Konpromisoa 41. Segurtasun integrala eta interkonektatua lortzea.
Konpromisoa 41. Segurtasun integrala eta interkonektatua lortzea.
- Saila
- Segurtasuna
- Arduradunak
-
Ricardo Ituarte Azpiazu (Segurtasuneko sailburuordea)
Joana Egiluz Ibarguen (Babes Zibileko Sailburuordetza)
Ekimena 1. Euskadiko Segurtasun Plan berri bat garatzea, Euskal Segurtasun Publikoaren Sistema osatzen duten erakundeak errealitate sozial eta kriminologiko berrira egokitzeko.
Ekimena 1. Euskadiko Segurtasun Plan berri bat garatzea, Euskal Segurtasun Publikoaren Sistema osatzen duten erakundeak errealitate sozial eta kriminologiko berrira egokitzeko.
Ekimena 2. Euskadiko Polizia Koordinaziorako Sistema bat ezartzea, informazioa denbora errealean partekatzeko aukera emango duena, Segurtasun Publikoaren Sistemak unean-unean dituen premiei erantzunez baliabide operatiboak banatzeko.

Ekimena 3. Gizarte zibilarekiko, herritarren elkarteekiko eta kolektiboekiko harremanen sarea antolatzea, komunikazio-bide egonkorrak ezartzeko. Kanal horiek aukera ematen dute herritarren eskaerak jasotzeko eta haiei eragin diezaieketen gertakariei buruzko informazioa denbora errealean helarazteko.

Ekimena 4. Euskal segurtasun-sistemak babes zibileko eta polizia-lankidetzako nazioarteko esparru eta agentzietan duen posizioa indartzea.
Ekimena 4. Euskal segurtasun-sistemak babes zibileko eta polizia-lankidetzako nazioarteko esparru eta agentzietan duen posizioa indartzea.
Ekimena 5. Administrazioen artean koordinazio eraginkorra ezartzea, herritarrentzako prozedurak sinplifikatzeko, eta genero-indarkeriaren eta erradikalizazio bortitzaren aurrean berariazko prebentzio-programak sustatzea, adinekoen segurtasuna sustatzeko eta bizikidetza errazteko.

| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/05/07 |
Euskadiko Segurtasun Publikoaren egoerari buruzko 2024ko txostena aurkeztu da. |
| 2025/04/15 |
Lankidetza-hitzarmena Donostiako Udalarekin larrialdiak kudeatzeko.
|
| 2025/03/11 |
Larrialdiak kudeatzeko lankidetzaren arloan Vitoria-Gasteizko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena luzatzeko akordioa. Horrela, Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak (SOS Deiak) eta udal horretako Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak (SPEIS) beren baterako erantzuna indartzen eta optimizatzen jarraituko dute baliabideak mobilizatzea eskatzen duten gertakarien aurrean.
|
| 2025/02/18 |
Joko arduratsuari buruzko informazioa zabaltzen eta jokoarekin lotutako jokabide arriskutsu eta problematikoen prebentzio unibertsalean laguntzen duten Euskadiko irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako laguntza-programa.
2025eko Deialdia.
Informazio gehiago |
| 2025/02/17 |
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta CIFP Mendizabala LHIIren arteko kudeaketa-gomendioaren akordioa, suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuetako eta salbamenduko langileentzako ofizioetako prestakuntzaren arloan.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Eraiken CIFP Construcción LHIIren arteko kudeaketa-gomendioaren akordioa, suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuetako langileentzako eraikuntzako prestakuntzaren arloan |
| 2025/02/03 |
Ertzaintzak bere gain hartzen ditu Gernikako Estatutuak Euskadiko portuetan ematen dizkion eginkizun guztiak. Horrela, zabaldu egiten da euskal geografia osoan, eta bere gain hartzen du Euskadiko portu guztietako prebentzio-lana eta segurtasun-zerbitzua.
|
| 2024/12/23 |
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren denbora errealeko neurketa-sistemak eguneratzea eta berritzea, meteorologia kaltegarriaren eta klima-aldaketaren ondoriozko erronkei eraginkortasun handiagoz erantzuteko. (5.000.000.- €)
|