Ekimena 11. Etxebizitzaren Euskal Behatokia Euskadiko etxebizitzaren egoeraren analisi, diagnostiko eta ebaluazio iraunkorrean erreferente gisa sustatzea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (9)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/04/30 |
Alokairuaren merkatuak egonkorra izaten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan, 2025eko hirugarren hiruhilekoa ixtean 85.068 kontratu baitzeuden indarrean, aurreko aldian baino bost gutxiago. 2025eko uztaila eta iraila bitartean indarrean zeuden kontratuen batez besteko errenta hileko 791,8 eurokoa izan zen, eta urte bereko maiatza eta ekaina bitartean, berriz, 785,6.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109867 |
| 2026/03/10 |
Etxebidek 104.280 etxebizitza-eskatzaile erregistratu ditu Euskadin, eta berretsi du erronka handia alokairu eskuragarriaren eskaintza zabaltzean dagoela oraindik. Horietatik, 81.935 alokairu-erregimenean inskribatuta daude, eta 22.345 erosketa-erregimenean. Horrek berretsi egiten du, berriz ere, alokairuko etxebizitza eskuratzeko eskaera nagusi dela. Bizkaian dago inskribatutako eskariaren erdia baino gehiago, eta Gasteizen dago alokairuko profil intentsiboena hiru hiriburuen artean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108705 |
| 2026/03/06 |
2025eko laugarren hiruhilekoan, guztira, obra handiko 1.000 lizentzia eman zituzten Euskadiko udalek. Aurreko hiruhilekoan baino 123 lizentzia gehiago eman ziren ( % 14, termino erlatiboetan) eta 43 lizentzia gehiago ( % 4,5), 2024ko hiruhileko berean emandakoak baino.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108643 |
| 2026/03/02 |
Euskadiko etxebizitzen merkatuak 2007az geroztiko jarduera-maximoekin itxi du 2025a, eta prezioen hazkundea sendotu du. Euskadiko etxebizitzaren merkatuak salerosketen jardueran dinamismo handia mantenduz eta lurralde osoan prezioen hazkunde-joera jarraitua berretsiz itxi zuen 2025eko laugarren hiruhilekoa. Etxebizitzaren Euskal Behatokiak txosten batean analizatutako datuen arabera, finantza-krisiaren aurretik lortzen ez ziren jarduera-mailekin amaitu da urtea, bizitegi-eskariaren iraunkortasunak markatutako testuinguru batean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108521 |
| 2026/02/23 |
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak Euskadin alokairuan dauden 137.123 etxebizitza nagusiak aztertu ditu, eta egiaztatu du prezioa dela etxebizitza eskuratzeko zailtasun nagusia. Alokairuaren % 80,8 merkatu libreari dagokio, eta parkearen ia % 60 hiriburuetan eta 40.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan biltzen dira.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108298 |
| 2026/02/18 |
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak argitaratutako datuen arabera: Hasitako etxebizitza berriak % 34 egin du behera Euskadin 2025ean, baina gora egin du etxebizitza babestuetan, 1.034 unitateraino, 2015etik bigarren daturik onena.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108170 |
| 2025/12/02 |
EEB – Etxebizitzaren Euskal Behatokiak 2025eko hirugarren hiruhilekoari dagokion erregistro-estatistika argitaratu du: jabetzaren erregistratzaileek emandako datuetatik abiatuta higiezinen merkatuko adierazle nagusien bilakaera jasotzen duen analisia. Etxebizitzen salerosketak % 5,2 hazi dira Euskadin 2025eko 3. hiruhilekoan
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106626 |
| 2025/10/08 |
Euskadin, 2024an, 5.400 etxebizitza berri baino gehiago eraikitzen hasi ziren, horietatik 2.005 babestuak. Urteko % 12,4ko gehikuntza izan da. Etxebizitzaren Euskal Behatokiak argitaratutako txostenaren arabera, 2024an amaitutako etxebizitza babestuen kopurua aurreko urtekoaren bikoitza da (1.956), eta alokairuko adjudikazioak 1.075 izan ziren, 2023koen ia hirukoitza (+% 193,7)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104994 |
| 2025/03/03 |
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak 2024 itxi du, etxebizitza-eskaeran joera alokairuaren alde aldatu dela egiaztatuz.
|


