Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (4)
Data Jarduera
2025/12/10
Energiaren Euskal Erakundeak eta Japan Hydrogen Association elkarteak hidrogeno berdea sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute, Basque Trade & Investment erakundearen laguntzarekin.

Informazio gehiago: https://www.linkedin.com/posts/entevascodelaenergia_energiaren-euskal-erakundeak-eta-japan-hydrogen-activity-7404465696518139904-CL23?utm_source=social_share_send&utm_medium=member_desktop_web&rcm=ACoAABKi53sBVrIDMY6k67FhArrdSgqyoWytYis
2025/07/30
Biscay Marine Energy Platform -BiMEP- Euskadiko itsas energien saiakuntza-zentroak hitzarmen bat sinatu du olatuen energia garatzen liderra den Carnegie Technologies enpresa australiarrarekin, etorkizunean euskal saiakuntza-eremuan, Armintzako kostaldearen parean, instalatuko den 6 MW-eko potentzia erakusteko proiektu batean aurrera egiteko.
Informazio gehiago: https://www.eve.eus/eu/albisteak/albisteak/carnegie-australiar-enpresa-teknologikoaren-olatuen-energia-saiakuntzak-egingo-dira-bimep-itsas-energiaren-proben-plataforman/
2025/05/09
Eusko Jaurlaritzak eta Hithium enpresak akordio estrategikoa sinatu dute, Euskadin biltegiratze egonkorreko sistemak fabrikatzea ahalbidetuko duen soluzio integral baten garapeneerako.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101478
2025/03/27
Mutrikuko olatuen energia plantan (BiMEPek operatua) IDOMen turbina berriaren saiakuntzak egiten ari dira. Lan horien bidez, Mutrikuko olatu-energiako instalazioaren eremu esperimentalean aire-turbinaren diseinu berri bat aztertu nahi da, EuropeWave europar proiektuaren jardueren barruan. Saiakuntza horien helburua da turbina berritzaile horren eraginkortasuna ebaluatzea eta baliozkotzea, eta agerian uzten dute Euskadi erreferente sendoa dela energia ozeanikoen ikerketan eta garapenean.
Informazio gehiago:https://www.eve.eus/eu/albisteak/albisteak/mutrikuko-olatuen-energia-plantan-idomen-turbina-berriaren-saiakuntzak-egingo-dira/