Ekimena 3. Gazteentzako prebentzio-programen sorrera eta hedapena indartzea, jaietan eta gaueko aisialdian indarkeriaren prebentzioa lantzeko.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (4)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2026/06/15 |
"Beldur Barik, gau eta egun" 2026 kanpaina, eraso matxistarik gabeko jaiez gozatzeko. Emakundek, EUDELek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek Euskal Herriko jaietan eraso matxistak prebenitzeko eta eguneko 24 orduetan errespetuzko, askatasunezko eta segurtasuneko giroa sustatzeko kanpainaren berri eman dute.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/111131 |
| 2026/05/08 |
Eudel eta Emakunde udalekin aritu dira gizonek tokiko jai parekideak lortzean duten arduraren inguruan. Gizonduz, berdintasunaren aldeko gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko zerbitzuaren eskutik, euskal udalerrietako teknikariei eta politikariei prestakuntza eman zaie Saio horiek Berdinsarearen gainerako sentsibilizazio-ekimenekin bat egiten dute, jai-gune seguruak eta eraso matxistarik gabeak lortzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110060 |
| 2025/06/13 |
Beldur Barik Jaiak erakundeen arteko kanpaina jai-guneetan dauden gazteei zuzenduta dago, errespetuzko eta segurtasuneko giroa sustatzeko. Emakundek gida argitaratu du hiru foru-aldundiekin eta EUDELekin lankidetzan Emakundek, EUDELek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek gazteei zuzenduta dagoen Beldur Barik Jaiak kanpainaren berri eman dute gaur.
|
| 2024/09/20 |
Gazteen artean indarkeria matxista prebenitzeko Beldur Barik Lehiaketaren hamabosgarren edizioa.
|


