Ekimena 5. Arkitekturan berrikuntza eta eraikuntza jasangarriaren, ekoberrikuntzaren eta energia-eraginkortasunaren arloan ikerketa-proiektuak sustatzea. Hori guztia, Euskadi Bultzatu 2050 Hiri Agenda ezartzearen Estrategiarekin eta hiri-birsorkuntza integralaren proiektuekin bat etorriz, hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izan daitezen lortzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (2)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/16 |
Debabarreneko hiri-berroneratzea bultzatzea, Eibarren, Ermuan, Soraluzen eta Elgoibarren hirigintza-hobekuntzako proiektuak bultzatuz.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106991 (8.300.000.- €) |
| 2024/09/17 |
UPV/EHUko Arkitektura Saileko Arkitekturako Bizi Kalitateari buruzko Ikerketa Taldeari (CAVIAR) zuzeneko dirulaguntza ematea, 2024rako aurreikusitako Hiria Berroneratzeko Nazioarteko Zentroaren (CI+IRU) helburu estrategikoekin lotutako jarduerak eta proiektuak garatzeko. (380.000.- €)
|


