Ekimena 2. Euskadiko 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriek Klima eta Energia Planak izatea sustatzea. Plan horien helburuak izango dira: Arintzea: emisioen murrizketa, 2050 baino lehen karbonoan neutralak izateko helburuarekin, 2045ean neutraltasuna lortzeko beharrezko ahaleginak eginez. Egokitzea: mehatxu eta eraginak hobeto ezagutzea eta klima-aldaketak eragindako ondorioei aurrea hartzeko planak egitea. Udalerriaren erresilientzia: gobernantza hobetzea muturreko gertaeren aurrean eta naturan oinarritutako konponbideak sartzea egokitzapen eta erresilientzia elementu gisa.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/18 |
Milioi bat pertsona baino gehiagok izango dute bero-boladetatik babesteko udal-espazio publikoetara sartzeko aukera. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111154 |
| 2025/06/18 |
Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sarearen Batzorde Teknikoa ekainaren 18an, asteazkena, egin zen Gasteizen, 81 toki-erakundetako ordezkariekin. Bertan, klimatizazioari, Europako finantzaketa lortzeko aukerei eta kontratazioari eta erosketa berdeari buruzko aukerak aztertu ziren, bai eta lurzorua babesteko estrategiaren helburuak lortzeko egungo ikuspegia ere. (0.- €)
|


