Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/07/05 3.609 pertsonak parte hartu dute Euskal Poliziaren seigarren deialdiko lehen probetan
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103248
2025/06/02 Euskal Poliziaren seigarren deialdi bateratuko agenteentzako 4.812 pertsonak eman dute izena Ertzaintzako 473 plaza eta udaltzaingoetako 177.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102267
2025/02/11 Ertzaintzak bi unibertsitatetako eta lanbide-heziketako zentro bateko praktiketako ikasleen prestakuntzan lagunduko du.Hezkuntza-lankidetzako hiru hitzarmen formalizatu dira Viceko Unibertsitatearekin -Universitat Central de Catalunya-, Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalarekin (UNED) eta CIFP Don Bosco Lanbide Heziketako ikastetxe publiko integratuarekin, hezkuntza-arloko lankidetza ezartzeko, ikasleei prestakuntza integrala, teorikoa eta praktikoa eskaini ahal izateko eta, horrela, haien prestakuntza profesionala bermatzeko, haien enplegagarritasuna eta lan-merkatuan sartzeko gaitasuna hobetzeko.
2024/12/03 Erabakia, baimena ematekoa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko kudeaketa-gomendioaren Akordioa izenpetzeko, Ertzaintzaren lehen eta bigarren hizkuntza-eskakizunetan hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak egiteko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko ikastaroko ikasleei euskara irakasteko.
2024/10/25 Segurtasun Sailaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko kudeaketa-gomendioa, Ertzaintzako langileei zuzendutako lanorduetatik kanpoko euskalduntze-ikastaroak antolatzeko: 2024-2025 ikasturterako luzapena eta aldaketa.
2024/07/16 Luzatu da Segurtasun Sailaren eta HABEren arteko akordioa, Ertzaintzako agenteen euskalduntze ikastaroetako dena. Gainera, eskaera handiari erantzuteko handitu da 2023-2024 ikasturterako aurreikusitako aurrekontua, horrela, Jaurlartizak 1.000.000 euroko inbertsioa egingo du Ertzako agenteak euskalduntzeko. (1.000.000.- €)