Ekimena 3. Gure ibaien ingurumen-helburuak lortzea sustatzea, baita gure gaitasun hidraulikoa mantentzeko ekintzak egitea ere. Lur-jauzien egonkortze ekintzak egitea, ibaien konektibitatea handitzeko presa txikiak ezabatzea, landare inbaditzaileen espezieak kontrolatzea eta ezabatzea, eta ibaiertzak basoberritzea bertako espezie autoktonoak landatuz.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (48)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/04/14 |
URAk eta Itelazpik lankidetza berritu dute Euskadin Ur-Ibilbide berriak sortzen jarraitzeko. Ekimen horren helburua da Euskadiko ibai-ekosistemen balioa ezagutaraztea, urarekiko ingurumen-sentsibilizazioa sustatzea eta lurraldeko ur-aberastasuna herritarrei hurbilaraztea.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109450 |
| 2026/03/24 |
URAk eta Ziortza-Bolibarrek Markola ibaiaren goialdeko udal lurzati bat zaharberritu dute, 931 landare landatuz, eta urlehortarrentzako putzu berri bat egokitu dute.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109057 |
| 2026/03/18 |
URAk, Ihobek eta Ekoetxea Sareak ibaiertzeko basoei buruzko erakusketa bat abiarazi dute Sobronen, Uraren Munduko Egunaren Astean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108940 |
| 2026/03/13 |
URAk esleitu berri du Tolosako Zubiberria ordezkatzeko proiektuaren idazketa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108861 (91.960.- €) |
| 2026/03/12 |
Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta URA-Uraren Euskal Agentziak herritarrek parte hartzeko tailerrak egin dituzte Kantauri Ekialdeko Demarkazioko 2028-2033 Plan Hidrologikoaren Gai Garrantzitsuen Eskemari buruzko kontsultan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108785 |
| 2026/03/11 |
URAk eta Lezamako Udalak hitzarmena sinatu dute Asua ibaia leheneratzeko herrigunetik igarotzean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108753 (2.000.000.- €) |
| 2026/03/10 |
URAk eta Asparrenako Udalak Arakil ibaiaren ingurua lehengoratzeko eta Ametzagan uholdeak izateko arriskua murrizteko lanak abiarazi dituzte, NEXT Generation EU funtsak ere erabiliz.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108714 (2.000.000.- €) |
| 2026/03/10 |
URAk eta Asparrenako Udalak Arakil ibaiaren ingurua lehengoratzeko eta Ametzagan uholdeak izateko arriskua murrizteko lanak abiarazi dituzte, NEXT Generation EU funtsez ere baliatuz.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/108714 (2.000.000.- €) |
| 2026/02/09 |
Mendizabal presa kenduko da Durangon eta Iurretan uholdeak izateko arriskua murrizteko
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107922 (140.000.- €) |
| 2026/01/30 |
Errenteriak eta URAk Oiartzun ibaiaren ezkerraldeko ingurumen-lehengoratze lanak amaitu dituzte Fanderia parean
Ezkerraldea zaharberritu da bio ingeniaritzako tekniken bidez, eta urlehortarrentzako putzu bat sortu da hiri-bilbe betean Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107723 (350.000.- €) |
| 2026/01/23 |
URAk Antzuola ibaiko ur askoko kanaleko sarreraren kota jaitsi du Antzuolako herrigunean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107557 |
| 2026/01/22 |
Abiatuko da Zubiberria ordezkatzeko proiektua aukeratzeko bozketa
Hilaren 29ra arte botoa eman ahal izango dute 16 urtetik gorako tolosarrek, Erabaki plataformaren bidez eta, presentzialki, Udaten. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107510 |
| 2026/01/16 |
850 metro kolektore eraiki eta martxan jarri ondoren, Ziako errekastoaren arroko hiri- eta industria-isurketak Adunako araztegira bideratzen dira jada
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107390 (8.000.000.- €) |
| 2026/01/09 |
URA ur-emakida edo ustiapen-eskubideen erregularizazioa egiten ari da, egungo benetako egoerara egokitzeko
Emakidak behar bezala islatu dezan nor den titularra, zein erabileratarako den ura, non dauden hartuneak, eta, era berean, emandako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko: bolumenak, emari ekologikoak eta gainerako betebeharrak Uraren Jabari Publikoaren Erregelamenduan (Errege Dekretua 849/1986) eta Uraren Legearen Testu Bateginean (Errege Lege Dekretua 1/2001) ezarritakoa betez. Lurraldeko uraren erabilera pribatiboak esan nahi du, jatorria edozein dela ere —ibaiak, akuiferoak edo beste edozein—, hartutako urak baldintza batzuk bete behar dituela: emari ekologikoak errespetatzea, baliabidea babestea eta kalitatea edo eskuragarritasuna arriskuan jar dezaketen erasanak saihestea. Baldintza horiek funtsezkoak dira oreka naturala mantentzeko eta ura ondasun komun eta jasangarri izaten jarrai dezan. Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107280 |
| 2026/01/08 |
URAk uraren kanona autolikidatzeko proposamenak bidaliko ditu, erabiltzaileei izapidetzea errazteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107234 |
| 2025/12/18 |
Arabako Foru Aldundiak eta URAk hitzarmena sinatu dute hornidura eta saneamenduko funtsezko sei obra bultzatzeko 2016-2026 Plan Zuzentzailearen barruan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/107054 |
| 2025/11/28 |
URAk Trespondeko zubi-begietako buxadurak erauzi ditu zubi-titularrak egin ez dituelako.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106550 (8.000.- €) |
| 2025/11/28 |
Kantauri Ekialdeko demarkazio hidrografikoan plangintza hidrologikoko laugarren zikloko (2028-2033 zikloa) Gai Garrantzitsuen Eskemari buruzko kontsulta publikoa hasi da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106573 |
| 2025/11/21 |
URA eta Arratzuko Udala elkarlanean ari dira Zubiate auzoko saneamendua hobetzeko, Golako eta Gorozika ibaien kalitatea babesteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106329 (175.000.- €) |
| 2025/11/19 |
Antzuolako saneamendu-kolektorearen eta udalerri horren eta Bergararen arteko bizikleta- eta oinezko-bidearen baterako obrak hasi dira
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106244 (2.700.000.- €) |
| 2025/11/18 |
Abadiño uholdeetatik babesteko proiektuaren I. fasearen lizitazioa abian du URAk
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106202 (2.100.000.- €) |
| 2025/11/06 |
Tolosarrek bozkatuko dute Zubi Berria zein proiektuk ordezkatuko duen. Zutaberik gabeko zubia egitea ezinbesteko irizpidetzat markatu du URA Agentziak.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105852 |
| 2025/11/05 |
Dimako Udala eta URA bildu egin dira Oba eta Indusi ibaien egokitzapen hidraulikoa bultzatzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105816 |
| 2025/10/17 |
URAk 31. Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearekin bat egin du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105293 |
| 2025/07/09 |
URA eta Mañuetako Udala auzokideekin bildu da Salado errekaren hobekuntza hidraulikoa ekarriko duen ibaia lehengoratzeko lanak azaltzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103355 |
| 2025/07/04 |
Gordexolako Herrerias ibaiaren gaineko Zubiete zubia ordezteko obrak lizitatu ditu Uraren Euskal Agentziak.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103216 (1.900.000.- €) |
| 2025/06/26 |
URA-k Elorrioko Zenita ibaian higatutako ezkerraldeko ertzeko zati bat lehengoratu du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103026 (29.000.- €) |
| 2025/06/11 |
URA-k Oromiño ibaiaren ezkerreko ertzean egindako lehengoratze lanak amaitu ditu.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102601 (28.000.- €) |
| 2025/05/30 |
Lezoko Lopene plaza zeharkatzen duen Zubitxo errekaren lehengoratze lanak burutu dira.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102199 |
| 2025/05/23 |
Faunarentzako babesleku berriak Gorlizen, Gatzaga ibaia berreskuratzeko lanetan kendutako zura berrerabiliz.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101956 |
| 2025/05/20 |
Mungiako ur- goraldietarako ibilguan egindako mantentze- lanak burutu dira. Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF 2021-2027) finantzaketa du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101806 |
| 2025/05/05 |
Nerbioi ibaiaren ahalmen hidraulikoaren handitzea amaitu da, Laudioko hirigunea ur-goraldietatik babesteko
OInformazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101294 (4.200.000.- €) |
| 2025/04/16 |
Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak zerbitzuan jarri dute Urduña-Delika tartea Nerbioiko Parke Linealean.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100972 |
| 2025/04/15 |
Anfibioentzako putzu berria Berganzon, anfibioen ugalketa errazteko berariaz diseinatutakoa, bereziki sentikorrak diren espezieen taldea izaki.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101022 (44.600.- €) |
| 2025/04/14 |
Bakioko Estepona ibaiaren ingurumen-hobekuntzarako lanak, ingurua klimara egokitzeko eta uholdeetatik babesteko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100966 (3.000.000.- €) |
| 2025/04/10 |
Soraluzeko Gabolats zubi berria 2025eko irailean erabilgarri izango da, eta nabarmen handituko du Soraluzen Deba ibaiaren ur-goraldien aurreko defentsa.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100777 (1.800.000.- €) |
| 2025/04/03 |
Sarria ibaiak Abadiñon eragiten dituen uholdeei aurre egiteko lehen fasea egiteko lanak adostu dira.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100681 (2.065.000.- €) |
| 2025/03/14 |
Eusko Jaurlaritzak Uraren Kanonaren Erregelamendua aldatzeko Dekretua onartu da (48/2025 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, Euskadiko Uraren Kanonaren Erregelamendua aldatzen duena), 229/2021 Dekretuan indarrean dagoen araudia eguneratzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100108 |
| 2025/03/14 |
URAk makaldiez okupatutako 8,5 hektarea ibai-ertz eremu leheneratu ditu azken bi urteetan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100085 |
| 2025/03/05 |
Burututa Lezoko Olazar errekastoa lehengoratzeko lanen lehen fasea.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99824 (230.000.- €) |
| 2025/02/21 |
Hainbat lan egin dira Pasaia Donibaneko Arrarte errekastoko eremuan batean, Pasaiako Udalarekin ibaiak mantentzeko lankidetza-protokoloaren esparruan.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99505 |
| 2025/02/20 |
Erabiltzen ez zen presa txiki bat eraitsi du Vitoria-Gasteizko Errekaleor ibaian.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99455 |
| 2025/02/19 |
URAk Trankazeko presa txikia eraitsi du Hernaniko Portu errekan eta eskuineko erribera leheneratu du.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99439 (55.000.- €) |
| 2024/10/15 |
Markiz ibaiaren tarte bat zaharberritu da Markinezen, Bernedon. Informazio gehigarria (65.000.- €)
|
| 2024/10/08 |
Sodupeko Zubiko auzoan Cadaguako ezkerraldeko tarte bat zaharberritu da. |
| 2024/10/08 |
Legution ur-emaria neurtzeko estazio berri bat izateko proiektua behin betiko onartu da. |
| 2024/10/07 |
URAk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Urak-ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute Antzuolako saneamendu-kolektorearen zati berri bat eraikitzeko. |
| 2024/09/19 |
Oriaren uholdeetatik babesteko lanak bukatu berri dira Beasaingo Ezkiaga auzoan: urtean 900.000 € murriztuko dira erasan-galerak batez beste aurrerantzean. |


