Euskadi.eus
Saila
Kultura eta Hizkuntza Politika
Arduraduna
Aitor Aldasoro Iturbe (Hizkuntza Politikarako Sailburuordea)
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Beste jarduera esanguratsu batzuk ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2026/06/03
Euskararen erabilera areagotzeko Plan Estrategikoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrean. Datozen urteetarako hizkuntza-politikaren lehentasunak zehazten ditu, JAUZIA GARA estrategiaren barruan.  
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110203
2026/05/27
Eusko Jaurlaritzak LANERA ENPRESA SAREA aktibatu du, lan-munduan euskararen erabilera indartzeko enpresen arteko lankidetza-sare egonkorra.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110591
2026/05/26
Eusko Jaurlaritzak 2,25 milioi euroko laguntza-lerroa onartu du euskara ikasten duten herritarrentzat (Gobernu Kontseilua 2026-05-26). 2025-2026ko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110532 (2.250.000.- €)
2026/04/30
Eusko Jaurlaritzak “Euskara Bonua” aurkeztu du, euskara ikasteko doakoa eta malgua den eredu berria.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109885
2026/04/15
Hizkuntza Politikaren arloko Lankidetza Protokoloaren Jarraipen Batzordearen urteko bilera, Katalunia, Euskadi, Galizia, Balear Uharteak, Nafarroa eta Valentziako gobernuen artekoa, Bilbon egin du gaur. "Pensión Incompleta" telesailari espainiako Estatuko hizkuntza aniztasuna sustatzeko Saria eman zaio. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109489
2026/03/31
Euskararen Plan Estrategikoa onartu da, euskara eguneroko bizitzan gehiago erabiltzeko (Gobernu Kontseilua 2026-03-31)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/109240
2025/12/16
Aitor Aldasoro, Hizkuntza Politikako sailburuordea, entitate publiko eta pribatuetan euskararen erabileraren aitortza- ekitaldiaren buru izango da.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106987
2025/11/25
Euskal Federazioek Kirol arloan euskararen normalizazioaren aldeko apustua indartu dute "GU GEU, KIROLA EUSKARAZ" kanpainaren beste edizio batekin, entrenatzaileak ardatz.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106443
2025/11/18
Euskal Editorea SL entitatearekin laguntza-hitzarmena berriztu da, estrategikotzat jotzen delako BERRIA proiektu komunikatiboa euskararen normalizazio prozesuan (Gobernu Kontseilua 2025-11-18)
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106182 (13.800.000.- €)
2025/11/11
2025 urtean garatzeko euskara hutseko argitalpenak sendotu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntza deialdia, eta dirulaguntza zuzena Elkar Argitaletxeari BAGOAZ proiekturako.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/105961
Esleipena  (804.000.- €)
2025/09/24
Gizarte-bizitzan euskara sustatu, garatu edota normalizatzea helburu duen “Euskalgintza” dirulaguntza-programa (Gobernu Kontseilua 2025-09-16). 2025eko deialdia
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104413
Esleipena
Esleipenaren aldaketa (1.700.000.- €)
2025/09/17
Nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsan eta uhin bidezko irratietan) eta internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzeko dirulaguntzak. 2025eko deialdia. (1.000.000.- €)
2025/09/15
Euskara-ikastaroak emateagatik Centros Vascos-Euskal Etxeei dirulaguntzak. 2025-2026ko deialdia. Esleipena (320.000.- €)
2025/07/15
Dirulaguntza zuzena bideratuko dio Garabide Kultur Elkarteari eremu frankofonoko hizkuntza-komunitateekin lankidetza sustatzeko (Gobernu Kontseilua 2025-07-15).
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103497 (50.000.- €)
2025/06/09
Lehendakariak aurkeztu duEuskararen Erabilera Sustatzeko Biltzarra 2027an,  ‘Jauzia gara’ lelopean, hurrengo hamarkadetan euskara biziberritzearen inguruan adostasun zabala lortzeko bidea zabaltzeko. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102540
2025/05/23
LANERA proiektua abian, enpresetan euskararen erabileran jauzi kualitatiboa lortzeko.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101882
2025/05/08
Eusko Jaurlaritzak Euskaraldian parte hartzera animatzen ditu herritarrak "jantzitxapa" kanpainarekin. 
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101460
2025/03/15
Zabalik dago Euskaraldian belarriprest eta ahobizi gisa parte hartzeko izena emateko epea.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100130