Ekimena 3. Dauden azpiegiturak espetxe-biztanleriaren profil heterogeneora egokitzea, kolektibo kalteberenen, buru-nahasmendu kronikoak dituztenen eta substantzia toxikoen kontsumorako adikzio-arazoak dituztenen behar espezifikoak azpimarratuz. Benetako beharretara egokitutako plantillak sustatuko ditugu, eta genero-ikuspegia espetxe- kudeaketan benetan txertatzea bermatuko duten jarduerak garatuko ditugu.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/16 |
Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren (Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren bidez) eta Espainiako Batzorde Islamikoaren artekoa, Euskadiko espetxeetan dauden pertsonen erlijio-laguntza islamikoari buruzkoa. (15.000.- €)
|
| 2025/12/09 |
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren (Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren bitartez) eta hiru euskal elizbarrutien arteko lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan dauden pertsonek erlijio-laguntza jasotzeko duten eskubidea bermatzeko. (60.000.- €)
|
| 2025/11/25 |
Espetxeetako langileen lan-baldintzei buruzko akordioa onartu da. Akordio horrek bost urteko indarraldia izango du, eta Euskal Espetxe Eredua sendotzeko bidean aurrera egitea dakar, langileen lan-baldintzak hobetzen dituelako, zerbitzua behar bezala ematen dela bermatzen duelako eta giza eskubideetan, duintasunean eta gizarteratzean oinarritutako espetxe-sistema indartzen duelako. (2.745.000.- €)
|


