Ekimena 4. Aldizkako lan-eskaintza publikoak egitea, gure osasun-sistemaren bikaintasunerako ezinbestekoak diren plantillen egonkortasuna eta nahikotasuna bermatzeko. Gaur egun aldi baterako langileek betetzen dituzten plazak finkatu eta egonkortzera bideratutako egitura-plazak handitzen jarraitzea, eta, hala badagokio, plantillan beste 2.000 plaza berri izatera irits daitekeen gehikuntza bati ekitea.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (8)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/16 |
Osakidetzaren 2025eko ekitaldiko Enplegu Publikoaren Eskaintza
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106976 |
| 2025/12/02 |
Osakidetzak bere plantillaren behin-behinekotasuna % 13,6ra jaistea lortu du 2025ean, 2024a itxi zen % 37,5ekin alderatuta, eta europako % 8 helbururantz aurrera egiten jarraitzen du horrela.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106660 |
| 2025/11/26 |
Osakidetzak egiturazko plantilla handitu du 2.160 lanpostu berri sortuz, kalitatezko enpleguaren aldeko apustuaren ildoan
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106472 |
| 2025/10/31 |
Osakidetzako Mahai Sektorialak 2025eko birjarpen tasa onartu du hurrengo ohiko Lan Eskaintza Publikoari bide emateko, 4.500 lanpostu baino gehiago eskainiko dituena. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105720
|
| 2025/06/23 |
Datozen hilabeteetan, Osakidetzak 69 pediatra finkatuko ditu Lehen Mailako Arretako kontsultetan
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102881 |
| 2025/06/05 |
Osakidetzako 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko EPEak plazen % 60 esleituta du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102419 |
| 2025/01/28 |
Eusko Jaurlaritzak 11.000 plaza baino gehiago egonkortu ditu Osakidetzan, eta 4.000 gehiago iragarri ditu.
Behin-behinekotasuna % 8,5era murriztuko du, eta LEP eredu berri bat iragarriko du urte amaierarako. Betetzeko zaila den LEParen deialdia eta ekainean esleitzea iragarri da: 200 plaza gutxienez Familia Medikuentzat eta Pediatrentzat Lehen Mailako Atentzioan eta Ospitalez Kanpoko Psikiatrentzat. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/98911 |
| 2024/12/17 |
Osakidetzako Administrazio Kontseiluak, abenduaren 17ko bileran, 2024 urteko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zuen, guztira 1.896 plaza dituena; 1.205 plaza langileak birjartzeko tasari dagozkio, eta gainerako 691 plazak enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako helburua betetzeko dira. https://www.euskadi.eus/web01-bopv/eu/bopv2/datos/2024/12/2405938e.shtml |


