erakundeen Klima eta Energia Planak aurreikusten dituen planifikazio-esparru berri bat bultzatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/11 |
Euskadik Parisko Akordioari egindako ekarpen zehatza (NDC) jasotzen duen dokumentua aurkeztu da. Dokumentu estrategiko horrek definitzen ditu lurraldeak klima-aldaketaren aurrean epe labur eta ertainean egingo dituen ahalegin globalei lagunduko dien jomugak eta neurriak.
|
| 2025/04/17 |
2021-2024ko Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako Planaren bukaerako txostena aurkeztu da: 2005. urtearekin alderatuta, BEG emisioak %33 murriztea lortu da, planak ezartzen zuen %30eko helburua gaindituz, eta inbertsioak BPGa urtean batez beste 160 milioi euro igotzea lortu du, baita 2.000 enplegu baino gehiago sortzea ere. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100993
|
| 2025/02/09 |
Hasteko Aginduaren aurreko herritarren parte-hartzearen bidez, Ibilbide Orria eta Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako Estrategia egiten hasi gara. Prozesua 2024ko abenduaren 12an hasi eta 2025eko otsailaren 9an amaitu zen.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/debates/1571?stage=conclusions |
| 2024/10/31 |
Argitaratu da Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren (EB LPS) hasierako bertsioari aurkeztutako 4.217 alegazioei erantzuten dien txostena
Informazio gehigarria |
| 2024/10/24 |
Klima eta Energiaren Ekobarometroaren (biztanleek trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari buruz duten hautematea ezagutzeko azterlana) azken emaitzak: Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen % 75ek uste du trantsizio energetikoak eta klimatikoak, erronkak ekartzeaz gain, ekonomia-abagune berriak ere ekarriko dituela Euskadirako. Informazio gehigarria
|


