Euskadi.eus

Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.

14 konpromisoak, 94 ekimenak, 162 jarduerak
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Diru-sarrerak bermatzeko sistemen, gizarte-zerbitzuen, gizarte- eta lan-eremuen, gizarte- eta osasun-eremuen, gizarte-bizitokien eta abarren arteko baterako ekintza bultzatzea, osatze-behar espezifikoen arabera, kalteberatasun eta babesgabetasun bereziko egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko laguntzak bermatzeko.

Ekimena 2. Etxebizitzan oinarritutako ikuspegiaren garapena sustatzea bizitegi-bazterketa larriko egoerei heltzean – egoera horien artean sartuta, ETHOS tipologia, etxerik gabeko egoerak (etxerik eta etxebizitzarik gabe) eta etxebizitza desegokiko egoera batzuk – eta bizitegi-larrialdiko egoerak kontuan hartuta.

Ekimena 3. Pobrezia energetikoari aurrea hartzeko eta horri aurre egiteko jarduerak indartzea, bai eta bereziki ahulak diren pertsonei eragiten dieten beste pobrezia-egoera batzuk ere, arreta berezia jarriz diskriminazio anizkoitzeko egoerei aurre egiten dietenei eta/edo gizarte-laguntzako sarerik ez dutenei, genero-ikuspegiarekin eta intersekzionalarekin, desberdintasunean eta dualizazio sozialeko prozesuetan eragiten duten lau faktoreen (adina, jatorria, generoa eta autonomia-maila) arteko elkarrekintzei lotuta.

Ekimena 4. Bizitegi Bazterketa Larriaren II. Euskal Estrategia 2024-2028 hedatzea, sei eskubideen ikuspegiaren arabera (osasuna, hezkuntza, gizarte-zerbitzuak, enplegua, diru-sarreren bermea eta etxebizitza), etxebizitzarako eskubidea gauzatzeari garrantzi berezia emanez, ‘housing led’ edo ‘housing first’ ikuspegitik. Jarraipena egiteko, estrategian aurreikusitako erakunde arteko eta sail arteko batzordea bultzatuko da, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren parte-hartzearekin.

Ekimena 5. Haurren pobrezia murriztea. Haur Bermearen estrategia bultzatzea, premia-egoeran dauden haur eta nerabeei eta haien familiei zuzendua, eta, bereziki, pobrezia-, bazterketa- edo gabezia-egoerak bizi dituzten haur eta nerabeei zuzendua, prebentziozko ikuspegi normalizatu eta inklusiboarekin, Europako Haur Bermea ezartzen duen Kontseiluaren 2021/1004 (EB) Gomendioaren ildotik.

Ekimena 6. Arreta hobetzea, gizarteratze-prozesuak bizkortzea eta sendotzea, gizarteratzeko euskal planari lotutako gizarte-babeseko euskal sisteman lankidetzan arituz.

Ekimena 7. Bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzako arreta genero-ikuspegiarekin indartzea. Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen eta langabezia-egoera kronifikatuta duten gazte eta helduen lan-kontratazioa sustatzea, arreta berezia jarriz egoitza-bazterketako egoeretan eta etxegabetasunaren prebentzioan, pertsona guztiek etxea izateko konpromisoarekin.

Ekimena 8. Gizarte- eta osasun-sistemaren arteko zubiak indartzea, gaixotasunak dituzten eta bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonei erantzun integralak emateko, osasun fisikoari eta mentalari arreta ematen dion eredu biopsikosozial batetik, bai eta osasunaren gizarte-baldintzatzaileei ere.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/04/07 Eusko Jaurlaritzak Haur eta Nerabeen Legea erraz irakurtzeko dokumentu bat sortu du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100824
Saila
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Arduraduna
Ana Belén Otero Rodríguez (Ongizateko Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Lehen eta bigarren mailako arreta-eredua sustatzea, etxean zein komunitatean. Instituzioekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea, etxean arreta emateko eredu bideragarri bat bermatzeko, laguntzen osagarritasunetik eta bizitza osoko zainketen ikuspegi batetik, ikuspegi sistemikoan, zaintzaren pertsonalizazioan eta gizarte- laguntzako eta gizarte- eta osasun-lankidetzako sarea sendotzean oinarritutako sistema berritzaile batekin, bai eta euskarri teknologikoen garapena bermatzeko ere, hala nola telelaguntza aurreratuarena edo arriskuen arretarako eta prebentzio eta antzemate prediktiboarena. Jarduera hori eta etxetik gertu dagoen erreferentziazko zentro batetik ematen den arreta konbinatzea, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei eta haien zaintzaileei zuzenduta.

Ekimena 2. Egoitza-zentroak egokitzea eta bizikidetzarako alternatiba kolektiboak bultzatzea. Gai hau kudeatzeko eta zentroak egokitzeko eskumena duten Foru Aldundiekin elkarlanean, zentroen tamaina murriztuz, bizikidetza-unitateetan antolatuta eta komunitateari irekita.
Helburua da prestazio sozial eta sanitarioen intentsitatea pertsonen premien bilakaerara egokitzea, arretaren jarraitutasun eta pertsonalizazio handiagoa lortze aldera, bai eta egoiliarren arteko elkarbizitza bultzatzea ere, belaunaldien arteko ikuspegi batetik, eta laguntza-premiak dituzten pertsonentzako etxe baten antzekoena bihurtzea.

Ekimena 3. Komunitatean etxebizitza- eta bizikidetza-aukera berriak bultzatzea (cohousing, belaunaldien arteko etxebizitzak...), proiektu publikoen bidez eta gizarte-ekimeneko proiektuei lagunduz.

Ekimena 4. Eremu soziosanitarioko eta, bereziki, egoitza-eremuko profesionalen prestakuntza hobetzea, arretaren kalitatea handitzeko funtsezko elementu gisa.

Ekimena 5. Arreta hobetzea, autonomiaz gizarteratzeko eta gizarteratzeko prozesuak bizkortzea eta sendotzea, bazterkeria-sarea deskonzentratuz.

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Etxebizitza-politikarako dokumentu estrategikoa egitea eta onartzea, 2024-2027 aldirako Etxebizitza Plan Gidaria.

Ekimena 2. Etxebizitza sozialak eta babestuak eraikitzeko eta sustatzeko politikak bultzatzea, etxebizitza-parke publikoa zabalduz eta kopuru osoaren %50 36 urtetik beherakoentzat erreserbatuz.

Ekimena 3. Zerga-pizgarrien bidezko alokairu-merkatua bultzatzea, Foru Aldundiekin lankidetzan, bereziki zergadunen kolektibo jakin batzuei (gazteak eta familia ugariak) edo etxebizitza alokatzeko edo erosteko eskubidea duten alokairuko programa publikoen parte diren kolektiboei zuzenduta.

Ekimena 4. Babes publikoko etxebizitza bat eskuratzea ahalbidetzen duten gehieneko diru- sarreren maila handitzea. Era berean, etxebizitza babestuaren sustapen bakoitzean portzentaje bat erreserbatzea ekarriko lukeen kupo berriak sartzeko aukerak aztertzea premia berezia duten pertsonentzat, hala nola familia ugarientzat, bananduentzat edo dibortziatuentzat, guraso bakarrekoentzat, indarkeria matxistaren biktimentzat, Etxebiden izena emanda denbora gehien daramaten eskatzaileentzat edo bazterketa- arriskuan dauden beste talde batzuentzat.

Ekimena 5. Bizigune programa bultzatzen jarraitzea, etxebizitza Alokabideri lagatzearen truke jabeei errenta bat lortzeko aukera eskainiz. Alokabidek alokairu sozialera bideratuko ditu etxebizitza horiek, eta eskuratutako etxebizitza hutsen %50 gazteentzat gordeko ditu. Horrela, etxebizitza hutsen kopurua murriztuko du, justifikatutako arrazoia eman beharrik gabe

Ekimena 6. Bitartekaritza publikoko ASAP programaren baldintzak hobetzea, jabe pribatuentzat erakargarriagoa izan dadin, eskubide subjektiboa aitortzeko atalaseen gainetik dauden Etxebideren eskatzaileentzako eskaintza handituz.

Ekimena 7. Gizarte-kalteberatasun handiena duten kolektiboak lehenestea etxebizitzaren arloko ekintza publikoan, bereziki, etxebizitzarako eskubide subjektiboaren onuradunak.

Ekimena 8. Hirugarren Sektoreko erakundeekin hitzarmenak garatzea, errefuxiatuentzat, housing first ekimenerako, zahartze edo genero-indarkeriari begira edo familia-erreferentziarik gabeko gazteei laguntzeko etxebizitza sozialen sare batean aurrera egiteko.

Ekimena 9. Eusko Jaurlaritzak pertsona ahulentzako errentamendu-kontratuen fidantzak estaltzen lagun dezaketen abalen lerro bat sustatzea.

Ekimena 10. 101/2018 Dekretua aplikatuz, udalerri jakin batzuetako turismo-etxebizitzen mugei segurtasun juridikoa ematea.

Ekimena 11. Etxebizitzaren Euskal Behatokia Euskadiko etxebizitzaren egoeraren analisi, diagnostiko eta ebaluazio iraunkorrean erreferente gisa sustatzea.

Ekimena 12. Gure eskumenen barruan, etxebizitzarako eskubideari buruz indarrean dagoen ordenamendu juridikoak eskaintzen dituen mekanismoak garatzea, bereziki edukitzaile handiek kudeatutako alokairuen prezioak kontrolatzera bideratutakoak, etxebizitza bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatuz.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/06/18 .../2025 Dekretua, uztailaren 8koa, 18 eta 39 urte bitarteko gazteei lehen etxebizitza erosten laguntzeko abalei buruzkoa. Abal-lerro bat jarri da abian, Euskadin gazteei etxebizitza bat eskuratzen laguntzeko. Emantzipatu eta lehenengo etxea erosi nahi dutenen hipoteka-finantzaketa osatzeko bultzatu du neurri. (144.000.000.- €)
2025/06/17 Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza, Lurzoru eta Hirigintza arloko Premiazko Neurrien Lege-proposamenaren aldeko irizpidea eman du.
2025/06/10 Etxebizitzaren Ministerioarekin eta Hiri Agendarekin hitzarmena, etxebizitza babestuaren inbertsioa eta iraunkortasuna handituko duten politika berriak garatzen laguntzeko.
2025/05/27 Bi lankidetza-hitzarmen luzatzea onartu du Azkoitiko eta Sestaoko udalekin eta haien hirigintza-sozietateekin, babes publikoko etxebizitzen sustapenean aurrera egiteko eta Euskadiko etxebizitza-parke publikoa indartzeko.
Informazio gehiago: 
2025/03/04 Urretxuko Udalarekin lankidetza-hitzarmena, herritarrei informazio partikularra eta espezializatua emateko, bai baliabide elektronikoak erabiltzeko laguntza ere, etxebizitza babestuen eta zuzkidura-bizitokien eskatzaileen erregistroari lotutako zenbait prozedura direla-eta.
2025/02/18 45/2025 DEKRETUA, otsailaren 18koa, hirigintzako estandarrak arautzekoa. Arau-esparru berri honen helburua gizarte- eta ingurumen-eskakizun berrietara egokitzea da, bai eta hirigintza-malgutasun handiagoa ematea ere, lurralde-garapen jasangarriagoa, irisgarriagoa eta inklusiboagoa bermatzeko, Euskadiko Hiri Agendaren printzipioekin eta Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) bat etorriz.Informazio gehiago
2025/02/12 Eusko Jaurlaritzak 36 BOEko sustapen bat eraikitzen ari da Eibarren, fatxada industrializatuarekin; "fatxada horrek energia-efizientzia eta egikaritzearen kontrola hobetzen du".
2025/02/07 Euskadik, 2007tik, alokairuko etxebizitza babestuen kopururik onena lortu du 2024an, 1.128 unitate hasi baitira. Alokairuak etxebizitza babestuetan duen garrantzia 2007an % 31 izatetik 2024an % 56 izatera igaro da. Datu horrek Euskadiren lidergoa indartzen du, 2014-2023 aldian Estatu osoko alokairu babestuko etxebizitza guztien % 23 izan baitzen.
2025/02/07 Euskadik, 2007tik, alokairuko etxebizitza babestuen kopururik onena lortu du 2024an, 1.128 unitate hasi baitira. Alokairuak etxebizitza babestuetan duen garrantzia 2007an % 31 izatetik 2024an % 56 izatera igaro da.
2025/02/04 Hitzarmena Azpeitiko Udalarekin, herritarrei etxebizitza babestua eskuratzeko informazioa eta laguntza hobetzeko. Akordioari esker, Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistroko (Etxebide) inskripzioak modu eraginkorragoan kudeatu ahal izango dira, eta pertsona interesdunek esleipen-prozesuetan parte hartzeko behar den orientazioa eskuratu ahal izango dutela bermatuko da.
Informazio gehiago
Euskal Herriko Agintatzearen Aladizkaria.
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Aitor Aldasoro Iturbe (Hizkuntza Politikarako Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/06/09 Lehendakariak aurkeztu duEuskararen Erabilera Sustatzeko Biltzarra 2027an,  ‘Jauzia gara’ lelopean, hurrengo hamarkadetan euskara biziberritzearen inguruan adostasun zabala lortzeko bidea zabaltzeko. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102540
2025/05/23 LANERA proiektua abian, enpresetan euskararen erabileran jauzi kualitatiboa lortzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101882
2025/05/08 Eusko Jaurlaritzak Euskaraldian parte hartzera animatzen ditu herritarrak "jantzitxapa" kanpainarekin. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101460
2025/03/15 Zabalik dago Euskaraldian belarriprest eta ahobizi gisa parte hartzeko izena emateko epea.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100130
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/07/08 Enplegu eta Toki Garapenerako Lankidetza Funtsaren hasierako esleipena onartu da. Neurri honen helburua da tokiko erakundeek enpleguko eta tokiko garapeneko planak egingo dituztela bermatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako finantza-nahikotasunaren printzipioen ildotik. (127.000.- €)
2025/07/01 Erabakia, Enpleguaren Euskal Estrategia 2030 (Enpleguaren 15/2023 Legera egokitutako bertsioa) aintzat hartzekoa eta Legebiltzarrera bidaltzekoa. Egokitzapen horrek erakundeen konpromisoa indartzen du kalitatezko enplegu inklusibo batekin eta Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialera bideratutakoarekin
2025/06/09 Euskadi, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren (MRR) funts europarrak biltzeko eta kudeatzeko erreferentziazko autonomia-erkidegoa. Martxoaren 31n eguneratutako datuen arabera, funts horiek 21.000 enpresa baino gehiagori eta ABEEei lagundu diete zuzenean, 3.153 milioi euro xurgatuz.
Saila
Ekonomia, Lana eta Enplegua
Arduraduna
Alfonso Gurpegui Ruiz (Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Lanbideren "Lanbide Hobetzen" eraldaketa amaitzea, herritarrentzako eta enpresentzako arreta eta esku-hartze eredu eraginkor bat lortzeko, langabezia murrizteko eta gaitasun profesionalak handitzeko gai izango dena, pertsonen garapen profesionalaren eta enpresa-lehiakortasunaren mesedetan, enplegu gehiago eta hobea lortzeko.

Ekimena 2. Lanbidetik langileen eta kualifikazioen gaur egungo eta etorkizuneko eskaerei buruzko informazioaren transmisioa hobetzea, baita produkzio-sektoreen premien bilakaerari buruzkoa ere.

Ekimena 3. Orientazio eta laguntza pertsonalizatuarekin jarraitzea, Lanbiden zerbitzua emateko modu natural gisa, langabezia-egoerak ahalik eta laburrenak izan daitezen. Enplegu- sistema horrek zentroan jartzen du langabea, eta beharrezko zerbitzu guztiak (prestakuntza, orientazioa, laguntza eta enplegurako eta ekintzailetzarako laguntza) eskainiko dizkio, ahalik eta lasterren.

Ekimena 4. Lanbidetik babes eta laguntza espezifikoa eskaintzea enplegua lortzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboei, batez ere 55 urtetik gorakoei, batzuetan edadismo- egoeren ondorioz diskriminatuak baitira.

Ekimena 5. Lanbidetik lan-orientazio integral eta pertsonalizatua indartzea, pertsonei karrera-plan koherente, moldagarri eta malgua garatzeko beharrezko tresnak emango dizkiena, bai enplegua aurkitzen eta lanpostuan jarraitzen laguntzeko, bai enpresen beharrak betetzeko.

Ekimena 6. Enplegu Zerbitzu Publikoaren bitartekaritza-zereginean sakontzea, pertsona guztiek lan-aukerak lortzeko aukera berdinak izango dituztela bermatzeko, eta euskal erakundeek abian jartzen dituzten ekonomia- eta lehiakortasun-garapenerako politikekin lankidetzan aurrera egitea.

Ekimena 7. Enplegu bila ari diren edo sektore espezializatuetan dutena hobetu nahi duten pertsonen prestakuntzarako laguntzak bultzatzea, prestakuntza hori Lanbidek zuzenean eskaintzen ez duenean.

Ekimena 8. Orientazio- eta laguntza-zerbitzua zabaltzea, lan egin arren,arlo profesionalean hobetu nahi duten pertsonei, egonkortasunari, lanaldiari edo proiekzio profesionalari dagokionez behar adinako kalitatekoa ez denean.

Ekimena 9. Etengabe ikasten jarraitzeko mentalitatea sustatzen duten birziklapen- eta birkualifikazio-programen garapena sustatzea, euskal profesionalei aukera emanez aurrerapen teknologikoen erronkei eta produkzio-ereduen eraldaketei (digitalizazioa, AA, ekonomia berdea...) arin aurre egiteko.

Saila
Ekonomia, Lana eta Enplegua
Arduraduna
Alfonso Gurpegui Ruiz (Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Erakunde publikoetan eta enpresa pribatuetan pertsona kalteberak, iraupen luzeko langabeak, gazteak, emakumeak eta 45 urtetik gorakoak prestatzeko eta kontratatzeko programa mistoak areagotzea.

Ekimena 2. 55 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko pizgarriak indartzea eta pertsona horiek enpresekin konektatzeko espazio fisiko eta birtualak ezartzea.

Ekimena 3. Gazteen enplegua babesten jarraitzea, lehen lan-esperientzia lortzen lagunduz. Aldi berean, enpresetan praktikak egiteko programak kontrolatzea, tresna horren abusu- egoerak gerta ez daitezen.

Ekimena 4. Desgaitasunen bat duten pertsonei eta lan-merkatutik urrunen dauden pertsonei zuzendutako enplegu-programak areagotzea, merkatu arruntean laguntza emanez. Era berean, plan bat garatzea enplegu babestutik enplegu arrunterako trantsizioa sustatzeko, desgaitasuna duten pertsonentzat eta bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzat.

Ekimena 5. Merkatu arruntera igarotzeko egitura ekonomikoei ematen zaien laguntza handitzea, hala nola laneratzeko enpresei eta enplegu-zentro bereziei ematen zaiena.

Ekimena 6. Esku-hartze sozialeko hirugarren sektorearekin lankidetzan aritzea, lan-merkatutik oso urrun dauden pertsonei zuzendutako programetan.

Ekimena 7. Enpresetan aniztasuna integratzeko estrategia bat egitea, talentu guztiak Lanbideren laguntzarekin txertatu ahal izateko, Enpleguaren Euskal Legearekin ezarriko diren ibilbide pertsonalizatuen esperientziatik abiatuta, euskal langabeen eta dagoeneko Euskadin dauden etorkinen laneratzea lehenesteko helburuarekin.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/06/03 Euskal Herriko Unibertsitateari zuzeneko dirulaguntza bat emaitza. Helburua: enplegu- eta inklusio politiken ebaluazioaren arloko ikerketa, prestakuntza eta transferentziako unibertsitate-estrategia global bat aktibatzeko proiektua. (88.500.- €)
2025/04/29

Zuzeneko dirulaguntza bat ematea zenbait erakunderi, proiektu esperimentalekin jarraitzeko. Proiektu horiek 2023ko ekainaren 27ko Gobernu Kontseiluaren Erabakiaren bidez onartu ziren, eta inklusioan diharduten erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek sustatu zituzten, Gizarteratzeko V. Euskal Planaren helburuak ezartzeko 2023/2024 Plan Operatiboaren barruan. (1.049.832.- €)

2025/03/26 Gizarteratze-sistemen arteko tokiko koordinazio-mahaiei bultzada berri bat ematea, kalteberatasun-egoeran dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta enplegu duina lortzeko aukerak sortzeko.
2025/03/06
Lanbidek finantzatutako edo baimendutako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntzarekin lotutako prestakuntza-praktiketarako laguntza-programa.
2025eko deialdia
2025/01/20 Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak 32 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu 2024an EAEko toki-erakundeen enplegu-planetan, eta, horri esker, 2.489 kontratazio egin ahal izan dira. Horietatik 1.674 toki-erakundeek egin dituzte zuzenean.
2024/09/24
Euskal Euskal Autonomi Elkargoko lantokietan luzaroko langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko laguntza-programa.
2024ko deialdia

Ekimena 1. Finkatuz funtsari bultzada bat ematea, inbertsio estrategikoak egiteko, herri honetan giltzarritzat jotzen diren enpresen aurrerapena, hazkundea, sustraitzea eta enpresen sare ekonomiko eta industrialean eragitea bermatzeko. Bultzada hori Funtsaren kapitala pixkanaka handitzean gauzatuko da. Halaber, araudia sinplifikatuko da, inbertsio- eta desinbertsio-erabakien arintasuna hobetzeko. 

Ekimena 2. SPRI taldeko Euskadiko Arrisku Kapitaleko Sozietatearen eta hark kudeatutako funtsen jarduera indartzea eta zabaltzea, Finkatuz Funtsaren jarduera eta Euskadiko ekonomia- eta industria-sareari laguntzea osatuz.

Ekimena 3. "BasqueFik" Finantza eta Inbertsio Klusterraren jarduera babestea eta indartzea, ekonomia- eta industria-ehunaren errotzea eta hazkundea bultzatzeko ikuspegi integraleko finantza-tresnak eta inbertitzaileak garatzeko, hiru trantsizio handien ondoriozko erronken aurrean lagunduz.

Ekimena 4. Euskadiren finantza-gaitasunak lerrokatzea eta ardaztea, euskal funts handi bat osatzen duten hainbat tresna publiko-pribaturen bidez, bai eta finantza-inbertsioko euskal ekosistema osoaren mobilizazioa ere, enpresak hazteko eta errotzeko eragiketa industrialei eta teknologikoei ekiteko. Inbertsio-ahalegin horrek tamaina ertaineko euskal multinazionalen errotzea ziurtatzera bideratutako ildo bat izango du.

Ekimena 5. Euskal BGAEen erregulazioa aldatzea, kapitalaren ehuneko bat euskal industria-, enpresa- eta teknologia-ehuna errotzea eta haztea ahalbidetzen duten proiektuetan inbertitua izan dadin, eta euskal finantza-eragileen artean, hala nola finantza- erakundeen eta banku-fundazioen artean, sozialki arduratsua den inbertsio-politikak sustatzea.

Ekimena 6. Hazkunde handiko proiektuen eta enpresa bultzatzaileen finantzaketa erraztea, lurraldean ekimenak errotzea sustatzeko, haien hazkundea eta dibertsifikazioa ahalbidetzeko, eta hornitzaileak lurraldean garatzea eta gaitzea ahalbidetzeko.

Ekimena 7. Trantsizio global handi batekin edo batzuekin konpromisoa hartzen duten enpresak bultzatzea, Foru Aldundiekin batera lan-baldintza zuzen eta erakargarriak sustatzen dituzten zerga-politikak sustatuz.

Ekimena 8. Lehentasunezko jarduera-eremuetarako eskualde-plan estrategikoak garatzen jarraitzea, Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterri, Oarsoaldea, Aiaraldea, Debabarrena eta Busturialdea-Urdaibai eskualdeetako ekonomia eta gizartea suspertzen jarraitzeko.

Ekimena 9. Proiektu bideragarriei bizirauteko eta sendotzeko aukera emango dien finantzaketa lortzen laguntzea, zailtasunak dituzten enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak indartuz (Bideratu Berria programa), bai eta kaltetutako langileak birkokatzeko eta birziklatzeko ekintzak ezartzen jarraitzea ere (Aukeraberri programa).

Ekimena 10. Finantzen Euskal Institutuaren jarduerak indartzea, euskal enpresa bultzatzaileak errotzen laguntzeko tresna gisa, eta Dirulaguntzak arautzen dituen Lege berriaren aurreikuspenak garatzea, enpresen deslokalizazioak saihesteko.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/05/14 Eusko Jaurlaritzak AAA Issuer & Investor Summit nazioarteko goi-bileran parte hartu du, Atenasen, Finantza-Aliantza aurkezteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101634
2025/03/03 Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantza sustatuko du, lankidetza publiko-pribatuak 4.000 milioi mobiliza ditzan Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta industrialerako
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99726
2025/02/12 Euskadik apustu industriala indartu du Lehendakaria buru duen Defentsa Industrialerako Taldea eratuz, Europan kokatzeko, erronka global handiei aurre egiteko eta nazioarteko jokalekuaren aldaketei aurrea hartzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99199
2025/02/11 Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmen berri bat sinatuko du Luzarorekin, finantza-erakundeekin eta Elkargirekin, euskal enpresen finantzaketa bultzatzeko. (Gobernu Bilera 2025-02-11)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99175
2025/02/04 Eusko Jaurlaritzak Luzaro finantza-erakundeari 25M €-ko bermea eman dio Europako Inbertsio Bankuaren aurrean, Euskadiko ETE-en garapena bultzatzeko (Gobernu Bilera 2025-02-04). 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99055
Saila
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Arduraduna
Jakes Aguirrezabal Iribar (Turismo eta Merkataritzako sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Euskadi berdintasuneko, inklusioko eta aniztasuna errespetatzen duen helmuga gisa finkatzea (Euskadi LGTBI+...). Turismo-jardueretan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna errespeta dadin sustatzea, women friendly (emakumeentzat lagunkoia) helmuga gisa hartzea indartuko duten neurriak bultzatuz.

Ekimena 2. Giza eskubideak sustatzea, eta, bereziki, biztanleria-talde kalteberenen eskubide espezifikoak, hauen artean adingabeenak, adinekoenak eta premia bereziak dituzten pertsonenak, gutxiengo etnikoenak eta tokian tokiko herrienak.

Ekimena 3. Turismoari lotutako ekintzailetza eta enpresa-espiritua sustatzea eta turismo- ekintzailetza sustatzeko laguntzak ematea, gazteei eta turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeari zuzendutako jarduera espezifikoen bidez. Talentua erakartzea eta bertan gera dadila bultzatzea, lan-baldintzei mesede eginez.

Ekimena 4. Belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko lan egitea, gazteak turismoaren sektorean sar daitezen bultzatuz.

Ekimena 5. Sektorearen profesionalizazioa bultzatzea, profesionalen etengabeko prestakuntzarekin, haien trebetasunak eta gaitasunak hobetuz, eta transferentzia- programei laguntzea, ezagutzaren sozializazioa sustatzeko eta negozioen ondare- transmisioari laguntzeko.

Ekimena 6. Enpleguaren egonkortasuna sustatzea, bai eta berdintasun-planak ere, beren ibilbide profesional osoan kalitatezko enplegu egonkorrak eta ingurune erakargarriak sor ditzaten.

Ekimena 7. Basquetourrek Euskadi-Basque Country marka bikaintasuneko helmuga turistiko gisa kokatzeko egiten duen lana indartzea, ekoturismoa eta enogastronomia bezalako funtsezko sektoreetan, ekosistema turistikoaren funtsezko eragileekiko lankidetza indartuz eta tokiko sortzaileekin lankidetzan arituz.

Ekimena 8. Turismoaren Euskal Lege berri bat bultzatzea, bertoko eta nazioarteko araudi berrietara egokituko dena, erakunde-mailen arteko koordinazioa hobetuko duena eta hainbat gaitan eskumenez eragiten duten erregulazioak argituko dituena.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/06/10 Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko diru-laguntzak arautzen (Gobernu Kontseilua 2025-05-27). 2025eko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102061 (934.000.- €)
2025/02/26 Euskadik “Ondo bidaiatzeko eskola" bultzatu du, biharko bidaiarien artean errespetuzko turismoa sustatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99595
2025/01/22 Euskadik "Turismo maitea" kanpaina bat aurkeztu du “denok turistak garela gogorarazteko” eta turismoaren eta herritarren arteko bizikidetza sustatzeko. Mas información
2025/01/13 Euskadi Gastronomikak Turismo Gastronomikoaren Sariak abiarazi ditu
Euskadi Gastronomikak, 550 enpresa eta profesional baino gehiagok osatutako sareak, "Euskadi Gastronomika Sariak" sortu ditu. Ekimen berri horren helburua sare hori osatzen duten enpresa, entitate eta profesionalen lana aitortzea da. Sari horiek Euskadin turismo gastronomikoa garatzen eta indartzen lagundu duten jardunbide onenak nabarmentzen dituzte. Euskadi mundu osoan gehien estimatzen den helmugetako bat da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/98528