Ekimena 2. Egoitza Judizial Jasangarrien Plana sustatzea, Euskadin sistema judizialak behar dituen espazio judizial berriak eskuratzeko neurriak jasotzen dituena. Plan horrek, halaber, jasangarritasun- eta irisgarritasun-estandarretara egokitzea eta egungo eremu judizialetako biktimentzako bermeak barne hartuko lituzke.
Jarduerak ordena kronologikoaren arabera (6)
| Data | Jarduera |
|---|---|
| 2025/12/29 |
Barakaldoko, Gasteizko, Eibarko eta Donostiako bulego judizialak diseinatzea eta egituratzea erabaki da, Justizia Zerbitzu Publikoaren eraginkortasun-arloko neurriei buruzko urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoan jasotako aurreikuspenen arabera.
|
| 2025/10/14 |
Euskal Autonomia Erkidegoko udalei laguntzak ematea, justizia-bulegoen udal-mailako funtzionamendu-gastuei aurre egiteko.
|
| 2025/09/22 |
Euskal Autonomia Erkidegoko eraikin judizialak zaintzeko sistema modernizatzeko plan integrala jarri da abian. Euskadiko Justizia Jauregien bideozaintza-sistema modernizatu da. 700 kamera analogiko baino gehiago azken belaunaldiko teknologiarekin ordezteko aukera ematen du, instalazioen eta erabiltzaileen segurtasuna indartzeko helburuarekin
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104536 |
| 2025/07/02 |
2025eko uztailaren 1ean eratu behar diren Instantziako Auzitegietarako Bulego Judizialaren diseinua eta egitura erabaki dira, Justiziako Zerbitzu Publikoaren eraginkortasun-arloko neurriei buruzko urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoan jasotako aurreikuspenen arabera.
|
| 2025/01/22 |
Duela gutxi onartu den Justiziaren Zerbitzu Publikoaren Eraginkortasunari buruzko Legearen aplikazioan elkarlanean aritzea eta elkarrekin lan egitea erabaki dute Eusko Jaurlaritzak eta Fiskaltzak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Fiskaltzaren Erakundearteko Koordinazio Batzordean hainbat gai jorratu dira, hala nola delitu ekonomikoen aurkako borroka, haurren eta nerabeen aurkako indarkeria edo irisgarritasuna.
|
| 2024/12/02 |
Bizkaiko Fiskaltzaren egoitza berriaren inaugurazioa. Hori aurrerapauso handia da justizia-zerbitzu publiko irisgarriagoa, iraunkorragoa eta herritarren beharretara egokitua bermatzeko.
|


