Ekimena 4. Net-Zero Basque Industrial Super Cluster garatzea, bai eta haren jarraipen-plataforma ere, euskal industriako energia-kontsumoaren deskarbonizazioa bizkortzeko eta indartzeko. Horrela, emisio garbiak murriztuko dituzten eta garapen teknologikoetarako aukerak sortuko dituzten irtenbideak bultzatuko dira, eta, horrekin batera, kalitatezko enplegua sortuko duen industria berria.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/11/12 |
Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bitartez, eta DCARTECH kluster industrialen aliantzak, karbonogabetze industrialari buruzko topaketaren zazpigarren edizioak sendotu egin du Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimena. Informazio gehiago
|
| 2025/06/27 |
90 erakundek parte hartzen dute Euskal Industriaren Deskarbonizazioaren Seigarren Foroan, Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren barruan. Informazio gehiago
|
| 2025/03/07 |
Europako Clean Industry Deal-ek Euskadirentzat dituen aukerak aztertu ditu Euskal Industria Deskarbonizatzeko Foroak.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99721 |


