Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Laguntzak areagotzea, gazteek alokairuko etxebizitza bat arrazoizko prezioan eskura dezaten, bai dirulaguntzen programen bidez, bai pizgarri fiskalen bidez, Foru Aldundiekin lankidetzan.

Ekimena 2. Legegintzaldian zehar alokairu sozialeko 7.000 etxebizitza eraiki daitezen sustatzea, kolektibo horrentzako (36 urtetik beherako pertsonak) egungo erreserba % 40tik %50era handituz Eusko Jaurlaritzak sustatutako alokairuko etxebizitzen esleipenetan.

Ekimena 3. Emantzipa laguntza-programaren barruan urteko diru-sarreren muga 30.000 eurora arte handitzea, gazteen emantzipazio-prozesuak hasten edo finkatzen laguntzeko.

Ekimena 4. Gaztelagun programako etxebizitza alokatzeko laguntzen irizpideak handitzea, banakako gehieneko diru-sarrerak 30.000 eurora handituz.

Ekimena 5. Udalekin hitzarmenak sustatzea, udalen etxebizitza-planak bultzatzeko eta gazteentzako alokairu-pisuak gaitu ahal izateko, txandakako 3.000 etxebizitza berri sortuz. Udalekin lankidetzan, zuzkidura-bizitokien eraikuntza bultzatzea, batez ere gazteentzat.

Ekimena 6. Gazteei zuzendutako abal-lerro bat bultzatzea, etxebizitza bat erosiz gero eskatutako maileguaren finantzaketa osatu ahal izan dezaten.

Ekimena 7. Biziguneren bidez eskuratutako etxebizitza hutsen % 50 gazteentzat alokatzea

Ekimena 8. Foru Aldundiekin eta Udalekin lankidetzan, GAZ (Gazteriaren ibilbideak Abiarazteko Zerbitzua) Zerbitzuaren bulegoak martxan jartzea azkartzea, gazteen emantzipazio- prozesuei buruzko informazioa, orientazioa eta laguntza pertsonalizatua emateko, eskura dituzten baliabide guztiak hurbilduz.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/02/12 Eibarren 36 BOEko sustapen bat eraiki da, fatxada industrializatuarekin, eraginkortasun energetikoa eta egikaritzearen kontrola hobetzeko.
2024/12/23 Lankidetza-hitzarmena Gasteizko Udalarekin, gazteen emantzipazioa sustatzeko proiektu pilotu bat garatzeko, gazteen parte-hartzearekin.