Ekimena 7. Gizarte-kalteberatasun handiena duten kolektiboak lehenestea etxebizitzaren arloko ekintza publikoan, bereziki, etxebizitzarako eskubide subjektiboaren onuradunak.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (3)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/01/27 |
2026an Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Ekonomikoa (EPE) kreditu zabalgarriz finantzatzeko gastua onartu da, laguntza ekonomiko horren estaldura bermatzeko, etxebizitza bat eskuratzeko eskubide subjektiboa berehala ezin denean bete parke publikoko etxebizitza bat edo zuzkidura-bizitoki bat esleituz.
|
| 2025/12/03 |
Kreditua handitzea, Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoaren eskatzaile berrien kobrantza ziurtatzeko. (19.003.442.- €)
|
| 2024/10/15 |
Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila. Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoa (EPE), 147/2023 Dekretuak arautua, prestazio ekonomiko baten bidez etxebizitza eskuratzeko eskubidea bermatzen duena, etxebizitza edo bizitoki bat esleitzerik ez dagoenean. (9.220.000.- €) |


