Konpromisoa 97. Egurra, etorkizunerako material jasangarria.

- Saila
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
- Arduraduna
- Rául Pérez Iratxeta (Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordea)
Ekimena 1. Euskadik, bere eskumenen esparruan, lidergo eta laguntza sektoriala bere gain har dezan ahalbidetzea. Lidergo eta babes horrekin bilatuko da euskal administrazioen parte hartzea eta komunikazioa, bai eta ordezkari eta lobby izan ahal izatea, euskal zur-basogintzaren sektorearen errentagarritasuna, lehiakortasuna eta etorkizuna defendatzeko behar diren foroetan.

Ekimena 2. Euskadiko eraikin publikoen eraikuntzan zuraren erabilera lehengai gisa sustatzea.

Ekimena 3. Egurraren euskal sektorean balio erantsi handiko konponbideak garatzen laguntzea, enpresak, startup delakoak, ekintzaileak eta sektore horrekin lotutako beste erakunde batzuk bilduko dituen Hub bat sortuz.

Ekimena 4. Mendien balioa areagotzeea, lehengai naturalen eta berriztagarrien hornitzaile gisa duten eginkizuna sustatuz, baldin eta horien ekoizpena bateragarria eta sinergikoa bada beste ingurumen- eta gizarte-zerbitzu batzuekin.

Data | Jarduera |
---|---|
2025/03/18 | 2024. urteko Euskadiko Baso Mapa argitaratu da. Bertan nabarmentzen denez, intsinis pinuaren masa helduek okupatutako azalerak behera egiten jarraitzen du (2.600 hektarea inguru jaitsi dira urtebetean), eta, aldi berean, espezie berrien hedadurak gora egiten jarraitzen du, hala nola kriptomeria edo sekuoia. |