Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (1)
Data Jarduera
2026/05/11
55/2026 Dekretua, apirilaren 21ekoa, etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak presaz aldatzen dituena, zeinaren bidez aldatzen baita 144/2019 Dekretua, irailaren 17koa, Asap (alokairu segurua, arrazoizko prezioa) etxebizitza libreen alokairurako merkatuko bitartekaritza-programa arautzen duena.

Zortzigarren artikulua. – 21. artikulua aldatu egiten da, eta honela geratzen da:

«21. artikulua. – Betekizun orokorrak.

ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) merkatu libreko etxebizitzak alokatzeko bitartekaritza-programan sartutako etxebizitzen eskatzaile izan ahalko dira Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan aldez aurretik inskribatuta dauden eta alokairuko etxebizitza eskatzen duten eta honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak edo bizikidetza-unitateak:

a) Urtean 15.000 eta 46.463,29 euro bitarteko diru-sarrera gordinak izatea, haztatu gabe, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 21. artikuluan edo hori ordezten duen araudian aurreikusitakoaren arabera.

b) Errentariei eska dakiekeen urteko gehieneko diru-sarreren muga urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean eguneratuko da, Eustatek argitaratutako Euskadiko Kontsumoko Prezioen Indizearen urtetik urterako ehuneko-aldaketa kontuan hartuta, eguneratze hori egin zen unean argitaratutako urte arteko azken indizeari dagokiona.