Euskadi.eus
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
Data Jarduera
2025/10/14
Euskadiko Etxebizitza Foroak adostasun handiz onartu du etxebizitzaren erronketarako ibilbide-orria. Akordioak premiazko hiru ekintza-ardatzetan oinarritzen dira: Lurzoruaren Legea arintzea alokairu publikoko erreserbak sortzeko, berrikuntza lankidetza publiko-sozialean eta eraikuntzaren industrializazioa bultzatzea.
2025/10/01
2025-2027 Etxebizitza Gida Planak azken izapidea gainditu du Eusko Legebiltzarrean eta 3.250 milioi euroko inbertsioa egingo du guztira.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104809
2025/05/27
Erabakia, 2025-2027 aldirako Etxebizitzaren Gida Plana aintzat hartzekoa eta Legebiltzarrera bidaltzekoa: hirigintza-erreformak, babes ofizialeko etxebizitzak finantzatzeko gizarte-funtsa, lurzoruaren eta tentsioan dauden eremuen erreserba estrategikoa, zutabe estrategiko berriak. 
2025/01/22
Ekonomisten Elkargoarekin eta Kontuen Zinpeko Zentsuratzaileen Institutua-Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Elkartearekin sinatutako hitzarmena, etxebizitza-edukitzaile handiek eskatutako hipoteka-bitartekaritzako zerbitzua emateko.
2024/11/26
Ekonomisten Elkargoarekin eta Kontuen Zinpeko Zentsuratzaileen Institutua-Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Elkartearekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena, etxebizitza-edukitzaile handiek eskatutako hipoteka-bitartekaritzako zerbitzua emateko.
2024/07/18
Etxebizitzaren aldeko Foro Soziala. Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala sinatu duten eragileei deialdia, Foro Sozial iraunkor bat sortuko dutela iragartzeko, etxebizitza politika berriak bultzatzeko eta gazteei bereziki eragiten dien arazo bati herri mailako erantzuna emateko.