Ekimena 1. Pazientea behar bezala koordinatutako diziplina anitzeko taldeen bidez artatzea. Sistema honen helburua da ikuspegi komuna izatea, pazientea ospitaleratzen denetik alta eman arte, tartean dauden osasun-adar guztietako espezialista guztiek ikuspegi komun eta global bera izatea, eta zentzu berean jardutea arreta hobea eta diagnostiko- eta tratamendu-prozesu asistentzial laburragoak lortzeko
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (9)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/07/29 |
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak aintzatespenik handiena lortu du zerbitzu kirurgikoetan paziente konplexuei arreta emateko bere ereduagatik.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/112199 |
| 2025/03/19 |
Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitatea, humanizazioan bikain ziurtagiria duen Estatuko lehena.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100233 |
| 2025/03/13 |
Osakidetzak sendotu egin du giltzurrun-transplante gurutzatuaren arrakasta Euskadin, 15 egunetan bi ebakuntza eginez, biek dohaintza altruistak dituztela jatorri.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100039 |
| 2025/02/17 |
Osasun Sailak jarduera fisikoa eta kimioterapia uztartzen dituen ikerketa-proiektu bat jarri du abian, linfomak dituzten pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko. |
| 2025/02/05 |
Osakidetzaren Gorlizko Ospitalea, Euskadiko adineko paziente hauskorren arretan abangoardian
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99086 |
| 2025/01/27 |
Bilbo-Basurtuko ESIak eta Gorlizko Ospitaleak nazioarteko izendapena lortu dute zaintza-arloko bikaintasun-zentro direnez.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/98858 |
| 2024/12/27 |
Osakidetzako Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Europako Erreferentziazko Zentro Ofiziala da hemofiliaren tratamendurako. Informazio gehigarria
|
| 2024/12/05 |
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak nazioarteko aintzatespen entzutetsuena lortu du asistentzia-eremuan, eta bere ezaugarriak —tamainari eta mailari dagokienez— dituzten ospitale publikoetatik ziurtagiri hori lortu duen Estatuko lehenengoa izan da, osasun-eremuan nazioarteko zorrotzena. Informazio gehiago
|
| 2024/10/16 |
Bilbo-Basurtuko ESIak paziente kirurgikoen mina kontrolatzeko proiektu bat jarri du abian. Informazio gehigarria
|


