Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Etxebizitza-politikarako dokumentu estrategikoa egitea eta onartzea, 2024-2027 aldirako Etxebizitza Plan Gidaria.

Ekimena 2. Etxebizitza sozialak eta babestuak eraikitzeko eta sustatzeko politikak bultzatzea, etxebizitza-parke publikoa zabalduz eta kopuru osoaren %50 36 urtetik beherakoentzat erreserbatuz.

Ekimena 3. Zerga-pizgarrien bidezko alokairu-merkatua bultzatzea, Foru Aldundiekin lankidetzan, bereziki zergadunen kolektibo jakin batzuei (gazteak eta familia ugariak) edo etxebizitza alokatzeko edo erosteko eskubidea duten alokairuko programa publikoen parte diren kolektiboei zuzenduta.

Ekimena 4. Babes publikoko etxebizitza bat eskuratzea ahalbidetzen duten gehieneko diru- sarreren maila handitzea. Era berean, etxebizitza babestuaren sustapen bakoitzean portzentaje bat erreserbatzea ekarriko lukeen kupo berriak sartzeko aukerak aztertzea premia berezia duten pertsonentzat, hala nola familia ugarientzat, bananduentzat edo dibortziatuentzat, guraso bakarrekoentzat, indarkeria matxistaren biktimentzat, Etxebiden izena emanda denbora gehien daramaten eskatzaileentzat edo bazterketa- arriskuan dauden beste talde batzuentzat.

Ekimena 5. Bizigune programa bultzatzen jarraitzea, etxebizitza Alokabideri lagatzearen truke jabeei errenta bat lortzeko aukera eskainiz. Alokabidek alokairu sozialera bideratuko ditu etxebizitza horiek, eta eskuratutako etxebizitza hutsen %50 gazteentzat gordeko ditu. Horrela, etxebizitza hutsen kopurua murriztuko du, justifikatutako arrazoia eman beharrik gabe

Ekimena 6. Bitartekaritza publikoko ASAP programaren baldintzak hobetzea, jabe pribatuentzat erakargarriagoa izan dadin, eskubide subjektiboa aitortzeko atalaseen gainetik dauden Etxebideren eskatzaileentzako eskaintza handituz.

Ekimena 7. Gizarte-kalteberatasun handiena duten kolektiboak lehenestea etxebizitzaren arloko ekintza publikoan, bereziki, etxebizitzarako eskubide subjektiboaren onuradunak.

Ekimena 8. Hirugarren Sektoreko erakundeekin hitzarmenak garatzea, errefuxiatuentzat, housing first ekimenerako, zahartze edo genero-indarkeriari begira edo familia-erreferentziarik gabeko gazteei laguntzeko etxebizitza sozialen sare batean aurrera egiteko.

Ekimena 9. Eusko Jaurlaritzak pertsona ahulentzako errentamendu-kontratuen fidantzak estaltzen lagun dezaketen abalen lerro bat sustatzea.

Ekimena 10. 101/2018 Dekretua aplikatuz, udalerri jakin batzuetako turismo-etxebizitzen mugei segurtasun juridikoa ematea.

Ekimena 11. Etxebizitzaren Euskal Behatokia Euskadiko etxebizitzaren egoeraren analisi, diagnostiko eta ebaluazio iraunkorrean erreferente gisa sustatzea.

Ekimena 12. Gure eskumenen barruan, etxebizitzarako eskubideari buruz indarrean dagoen ordenamendu juridikoak eskaintzen dituen mekanismoak garatzea, bereziki edukitzaile handiek kudeatutako alokairuen prezioak kontrolatzera bideratutakoak, etxebizitza bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatuz.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/06/18 .../2025 Dekretua, uztailaren 8koa, 18 eta 39 urte bitarteko gazteei lehen etxebizitza erosten laguntzeko abalei buruzkoa. Abal-lerro bat jarri da abian, Euskadin gazteei etxebizitza bat eskuratzen laguntzeko. Emantzipatu eta lehenengo etxea erosi nahi dutenen hipoteka-finantzaketa osatzeko bultzatu du neurri. (144.000.000.- €)
2025/06/17 Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza, Lurzoru eta Hirigintza arloko Premiazko Neurrien Lege-proposamenaren aldeko irizpidea eman du.
2025/06/10 Etxebizitzaren Ministerioarekin eta Hiri Agendarekin hitzarmena, etxebizitza babestuaren inbertsioa eta iraunkortasuna handituko duten politika berriak garatzen laguntzeko.
2025/05/27 Bi lankidetza-hitzarmen luzatzea onartu du Azkoitiko eta Sestaoko udalekin eta haien hirigintza-sozietateekin, babes publikoko etxebizitzen sustapenean aurrera egiteko eta Euskadiko etxebizitza-parke publikoa indartzeko.
Informazio gehiago: 
2025/03/04 Urretxuko Udalarekin lankidetza-hitzarmena, herritarrei informazio partikularra eta espezializatua emateko, bai baliabide elektronikoak erabiltzeko laguntza ere, etxebizitza babestuen eta zuzkidura-bizitokien eskatzaileen erregistroari lotutako zenbait prozedura direla-eta.
2025/02/18 45/2025 DEKRETUA, otsailaren 18koa, hirigintzako estandarrak arautzekoa. Arau-esparru berri honen helburua gizarte- eta ingurumen-eskakizun berrietara egokitzea da, bai eta hirigintza-malgutasun handiagoa ematea ere, lurralde-garapen jasangarriagoa, irisgarriagoa eta inklusiboagoa bermatzeko, Euskadiko Hiri Agendaren printzipioekin eta Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) bat etorriz.Informazio gehiago
2025/02/12 Eusko Jaurlaritzak 36 BOEko sustapen bat eraikitzen ari da Eibarren, fatxada industrializatuarekin; "fatxada horrek energia-efizientzia eta egikaritzearen kontrola hobetzen du".
2025/02/07 Euskadik, 2007tik, alokairuko etxebizitza babestuen kopururik onena lortu du 2024an, 1.128 unitate hasi baitira. Alokairuak etxebizitza babestuetan duen garrantzia 2007an % 31 izatetik 2024an % 56 izatera igaro da. Datu horrek Euskadiren lidergoa indartzen du, 2014-2023 aldian Estatu osoko alokairu babestuko etxebizitza guztien % 23 izan baitzen.
2025/02/07 Euskadik, 2007tik, alokairuko etxebizitza babestuen kopururik onena lortu du 2024an, 1.128 unitate hasi baitira. Alokairuak etxebizitza babestuetan duen garrantzia 2007an % 31 izatetik 2024an % 56 izatera igaro da.
2025/02/04 Hitzarmena Azpeitiko Udalarekin, herritarrei etxebizitza babestua eskuratzeko informazioa eta laguntza hobetzeko. Akordioari esker, Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistroko (Etxebide) inskripzioak modu eraginkorragoan kudeatu ahal izango dira, eta pertsona interesdunek esleipen-prozesuetan parte hartzeko behar den orientazioa eskuratu ahal izango dutela bermatuko da.
Informazio gehiago
Euskal Herriko Agintatzearen Aladizkaria.