Ekimena 1. Eusko Jaurlaritzaren I+G+bko politiketarako aurrekontu-inbertsioa gutxienez %6 handitzea legegintzaldian zehar.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/11 |
Euskadi ikerketarako biztanleko Europako funts gehien lortzen duen erkidegoa da
Azken 10 urteetan, Euskadik 1.378 milioi euro eskuratu ditu ikerketarako, Europatik datozen funtsen bidez. Euskadiren I+G inbertsioa 2.000 milioi eurotik gorakoa da, eta, INEren arabera, BPGaren %2,35 suposatzen du. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106807 |
| 2025/09/26 |
Eusko Jaurlaritzak ikerketa industrialerako Hazitek programaren aurrekontua 27 milioi euro handitzearekin batera 762 proiektu lagundu ahal izan dira (aurkeztutako proiektuen % 77a).
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104740 |
| 2024/07/18 |
I+Gko gastuak gora egiten jarraitzen du eta beste errekor bat lortu du Euskadin. 2.000 milioitik gora eta EAEko Barne Produktu Gordinaren % 2,08, Estatuan egiten dena baino % 44 gehiago.
|


