Euskadi.eus

Ekimena 1. Sare elektrikoaren indartzea bultzatzea, elektrifikazioan, sorkuntza berriztagarriaren garapenean, industria-proiektu berrien ezarpenean eta gure ekonomiaren deskarbonizazioan aurrera egiteko gaitasun nahikoa emanez.

Ekimena 2. Gure industria-ehunaren autohornikuntza energetikoa bultzatzea, energia berriztagarrien bidez. Industrialdeetan energia-komunitateetako edo autokontsumoko proiektuak babestea, proiektu horiei lotutako izapideak sinplifikatuz eta finantzaketa-lerroak ere haien eskura jarriz.

Ekimena 3. Energia-azpiegitura berrien (hidrogeno berdea, esaterako) ahalmena indartzea.

Ekimena 4. Net-Zero Basque Industrial Super Cluster garatzea, bai eta haren jarraipen-plataforma ere, euskal industriako energia-kontsumoaren deskarbonizazioa bizkortzeko eta indartzeko. Horrela, emisio garbiak murriztuko dituzten eta garapen teknologikoetarako aukerak sortuko dituzten irtenbideak bultzatuko dira, eta, horrekin batera, kalitatezko enplegua sortuko duen industria berria.

Ekimena 5. Erregai sintetiko deskarbonizatuen proiektuen garapena bultzatzea, hala nola abiazioan erabiltzeko Syntetic Aviation Fuel, hidrogeno berdetik eta CO2tik abiatuta, elektrifikazio zaileko sektoreen deskarbonizaziora bideratutako proiektuak lehenetsiz.

Ekimena 6. Enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko beharrezkoak diren ekoizpen-instalazioak berritzeko eta modernizatzeko inbertsioari laguntzea, fokua sortutako prozesuetan, produktuetan edo zerbitzuetan jarriz.

Ekimena 7. Foru Aldundiekin lankidetzan, pizgarri ekonomikoen sistema bat garatzea industria- sektoreak, merkataritzak eta zerbitzuek energia-eraginkortasunean inbertsioa egin dezaten. Sistema horrek zuzeneko laguntzak, Teknologia Garbien Euskal Zerrenda zabaldu eta hobetuko duten pizgarri fiskalak eta euskal enpresek Europako taxonomia berderako duten sarbidea bultzatuko du, digitalizazioan, eraginkortasunean, deskarbonizazioan eta langileekiko elkarreraginean sakonduz.

Ekimena 8. Dibertsifikazio produktiboa dinamizatzea, trantsizio teknologiko-digitaletik, energetiko-klimatikotik eta soziodemografikotik sortutako aukera berriak sortuz, silver economy delakoa barne, bai eta produktu eta prozesuen garapen teknologikoa eta berrikuntza eta bioteknologiaren, mikroaren eta nanoteknologiaren inguruko ezagutza aurreratuko industria intentsibo berrien agerpena ere.

Ekimena 9. Euskadin jarduten duten finantza-erakundeek, batez ere euskal kapitala dutenek, praktikak egokitu ditzaten sustatzea, ekonomiaren deskarbonizazioa bultzatzeko.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/11/03
Euskadik “industria hobearen, industria gehiagoren eta isuri gutxiagoren aldeko apustua” berretsi du, Hidrogeno Sare Tronkala zabalduta.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105734
2025/10/21
Euskadik 2005etik aurrera % 38 isurketa gutxiago sortu ditu eta neutraltasun klimatikorako bidea sendotu du (2024. urteko Berotegi-efektuko gas isurien inbentarioa). 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105383
2025/05/19
Industria-sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEetan energia-auditoria integralak egiteko laguntzen programa. 2025eko deialdia (5.000.000.- €)