Konpromisoa 142. Autogobernuaren lege-garapena zabaltzea.
Konpromisoa 142. Autogobernuaren lege-garapena zabaltzea.
- Sailak
-
Lehendakaritza
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua - Arduraduna
- Mikel Iriondo Bilbao (Koordinaziorako eta Proiektu Estrategikoetarako idazkari nagusia)
Ekimena 1. Legegintza-programa onartzea, Jaurlaritza berria eratu ondorengo lehen hiru hilabeteen barruan. Jarraipena eta ebaluazioa egitea.
Ekimena 1. Legegintza-programa onartzea, Jaurlaritza berria eratu ondorengo lehen hiru hilabeteen barruan. Jarraipena eta ebaluazioa egitea.
Ekimena 2. Politika estrategikoen eta gainerako erakundeen (Foru Aldundiak eta Udalak) arteko koordinazioan sakontzea, ezarritako koordinazio-mekanismoak eta -organoak ezarriz, edo, hala badagokio, erakundeen arteko lanerako eta lankidetzarako guneak sortzen lagunduz, gizarte gisa aurre egin behar diegun erronka handiei heltzeko helburuarekin.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/06/17 |
Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza, Lurzoru eta Hirigintza arloko Premiazko Neurrien Lege-proposamenaren aldeko irizpidea eman du.
|
| 2025/02/25 |
2025erako aurreikusitako urteko araugintza-plana onartu da. Planak Jaurlaritzako sail bakoitzak aurten Gobernu Kontseiluan onartzeko aurkeztuko dituen araugintza-ekimenak jasotzen ditu (lege-aurreproiektuak eta dekretuak). Era berean, 2024rako Urteko Araugintza Planaren Betearazpen Memoriaren berri ere emango da.
|
| 2025/02/25 |
Ehizari buruzko martxoaren 17ko 2/2011 Legea aldatzeko lege-proposamena kontuan hartzeari buruz Jaurlaritzak duen irizpidea adierazteko akordioa. Ontzat eman da proposamena kontuan hartzea; izan ere, Eusko Legebiltzarrak joan den urriaren 24an egindako osoko bilkuran egindako proposamenari erantzuten dio. Proposamen horren bidez, Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiekin eta Euskadiko Ehiza Federazioekin batera, "ehiza-lizentziarako gaitasun-azterketak malgutzeko eta ehiza-arloan belaunaldien arteko ordezkapena bultzatzeko neurriak hartzeko" eskatu zitzaio.
|
| 2024/11/26 |
Erabakia, zeinaren bidez Jaurlaritzaren iritzia ematen baita, Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak, Talde Mistoa-Sumar eta EH Bildu legebiltzar taldeek Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legea aldatzeko egindako Lege-proposamena aintzat hartzeari dagokionez.
|