Ekimena 2. Enpresetan eta erakundeetan berdintasunaren alde indarrean dagoen legerian ezarritako betebeharrak zorrotz betetzen direla zaintzea, berdintasun-planetan arreta berezia jarriz, gizarte-ekimeneko kooperatibek beren planak erregistratzeko aukera izan dezaten erraztuz eta laneko jazarpenaren aurkako protokoloak izanez.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (5)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/11/05 |
Emakundek tresna bat aurkeztu du enpresei emakumeentzako lan-gune seguruak bermatzen laguntzeko. Emakundek bultzatutako Bai Sarea osatzen duten Berdintasunerako erakunde laguntzaileek garatu dute Puntu Kritikoen Mapa tresna.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105795 |
| 2025/10/22 |
Eudelek eta Emakundek ekimen bat abiarazi dute udalerri txikienei Euskal Autonomia Erkidegoko Berdintasunerako Legea betetzen egindako aurrerapenetan laguntzeko.
|
| 2025/02/18 |
Lehen berdintasun-diagnostikoak eta -planak egin nahi dituzten erakunde eta enpresa pribatuentzako laguntza-programa, bai eta berdintasunerako planetan jasotako neurriak ezartzeko baliabide materialak, ekonomikoak eta pertsonalak behar dituztenentzako ere.
|
| 2024/11/06 |
Emakundek "Emakumeen lidergoa EAEko sindikatuetan eta sindikatuen bitartez: bideratzaileak, oztopoak eta erronkak" azterlana aurkeztu du. Azterlanak sindikatuetan emakumeen parte-hartzeak gora egiteak lan munduan eragin positiboa duela egiaztatzen du.
|
| 2024/07/05 |
Emakundek eta Euskalitek kudeaketa aurreratuaren eredua genero-ikuspegitik egokitzen dute egungo erronka berrietara. Gidaliburuaren bertsio berritua argitaratu dute, genero-ikuspegitik kudeaketari balioa emateko. Kudeaketa aurreratuaren eredua.
|


