Ekimena 2. Gainerako erakundeekin koordinatutako ekintzak garatzea, euskal herritarrek energia segurua, jasangarria eta eskuragarria izatea bermatzeko, Energia Trantsizio eta Klima Aldaketaren 2024ko Legean jasotako terminoetan.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/01 |
Euskal Autonomia Erkidegoko Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko 01/2024 Legeari buruzko informazioa duen web atari bat jarri da herritarren eskura, baita herritarren ideiak eta iradokizunak jasotzeko gune bat ere. Era berean, hainbat ekitaldi parte-hartzaile presentzial egingo dira hiru lurralde-hiriburuetan, bai eta on line saio bat ere, administrazio publikoek, eragile ekonomikoek, gizarte-sareak eta herritarrek parte har dezaten, nork bere izenean, Euskal Gizarte Ituna egiteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/mobile/es/debates/1619-proceso-participativo-para-definicion-pacto-social-transicion-energetica-cambio-climatico?stage=presentation |


