Ekimena 2. Euskal Azpiegitura Berdeen Estrategia prestatzea, gune naturalen eta erdinaturalen sare planifikatua sortzeko, babestutako eremu guztiak konektatuko dituena, balio ekologikoa duten eremu isolatuak ekiditeko eta bereziki babestutako guneei jarraipena emateko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2024/04/24 |
Euskadiko Azpiegitura Berdearen garapenari dagokionez indarrean dauden arau-xedapenetan ezarritako eduki teknikoen berrikuspena lizitatu da, egungo legediaren esparruan azpiegitura hori garatzeko proposamen egokia ezarri ahal izateko, Euskadin azken urteotan arlo horretan egin diren aurrerapenak kontuan hartuta.
|


