Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Etxebizitzen irisgarritasun-neurriak indartzea eta areagotzea, barneko egokitzapena barne, desgaitasuna duten edo mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.

Ekimena 2. Eraikinen Ikuskapen Teknikoak (EIT) egiten jarraitzeko bultzadari segida ematea.

Ekimena 3. Zero Plana, alokairu publikoko parke publikoaren birgaitzea eta deskarbonizazioa, eta Alokabizi proiektua gauzatzen jarraitzea, alokairu publikoko parke publikoaren kudeaketa digital, jasangarri eta sozialki aurreratua herrialdearen azpiegitura gisa ulertuta.

Ekimena 4. Egungo eraikinak eta etxebizitzak birgaitzea sustatzea, jasangarritasun, energia- eraginkortasun eta irisgarritasun irizpideekin.

Ekimena 5. Arkitekturan berrikuntza eta eraikuntza jasangarriaren, ekoberrikuntzaren eta energia-eraginkortasunaren arloan ikerketa-proiektuak sustatzea. Hori guztia, Euskadi Bultzatu 2050 Hiri Agenda ezartzearen Estrategiarekin eta hiri-birsorkuntza integralaren proiektuekin bat etorriz, hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izan daitezen lortzeko.

Ekimena 6. Birgaitze eta hiri-birsorkuntza proiektuetan programa eta gailuak sartzea, gizarte- eta lan-integraziorako, Lanbidek finantzatutako eta tokiko bultzadatik gauzatutako prestakuntza eta enplegu proiektuen bidez.

Ekimena 7. Etxebizitza berriaren eraikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzea, 2010/31-Ec Zuzentarau Europarraren parametroen arabera, ia zero energia-kontsumoa duten eraikinak (“NZEB-Nearly Zero Energy building”) eraikitzeko.

Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2025/03/03

8M eta Vicente Díez plazak sortzeak, eta bi bloke —7 eta 15 etxebizitza sozialekoak— sustatzeak Sestaoko Txabarri-El Sol auzoko hiri-eraldaketa bultzatzen dute.